4. DBH Ekonomia eta Ekintzailetza Teoria (UD 3)

Summary

Dokumentuak 4. DBHko Ekonomia eta Ekintzailetzako 3. unitatearen teoria aurkezten du. Dokumentuak aurrekontu pertsonalak, pentsio-plan pribatuak, inbertsioak eta zorrak aztertzen ditu. Dokumentuen edukiaren gaineko informazio zabala ematen du, interesgarria izan daiteke ikasleentzako baita ere.

Full Transcript

IRAKASGAIA: EKONOMIA ETA EKINTZAILETZA MAILA: 4 DBH 3. UNITATEA: ETXEKO EKONOMIA IRAKASGAIA: EKONOMIA ETA EKINTZAILETZA MAILA: 4 DBH 3.UNITATEA – ETXEKO EKONOMIA 1.- AURREZKIA 2.- AURREKONTU PERTSONALA 3.- PENTSIO-PLAN PRIBATUAK 4.- INBERTS...

IRAKASGAIA: EKONOMIA ETA EKINTZAILETZA MAILA: 4 DBH 3. UNITATEA: ETXEKO EKONOMIA IRAKASGAIA: EKONOMIA ETA EKINTZAILETZA MAILA: 4 DBH 3.UNITATEA – ETXEKO EKONOMIA 1.- AURREZKIA 2.- AURREKONTU PERTSONALA 3.- PENTSIO-PLAN PRIBATUAK 4.- INBERTSIOAK 5.- ZORRAK 6.- ASEGURU-KONTRATUA 7.- TXARTELAK CPEIPS BERRIO-OTXOA HLBHIP Marcelino M. y Pelayo 25, 48006 Bilbao 1 www.berriotxoa.eus 94 4334903 IRAKASGAIA: EKONOMIA ETA EKINTZAILETZA MAILA: 4 DBH 1.- AURREZKIA Aurrezten dugunarekin etorkizunean egin dezakegu kontsumo gehiago. Aurrezkiaren kontrakoa zorra da. AURREZKIA ZORRA Aurrezteko arrazoiak: Larrialdiei edo ustekabekoei aurre egiteko (gaixotasunak, etxeko konponketak…) Etorkizunerako planak egiteko (auto bat erosteko, bidaiatzeko…) Zorrik ez izateko: aurrezkirik ez badago, gerta liteke dirua maileguan eskatu behar izatea egoera bati aurre egiteko. Lanpostua galtzeko arriskuari aurre egiteko. CPEIPS BERRIO-OTXOA HLBHIP Marcelino M. y Pelayo 25, 48006 Bilbao 2 www.berriotxoa.eus 94 4334903 IRAKASGAIA: EKONOMIA ETA EKINTZAILETZA MAILA: 4 DBH 2.- AURREKONTU PERTSONALA Pertsonek eta enpresek bezala, udalek, autonomia-erkidegoek eta estatuek lehentasunak ezarri behar dituzte, beren aurrekontua zertan erabili duten erabakitzeko (4. Unitatean aztertuko ditugu). Aurrekontuak egiteko urratsak: 1. Gastuak eta diru-sarrerak identifikatzea. Ohikoenak: DIRU-SARRERAK GASTUAK Nomina Etxebizitza (mailegua, alokairua) Pentsioa Erosketak Bankuetako interesak Oporrak Diru-laguntzak Seme-alaben ikasketak Akzioen dibidenduak Ura, argia, telefonoa… 2. Gastuen lehentasunak ezartzea. Derrigorrezko gastu finkoak dira: ezin dira ordaindu gabe utzi eta zenbatekoa normalean ez da aldatzen. Etxebizitza (alokairua, hipoteka) Bankuarekin bestelako zorrak (kontuen mantenua, maileguak) Zergak (Ondasun Higiezinen Zerga, ibiligailuen zerga) Beste batzuk, berriz, beharrezko gastu aldakorrak: beharrezkoak dira baina batzuk murriztu daitezke zentzuz jokatu ezkero (janaria, arropa…). Erosketa saskia (janaria, txampua…) Garraioa Hornikuntza (argia, ura, Internet, gasa) Arropa Hezkuntza (eskolako materiala, eskolako kuota) Azkenik, beste gastu batzuk ez ezinbestekoak dira. Hauek egin gabe utzi ditzakegu ez badugu diru nahikorik (opariak, zinema, bidaiak…). Aisia (Netflixen harpidetza, gimnasioa, zinema, bidaiak, loteria…) CPEIPS BERRIO-OTXOA HLBHIP Marcelino M. y Pelayo 25, 48006 Bilbao 3 www.berriotxoa.eus 94 4334903 IRAKASGAIA: EKONOMIA ETA EKINTZAILETZA MAILA: 4 DBH Gastuak ordaindu gabe uzteak ondorio kaltegarriak ekarri ditzake, besteak beste: - Zorra handitzea: gastu horiek ez ordaintzeak gastu gehigarri batzuk sortzen ditu (berandutza-interesak). - Epaiketei aurre egin behar izatea. - Enbargoak edo jabetzak galtzea. - Berankorren zerrendetan sartzea. Hau kaltegarria da etorkizunean beste mailegu batzuk lortzeko aukera izateko. 