Summary

This document contains information on embryology, including gametogenesis, spermatogenesis, oogenesis, and fertilization. It also discusses the development of the embryo during the first 8 weeks. The document includes historical context and diagrams. The level is not clearly defined but seems geared toward a student learning about the topic.

Full Transcript

ENBRIOLOGIA 1- OROKORTASUNAK − Gametogenesia: espermatogenesia eta oogenesia − Fekundazioa − Enbrioiaren garapenaren lehen 8 asteak aztertzen ditu. − Organogenesia 2- SARRERA K.a VI. Mendea → oilo arrautzak (hasierako pausuak ikusten dira) XVI. mendea → odol koagulua (hilerokoa) eta semenaren naha...

ENBRIOLOGIA 1- OROKORTASUNAK − Gametogenesia: espermatogenesia eta oogenesia − Fekundazioa − Enbrioiaren garapenaren lehen 8 asteak aztertzen ditu. − Organogenesia 2- SARRERA K.a VI. Mendea → oilo arrautzak (hasierako pausuak ikusten dira) XVI. mendea → odol koagulua (hilerokoa) eta semenaren nahasketa → fetua XVI. mende bukaeran → mikroskopioaren sorrera → hurbileko azterketa. Gaur egun → enbrioiaren sorrera eta garapenaren ezagutza, pertsona helduetan gertatzen diren anomalia anatomikoak ulertzeko baliagarria. 2- GAMETOGENESIA Gametoen sorrera prozesua. - Espermatogenesia → Espermatozoideak sortzeko proz. - Oogenesia → Oozitoak sortzeko proz. Gametoak fekundaziorako prestatu → sexu zelulen kromosoma kopurua murriztu eta forma aldatu. 2.1- ESPERMATOGENESIA Espermatogoniak (ze sexu izango duten dakitenak), espermatozoide heldu bilakatzeko prozesua. Garapen fetalean zehar eta nerabezaro arte espermatogoniak latente mantendu. Nerabezaroan, aldaketa eta zatiketak, espermatozoideak sortzeko. Sertoliren zelulak → odoleztatzea eta elikadura eramateko zelula guztietara. Euste funtzio ere.( Ez dute zatiketan parte hartzen, baina mantenugaiak eman espermatogoniei (sostegu funtzioa)) - Espermiogenesia Itxura aldaketa espermatozoide izateko. (mitokondrioa asko izango dute buruan energia behar dutelako mugitzeko) -Akrosoma: Golgiren ap.tik eratorritako besikula: entzima proteolitikoduna -Zentrioloak moldatu: 1ek flageloa eratu eta besteak flageloa inguratu eraztun eran. -Zitoplasma luzatu flagelo aldera tamaina txikituz -Mitokondrien pilaketa, lepoaren ostean, isatsaren hasierako atalean. 2.2 - OOGENESIA/ OBOGENESIA Obulategietan sortuko dira obuluak. Barrutik honela da: Funtzioa: Barruan dagoen obozitoa , babestu, estali eta handitzen lagundu. – Oozitoak: 1. Oogoniak mitosiz ugarituz doaz. Bereizten eta tamainaz handitzen direnek oozito primarioak sortu. (1. Mailakoak) 2. Umea jaio aurretik, zelula germinalen kopuru maximoa lortu, baina gero asko degeneratzen hasi. (gizonen kasuan, hiru astetan berritzen zaie) 3. Gelditzen direnak haurdunaldiko 12. astean I. mesiosia hasiko dute eta I. profasean blokeatuko dute, mesiosia bukatu gabe mantenduz. 4. Graafen folikulua duten oozitoek I. meiosia bukatu. Oozito sekundarioa eta zelula polarra bereizi. 5. Oozito sekundarioa II. meiosian sartu, baina II. metafasean blokeatu ernatzeko itxaroten dagoelako. 