Industrializazio prozesua Espainian eta Euskal Herrian PDF

Summary

This document provides an overview of the industrialization process in Spain and the Basque Country. It details the key factors that influenced this development, including both the economic changes and the consequences on the population.

Full Transcript

05 INDUSTRIALIZAZIO PROZESUA ESPAINIAN ETA EUSKAL HERRIAN /1 05 UNITATEA Industrializazio prozesua Espainian eta Euskal Herrian. 5.1. INDUSTRIALIZAZIO PROZESUAREN OINARRIAK Industrializazioa Espainia eta Euskal Herriko historia garaikidearen gertakari garrant...

05 INDUSTRIALIZAZIO PROZESUA ESPAINIAN ETA EUSKAL HERRIAN /1 05 UNITATEA Industrializazio prozesua Espainian eta Euskal Herrian. 5.1. INDUSTRIALIZAZIO PROZESUAREN OINARRIAK Industrializazioa Espainia eta Euskal Herriko historia garaikidearen gertakari garrantzitsuenetarikoa da, aldaketak ekarri baitzituen arlo guztietan: ekonomian (produkzio metodo eta teknika berriak eta antolamendu sistema kapitalista), demografian (emigrazioa landa inguruetatik ingurune industrializatuetara, Kataluniara eta Euskal Herrira batik bat) eta gizartean (klase-gizartearen sorrera). Espainian, Europako hegoaldeko beste herrialdeetan bezala, industrializazio-prozesua Europako iparraldean baino beranduago gertatu zen. 1830. hamarkadan hasi zen eta Errestaurazio garaira arte oso motel garatu zen. Atzerapen horren arrazoi nagusiak, besteak beste, honakoak izan ziren: /2 Lehengaien urritasuna (ikatza, kotoia edo burdina) Atzerapen teknologikoa Kapitalen falta Nekazaritzaren modernizazio eza (ez zuen industrian inbertitzeko kapitalik eta lan egiteko eskulanik sortu, ez eta industri produktuen merkatu bihurtu ere) Barne-merkatu eskasa (populazio urria eta eros-ahalmen gutxiko nekazariek osatuta gehienbat) Amerikar merkatuaren galera Pentsamolde enpresarialik ez izatea (lur-jabeek eta merkatariek industrian baino nahiago zuten zor publikoan inbertitu) XIX. mendeko gerrak eta ezegonkortasun politikoa Estatuko haziendaren pobrezia Estatuaren politika protekzionista. Industrializazioa ez zen gauzatu Espainiako lurralde guztietan, eta horrek areagotu egin zuen “barruko Espainia nekazari eta atzeratua” eta “kanpoaldeko Espainia industrial eta modernoa”ren arteko kontrastea. Katalunia izan zen lehena industrializazio-prozesuan. XIX. mendearen bigarren erdialdean, Euskal Herriak ere garapen prozesu azkar bati ekin zion. Madril, administrazio eta zerbitzu gune garrantzitsuena zen. Gainerako eskualdeak atzeratuta geratu ziren XX. mendearen bigarren erdialderarte. Kataluniako industrializazioa kotoiaren ehungintzan oinarritu zen. 1830. hamarkadan Kataluniako burgesiak artilearen industriaren tokian kotoiarena jartzea erabaki zuen. Lurrun-makina sartzeari esker, produkzioa handitu, kalitatea hobetu eta prezioak merkatu egin ziren. Kotoiaren industria, Bartzelonan bilduta, Espainiako sektorerik garrantzitsuena izan zen XIX. mendearen zati handi batean. Gobernuak ezarritako neurri protekzionistei esker, merkatu nazionala eta Antilletako kolonietakoa bereganatu zituen. 