Berrezarkuntza Moderatua (1874-1923) - Apunteak

Summary

Dokumentu honek Espainiako Berrezarkuntza Moderatua (1874-1923) gaiari buruzko apunteak aurkezten ditu. Garai horretako alderdi politikoak, gerrak, eta gizarte-ekonomikoa aztertzen ditu.

Full Transcript

04 BERREZARKUNTZA MODERATUA (1874-1823) /1 04 UNITATEA Berrezarkuntza moderatua (1874- 1923) 04 BERREZARKUNTZA MODERATUA (1874-1923) Sektore aurrerakoienak (6 urteko demokratikoa) gobernuan zeudela hainbat arazo sortu eta giroa ezegonkortu egin zen. Nahaspila...

04 BERREZARKUNTZA MODERATUA (1874-1823) /1 04 UNITATEA Berrezarkuntza moderatua (1874- 1923) 04 BERREZARKUNTZA MODERATUA (1874-1923) Sektore aurrerakoienak (6 urteko demokratikoa) gobernuan zeudela hainbat arazo sortu eta giroa ezegonkortu egin zen. Nahaspila horri amaiera emateko eta berriz liberalismo moderatura bueltatuz sortuko dute berrezarkuntzako sistema, Alfontso XII.aren eta Canovas Del Castilloren gidaritzapean. Estatu demokratikoa sortzeko ahaleginak huts egin ostean, Espainiak 1874an aldi historiko berria hasi zuen: Berrezarkuntza moderatua. Borboien dinastia berrezarrita, Alfontso XII.enaren bitartez, Espainia 1868 baino lehenagoko egoerara itzuli zela zirudien. Baina berrezarpena ez zen izan /2 bakarrik atzera egitea: indar sozial eta ekonomikoak ugaritu egin ziren eta industriaren, finantzen eta hirien garapena nolabaiteko heldutasunera iritsi zen. Berrezarpeneko eredu politiko eta sozialak kontserbadurismo handiegia izan zuen ezaugarri: oligarkia txiki batek aginte ekonomiko eta politikoaren kontrola izan zuen arlo guztietan. Hala ere, apurnaka, marko estu hori apurtzea lortu zuten elementu batzuk garatu ziren: langile mugimendua, indar politiko demokratikoak, periferiako nazionalismoak, kolonietako arazoa. Eragile guzti horiek ustelkeria eta kazikismoan oinarritutako sistema hondamenera eraman zuten XX. mendearen lehen hamarkada bietan. 1874ean Borboi dinastia berrezarri zuten Espainiako tronuan Martinez Camposek Alfontso XII aldeko altxamendua burutu ostean. Erregimenaren helburua indar politikoen oreka eta indar adiskidetzea zen, eta horretarako Canovas del Castillok Ingalaterratik kopiatutako Txandakatze sistema politikoa erabili zuten. Sistema hau 1875ean hasi zen eta 1923ra arte iraun zuen, Primo de Riverak estatu kolpea eman zuen arte. Sistemak herriaren eskaera demokratikoak baztertzen zituen gizarteko ordena (egonkortasuna) eta aurrerakuntza ekonomikoa bermatu nahian. Bi alderdi liberal handien inguruan eratu zen sistema hau, oinarri berberak baitzituzten funtsean, 1876ko konstituzioa eta monarkiarenganako fideltasun/menpekotasuna: Alderdi kontserbadorea; 1875ean sortua, lehengo liberal moderatuak eta unionistak bilduz, Canovas buru zutela. Alderdi liberala;1880an sortua, Sagasta buru zuela eta aurrerakoiagoa zena (askatasunak hedatzeko joera). (Erregimenaren bilakaera 233.or) Bi alderdi hauen arteko txandakatzea eraginkorra izan zedin, hauteskundeetan manipulazioa erabili zen. Gainera horrela indar erradikalak gobernutik at gelditzen ziren, egonkortasuna erraztuz. Nekazal inguruetan “jauntxoek” (kazikeak) kontrolatzen zituzten hauteskundeak, horretarako behar izanez gero indarkeria erabiltzera iritsiz. Beraz hauek ziren sistema politikoaren oinarriak: Alderdi-bitasuna, txandakatzea, hauteskunde ustelkeria eta jauntxokeria. Bestetik oposizioa indar gabe zegoen arrazoi ezberdinengatik: errepublikarrak zatiturik eta Errepublikaren porrotaren ostean sinesgarritasuna