Biziaren oinarri molekularra BATX 1.pdf

Document Details

ZippySerpentine7544

Uploaded by ZippySerpentine7544

La Salle

Tags

biology molecular biology chemistry life sciences

Summary

This document provides an overview of the molecular basis of life with detail on carbohydrates, lipids, and biological processes. The content touches on topics like monosaccharides, disaccharides, and the structure and function of these molecules.

Full Transcript

GLUZIDOAK Gluzidoak edo karbohidratoak biomolekula organikoak dira, nagusiki karbonoz, hidrogenoz eta oxigenoz osatuak. Formula orokorra: Cn H2n On 3 multzo handi tamaina eta egituraren arabera: Monosakaridoak, disakaridoak eta polisakaridoak. *Gluzidoei azukre ere esate...

GLUZIDOAK Gluzidoak edo karbohidratoak biomolekula organikoak dira, nagusiki karbonoz, hidrogenoz eta oxigenoz osatuak. Formula orokorra: Cn H2n On 3 multzo handi tamaina eta egituraren arabera: Monosakaridoak, disakaridoak eta polisakaridoak. *Gluzidoei azukre ere esaten zaie, zaporez gozoak direlako. MONOSAKARIDOAK Gluzidorik bakunenak dira, eta ezin deskonposa daitezke molekula txikiagotan. Garrantzi handiko monosakaridoak: glukosa, fruktosa eta erribosa. Ezaugarriak o 3-7 karbono atomo, elkarren artean lotuta. o C atomo bakoitza funtzio-talde bati lotuta ▪ Karbonilo talde bat: aldehidoa (karbonoa katearen muturrean badago) edo zetona (karbonoa katearen muturreko karbonotik gertuen dagoena bada) ▪ Hidroxilo talde bana gainerako karbonoei lotuta o Ur-disoluzioan, bost C atomo baino gehiago dituzten monosakaridoak itxi, egitura ziklikoak eratuz. ▪ Bost C → furanosa ▪ Sei C → piranosa Nomenklatura eta sailkapena Bi irizpideen arabera sailkatu, eta horren araberako nomenklatura. -OSA atzizkia BETI ▪ Karbono atomoen arabera= aurrizkiak erabili. Adb= pentosak, triosak ▪ Funtzioa (aldehidoa/zetona)= aurrizkien bidez. Aldo-/-zeto. Adb= aldosak eta zetosak Adb aplikatibo propedeutikoa= Glukosa (6 C atomo) = aldohexosa. DISAKARIDOAK Gluzido bakunak, lotura kobelenteen bidez elkartuta daude bi monosakaridoz osatuta. Lotura hori lotura O-glukosidikoa deitzen da. Interes biologikoko disakarido batzuk Sakarosa: Glukosa + fruktosa elkartuz eratu. Erabiltzen dugun azukre arrunta, azukre- kanaberatik eta erremolatxatik lortzen dena. Laktosa: Glukosa+ galaktosa elkartzean eratu. Esneak daukan azukrrea. Maltosa: Bi glukosa molekulak elkartzean eratu, polisakarido konplexuak digeritzearen ondorio gisa ageri. Lotura O-glukosidikoa Bi hidroxilo taldeen artean egiten da (monosakarido bakoitzeko OH bat), eta erreakzioan ur molekula bat askatu BETI. POLISAKARIDOAK Gluzido konplexuak dira, lotura O-glukosidiko baten bidez elkartuta dauden ehunka edo milaka monosakarido molekulaz osatuta. EZ DIRA ZAPOREZ GOZOAK!! Interes biologikoko polisakarido batzuk Zelulosa: Landare-jatorrikoa β-D glukosaz osatutako hainbat kate linealez eratuta. Kate horiek hidrogeno-zubien bidez lotuta daude elkarren artean, zuntz-egiturak eratuz. Almidoia: Landare jatorrikoa, eta 2 molekula motaz osatuta: amilosa eta amilopektina ( biak α-D glukosaz eratuak.) Amilosa kate linealez osatuta (kate haiek egitura helikoidalak eratu) eta amilopektina kate adarkatuz osatuta. Glukogenoa: Animalia-jatorrikoa α-D glukosaz osatutako kate adarkatu samarrez eratuta. Gluzidoen funtzioak Energia-funtzioa: ▪ Glukosa zelularen energia-iturri nagusia da. Erregai gisa erabili zelula- arnasketan. 