1898an azken koloniak galtzea kolpe latza izan zen ehungintzarentzat eta ordura arte izandako hazkundea nabarmenki moteldu zen XX. mendeko lehen hamarkadetan. Euskal Herriari dagokienez, meatzaritzan eta siderurgian hasi zen industrializazioa. Hala ere, siderurgia modernoa sortzeko lehen saioak Malagan egin ziren, burdin meategi garrantzitsuak baitzeuden alde hartan. Espainiako lehenengo labe garaiak Marbellan altxatu ziren 1832. urtean, eta landare-ikatza erabiltzen zuten erregai gisa. 1850era arte, Andaluziako siderurgia nagusitu zen. XIX. mendearen erdialdean, Asturiasen konpetentziaren ondorioz, Andaluziako siderurgiak porrot egin zuen, lurralde hori industrializazio-prozesutik kanpo geratuz. Asturiasko siderurgiak ikatz-hobien hurbiltasuna zuen aldeko. XIX. mendearen azken laurdenerarte Asturias nabarmendu zen, baina handik aurrera Bizkaiak eskuratu zuen nagusitasuna. /3 5.2. EUSKAL HERRIKO INDUSTRIALIZAZIOA Industrializazio-prozesua ez zen berdina izan euskal lurraldeetan, ez moduari ez kronologiari dagokionez. Bizkaian, XIX. mendearen azken laurdenean Bilbo eta Nerbioi itsasadarraren inguruan siderurgian oinarritutako industria hazkunde izugarria gertatu bazen ere, Gipuzkoan, berriz, industria garapena motelagoa eta dibertsifikatuagoa izan zen, eta ez zen XX. mendearen lehenengo hamarkadetara arte finkatu. Bestalde, Arabak eta Nafarroak nekazal lurraldeak izaten jarraitu zuten XX. mendearen bigarren erdialdera arte. Hala ere, Euskal Herriko industrializazioak baditu ezaugarri komun batzuk: Berandu egin zen, Europakoarekin konparatuz. Siderurgiaren nagusigoa. Bizkaiaren protagonismoa eta lidergoa. Merkatu espainiarrarekiko mendekotasuna. Europarekiko atzerakuntzak Euskal Herriko industria merkatu espainiarrean oinarritzera eta estatuari neurri protekzionistak eskatzera behartu zuen. Kanpoko lan eskua erabiltzea. XIX. mendearen azken laurdenetik XX. mendearen 80. hamarkadara arte inmigrazioa Euskal Herriko ezaugarria izan zen, batez ere Bizkaian. Trenbidearen eragina ekonomian, nahiz eta egitura erradialak eskualdeko harremana zaildu eta zabalera ezberdinak Europarekiko merkataritza oztopatu. 5.2.1 BIZKAIKO EREDUA Industrializazioaren oinarriak Bizkaiko industrializazioan hainbat faktore oinarrizko izan zen: industria tradizionalaren presentzia (burdinolak eta ontziolak), kokapen geografiko estrategikoa (kostaldean eta kontinente eta penintsula artean), lehengai garrantzitsua izatea (burdin mea) eta 1841ean aduanak kostaldera eramatea (horren ondorioz, Euskal Herria espainiar merkatuan integratu zen) Industrializazioaren hastapenak (1841 –1876) Industrializazioaren hasiera gerra karlista bien artean gertatu zen, aldaketa politiko eta teknologikoak medio. Aduanak kostaldera aldatu zirenean eta kanpo-merkataritzaren zailtasunak zirela-eta, Bilboko merkatariak industria siderurgikoan inbertitzen hasi ziren (Ibarra familia nabarmendu zen). Horrela lehenengo labe garaiak sortu ziren: Santa Ana de Bolueta (1841), Nuestra Señora de la Merced (1843, Kantabrian) eta Nuestra Señora del Carmen (1855, Barakaldon). Oraindik landare-ikatza erabiltzen zuten eta beren produkzioa barne-eskariari erantzutera zegoen zuzenduta. /4 Era berean, Bilboko burgesiak, trenbide-sarea eta finantza sektorea bultzatzeko, 1857an bi sozietate berri sortu zituen: Banco de Bilbao eta “Cía FF.CC. Tudela-Bilbao”. Azken horrek Tutera-Bilbo trenbide-linea eraiki zuen, Bilbo Ebroko haranarekin lotzeko eta, Mirandan, Madril-Irun linearekin bat egiteko. Linea horren bitartez, Bilboko merkatariek Gaztelako produktuen esportazioaren gaineko nagusigoa gorde nahi zuten, beste portu