galduta; Karlismoa ere ahultzen zihoan Eliza eta /3 estatuaren arteko lankidetza hasi zelako berriz eta errege legitimoa zegoelako baina baita nazionalismoak indartuko direlako ordura arte laguntza gehien izan zuten lurraldeetan; Sozialistak aldiz, nahiko goiz antolatu baziren ere, ordezkaritzarik ez dute izango 1910 arte. Lehen neurriak hartu eta berehala, sistemaren beste oinarri bat izango den 1876ko konstituzioa onartu zuten, orokorrean oso moderatua: Moderatuak eta aurrerakoiak pozik utzi nahian 45eko konstituzioan eta 69koan oinarritu ziren. Subiranotasuna zatiturik: Erregeak: ministroak izendatu; gorteak deitu/desegin;legeei betoa jartzeko boterea // Gorteak: Senatua : Goi mailako hierarkiaren kideak, armada eta Elizaren kideak. Batzuk erregeak aukeratu; beste batzuk mugatutako sufragioz. Kongresua: Mugatutako sufragioz aukeraturik. 1890tik aurrera gizonezkoen sufragio unibertsalez. Katolizismoa erlijio ofizial bakarra. Hezkuntza Elizaren esku. Zentralismoa bultzatu, foruak baliogabetuz. Errestaurazioaren hasieran, herrialdea bi gerratan murgildurik zegoen. Batetik Kuban 68tik altxamendu independentista ari zen ematen, eta bestetik Penintsularen iparraldean Gerra Karlista. Herrialdea baketzea zen lehen helburua eta Kuban Zanjoneko bakea sinatu zuten. Gerra karlista ostera armen bidez erabaki zen, eta liberalek Lizarra eskuratu zutenean amaitu zen. Honen ondorioz Karlos VII.ena erregegaia erbesteratu zen. Gerra honen amaierak FORUEN ABOLIZIOA ekarriko du 1876ko uztailaren 21eko legea onartu ostean. Gauzak horrela, arlo ekonomikoan eta militarrean estatuko beste probintzien pare gelditu ziren euskal lurraldeak. Hala ere, arazoak ekiditeko, neurri konpentsatorio gisa, 1878ko otsailaren 28ko dekretuan “Kontzertu ekonomikoa” onartu zen. Honen arabera probintzia bakoitzak estatuko diru kutxetarako eman beharreko kopurua negoziatzen zuen. Zergen kopurua eta bilketa Diputazioen esku gelditu zen, baina hauen eskumenak finkatu gabe zeuden. Hori bai, autonomia administratibo handia zutenez, hau erabili zuten sektore emankorren aldeko zerga-erregimena ezartzeko, probintzien garapen ekonomikoa bultzatzeko asmoz eta industrializazioan izan zuen eragin nagusia. /4 1885ean Alfontso hiltzean bere emazte Mª Kristinak beteko du bere lekua. Canovas eta Sagastak “El Pardo”-ko ituna sinatu zuten, Mª Kristinaren garaia alderdi liberalarekin hasiko zela eta txandakatzearen jarraipena adostuz.Herrialdeari egonkortasuna eta garapen ekonomikoari bultzada handia eman zion honek. Gobernu liberalarekin askatasunak hedatu zituzten: epaimahai bidezko epaiketak; 90ean gizonezkoen sufragio unibertsala; Kode zibilaren erreforma; erreforma militarrerako proiektua; hazkunde ekonomikorako eta trenbideen hedapenerako legeak. Bestalde Maria Kristinaren garaian Kubako mugimendu independentista indartu egin zen eta gerra berriz piztu zen, kasu honetan gainera AEBn laguntza izan zuten independentistak honen interesak Kuban geroz eta handiagoak baitziren; azukrearen industrian, meategietan… inbertsioak eginda zituzten. 1895ean berpiztu zen Kuban eta Filipinetan borroka armatua. Gobernuak Martinez Campos bidali zuen berriz egoera baretzera. 