IZAKI BIZIDUNEN JATORRIA, EBOLUZIOA eta SAILKAPENA PDF

Summary

This document discusses the origin, evolution, and classification of living beings. It explores various theories of abiogenesis and evolutionist theories, focusing particularly on Lamarckism and Darwinism. Evidence of evolution is also touched upon.

Full Transcript

IZAKI BIZIDUNEN JATORRIA, EBOLUZIOA eta SAILKAPENA 1. IZAKI BIZIDUNEN JATORRIARI BURUZKO TEORIAK a. Berezko sorrera: Pasaden zientzialariek esaten zuten izaki bizidunak, materia bizigabetik sor zitezkela. b. Sintesi abiotikoa: Molekula sinpleetatik abiatuta molekula organikoet...

IZAKI BIZIDUNEN JATORRIA, EBOLUZIOA eta SAILKAPENA 1. IZAKI BIZIDUNEN JATORRIARI BURUZKO TEORIAK a. Berezko sorrera: Pasaden zientzialariek esaten zuten izaki bizidunak, materia bizigabetik sor zitezkela. b. Sintesi abiotikoa: Molekula sinpleetatik abiatuta molekula organikoetarako eboluzioa. Ez dira bizidunak 1. Jatorrizko Lurraren atmosferako gasek (metanoak, amoniakoak eta ur lurrunak), molekula organiko bakunen berezko sintesia eragin zuten. 2. Molekula organiko bakunek elkarren artean erreakzionatu zuten, ondorioz, makromolekulak sortu ziren. Makromolekulak mintzez mugaturiko globulutan, koazerbatutan, antolatu ziren. 3. Koazerbatuen barruan autorreplikatzeko eta erreakzio kimikoak katalizatzeko gai ziren lehen molekulak agertu ziren: RNA. Eta hortik sortu zen lehen zelula, eobiontea. c. Eboluzio biotiko: Eobiontea ― (-4.000 m.u.) → zelula prokarioto, anaerobio heterótrofoa ― (-3.500 m.u.) →zelula prokarioto, autotroko fotosintetikoa ― (-2.500 m.u.) →prokarioto aerobioak ― (-1.800 m.u.) → zelula eukariotoa 2. TEORIA EBOLUZIONISTA a. Lamarckismoa (XIX) Fosiletan oinarrituta. 3 printzipio: 1. Aurrerapenaren legea: - Izaki bizidun sinpleak BEREZ sortzen dira - Hauen eraldetatik sortzen dira bizidun konplexuagoak 2. Erabilaren eta Ez-erabilaren legea: - Organo bat etengabe erabiltzean garatu - Organo bat erabiltzean denborarekin desagertu 3. Hartutako ezaugarriak ondorengoei transmitituko zaizkie. b. Darwinismoa (XIX. Darwin & Wallace) Espezie berriak HAUTESPEN NATURALAren bidez sortu zirela. 3 printzipio: - Aldakortasuna: populazio bateko indibiduo guztiak aldakorrak dira. - Bizirauteko borroka: indibiduo horiek elkarrekin lehiatuko dira, baliabideak lortzeko. - Hautespen naturala: abantaila duenak bizirik irauteko aukera gehiago izango ditu. Ezaugarri horiek ondorengoei transmitituko zaizkie. c. Darwin-en ondorioak: Espezie guztiek jatorri komuna dute. Aldaketak astiro eta pixkanaka gertatzen dira. 3. EBOLUZIOAREN EBIDENTZIA a. Froga anatomikoa → organo eta egiturak konparatuz. b. Froga paleontologikoak → fosilak konparatuz. c. Froga biogeografikoak → banaketa geografikoan oinarrituta. d. Froga biokimikoa → proteinak eta DNA konparatuz. e. Froga enbriologikoak → enbrioiaren garapenaren etapak aztertuz. 4. EBOLUZIO PROZESUA a. Teoria Neodarwinista / Teoria Sintetikoa (XX) Mutazioek eragindako aldaketa txikien pilaketaren ondorioa da. Aldaketak motelak eta pixkanaka gertatu dira. Hautespen naturalak fenotipo eraginkorrenak hautatuko ditu ONDORIOA: Antzinako espeziek pixkanaka aldatuz joan ziren, eridbideko formak sortuz, espezie berria sortu arte. Ekarpenak: b. Oreka puntuatuaren teoria (XX, Eldredge & Gould) Eboluzioa EZ DA PIXKANAKA gertatu, SALTOKA baizik Espezie bat denbora luzez egonda eboluzionatu gabe eta denbora laburrean azkar eboluzionatu du, bitarteko formarik sortu gabe. c. Teoria neutralista (Kimor & Ohta, XX) Mutazio gehienak NEUTROAK dira, ez dute eraginik fenotipoan. Mutazioak AUSAz (al azar) gertatu dira, eta ONDORIOZ eboluzioa ere, AUSAz gertatzen da. d. Eboluazioaren oinarri genetikoa Eboluzio biologikoa: populazio multzoetan denboran zehar gertatutako aldaketa genetikoen prozesua. Eboluzioa gertatzeko bi baldintza behar dira: banakoen desberdintasuna eduki behar dituzte eta populazioen maiztasun genikoak aldatu behar dute. Aldakortasun genetikoa: Alelo berrik agertzen direlako gertatzen da, mutazio bidez edo ugalketa sexualaren bidez. MUTAZIO: Material genetikoaren aldaketa egonkorra eta heredagarria da. Mutazioen ondorioak, alelo berriak sortzen dira, eta alelo horiek, fenotipo berriak sor ditzakete.Mutazioen ezaugarriak, ausazkoak eta moldaera aurrekoak dira. DNA erreplikatzen denean, ausaz gertatzen dira, eta ez inguruneko aldaketei moldatzeko beharragatik. Mutazio gehienak kaltegarriak dira, ingurumen baldintzetan ongi funtzionatzen duten genei eragiten dietelako. UGALKETA SEXUALA: banako berria bi gameto desberdin material genetikoa konbinatuz sortzen da. Ugalketa sexualaren ondorioa, ez dituela alelo berriak sortzen baina populazioetan aldakortasuna eragiten du. Fenotipo berriak sortzeko arrazoia birkonbinazio genetikoko prozesuengantik, meiosian gurasoen kromosomak ausaz banatzen direlako eta ernalketan gametoak ausaz konbinatzen direlako. Maiztasun genikoa edo alelikoa: - Zer da? Populazio batean alelo bakoitzak duen proportzioa da. Adib.: A→ 11/20 ; a→ 9/20 - Populazio bateko aleloen proportzioa zergatik alda daiteke? Hautespen naturalagatik: Populazio bateko banakoek hurrengo belaunaldiari ekarpen desberdinak egitean datza. Hauek ingurune jakin batean bizirauteko duten gaitasunagatik eta ugalketaren arrakastagatik. ○ HAUTESPEN NATURALAren eragina maiztesun genikoan: Bizirauteko eta ugaltzeko probabilitatea handitu egiten du eta aleloen maiztasuna aldatzen joango da. Geneen jitoagatik: Populazio batean, belaunaldi batetik bestera gertatzen diren maiztasun genikoen gorabeherak dira ○ Ernalketaren ondorioz, ausaz elkartzen direnez gametoak, aleloen proportzioak aldakorrak izango dira. Migrazioagatik: Populazio bateko sarrera eta irteerak dira.

Use Quizgecko on...
Browser
Browser