batzuen lehia, Santanderrekoarena adibidez, gehituz baitzihoan. Hala ere, Bilboko burgesiak ez zuen kapital nahikorik industrializazioa aurrera eramateko. Kanpoko faktore bati esker lortu ziren horretarako behar ziren kapitalak: altzairua egiteko Bessemer bihurgailuaren aurkikuntza (1855). Aurrerakuntza teknologiko hori Britainia Handiko siderurgian ezarri zen eta burdin ez fosforikoa (hematitea) erabiltzea eskatzen zuen; mineral hori Suedian eta Somorrostron baino ez zegoen. Bizkaiko meatze-arroak zenbait abantaila zituen britainarrentzat: aire zabaleko meategiak, kostaldetik hurbil, kalitate handiko minerala...Abantaila horiek kapital britainiarren inbertsioa bultzatu zuten; beranduago, Frantzia, Belgika eta Alemaniatik ere etorriko ziren. 1865etik aurrera, atzerriko kapitalez eratutako zenbait konpainia sortu zen (konpainia mixtoak) Bizkaiko meatze-arroko burdina erauzi eta esportatzeko: The Bilbao River and Cantabrian Railway C.L., Orconera Iron Ore C. L., Societé Franco-Belge des Mines de Somorrostro... Azkeneko bietan Ibarra anaiek ere parte hartu zuten. Beste enpresari euskaldun batzuk ere hasi ziren burdina esportatzen (Martínez de las Rivas, Chávarri, Sota y Aznar, Gandarias...). Burges talde txiki honek kapital handiak pilatu zituen burdinaren esportazioari esker, geroago industria siderurgikoan inbertitu zituztenak. Garai honetan, zenbait trenbide eraiki ziren meatzeak portuekin lotzeko, handik minerala esportatzeko: FF.CC. de Triano, Orconerarena, Franco-Belgarena... Bigarren gerra karlistarekin jarduera bertan behera geratu zen, baina gerra amaitzean burdinaren esportazioa areagotu egin zen eta, horri esker lortutako kapitalekin, Nerbioi ibaiaren ezkerraldean benetako industria iraultza burutu zen. Industrializazioaren prozesua eta kapitalismoaren garapena (1876-1936) 1876tik aurrera, gerra karlista amaitu ondoren Bizkaiko industri hazkundea indartu egin zen. Somorrostroko burdinaren erauzketak eta Ingalaterrara zuzendutako esportazioak gora egin zuen, hala Bizkaia mea honen estatuko produzitzaile nagusi bilakatuz. Ustiapen-erritmoa handituz joan zen 1900 urtera arte ; meatzeak agortzean eta neurri protekzionistak ezartzean, produkzioaren erritmoak behera egin zuen XX. mendeko lehenengo hamarkadetan. Hala ere, meatzeetako erauzketatik eta esportaziotik sortutako kapitalak Bizkaian industri iraultza finantzatzea ahalbidetu zuen. Bi izan ziren kapital handiak bildu zituen euskal burgesiaren talde txikiaren inbertsioen helburu nagusiak: Industria siderurgikoa, industrializazioaren motorea. 1879 eta 1882 artean hiru siderurgia garrantzitsuenak eraiki ziren: San Francisco, Francisco de las Rivas-ek Mudela-ko markesak sortutakoa; Altos Hornos de Bilbao, (A.H.B.), Ibarratarrek antzinako Nuestra Señora del Carmen egokitzerakoan sortua eta Vizcaya, Víctor Chavarri-rena. /5 Hirurek erakarri zituzten bertako eta atzerriko kapital handiak, teknologia modernoenak erabili zituzten (Bessemer bihurgailua, Siemens-Martin labeak ….) eta barne nahiz kanpo-merkatua hornitzen zuten. Horrela 1887tik aurrera merkatu espainiarra konkistatu zuten, kanpo konpetentziatik babesten zituen lege protekzionistek ematen zieten babesari esker. 