97an autonomia handia eman zioten uharteari baina berandu zen. Maine itsasontziaren leherketaren aitzakiaz, AEBk gerran sartu ziren; gerra berehala amaituko da eta Espainiako itsas armada suntsiturik geldituko da. 1898ko abenduan Pariseko bakea sinatuko dute: Puerto Rico, Filipinak eta Guam uharteak AEBi emango dizkiote eta Kubako independentzia onartu. Urtebete beranduago Karolina, Mariana eta Palaos uharteak Alemaniari saldu eta horrela Espainiaren INPERIO KOLONIALA AMAITU zen. 98ko hondamendi honek nortasun krisi latza sortarazi zuen gizartean, hurrengo mendean mantendu zena eta errestaurazio sistemaren porrota suposatuko duena. Inperioaren galerak, hiri inguruetako garapen ekonomikoak, nekazaritzaren atzerapenak, nazionalismo katalana eta euskaldunaren sendotzea ekarriko du, eta arazo guzti hauen konponbide gisa nazionalismo espainiarraren indartzea emango da. Porrotaren ostean gizartean pesimismoa nagusitu zen. Eta ezkortasun horrek hausnarketa intelektual eta politiko sakona eragin zuen: mugimendu berriztatzailea (regenerazionismoa) eta 98ko belaunaldian eragin handia izan zuen gainera. Joaquin Costa izan zen berriztatzaileen / 5 ideologorik inportanteena. Sistema liberala berritzea nahi zuen eta horretarako arazo garrantzitsuenak salatzen zituen: jauntxokeria, analfabetismoa, gutxiengoaren gobernua, nekazaritza-inguruetako latifundioak. Orduko giro pesimistaren isla 98ko belaunaldiaren lanetan ikusten da: Unamuno, Azorín, Baroja, Machado... Alfontso XIII. 1902an hartu zuen Espainiako koroa, eta momentu honetatik aurrera txandakatze sistema krisian sartu zen erregeak politikan parte hartu zuelako, gobernuko burua eta armadako burua izendatuz, horrela konstituzioak ematen zion papera gaindituz. Gizartea sistematik urrundu zen, izan ere, jauntxokeria zela eta, ordezkari politikoak ez ziren herritarren borondatearen isla, eta gainera politikari horiek ez ziren arduratzen langileen (gehiengoaren) egoera txarrari eta arazoei konponbide bat emateaz. Alfontso XIII.aren garaiko arazo nagusiak honako hauek ziren: Langileen mugimendua: beren arazoek batasuna bultzatu zuten eta erakunde sindikaletan elkartu ziren. Arazoak konpontzeko grebak, manifestazioak eta ekintza iraultzaileak burutu zituzten. Sozialismoa (UGT), langile gaituen eta hirietako langileen artean errotu zen. 1910ean gobernuan diputatu bat lortu zuten. Anarkistek aldiz, 1911n CNTa sortu zuten: Katalunian, Levanten eta Andaluzian izan zuten eragin handiena. Greba orokorra erabiliko dute arma iraultzaile gisa. Arazo Militarra: Arazoa militar kopuru handia zuela eta proportzio falta zegoela agintarien eta troparen artean. Bestalde soldata txikiak ziren eta erabiltzen zuten materiala zaharra. Gainera ordena publikoko arazoak armadarekin konpontzen zituztenez militarren kontrako giroa zabaldu zen. 98ko hondamendiak sortutako erantzun berriztatzaileak zioen moduan sistema demokratikoa berriztu beharra zegoen, eta horretarako alderdietan belaunaldi aldaketa ezinbestekoa zen. Alderdi kontserbadorean Canovas hiltzean eman zen aldaketa: Francisco Silvela izendatu zuen alderdiko buru berria. Jauntxokeria baztertzen saiatu zen baina alderdiak ez zion lagundu. Gainera 1903an hil egin zen eta bere lekua Antonio Maurak hartu zuen (1907-09 gobernu burua). /6 honek hobekuntzak burutu: Katalunian erreforma batzuk onartu, udal ustelkeria jazarri zuen, Bartzelonako Aste Tragikoaren ondorioz dimititu zuen eta azkenean, anarkistek 1921ean erail zuten. 