3 gluzido motak zelulan glukosa bihurtu, horrela energia lortuz. ▪ Polisakarido batzuk energia-erreserbak dira zelularentzat. Almidoia landare- zeluletan (tuberkuluak eta haziak), glukogenoa animalien muskulu eskeletikoko eta gibeleko zeluletan metatu. Egitura-funtzioa: ▪ Landare-zelularen paretak zelulosaz eratuta nagusiki. ▪ Erribosa eta desoxirribosa azido nukleikoen egituraren parte. Beste funtzio batzuk ▪ Gluzido batzuek erregulazio-funtzioa betetzen duten beste substantzia batzuen aitzindariak dira. Adb= Glukosa C bitaminaren aitzindaria. ▪ Zelula-mintzeko proteina batzuetara lotzen diren gluzido batzuk (glukoproteinak), ezinbestekoak dira zelulek elkar ezagutzeko. LIPIDOAK Lipidoen multzoan sailkatzen ditugun biomolekulak era askotakoak dira. Karbonoz, hidrogenoz eta oxigenoz osatuta daude, eta batzuek P ere dute. Ezaugarri hauek dituzte: dentsitate txikia, disolbatzaile polarretan disolbaezinak eta disolbatzaile organiko apolarrean disolbagarriak (eter eta kloroformeak besteak beste) Lipidoen sailkapena Bi multzo handitan sailkatzen, kontuan hartuz beren egituran gantz-azidoak dituzten ala ez. Lipido saponifikagarriak: ▪ Lipidorik ugarienak ▪ Gantz-azidoen esterrak ▪ Base sendoekin erreakzionatu (NaOH edo KOH)→ Erreakzioaren produktu gisa gantz-azidoen gatzak eta alkoholak eratu. (Saponifikazioa) ▪ Gantzak, fosfolipidoak, glukolipidoak eta argizariak Lipido saponifikaezinak: ▪ Konposizioan gantz azidorik ez. ▪ Saponifikazio-erreakziorik ez. ▪ Terpenoak eta esteroideak Gantz azidoak Azido organikoak dira, eta hurrengo ezaugarriak. ▪ Kate hidrokarbonatu luze batez osatuta, karbono atomoen kopuru bikoitia dute, 12tik 24ra bitartekoa. ▪ Gantz-azido aseak edo asegabeak (karbono-kateak lotura bikoitz bat edo gehiago) ▪ Izaki bizidunetan, lotura bikoitz ohikoenek cis forma isomerikoa dute, horregatik kate hidrokarbonatua kurbatu. Lotura bikoitzak trans forma duenean, egitura lineala izaten du. Saponifikazio erreakzioa Gantz-azidoen egituraren forma, lotura bikoitzaren forma isomerikoaren arabera. Gantz azidoen egitura Lipido saponifikagarrien funtzioak Gantzak Gantz orok glizerina molekula bat du (alkohol bat) eta hari lotuta, gantz-azido bat, bi edo hiru; azken kasu horretan, transglizerido esaten zaio. Gantzak molekula hidrofoboak dira (ura aldaratzen dute), ez baitaukate talde polarrik edo karga elektrikodunik. Funtzio hauek betetzen dituzte: ▪ Energia metatzea (animalien gantz-zeluletan edo landareen atal batzuetan.) ▪ Organismoa termikoki isolatzea (klima hotzeko habitetan bizi diren animalien larruazalaren azpian jarrita) ▪ Bizitzeko ezinbestekoak diren organoak babestea adb= bihotza Fosfolipidoak Fosfato talde bat molekularen parte bihurtu zaien lipidoak dira. Bi talde handi: fosfoglizeridoak eta esfingolipidoak. ▪ Fosfoglizeridoak: Glizerinaz osatuta, glizerina bi gantz-azidori eta fosfato talde bati lotuta daude, eta fosfato talde hori, beste alkohol bati. ▪ Esfingolipidoak: Esfingosinaz osatuta; esfingosina gantz-azido bati eta fosfato talde bati lotua dute, eta fosfato talde hori beste alkohol bati. Fosfolipido guztiak anfipatikoak : zati bat hidrofiloa= buru polarra (Fosfatoa eta alkohol taldeak) eta zati hidrofoboa= isats apolarrak (gantz-azidoak). Funtzio nagusia: mintz plasmatikoaren oinarria izatea geruza bikoitzak eratuz. Fosfolipidoen egitura Fosfoglizeridoa Esfingolipidoa Glukolipidoak Glukolipidoek esfingolipido bat dute, fosfato talderik gabekoa, eta hari lotuta, kate laburreko gluzido bat. ▪ Zelula-mintzen osagai bat dira. Zelula-mailan hainbat substantzia ezagutzeko prozesuan eta errezeptore gisa jokatu. Argizariak Kate luzeko alkoholak esterifikatzen dituzten gantz-azidoz osatuta daude. Lipido hauek apolarrak eta hidrofoboak. Esterifikazioa eta saponifikazioa esterrekin lotutako bi prozesu kimiko dira: Esterifikazioa: alkohol eta azido karboxiliko batetik esterra sortzea. Saponifikazioa: esterren deskonposizioa alkoholean eta azido karboxilikoa. Lipido saponifikaezinen funtzioak Esteroideak Esterano molekula ziklikoaren deribatu batez osatuta. Funtzioak: ▪ Zelula-mintzaren parte dira. ▪ Zenbait prozesu erregulatzea. Adb= sexu-hormonek sexu-ugalketa erregulatu.