1902. urtean Altos Hornos de Vizcaya (A.H.V.) sortu ziren Vizcaya, A.H.B. eta beranduago sortutako Iberia biltzerakoan (Europako krisiari erantzunez). Espresa hau Espainiako siderurgia handiena izan zen hainbat hamarkadatan. Euskal Herrian ikatza ez izatea ez zen oztopoa izan siderurgia garatzeko, Asturiastik eta, berezik, Britainia Handitik inportatzen baitzuten burdina hara eramaten zuten ontziek. Siderurgia garapenaren beste faktore eraginkorra politika protekzionista izan zen. XIX. mendearen amaieran Europan izandako krisiaren eta kanpo-merkatuaren galeren ondorioa, neurri protekzionistak ezarri ziren barne-merkatuan kanpoko konpetentzia saihesteko. Honen sustatzaile nagusiak Bizkaiko enpresariak izan ziren; honela 1893an Liga Vizcaína de Productores fundatu zen. Horrela, lege hauekin eta 1898tik aurrera kolonietatik bueltatutako kapitalarekin, industria metalurgikoa eta ontzigintzan dibertsifikatzen hasi ziren. Ontzigintza. XIX. mendearen bukaeran burdin mearen eta totxoaren esportazioak eta ikatzaren inportazioak Bilboko merkataritza-ontzien hazkundea ekarri zuten eta hori, aldi berean, bertako industria siderurgikoarentzat onuragarria izan zen. 1898an koloniak galtzean kapitala herrialdera itzuli zen eta ontzigintzaren sektoreak azkartu zuen horrek. Bilboko meatzeetako eta siderurgiako burgesiako familia asko (Sota y Aznar, Gandariak, Ibarra, etab.) ontzigintzan hasi ziren. Ontziolak ere egokitu zituzten, lurrinaren bidez mugitutako burdinazko ontziak eraikitzeko. Martínez Rivasen Astilleros del Nervión, Sotaren Compañía Euskalduna eta Sestaon kokatuta zegoen Sociedad Española de Construcción Naval enpresek Bilboko merkataritza-ontziteria eta Espainiako gerra-ontziak berritu zituzten. Bigarren maila batean beste sektore batzuk ere garatu ziren, besteak beste metalgintza, industria elektrikoa (Madrilera elektrizitatea eramateko Hidroelectrica Iberica eta Española sortu ziren)… Jarduera horiek guztiek zenbait zerbitzuren sorrera ahalbidetu zuten: merkataritzarekin lotutako Junta de Obras del Puerto eta Cámara de Comercio, Industria y Navegación; egitura finantzarioaren ardatzak izan ziren Banco de Comercio, Banco de Bilbaorekin fusionatuta beranduago; Banco de Vizcaya, Crédito de la Unión Minera eta Bilboko Burts Sasoi horretan ere sortu ziren industri gune desberdinak lotuko zituen trenbide-lineak (Bilbo-Portugalete; La Robla-Balmaseda; Bilbo-Areetako-Plentzia, Ferrocarriles Vascongados, Bilbo eta Donostia elkartuz; eta Bilbo-Santander); Bilboko kanpoko portua eta orduan hasi ziren Jesuiten Deustuko Unibertsitatea (1883) eta Injenieritza Eskola (1897). /6 5.2.2. GIPUZKOAKO EREDUA Gipuzkoan ere XIX. mendearen lehenengo hiru laurdenetan ondorengo industri hedapenaren oinarriak finkatu ziren. Probintzia honek, berriz, ez zuen Bizkaiko eredua jarraitu ez industri sektoreari ez eta kokapen geografikoari dagokionez ere. 1841. urtean Espainiako barne-merkatua ireki zenean, Gipuzkoan industria desberdinak garatu ziren: papergintza, metalurgia, ehungintza, arrantza, elikagaigintza …; neurri txiki eta ertaineko industriak ziren eta Deba, Urola eta Oriako bailaretan, eta Hernani, Pasaia eta Irunen artean kokatu ziren. Atzerriko kapitalak Bizkaian baino askoz ere gutxiago inbertitu zuten eta beharrezko kapitala eskaini zutenak merkatariak, nekazaritza-inguruetako lur jabeak eta Gipuzkoako indianoak izan ziren batez ere. 1898tik aurrera (koloniak galtzean hango kapitalak itzuli egin baitziren) garapen ekonomikoa azkartu egin