6. Obulazioa gertatu eta oozito sekundarioa Graafen folikulutik askatu. Obulategitik Falopioren tronpara joan. Folikuluaren zelulek hormonak botatzen hasi endometrioa fekundaziorako prestatzeko. Ernalketa gertatzen bada, espermatozoideak oozito sekundarioa fekundatuko du. Oozitoa blokeotik atera eta II. meiosia bukatu. Bukatzean, gorputz polarra eta obulua bereizi (tronpetan itsatsita). Azkenean, gorputz polarrak desintegratu. Ernalketa gertatzen ez bada, endometrioko prestakuntza apurtu eta hilerokoarekin kanporatu. Zelula aitzindariak (PCG) → obogoniak – Folikuluak: Oozitoak inguratzen dituzten zelula epitelialak. Jatorrizkoa folikulua : Oozito primarioa folikuluko zelulez inguratuta. 1. mailako folikulua : Oozito primarioa meiosia hasten duenean, folikulu primarioa tamainaz handitu. 2. mailako folikulua : Zelula gehiago pilatzen hasi eta kapa bat baino gehiago sortu. Graaf folikulua : Nerabezaroan, hilero folikulu bat heldu eta handitu. Hilerokoarekin batera askatu. (Ziklo obariko bakoitzean hainbat folikulu prestatu eta BAKARRA heldu. → hori izango da obulazioa egingo duena. Bakarrik hau obulatuko da, besteok ez. Bizitzan zehar ditugun kantitateak : Jaiotzan 400.000 inguru. Gero, degradatzen hasi. Pubertaroaren hasieran 40.000 inguru gelditu. Pubertarotik menopausiara arte 400 inguru heldu (12-14 ziklo x 30 urte emankor). Oozito oso gutxik/batek ere ez amaitu zikloa (seme-alaba +kopuruaren arabera). (Kumuleko zelulak - grafen folikuluaren barneko zelulen arrastoa) 3 - FEKUNDAZIOA Oozitoa o Obulazioan → oozitoa askatu, eta Falopioren tronpetan atxikitzen da. o 3. endometrioa prestatzen o Tronpen mugimenduekin tronparen gune distalean kokatzen da. o Espermatozoiderik badago, fekundazioa gerta daiteke. o Ez badago espermatozoiderik, obulua galdu egingo da. Espermatozoideak Mugitzeko gaitasuna irabazi epididimoa zeharkatuz → isurketa. Mugimendu handiagoa umetokira hurbiltzean. Kapazitazio (T altuagoa, pH azidoa… mintzeko proteina hartzaileak zona peluzidarekin elkartuko da) eta hiperaktibazioa. (orain arte Erreakzio akrosomikoa. Likatsua (pegajoso) da bagina barruan geldi geratzeko eta itsasteko. Erreakzio akrosomikoa ▪ Kapazitazio eta hiperaktibazioaren (gai izango dira kapak zeharkatzeko) ondorioz koroa erradiata zeharkatu. ▪ Erreakzio akrosomikoaren bidez (entzima proteolitikoei esker), zona peluzida zeharkatu. ▪ Jarduera honen ondoren, zona peluzidan, beste espermatozideen sarrera ezindu. (zona peluzidoa gogortu) ▪ Ondoren gertatu: Mintzen fusioa, Meiosiaren bukaera (gorputz polarra kanporatuz) + pronukleoen fusioa: ZIGOTOA eratu (Espermatozoidearen nukleoa obozitoan sartzen da eta II.meiosia askatuko da. Eta bigarren gorputz polar hori askatuko da eta zigotoa gertauko da.) 3.1 ENBRIOIAREN GARAPEN GOIZTIARRA (38 dira baina klinikan 40) 1. astea - Zigotoa (0 eguna) → tronpetan sortu berria → zatitzen doa → totipotentea da. (edozein motako zelulan bilakatzeko gaitasuna du) - Segmentazioa (1-2 egunak) → mitosi bidez zelulak zatitu → zelulen tamaina txikitu, kopurua handitu → Blastomeroak. (zelula txikiei deritzogu) - Morula (2-4 egunak) → 12-16 zelulatik gorako egitura → umetokira bidean doa. – begi bistaz ez da ikusten - Blastozisto (4-5 egunak) → umetokira iritsi → konpaktazioa: (ez dira