3. Idaztea eta aurreztea. Diru-sarreren eta gastuen zerrenda eginda, eta gastuak zenbateraino diren baztertzeko modukoak kontuan hartuta sailkatuta, aurrekontua idazteari ekin diezaiokegu. Helburua da: diru-sarrerekin gastu guztiak ordaintzea. 4. Ebaluatzea. Berrikusi egin behar da, hurrengo aurrekontua hobea izan dadin. CPEIPS BERRIO-OTXOA HLBHIP Marcelino M. y Pelayo 25, 48006 Bilbao 4 www.berriotxoa.eus 94 4334903 IRAKASGAIA: EKONOMIA ETA EKINTZAILETZA MAILA: 4 DBH 3.- PENTSIO-PLAN PRIBATUAK Zenbateko pentsioa beharko dugu? Erretiro-adinera heltzean, normalean etxebizitza ordainduta izaten dugu eta ez dugu seme-alabak zaintzeko ardurarik, baina, denbora libre asko izanik, bizitzeko aldi horretarako premia ekonomikoak zein izango diren zehaztu behar dira: - Etxebizitza aldatzeko gogoa (agian opor-leku batean). - Gerta liteke norbait kontratatu behar izatea gu zaintzeko. - Bidaiatzeko, zaletasunak lantzeko dirua beharko genuke… Hau guztia kontuan hartuta, zenbateko diru-sarrerak beharko diren kalkulatu daitezke. Baina, lehenago, pentsio publikoa zenbatekoa izango den jakin behar da. Pentsioei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, sartu Gizarte Segurantzaren webgunean: www.seg-social.es ARIKETAK 4.- INBERTSIOAK Inbertsioen helburua aurrezkia eta errentagarritasuna konbinatzea da. Irizpide hauen arabera sailkatu daitezke inbertsioak: - Likidezia: inbertsio batek diru bihurtzeko duen gaitasuna da. - Segurtasuna: arriskua zenbat eta txikiagoa izan, orduan eta seguruagoa da produktua, eta alderantziz. - Errentagarritasuna: inbertsioaren gainean etekin gehigarriak lortzeko gaitasuna da. Inbertsiogile bakoitzaren profilaren mende egongo da hiru irizpideen arteko oreka. Zenbat eta likidezia edo segurtasun handiagoa, orduan eta errentagarritasun txikiagoa, eta alderantziz. CPEIPS BERRIO-OTXOA HLBHIP Marcelino M. y Pelayo 25, 48006 Bilbao 5 www.berriotxoa.eus 94 4334903 IRAKASGAIA: EKONOMIA ETA EKINTZAILETZA MAILA: 4 DBH Adibidea: Epe finko batean 2.000€ ditugu eta 22€ko interesak jaso ditugu. Zenbatekoa izan da errentagarritasuna? 22 𝐸 = 2.000 100 = %1, 1 Inbertsio egiteko produktuak MOTA EZAUGARRIAK ADIBIDEAK Aurrez ezarritako Zor publikoa: errentagarritasuna ematen dute - Altxorraren letrak (3, 6, 12 eta 18 eta inbertitutako dirua epe jakin hilabete) Errenta finkoa baten itzultzen dute. - Bonuak (3 eta 5 urte) - Obligazioak (10, 15 eta 30 urte) Ez du aurrez finkatutako Akzioak: enpresa baten errentagarritasunik ematen eta jabetza-ehunekoa adierazten duten epea ere zehaztu gabe egoten tituluak dira. Jabeei eskubide Errenta aldakorra da. Arriskuak ditu (inbertsioaren ekonomikoak (etekin-banaketatik parte bat galdu dezakezu). zati bat kobratzea, dibidenduak) eta kudeaketarako eskubideak ematen dizkiete. Arriskua txikiagotzen saiatzen - Errenta finkoa (%100 finkoa) dira, errenta finkoko eta - Misto finkoa (gehienez %70 aldakorreko produktuak finkoa) konbinatuz. - Misto aldakorra (gehienez %30 Inbertsio-funtsak finkoa) - Errenta aldakorra (%100 aldakorra) CPEIPS BERRIO-OTXOA HLBHIP Marcelino M. y Pelayo 25, 48006 Bilbao 6 www.berriotxoa.eus 94 4334903 IRAKASGAIA: EKONOMIA ETA EKINTZAILETZA MAILA: 4 DBH 5.