zen. Aurretik burgesia txikiak jada lehen kooperatibak eta bankuak sortuta zituen. Industria garrantzitsuenak papergintza (Oria haranean), ehungintza (Urolan) eta metalurgia (Goierrin) izan ziren. Bereziki, 1876tik aurrera, kontzertu ekonomikoa eta politika protekzionista aprobetxatuz garatu zen industria. Ehungintzari dagokionean, katalanen konpetentzia ikusita espezializaziora jo zuten, bereziki espartin eta txapeletan. Papergintzaren alorrean, 1841. urtean Donostiako burgesiako talde batek La Esperanza fundatu zuen, paper jarraia egiten zuen Espainiako lehenengo lantegia; 1880 eta 1890 arteko krisiaren ondoren, papergintzak XX. Mendearen hasieran berregituraketa izan zuen Papelera Española sortu zenean eta bertan Errenteriako eta Tolosako zenbait industri bildu zen. Baina Gipuzkoan gehien garatu zen sektorea metalurgikoa izan zen, zenbaitetan Bilboko inbertsioei esker. Enpresa txiki asko (horien artean metala eraldatzen duen CAF –Beasainen- eta Eibarko arma industria azpimarratu behar dira) probintzian zehar hedatu ziren. Eta urrezkoa aroa I. Mundu Gerran izan zuen. Pasaiako eta Zumaiako ontziolek ere ontzien eraikuntzaren gorakadan parte hartu zuten. / 7 TXIRRITA: NORTEKO TRENBIDEARI Garai hartako adio abarkak ziren basurde indar handian dihoala ere gelditutzen da larruak. kolpetik. Inor ezertaz behartzen bada Donostiara 4 Madritik, Mila zortziehun hirurogeita zazpigarrengo izugarrizko adelantua 1 urtean, jarria dago Nortetik Nafarroatik ardo-garraio lehenengo trena ikusi nuen Espainiako itzain asko zen ikusi, partean. 7 frankok bazeuzkan idi koskorrak beren koilare Bide piska bat bistan pasa-ta inoiz sartua Linea horrek badauka zenbait tunel, zubi ta eta guzi, lurpean, errio, zurezko ardatzak lumerarekin ahal zen perra berriak erantzi dizte handikan orain bi biderekin ipini dute maizena igurtzi, denbora hartan Pantorril artean. sekulan baino berrio, zuten karreteruen nagusi. eletrikako indarra eta 5 horrenbeste guardarraio, gau eta egun 2 Modu horretan jarri zuenak Norteko gelditu gabe beti zerbaiten garraio. Garai hartako itzain koskorrak ongi zebiltzan ferrokarrila, lanean, jakinduria haundia zuen, entendimentu abila; 8 Gipuzkoan ta Bizkaia aldean, ta Euskal Herria gizonik ezin hasi liteke zaldi hobearen bila, Trenera lasai balihoake danean, gorputzak bapo gobernatuaz edanean ta janean, eginagatik sartzera, akabo horien jornal berea trena etorri igo-bideak ederrak dauzka kotxean aise zanean. sartzea, hamar legua bide pasa ta ordu beteko etxera. 2 goizean irten Irundik eta iluntzerako Madrila. Lehengo segunda bezain ederra dago Aditu zituztenean trenen txistu eta marruak, oraingo terzera. gehientsuenak saldu zituzten idiak eta karruak 6 esanez: Horrek jaitsiko dizkik goi hoitan diren Denak elkarri lagun zaiogun ilundu gabe arduak. 9 kopetik, Eseri aulki ederrak eta Gizon abila zen eletrika sortu Badakit zure gau ta egunak beste gauza bat on-ona, ezertarako zuen maisu hori, direla lastimosuak. behartzen bada, kotxe bakoitzak komona; piska-piska bat harek graduak Hori egia esan baduzu, lehengoan hantxe ikusi nuen laurogei urteko bajatu zizkion suari. itzaliko dira suak amona, Orain indarra leku askotan frantses euskaldun buru zuri bat Benta Berriko kendutzen zaio urari, 14 monona. garai batean merke zen baino Nire munduko jakinduria izanda gaur balio du ugari. oso azala, 