bereizten) (orain ez dira totipotenteak) o ENBRIOblastoa: barneko zelula masa, enbrioia sortu. (morez dagoena) o TROFOblastoa: kanpoko zelula masa, elikatzeko funtzioa. (horiz) o BLASTOZELEA: barrunbe blastozitikoa, umetokiko likidoz bete. (barrunbea) – Inplantazioa (5-9 egunak)→ 1.astearen bukaeran: Enbrioia amaren zirkulaziotik oxigeno eta mantenugaiez elikatu. Eklosia : Blastozitoa inguratzen duen zona peluzida galdu. Aposizioa eta adhesioa : Blastozitoaren trofoblastoko zelulak endometrioarekin kontaktuan jarri eta komunikazioa handitu. Inbasioa : Trofoblastoa endometrioan barneratu. o Trofoblastoa : Sinzitiotrofoblastoa (ez dute mintzik) eta zitotrofoblastoa (barruan dauden enbriobastoko zelulak inguratzen) o Enbrioblastoa : Epiblastoa (goikoa) eta hipoblastoa (behekoa). → disko germinatibo bilaminarra 3.2 ENBRIOI-ALDIA (1. ASTEA - 3. ASTEA) – 2. ASTEA: Hainbat atal bereizi : o Diska germinatibo bilaminarra. Bi geruza bereizten dira: (epi,hipo) o Epiblastoa : Enbrioia sortuko duen zelula multzoa. (kanporago dagoena) - gorria o Hipoblastoa : Mintz extraenbrionikoak sortuko dituen zelula multzoa (amniosa, zaku bitelinoa, koriona, alantoidea). (barrurago dagoena) - horia o Barrunbe amniotikoa : Enbrioa garatuko den lekua. o Blastozelea : Beste egiturak garatzen jarraitzean, plazenta garatuko da hemendik. A- sinzitiotrofoblastoa B- zitotrofoblastoa C- hipoblasto D- barrunbe amniotikoa E- epiblastoa F- blastozele Enbrioiaren zirkulazio primitiboa sortu, plazentaren aurrekaria. o Sinzitiotrofoblastoa : Amaren odol hodien inbasioa. Odol aintzirak eta sarexkak osatu. o Zitotrofoblastoa : Konplexuago bihurtu eta bilo korioniko primarioak sortu. Epiblastoan barrunbe amniotikoa sortu eta hipoblastoan bitelo zakua. Plaka prekordala (karratua, buruaren aldea izango da) sortu epiblastoan aurrerago enbrioia sortzeko. Inplantazio lekuak : Haurdunaldi ektopikoak. (Enbrioiaren zirkulazio primitiboa sortu → plazentaren aurrekaria) / Koriona = plazentaren aitzindaria / Hormona bat hasten hasiko da → hCG – 3. ASTEA: Jatorrizko lerroaren sorrera epiblastoaren gainazalean. o Goiko eta beheko ardatza (aho/buru eta kloaka/uzki primitiboak) bereiztu. o Ezker eta eskuin aldeak bereiztu. Jatorrizko hozi zelulak bitelo zakutik sortu. Gastrulazioa : Epiblastoko zelulek migratzeko gaitasuna garatu (15. eguna). Diska bilaminar germinatibotik 3 geruza sortu. 3 lerro germinatiboetako bakoitzetik organo eta ehun jakinak eratu (organogenesia). o Ektodermoa : Epidermisa eta erlazionatutako guruinak (ilea, atzazkalak, hortzen esmaltea), NSZ eta gorputz.zuloen mukosak. o Mesodermoa : Dermisa, ehun konjuntiboa, zirkulazio sistema, aparatu genitourinarioa, muskulu-sistema eta eskeletoa. o Endodermoa : Digestio hodia eta erlazionatutako guruinak eta organo jakinen barne-geruzak (birikar, pankrea, gibela, uretra, maskuria…). (Gastrulazio garrantzitsua → hiru kapa horretatik gorputzaren elementu guztien jatorri direlako.) Prozesu notokordiala : Notokorda deritzon eskeleto primitiboa garatu (bizkarrezurra). (p.n → nerbio sistemaren aitrzindaria) o Kanal notokordiala sortu mesodermoan barrena plaka prekordaleraino. o Notokorda sortu