- ZORRAK Zorra besteren dirua da eta itzuli egin behar da kostuak gehituta (interesa, komisioak…). Mailegu baten bidez egiten da normalean. Pertsona bat zorpetu egiten da, zerbait erosteko asmoa daukanean eta horretarako dirurik ez daukanean. Orduan mailegua eskatzen da eta pertsona zorpetu egiten da. * Zorpetzearen abantailak: zorpetzeak dirua berehala izatea ahalbidetzen du, eta larrialdiak konpontzeko edo egungo bizi-maila hobetzeko aukera ematen digu. * Zorpetzearen eragozpenak: zorra beste batzuei eskatzen diegun dirua da, eta, beraz, itzuli egin behar da. Zorpetzeko eragozpenak honako hauek dira: a) Familia-aurrekontua handitzen dute, ekidin ezin ditugun gastuekin, hau da, derrigorrezko gastu finkoak handitzen dira. Hau da, hilabete guztietako gastuak handitzen dituzte gastu hauek. b) Kostu bat dute. Hau da, gero mailegua eskatzen dudanean, beti itzuli behar izaten ditut interesak, eta, azkenean, mailegatu zidatena baino diru gehiago ordaindu beharko dut. Zenbateko kostua dauka zorpetzeak edo zorrak izateak? Mailegu bat eskatuko duzu zure lehen autoa erosteko. Banku batek esaten dizu %3,7ko UTB aldakorra eskaintzen dizula. Bestetik, interes nominala %5,2koa izango da, eta finkoa izango da. Beste batzuek esaten dizute %4 ordaindu beharko duzula eta, gainera, komisioetan gastu batzuk daudela. Tira, burua dantzan jarri dizute. Eta okerrena, ez dakizu zer mailegu den hobea. Zor bat erosi behar dugunean, lehenik eta behin haren kostuak ezagutu behar ditugu, hau da, zenbat gehiago itzuli beharko dugun. Bilatu behar duguna da pertsona bakoitzaren aurrekonturako eskuragarriak diren mailetan mantentzea. Ez du zentzurik hilean 1.000 euro irabaziz gero, hilean 700 euro ordaintzea dakarren zorra erostea. Mailegu ororen barruan, interesak, komisioak eta beste gastu batzuk dira kostuak: CPEIPS BERRIO-OTXOA HLBHIP Marcelino M. y Pelayo 25, 48006 Bilbao 7 www.berriotxoa.eus 94 4334903 IRAKASGAIA: EKONOMIA ETA EKINTZAILETZA MAILA: 4 DBH 1. Interes nominala. Kosturik garrantzitsuena interesa da, portzentaje moduan neurtzen da eta maileguan emandako diruak kostatuko digun ehuneko hainbestekoa da. Interes-tasa nominala finkoa edo aldakorra izan daiteke. A) Interes nominal finkoa: maileguaren denbora guztian berdin mantentzen dena. Hau da, badakigu ehuneko finko bat ordainduko dugula urtero. Onena da lasaitasuna ematen digula beti gauza bera ordainduko dugula jakiteak. Eragozpena da aldagaia baino handiagoa izaten dela. B) Interes nominal aldakorra: maileguan zehar igotzen edo jaisten da, hainbat inguruabarren mende baitaude. Horrek esan nahi du baliteke urte batzuetan interes gehiago ordaintzea beste batzuetan baino. Hasieran, interesak finkoak baino txikiagoak izaten dira, baina nolabaiteko ziurgabetasuna gehitzen dute, ez baitakigu etorkizunean zenbat ordainduko duten. 2. Komisioak. Banku askok hainbat komisio mota kobratzen dituzte, mailegu bat irekitzeagatik adibidez. 