1905etik aurrera Kataluniak eta Bartzelonak konkretuki oso giro nahasian zeuden arrazoi ezberdinengatik: batetik 1905eko hauteskundeetan katalanismoa nagusi izateak mugimendu separatistaren aldeko euforia piztu zuen aldizkari ezberdinetan (Cu-cut…) eta armadari, erregeari eta Espainiari kontra egin zieten. Erantzun gisa, militarrek aldizkarien egoitzatan sartu eta suntsitu zituzten. Gertaerak auzitegi militarrek epaitu zituzten. Honekin lotuta, 1906an Jurisdikzioen legea onartu zuten. Honen arabera, armadari irainak epaitzea auzitegi militarraren lana izango zen. 1909ko uztailean bestalde, Aste Tragikoa izenez ezagutzen dena eman zen: Marokoko gerra kolonialaren kontrako protesta izan zen. Armada Bartzelonako portuan Melillara eramateko itsasontziratzearen kontrako protestak leherrarazi zuen matxinada, Rifeko meatzetarako burdinbidea egiten ziharduten marokoarren altxamendua zapaltzeko soldaduak bidali baitzituzten. Astebetez egon ziren herritarrak matxinaturik eta hiria kontrolatzera iritsi ziren. Fanatismo antiklerikala zela eta Elizak eta komentuak erre zituzten. Barrikadak jarri eta armadari aurre egin zioten. Gobernuak gerra legea aldarrikatu eta errepresio bortitzari ekin zion; milaka lagun atxilotu eta 5 anarkista fusilatu.Honek kritika kanpaina zabala sortu zuen eta ondorioz Mauraren gobernua erori zen.1910ean gobernua eratzeko ardura Jose Canalejasek hartu zuen. Bere ekarpena eskasa izango da: lan munduko neurri batzuk (gehienezko lanaldia zehaztea); gizarte alorrekoak (irakaskuntza liberalizatzea, soldaduska...). Baina sistema demokratikoaren gainbehera 3 gizarte protestek piztu zuten 1917. urte aldera: Junta militarraren eskaerak maila igoerak eta baldintza profesionalak hobetzea eskatzen zuten. Datoren gobernua onartzera beharturik ikusi zen, estatu kolpea ekiditeko. Parlamentarioen Batzarra Bartzelonan elkartu zen konstituzioa berritzeko eta txandakatzea baztertzeko. Hala eta guztiz ere azkenean ez zen ezer lortu. /7 1917ko Greba Orokorra abuztuan. CNTa, sozialistak eta UGTak herrialde osora zabaldu zen greba bultzatu zuten. Baina azken momentuan Batzorde Militarrak, Parlamentarioen Batzarrak eta nekazariek ez zuten bat egin grebarekin eta armadak zapaldu zuen langileen graba hau ere. 1917tik sistema zatitzen joan zen arazoak konpontzeko ez zelako gai. 1917-23 bitartean kontzentrazio gobernuak eratu ziren, monarkiaren kontrako alderdiek indar gehiago hartu ez zezaten. Hala ere, gutxi irauten zuten eta geroz eta botere txikiagoa zuten (1917-23 bitartean 23 gobernu egon ziren) Gainera gizarte haserrea nagusi zen: I Mundu Gerra amaitu ostean krisi ekonomiko garaia izan zen Espainian, eta honek anarko sindikalismoaren indartzea ekarri zuen. CNTa berriz antolatu zuten, eta lan istiluak geroz eta zabalagoak ziren (1918-1920 tarteari Hirurteko boltxebikea deitu zioten), Bartzelonan eta Andaluzian batez ere. Egoera honetan berrezarpeneko sistema agonian sartuko da eta ezegonkortasun politiko sozial honek kontzentrazio gobernuak ahulduko ditu (Behin behineko gobernuak) gizarteko tentsio eta gatazkak konpondu ezin zituztelako. Azkenik berrezarpeneko sistema politikoak eta bere agintari nagusiek azken kolpe gogorra jasoko zuten, euren sistemaren kontra gizartea jarriko zuena: Marokoko porrota. Annualeko porrotean (1921eko ekainean) 12000 soldadu baino gehiago hil ziren, buruzagitza militarra eskasaren eta Rifeko biztanleen borrokarako grinaren ondorioz. Melilla hiria ere, arriskuan egon zen. Gauzak horrela Kataluniako kapitain nagusia zen Miguel Primo de Riverak estatu kolpea eman zuen egoera baretu eta Espainia kaosetik libratu asmoz 1923ko irailaren 13an. Alfontso XIII.ak onartu egin zuen eta horrela bada, txandakatze sistema amaitu egingo da eta Diktadura garaia hasi. /8

Use Quizgecko on...
Browser
Browser