eta plaka neurala sortzeko seinaleztapena eragin (NSZaren aurrekaria). Neurulazioa (18-22 egunak) : Ektodermotik. o Notokorda gaineko ektodermo atala loditu eta tolestu eta plaka neurala sortu. Goialdean zabalagoa bertatik entzefaloa/garuna sortuko delako. Plaka neurala luzatu bizkarrezur muina sortzeko. o Plaka neuralaren ertzetan ildaska neuralak daude. Ertzak fusionatzean, hodi neurala sortu. o Bizkarrezur muinarekin arazoak ekiditeko (exentzefalia, anentzefalia, aratza bifidoa) amak azido folikoa hartu behar du haurdunaldian zehar. (oso garrantzitsua ondo ixtea, bestela arazoak) o Somitak (20-35 egunak) : Hodi neuralaren alde banatan sortzen diren zelulen elkarketak. 8 somita zerbikal, 12 dortsal, 5 lunbar, 5 sakro eta 3-5 kokzigeo daude. Hauek komunak diren enborreko elementuak garatu (ornoak, giharrak, dermisa, azalpeko ehuna, ehun konektiboa eta muskulu eskeletikoa). Somiten agerpenaren ondorioz, gorputza metameratan banatu. Sistema kardiobaskularra (20. eguna-jaiotza) : o Angiogenesia : Odol hodiak sortu enbrioiaren barnean. Mesodermoaren barnean odol irlak sortu. Hemangioblastoak zelula ama hematopoietiko eta angioblastoak sortu, odol zelula eta hodiak sortuko dituztenak. Enbrioiaren kanpoan eta barnean odol sareak sortu eta bien komunikazioa handitu. (proz. Ez da bukatzen aste honetan, hasi bai) o Bihotzaren sorrera : Bi kanal sortu hodi endokardiko bilakatuko direnak. Horiek fusinatzean, bihotz primitiboa sortu. Bihotz primitiboa tolestu eta aurikulak eta bentikuluak sortu. Odol hodiak bihotz primitiboarekin lotu eta umekiaren zirkulazio sistema primitiboa eratu. Enbrioia HASIKO da bere sistema propioa sortzen. (Ez dugu sakonduko prozesuetan, orokorra jakitea.)  oro har Garrantzia klinikoa : Garapen akatsak eta abortuak. o Gastrulazioa etapa sentikorra da kanpo ingurune/ toxikoei. o Haurdunaldiaz konturatu gabe alkohola, kafeina edo tabakoa kontsumitu. o Medikamentuen kontsumoak, erradiazioak, infekzioak eta diabetesa bezalako gaixotasunak… ➔ Garapen akatsak ➔ Abortuak (agian emakumea ez daki haurdun dagoen momentu honetan baina kalteak eraginkorragoak dira oraindik organo gehienak ez direlako garatu behar duten moduan) 3.3 ALDI PREFETALA (4. ASTEA - 8. ASTEA) – 4. ASTEA: Hasieran enbrioi trilaminarra : Disko itxurakoa eta bitelo zakuari zein zaku amniotikoari lotuta. Tolestura : o Ektodermoaren hazkuntza nabarmena. Ondorioz, beste bi geruzak inguratu. o Buruko tolesturak ahoa, entzefaloa eta hodi kardiakoak sortu (toraxaren aurrekaria). o Buztaneko tolesturak kloaka/uzkia sortu. o Tartean digestio sistemaren aurrekariak (hesteak) sortu. Digestio aparatua (21. eguna-jaiotza) : Tolesturaren ondorioz, bitelo zakua deformatu eta digestio aparatua sortu. Goiko aldean, ahoa; beheko aldean, kloaka/uzkia; eta tartean, disgestio aparatuko organo ezberdinak sortuko dira. Liseri hodia 3 zatita banatuta: o Aurrekoa: Faringea, esofagoa, urdaila eta duodenoaren hasiera. o Erdikoa: Duodenoaren bukaera, gainontzeko heste mehea eta heste lodiaren zati bat, koloneraino. o Atzekoa: Heste lodiko azken zatia, uzkiraino. (kordoi umbilikala (erdian dagoen zakua), beraz, amarekiko lotura izango du