3. Bestelako gastuak. Mailegu batzuek, hala nola hipotekek, notariotza-gastuak, kudeaketa-gastuak edo aseguruak dituzte, besteak beste. Maileguak alderatu ahal izateko, Urteko Tasa Baliokidea (UTB) erabiltzen da. Tasa honek mailegatutako kopuruaren gainean itzuli beharko dugun guztizko ehunekoa neurtzen digu, gastu guztiak barne. Normalean, UTB txikiagoa duen mailegua merkeagoa izango da mailegua eskatzen duenarentzat, baina kontuz, badira kontuan hartu beharreko gauzak. 1. Epea: urte askoan dirua itzuli behar badugu, denbora horretan guztian interesak ordaindu beharko ditut. Beraz, epe bereko maileguak alderatzen saiatu behar gara, bestela zaila da konparatzea. CPEIPS BERRIO-OTXOA HLBHIP Marcelino M. y Pelayo 25, 48006 Bilbao 8 www.berriotxoa.eus 94 4334903 IRAKASGAIA: EKONOMIA ETA EKINTZAILETZA MAILA: 4 DBH 2. UTB bat finkoa bada eta beste bat aldakorra, kontuz ibili behar da bigarrenarekin. Izan ere, interes hori aldatu egin daiteke urteen poderioz. Mailegu baten osagaiak Norbaitek dirua mailegatzen didanean, kontratu bat sinatzen dut mailegatutako zenbatekoa gehi interes batzuk itzultzeko. Hala ere, interesgarria da mailegu batek dituen osagai guztiak ezagutzea. Mailegu interesgarriena zein izan den jakiteko, ondorengo web orrialdea kontsultatu dezakegu: https://clientebancario.bde.es/pcb/es/menu-horizontal/podemosayudarte/simuladores/ CPEIPS BERRIO-OTXOA HLBHIP Marcelino M. y Pelayo 25, 48006 Bilbao 9 www.berriotxoa.eus 94 4334903 IRAKASGAIA: EKONOMIA ETA EKINTZAILETZA MAILA: 4 DBH Zor ohikoenak: ZORRA AZALPENA KOSTUA Hipoteka-maileguak Etxea erosteko Txikia Mailegu pertsonalak Automobila erosteko, bidaia bat egiteko, ikasketak Ertaina eta kontsumorakoak ordaintzeko… Ordainketak atzeratzeko, hileroko kuota finkoen Kreditu-txartelak Handia bidez, mailegu bat balitz bezala Kreditu-txartelen antzekoak baina dagokion Beste saltoki batzuen Saltokiaren saltokian bakarrik funtzionatzen dute (Eroski, el txartelak arabera Corte Inglés…) Banku-kontuko Zenbaki gorriak. Bankuko kontuan dagoena baino Oso altua zorpekoak gehiago gastatzen baduzu. Kopuru txikiko kredituak. Gestio eta komisio gutxi Kreditu azkarrak izan ohi dituzte, baina, UTB oso handia (Crédito Izugarri altua fácil, cofidis…) Zorpetze-maila gomendagarria: Pilatutako zorren hileroko ordainketek hileko sarreren %15-20 baino txikiagoak izan behar lukete. Maileguen simulazioa egiteko webgune bat izan daiteke: www.laboralkutxa.com/eu/finantzaketa/hipotekak CPEIPS BERRIO-OTXOA HLBHIP Marcelino M. y Pelayo 25, 48006 Bilbao 10 www.berriotxoa.eus 94 4334903 IRAKASGAIA: EKONOMIA ETA EKINTZAILETZA MAILA: 4 DBH 6.- ASEGURU-KONTRATUA Pertsonen bizitzan beti dago arriskuren bat, eta horietatik babesteko aseguruak kontratatzen ditugu. Arrisku horiek hirugarren bati transferitzen dizkiogu, aseguru-etxeari. Gertaeraren bat izaten denean, hark ordainduko ditu sor daitezkeen kalteak, osorik edo haien zati bat. Aseguru-multzoak: Diru-kopurua ordaindu behar da Bizitza-aseguruak aseguratua hiltzen bada Gorputz- eta osasun-egoerari eragiten Pertsona-aseguruak Beste dioten zenbait egoerari lotutako gastuak pertsona-aseguru estaltzen dituzte (farmazia-gastuak, batzuk hileta-zerbitzuen gastuak, heriotza edo ezintasunaren istripuen kalte-ordainak…) Etxeko kalte materialak estaltzen ditu Etxebizitza-asegurua (urak eragindako kalteak, kristalak apurtzea edo suak eragindakoak) Motordun ibilgailuen Gidariak hirugarrenei eragindako kalteak Kalteen aurkako