10 Jaungoikoari eskatzen diot Karbonerarik ez dute behar, fogonerorik hain 12 arren, argitu nazala. gutxi, Honela esanaz ur irakinak Garai batean ez genekien egiten zuen negarra: eletrikarik bazala, Prezisua al da beti kalderan orain ur hotzak dabilki trena, kiskaltzen egon beharra? ez lehen irakinak bezala. daukat beste alimenturik sua, hor behar dena: begiak erne kea ta txingarra; eta llabeari eutsi; ongi miatzen baldin banauzu abiatzean ireki eta hotzean badut indarra ailegatutzean itxi, gau eta egun gelditu gabe 13 dabil txistu ta irrintzi. Berari beira jarri citación zabaldurikan besuak, 11 arrazoi hori ontzat hartu du eletrikako maisuak: /8 XENPELARrek BURDIN-BIDEAK EGITERA ETORRI ZIRAN FRANTSESARI JARRITAKO BERTSOAK santu-saltzalleak, gizonik ona da berentzat, munduan formalenak txikiratzalleak. dan txarrena nere ustez guretzat; ikasiko ez degula sekulan deritzat, 6 1 itzik ere entenditzen ez diot nik Orain etorri dira Dozena bat bertsotan nai nuke behintzat. klase danetatik, esplikatu zenbat estranjero dan bai gizonezko eta Españian sartu; 11 emakumetatik; lanbide au oraindik gutxi det Iñori ere prendarik ez diot nai ezin bialdurikan usatu, artu, oriek emendik uts-egiteak arren argatik aurrerago ez nuke nai ibili bear degula argatik barkatu. sartu; baña al daneraño garbi deizkiot oraindik. esplikatu, 2 7 egia ez du bear Frantzes asko ill dala diote Badira oien artean gizon Austrian, iñork ere ukatu. onraduak, beraz ez da onezkero frantzesik batzuek aberatsak, besteak Frantzian; danak emen ditugu bajuak; oraingo aldian, baita beste batzuek erale burnizko bide traste oien majuak, aitzakian. garestitu digute beñepeiñ arduak. 3 Frantzes da italiano kasta oiek 8 nasi, Aspaldian ezin det kendu nik onera etorri ta buruti dabiltza nagusi; urrengo frantzesada ez degula pegoiari ederki urruti; lana egin arazi, oiek ateratzea berak pikoarekin gure erreñuti beñere ez asi kosta bear zaigula uste det larruti. 4 Dala listero edo 9 dala sobrestante, enpleo eroso Ezagunak dirade bana geienak badute; guziak trajean: jornalik aundienak frantzesak lebita ta erlojua dauzkate, nunbait español beti gorputzean, danok tontotzat gauzkate. pantaloi lasaiak ta bizarra 5 okotzean, beñere ez zaie falta Lenago etortzen ziran ofizialeak pipa bat ortzean. ziran txorrotxalle ta pertz-konpontzalleak, ttiri-mundi eta 10 Oien lenguajea /9 5.2.3 INDUSTRIAREN GIZARTE ONDORIOAK IDEIA OROKORRAK Espainiako gizartea: oso gizarte polarizatua hirian nahiz nekazal guneetan. Gutxi batzuk zuten botere politiko eta ekonomikoa. Gehiengoa nekazaritzako eta industriako langileak ziren (% 65). Erdi-mailako klaseak eragin gutxikoak ziren. Bizkaiko gizartea: Industrializazioak+ inmigrazioak = Aldaketa handiak eta gizarte gatazkak eragin zituzten. Baina bietan tentsioak areagotu ziren: nekazaritzako eta industriako langileen bizi-baldintza txarrak greben, ekintza aldarrikatzaile eta indarkeriaren bidez adierazi ziren langileen mugimendua sortuz. EUSKAL HERRIA Industrializazioak ez zuen eragin bera izan Euskal lurralde guztietan. Bizkaian, industrializazio prozesua azkarra eta garrantzi handikoa izan zen; Gipuzkoan, berriz, motelago gertatu zen; eta Araban ia ez zen nabaritu. XIX. mendearen lehen erdian, Euskadiko biztanleriaren hazkundea motela izan zen. Baina XIX. Mendearen bigarren erdian eta XX. mendearen lehen herenean, Euskadiko biztanleriak aldaketa garrantzitsuak izan zituen. 