jada.) - Digestio hodiaren ondoan → arnas dibertikulua: - Garapenarekin batera birikak, arnas bideak, trakea, bronkioak eta bronkioloak. Ez dira funtzionalak, oxigenoa amaren odoletik jasotzen da. (aurreko argazkia ikusi) Gernu aparatua (21. eguna-jaiotza) : Aortaren 2 aldeetan gandor urogenitalak osatu zenbait egiturarekin: o Pronefroak: Hasierako giltzurrun primitiboak. o Mesonefroak: Hasieran, estruktura konpaktoa dute. Ondoren, segmentatu egiten dira. o Metanefroak: Gandor urogenitalaren bukaerako kimu uretralak dira. Giltzurruna osatu. o Kloaka inguruan trabikea sortu barrunbea banatuz. Maskuria eta uretra sortu. Pronefroak → mesonefroak → metanefroak (eta poliki poliki giltzurrunak sortuko dira) Nerbio sistema (22. eguna-jaiotza osteko garapena) : Hodi neurala bizkarraldean sortu. 4. astetik aurrera bururantz hazi eta bere gainean tolestu atal berriak sortuz. Hodi neuralaren jarraipenean, bizkarrezur muina sortu, enbrioiaren bizkar osotik kloakaraino luzatuz. o Prosentzefaloa : 5. astean bitan banatu. ▪ Telentzefaloa: Hazkuntza nabaria, beste zatiak inguratu eta kortex zerebrala eta garuna sortu. Goi mailako jarduerak eta heziketa garatu. ▪ Dientzefaloa: Hipofisia, talamoa eta hipotalamoa. Zentzumenak eta instintoak garatu. o Mesentzefaloa : Entzefaloaren enborra bihurtu, Erreakzio automatikoak, jarrera, prestaera garatu. o Erronbentzefaloa : 5. astean bitan banatu. Biek funtzio primitiboak bate (arnasketa). ▪ Metentzefaloa: Zerebelo bihurtu. ▪ Mielentzefaloa: Bulbo errakideo bihurtu. Tolesturaz gain : o Arku faringeoak masailhezurra osatu. o Konkor kardiakoak bihotza osatu. (bihotzarentzat gunea hasiko da eratzen/hazten) o Katorrizko barrunbe otikoa belarrien barnealdea osatu. o Plaka kristalinoak begia osatu. – 5. ASTEA: Buruaren hazkuntza nabaria. Entzefalo eta aurpegiko egituraren garapen azkarra. Sinu zerbikalak lepo sortu. Goiko gorputz adarraren garapenak besoak osatu. (goiko gorputzadarraren hazkuntza beti azkarragoa izango da) Beheko gorputz adarren garapenak hankak osatu. Ildo mesonefritikoak giltzirrunak sortu. – 6. ASTEA: Mugimendu espontaneoak : o Goiko gorputz adarrak garatu eta ukondoak eta eskuak sortu. o Atzamarren aurrekariak. o Beheko gorputz adarrak beranduago garatu eta oinaren plaka sortu. o Tontor aurikularrak belarrien kanpoaldea osatu. o Begia garatu eta betazalak sortu. (6.astetik aurrera →ugal aparatuaren sortzearen sorrera.) Ugal aparatua (35. eguna-jaiotza osteko garapena) : o Hodi mesonefroak ugal aparatuaren aitzindariak. o Barne genitalak (7. astetik aurrera) : Gizonak: Mesonefroak testikuluetako hodi eferente, deferente eta epididimoan bihurtu. Emakumeak: Mesonefroak desagertu. Primordio uterobaginala sortu eta Falopioren tronpak eta umetokia bihurtu. o Kanpo genitalak (9-11. astetik aurrera) : Kloakaren inguruko tolestura urogenitalak fusionatu eta tuberkulu genitaleak bihurtu. Gizonak: Tuberkulu genitala luzatu eta zakila sortu. Azpian testikuluak eta eskrotoa. Emakumeak: Tuberkulu genitala klitorisean bihurtu. Azpian baginako ezpainak. – 7. ASTEA: Aldaketa morfologiko nabariak. Esku eta oinetako atzamarren bereizketa. Goiko gorputz adarrean osifikazio prozesua hasi eta hezurdura osatu. Konkor hepatikoa gibelaren aurrekaria. – 8. ASTEA: Enbrioiaren tamaina giza itxurakoa (buruaren tamaina handiegia proportzioan). Esku eta oinetako atzamarren bereizketa eta luzaketa. Buztana txikitu. Ipurdiaren aurrekaria. Beheko gorputz adarrean osifikazioa hasi eta femurra osatu. Betazalen garapen nabariagoa. 