nahitaezko asegurua estaltzen ditu. aseguruak Pertsonen ondarea babestea, hirugarrenei sor dakizkiokeen kalte-galeren Erantzukizun zibileko erantzukizunagatik (txorrota irekita utzi asegurua eta beheko solairua urak hartzeak eragindakoak…) Etxe bat hipoteka-maileguarekin erosten denean, bankuek kalteen aurkako aseguru bat kontratatzeko eskatu ohi dute. Aseguratutako kopurua higiezinaren tasazio-balioa adinakoa izaten da. CPEIPS BERRIO-OTXOA HLBHIP Marcelino M. y Pelayo 25, 48006 Bilbao 11 www.berriotxoa.eus 94 4334903 IRAKASGAIA: EKONOMIA ETA EKINTZAILETZA MAILA: 4 DBH 7.- TXARTELAK Motak: Finantza-erakunde batek igortzen ditu. Erosketak egiteko eta Banku-txartelak banku-sareko kutxazainetan dirua ateratzeko erabil daitezke. Bankukoak ez diren Txartela igorri duen saltokian soilik erabil daitezke (Eroski, txartelak Carrefour, el Corte Inglés…) Puntuak pilatzeko balio dute eta, horien truke deskontuak edo Fidelizazio-txartelak opariak lortzen dituzu (travel club, decathlon, forum…) Banku-txartelen motak: Erosketaren zenbatekoa edo kutxazainetik ateratakoa berehala Zordunketakoak kentzen da txartelari elkartutako kontutik. Aukera ematen dute ordainketak egiteko eta dirua ateratzeko funtsik ez egon arren (finkatutako mugara arte). Bi ordainketa-modu daude: - Guztizko zenbatekoaren hileko ordainketa: zor duguna Kreditukoak hurrengo hilabeteko lehen egun inguruan kargatzen da. Une horretan nahikoa diru egon behar da. - Ordainketa geroratua: kuota malgu baten bidez ordaindu, mailegu bat balitz bezala. Txanpon-txartela Aldez aurretik dirua sartu behar duzu, gero ordainketak egiteko. Interneten bidez erosteko bakarrik balio dute. Ez dute zenbakirik, Txartel birtualak ez gakorik ezta iraungipen-datarik ere ez. Txartelik seguruenak txanpon-txartelak eta txartel birtualak dira, galduz gero, inork ezin duelako muga gainditu. Ezaugarri bereizgarriak: CPEIPS BERRIO-OTXOA HLBHIP Marcelino M. y Pelayo 25, 48006 Bilbao 12 www.berriotxoa.eus 94 4334903 IRAKASGAIA: EKONOMIA ETA EKINTZAILETZA MAILA: 4 DBH JOKOAK 1.- Trola: 3-4 pertsonako taldeak egiten ditugu. Kartulina zatiak beharko ditugu galderak eta erantzunak idazteko. Talde bakoitzak ikasitakoari buruzko 5 galderak idazten dituzte hiru erantzunekin (2 egiazkoak eta bat faltsua)(20 minututan). Gero, beste talde bati ematen dizkio eta 10 minututan aurkitu behar dituzte trola dena galdera bakoitzean. Denon artean, talde bakoitzak azaltzen dizkie bere erantzunak eta zergatia beste ikaskideei. Irakasleak eta beste ikaskideek ondo egin duten taldeei zorionak ematen dizkiete eta txarto egin dutenei laguntza eskaintzen diete hobeto ulertzeko. 2.- Memoria oneko bezeroa: 3-4 pertsonako taldeak egiten ditugu. Kartulina zatiak beharko ditugu kartak egiteko. Memoria-joko bertsio bat da. Talde bakoitzak 10 memoria-karta egin behar ditu (5 bikote) (20 minututan). (Adibidez: karta batean jarriko dugu “Zer da txartelen CVCa?” eta bestean “Txartelaren egiaztapen-kodea”) Beste talde bakoitzari emango dizkio eta hasiko dira jolasten (15 minututan). Amaieran, denon artean zalantzak argituko ditugu eta jokoaren ebaluazioa egingo dugu. CPEIPS BERRIO-OTXOA HLBHIP Marcelino M. y Pelayo 25, 48006 Bilbao 13 www.berriotxoa.eus 94 4334903

Use Quizgecko on...
Browser
Browser