1860 1877 1887 1900 Euskal Herria 424.014 450.678 509.619 603.596 Espainia 15.676.671 16.631.869 17.560.352 18.607.674 Biztanleriaren hazkundea kostaldeko probintzietan izan zen, gehienbat, aldi horretan industrializatu baitziren. Hala ere, Arabak nekazaritza probintzia izaten jarraitu zuen XX. mendearen bigarren erdira arte, eta biztanleriaren hazkundea askoz txikiagoa izan zen. Inmigrazioa oso garrantzitsua izan zen Bizkaian eta Gipuzkoan. Meatzaritzaren eta industriaren garapenak erakarri zituen etorkin gehienak; Bizkaiko biztanleriaren % 27 izatera iritsi ziren, eta Gipuzkoako biztanleriaren %12. / 10 Halaber, aipagarriak izan ziren Bilboko meatze eta industria eremuetan XIX. mendearen amaiera aldera izan ziren heriotza tasa handiak (% 50 izatera iritsi zen). Gertaera hori oso lotuta zegoen industrializazio hasierako berezko gaixotasunekin (esate baterako, tuberkulosiarekin) eta meategietako eta fabriketako lan baldintza gogorrekin, leku horietako langileen osasunerako oso kaltegarriak baitziren. Landako exodoa bizkortu egin zen XIX. mendearen bigarren erdian. Nekazariek herriak utzi zituzten, bizi maila kaskarra baitzuten han eta herri handiagoetara joan ziren, hiritartze-prozesua bizkortuz. Zugaztieta Jendea erruz etortzeak langileentzako eta beren familientzako bizilekuen arazoa planteatu zuen. Barrakoiak, peoi-etxeak eta alokatutako etxebizitzak izan zituzten langileek. Oro har, familian bizi zirenek beren etxebizitza alokatu egiten zuten. Langile ezkongabeak, berriz, “apopilo” bizi ziren familiaren batean edo konpainien lurretan, hauek eraikitako etxeetan. Informazio guztien arabera, pilaketa, osasun gabezia eta argi eta aireztapenik eza ziren nagusi etxeetan. Langileen etxebizitzak lantegi alboan pilatzeak, Ibaizabal ibaiko urak osasunerako kaltegarri izateak eta langile-auzoetan taldearentzat eta banakoentzat saneamenduan hutsuneak izateak ere, eragina izan zuten Bizkaiko eskualdeak Europako hilkortasun-tasarik handiena izan zezan. / 11 Gipuzkoako eta Bizkaiko ereduen arteko desberdintasunak Gipuzkoako eta Bizkaiko populazioen guztizko hazkundea Urtea Gipuzkoa Indizea Bizkaia Indizea 1877 167.207 100 189.954 100 1900 195.850 117 311.361 164 1920 258.557 154 409.550 215 Inmigrazioa Bizkaiko eredua Udalerria Urteak 1857 1900 1930 Bilbo 17.923 81.956 161.981 Barakaldo 2.369 13.872 34.209 Sestao 384 10.234 18.335 Portugalete 1.435 5.663 10.169 Santurtzi 1.509 6.918 8.074 Basauri 811 1.989 9.444 Galdakao 1.254 2.750 6.709 Hasieran, meategietako zonan batez ere, janariak (ogia, urdaia, patatak, legunbreak, ardoa...) nagusien kantinetan baino ez zitezkeen eros. Soldatapekoak ez zituen janariak berehala ordaintzen. Meategiko ordainketa egunean kobratzen zuen dendak; beraz, jornalaren eta egindako zorraren arteko kendura kobratzen zuen langileak. Nahitaez kantinetan erosi beharrak gehiegikeriak eragin zituen eta lan-gatazkak izan ziren. Ekonomatoak ipinita konpondu nahi izan zituzten. Berez lehen greba orokorra, 1890 urtekoa, barrakoiak eta kantinak desagerrarazteko eta 10 orduko laneguna izateko egin zen. Aldaketa horiek guztiek gizarteko harreman tradizionaletan izandako eragina ere garrantzitsua izan zen. Akulturazioa handia izan zen industria herri berrietan eta euskarak Bilbo inguruan atzera egin