3.4 ALDI FETALA (9. ASTEA - JAIOTZA) – 9. ASTEA - 12. ASTEA: Gorputzaren hazkunde azkarra eta organo eta sistemen heltze fisiologikoa. 11. kromosomako geneek erregulatu. Hiperplasia (hazkunde motela) eta hipertrofia (hazkunde azkarra). Aurpegi zabala, begiak bananduta eta betazalak fusionatuta. Osifikazioa garezur eta hezur luzeetan. Goiko gorputz adarrak luzera erlatiboa. Beheko gorputz adarrak ondo garatu gabe. Kanpo genitalen bereiztea. Umekiaren gernua sortu. – 13. ASTEA - 16. ASTEA: Gorputzaren hazkunde azkarra. Beheko gorputz adarrak asko hazi. Goi eta behe gorputz adarren mugimedua. Osifikazioa ekografia bidez ikus daiteke. Begien mugimendua, belarrien kokapena eta ilearen agerpena. Obulategien sorrera. – 17. ASTEA - 20. ASTEA: Gorputzaren hazkuntza moteldu. Beheko gorputz adarrak azken proportzio erlatibora iritsi. Umekiaren mugimendua igarri. Larruazala material koipetsu batez estali → Vernix caseoso-a: epidermiseko zelula hilen eta fetuaren sebo guruinetatik. Likido amniotikoaren aurkako babesa eman. (babesa ez ezik, erretzen du) Lanugoak lagundu. Bekainen eta ilearen agerpena. Gantz arrearen agerpena. Beroa (bero propioa) sortzen da gantz azidoen oxidazioaren bidez. Umetoki fetala, bagina eta testikuluak sortu. – 21. ASTEA - 25. ASTEA: Gorputzeko pisuaren handiena. Azala zimurra eta gardena. Kolore gorria hartu odol kapilareetako odola nabarmentzen delako. Eskuetako atzazkalak agertu. Biriketan albeoloen garapen handia. Jaiotza prematuroetan bizi ala hiltzeko erabakia. 26. astearen aurretik jaiotzen diren ume prematuroen garapen neuronalean akatsak gertatzeko arrisku handia. – 26. ASTEA - 29. ASTEA: Birika eta biriketako baskularizaioaren garapen handia. Gas elkartrukea hasi. NSZ-ren haltzea. Arnasketa erritmikoa eta tenperaturaren kontrola zuzendu. Jaiotza prematuroa badago, orokorrean fetua bizi eta normal garatu zainketa intentsiboarekin. Betazalak ireki. Lanugoa eta buruko ilea asko hazi. Oinetako atzazkalak eratu. Larruazalpean gantz arrea txuriagatik ordezkatu. Kantitate handia (%3’5). Hezur muina garatu eta eritropoiesia ematen da. – 30. ASTEA - 34. ASTEA: Azalak kolore arrosa hartu eta lisoagoa da. Ehun adiposo txuriaren kantitatea handitu (%8). Goi eta beheko gorputz adarrek itxura mardula. Hemendik aurrera nahiz eta jaiotza prematuroa izan, garapen eta bizi kalitate ona. – 35. ASTEA - 38. ASTEA: NSZ-ren garapen maila handia eat zenbait funtzio integratibo bete. Buruko eta sabeleko perimetroa antzekoa. Ehun adiposo txuriaren kantitatea handitu (%16). Oinaren luzera, femurra baino handiagoa. Hau umekiaren adina neurtzeko parametroa da. Toraxa garatu eta bularrak agertu. Gizonezkoetan barrabilak jaitsi eskrotoan. ----------- ----------------------- --------------------- ----------------------- -------------

Use Quizgecko on...
Browser
Browser