1898, 1909 eta 1917 Krisiak: Kausa eta Ondorioak PDF
Document Details
Uploaded by ResplendentErhu
Harvard Junior High
Tags
Related
Summary
Dokumentuak 1898, 1909 eta 1917ko krisien kausak eta ondorioak aztertzen ditu. Gai nagusiak dira koloniak, gerrak, eta politika eta sozialeko konfliktuak.
Full Transcript
4. gaiko 1898, 1909 eta 1917ko krisialdien kausa eta ondorioak 1898ko krisia: Kolonien galera Kausak: 1. Kolonietan borroka armatua berpiztu: 1895ean Kuba, Puerto Rico eta Filipinak independentzia bilatu zuten, arazo ekonomiko eta sozialengatik eta Espainiaren ahuleziak aurkezten z...
4. gaiko 1898, 1909 eta 1917ko krisialdien kausa eta ondorioak 1898ko krisia: Kolonien galera Kausak: 1. Kolonietan borroka armatua berpiztu: 1895ean Kuba, Puerto Rico eta Filipinak independentzia bilatu zuten, arazo ekonomiko eta sozialengatik eta Espainiaren ahuleziak aurkezten zuen momentu onagatik. 2. AEBen esku-hartzea: 1898an, Maine itsasontzi estatubatuarraren estanda Habanan aitzakia izan zen Espainiari gerra deklaratzeko eta Kuban, Puerto Ricon eta Filipinetan AEBk zituen interes politiko eta ekonomikoak gauzatzeko. 3. Espainiaren ahulezia militarra: Espainia ez zegoen militarki prestatuta AEB bezalako potentzia berri bati aurre egiteko. Espainiako itsas armada suntsiturik geratu zen. Ondorioak: 1. Azken koloniak galtzea: Pariseko itunaren ondorioz, Espainiak Kuba, Puerto Rico eta Filipinak galdu zituen, eta horrek Inperio kolonialaren amaiera ekarri zuen. 2. Krisia morala eta politikoa: Herrialdearen atzerapen eta gainbeherari buruzko hausnarketa sakona piztu zen, “98ko hondamendia” izenez ezagutzen dena. 98ko belaunaldi literarioa sortuko da, krisi moral horren ispilu izango dena. 3. Ekonomiaren hobekuntza: Kuba, Puerto Rico eta Filipinetako aberatsak Espainiara bueltatu ziren eta euren kapitala industria nazioanlean inbertitu zuten, hazkunde ekonomiko bat gauzatuz eta industriari bultzakada bat emanez. 4. Erregenerazionismoa: Joaquín Costa bezalako pertsonaiak agertu ziren, herrialdea modernizatzeko erreformak proposatuz. 5. Berrezarkuntza sistemaren ahultzea: 98ko porrotak sistema politikoaren zilegitasuna galdu zuen, nazio eta nazioarteko arazoei aurre egiteko ezgaitasuna agerian utziz. Lehenengo kritika publikoak agertzen hasi ziren. 1909ko krisia. Kausak: 1. Marokoko gerra: Rifeko gerran erreserbako soldaduak bidali behar izateak protestak sortu zituen. 2. Soldadutza ezberdintasuna: Klase pobreenak gerrara joan behar ziren, baina aberatsek dirua ordainduta saihestu zezaketen. 3. Gizarte eta lan gatazkak: Bartzelonan anarkisten, sindikalisten eta agintarien arteko tentsio handia zegoen bertako industria guneetan lan egiten zuten langileen antolakuntza zela eta. Ondorioak: 1. Bartzelonako aste tragikoa: Herriaren matxinada. Astebetez egon ziren herritarrak matxinaturik eta hiria kontrolatzera iritsi ziren. 2. Errepresioa eta exekuzioak: Agintariek errepresio gogorrarekin erantzun zuten. Francesc Ferrer i Guàrdia anarkista fusilatzeak nazioarteko gaitzespena piztu zuen. 3. Gizartearen erradikalizazioa: Langile mugimendua indartu egin zen, eta Berrezarkuntzaren sistemarekiko mesfidantza areagotu zen. Fanatismo antiklerikala areagotu zen. 4. Gobernuaren desgastea: Antonio Maura presidenteak dimisioa aurkeztu behar izan zuen, alderdi Kontserbadorea ahulduz. 5. Berrezarkuntzaren sistemaren higadura: Gobernuak krisia kudeatzeko ezgaitasunak eta errepresio gogorrak sistema politikoaren eta monarkiaren kritika sortu zuten, erregimenaren higadura azkartuz. 1917ko krisia: Krisi militar, politiko eta soziala Kausak: 1. Defentsa Batzordeak: Ofizial militarrek kexu egin ziren promozio faltagatik, soldata hobekuntzak eskatuz eta Marokoko gerrarako beharrezkoa zuten materiala eskatuz. 2. Parlamentarien Batzarra: Kataluniako politikariek eta beste talde batzuek erreforma konstituzionalak, batez ere txandakatze sistemarekin amaitzeko, eskatu zuten. Azkenean ezer ezean geratu zen. 3. Abuztuko greba orokorra: Lehen Mundu Gerraren ondorioz jasandako krisi ekonomikoaren arira inflazioa areagotu zen, langileen egoera okertuz. Ondorioak: 1. Berrezarkuntza sistemaren krisia: Gobernuak ez zuen erantzun eraginkorrik eman, eta sistema gehiago ahuldu zen. Kontzentrazioko gobernuak eratu ziren, baina ezegonkortasuna ageria zen eta 6 urtetan 23 gobernu desberdin eratu ziren. 2. Gizartearen erradikalizazioa: Langileen, patronalen eta armadaren arteko borrokak areagotu ziren. 3. Diktaduraren bidea: Krisi honek Primo de Riveraren diktadura ekarri zuen 1923an. 4. Berrezarkuntzaren sistemaren kolapsoa: Eskari eta porrot militarrek (Annualeko desastrea), desegonkortasun politiko eta sozialek erregimenaren zatiketak agerian utzi zituzten, eta horrek erorketa azkartu zuen.