zuen ( meategietako zonan, adibidez, “vasco” edo “erri” ezizenaz deitzen zieten zona euskaldunetik ,El Vascuence / 12 deitzen ziotenetik, etorritako bakoitzari). Meategietako langile buruak meatzariak sorterri desberdinetakoak izateaz baliatu ziren jatorriaren araberako koadriletan zatitzeko. Horrela lanean lehia bultzatzen zuten, gastu berarekin mea gehiago ateratzeko eta meatzariek ustiatzaileen aurrean lagunartea eta batasuna izan ez zitzaten. Nolanahi ere, langileen arteko anaitasuna eta talde-nortasuneko forma gisa klase-kontzientzia gero eta handiagoa zen. Elkarte politiko eta sindikalak, mutualistak eta kooperatibistak sortu ziren. Langileen azpikultura eratu zen beren ikurrekin (bandera gorria), lekuekin (langileen zentroa) eta festekin (maiatzaren lehena). Ideologia laiko horiek gora egin zutelako, erlijio-praktikak eta Elizak gizartean zuen eraginak beherakada izan zuten. Langileen gatazkek, ordea, gora egin zuten eta Gipuzkoan baino gehiago Bizkaian nabarmendu zen, 1890 eta 1910 urte bitartean bost greba orokor eta bortitz izan ziren. Egoera hartan Elizak etxekoandreak kontrolatzea nahi izan zuen, haien bidez gizarte osoan aginpidea mantentzeko. Euskal abertzaletasunaren erlijio zaletasun handiak ere lagundu zion apaizek zuten botereari. Azpikultura abertzalea eratu zen, langileena ez bezalakoa, beren ikurrekin (ikurrina), lekuekin (batzokiak), festekin eta errituekin (Aberri Eguna, mendigoizaleen txangoak, ermitetarako ibilaldiak...). 5.2.4. EMAKUMEAK ETA INDUSTRIALIZAZIOA Industria garapenak produkzioaren harreman kapitalistak, proletarizazioa eta hiritartzea bultzatu zituen Euskal Herrian. Horrek guztiak familia nuklearra zabaltzea bultzatu zuen oro har, eta etxea, bizilekua, hobeto esan, eta lan egiteko lekua bereiztea eragin zuen. , eta horrek gizarte eredu berriak bultzatu zuen, sexuaren arabera lana banatzea : etxea emakumeak izan behar duen tokia da, emakume izaerari dagokiona, emakumeak amatasunari eta familia zaintzeari lotutako eginkizunak espazio horretan garatzen baititu. Gizonaren esparrua, aldiz, espazio publikoa da, eta haren eginkizuna etxera dirua eramatea. Ondorioz, familien barruan hierarkizazioa sortzen da eta emakume ezkondua gizonaren mende dago. Familia eredu hori ez zen berria; aitzitik, aspalditík ari ziren eredu hori defendatzen erlijioaren eragina zeukaten ideologia tradizionalistak, eta liberalismoak ere onartu zuen filosofia hori: behin eta berriz jaso zituen emakumeek fabriketan lan egitearen aurkako iritziak. Eginkizunak eta espazioak banatze hori berehala zabaldu zen gizartean. Ondorioz, etxekoandrea emetasunaren eredu bilakatu zen, eta ezkontza zen emakumeentzat bizirik irauteko estrategia. Egia da eredu hori errotu egin zela erabat burgesiako familietan. Langileen familietan, ordea, emakumea ez zen etxean bakarrik aritzen. Berez langile klasekoa zen emakumeak, ezkongabeak nahiz ezkonduak, diru sarrera garrantzitsuak bideratzen zituzten etxera lanaren bitartez. Ehungintzan, elikadurako lanetan, papergintzako lantegietan eta abarretan aritzen ziren, etxeko apopiloak mantentzeko lanetan edo etxetik kanpoko zerbitzuetan (arropa garbitzen, neskame...). Baina ordaindutako lan hura gizonaren lanagatik jasotzen zenaren osagarri edo bigarren mailakotzat jotzen zelako, soldata txikiagoak zituzten. / 13

Use Quizgecko on...
Browser
Browser