ç Terpenoak Isopreno izeneko molekularen deribatuz osatuta. Funtzioak: ▪ Fotosintesian parte hartu ▪ Zenbait prozesu zelular erregulatu. PROTEINAK Makromolekulak dira, lotura peptidiko baten bidez elkartutako aminoazido ugariz eratuta dauden polipeptidoak. C, H, O, N eta neurri txikiagoan S eta P osatuta. ▪ Izaki bizidunek H20-ren ondoren ugarien dugun biomolekulak. Milaka proteina mota eta mota bakoitzak funtzio zehatz bat bete. Aminoazidoak Molekula organikoak dira, eta amino talde bat -NH2, karboxilo kate bat -COOH eta albo-kate edo R funtzio bat dauzkate. ▪ Aminoazido mota asko daude, R taldearen araberakoak, baina proteinek 20 aminoazido bakarrik dituzte. Aminoazidoen ezaugarriak Erradikala ▪ Jarrera anfoteroa dute (Azido nahiz base gisa jokatu dezakete). ▪ Lotura peptidikoak eratu ditzakete, konposatu desberdinak eratuz. (dipeptido, tripeptido, polipeptidoak, proteinak…) Lotura peptidikoa: Aminoazido bateko amino taldea beste aminoazido bateko karboxilo taldearekin elkartzean eratzen den lotura kobalente egonkorra. *Proteinen arteko desberdintasuna aminoazidoen kopuruan eta sekuentziaren araberakoa da Proteinen egitura Proteinek, aminoazido-sekuentziaren arabera, egitura tridimentsional bat dute, jatorrizko egitura, eta funtzio biologiko zehatz bat egiteko ahalmena ematen diena. ▪ Egitura hori galtzen badu, bere funtzioa galtzen du = desnaturalizazioa da. Desnaturalizatzeko, haren egitura mantentzen duten interakzioak eten behar dira, eta tenperatura, pH-a edo gazitasuna aldatzeagatik gerta daiteke hori. Lau egitura maila Egitura: espazioan hartzen duten forma. Egitura primarioa (a) Proteina osatzen duten aminoazidoen sekuentzia. ▪ Lotura peptidikoek mantendu Egitura sekundarioa(b) (c) Kate polipeptidikoaren tolesdura. ▪ Elkarrengandik gertu dauden aminoazido batzuen arteko interakzioengatik gertatu → ▪ lotura gehienak H zubiak. ▪ Bi mota: α-helizeak eta β-orriak Egitura tertziarioa (d) Gehienek forma globularra = kate polipeptidikoa tolestu, esfera moduko forma trinkoak eratuz. ▪ aminoazido-hondarren (aminoazido horiek lehen elkarrengandik urrun egotekotan, tolesdudarekin elkarrengandik gertu geratu) arteko zenbait interakzioei esker mantendu. ▪ Uretan disolbagarriak Egitura kuaternarioa(e) Zenbait monomero (proteina-kate) elkartzean. ▪ Dimeroak, trimeroak etb sortu ▪ Proteina asko ez dira egitura-maila honetara iristen. Monomeroa: proteina funtzionala. Proteinen funtzioak ▪ Egitura funtzioa = Proteina asko egitura zelularraren eta organikoaren parte. Adb= glukoproteinak zelularen-mintzaren parte eta keratinak azazkal eta ileei gogortasuna eman. ▪ Erreserba-funtzioa = Proteina batzuk umeen garapenerako aminoazidoak eman. ▪ Garraio-funtzioa ▪ Babes-funtzioa = Antigorputzek organismoa agente patogenoetatik babestu. ▪ Uzkurtze-funtzioa = Proteina batzuei esker mugi gaitezkeñ ▪ Hormona-funtzioa = Hormona proteikoek prozesu asko erregulatu. Adb= proteina luteinizatzaileek (LH) eta folikuluestimulatzaileek ziklo obarikoa. ▪ Entzima-funtzioa= Metabolismoaren erreakzio-kimikoak katalizatzen dituzte. Entzimak Entzimek katalizatu egiten dute, hau da, metabolismo zelularreko erreakzio kimikoen abiadura bizkortzen dute. Entzima guztien ezaugarriak. ▪ Katalizatzaileak dira - kantitate txikitan jardun eta mugarik gabe berreskuratu (ez dira gastatzen) ▪ Oso ezpezifikoak= Substratu bakar edo gutxi batzuetan jardun, erreakzio bakoitza entzima batek katalizatu. Katalisia Erreakzio kimiko orotan, erreaktiboak edo substratuak (S) produktu (P) bihurtzen dira. Baina bada energia-langa bat (aktibazio-energia) trantsizio egoeraren araberakoa dena, substratuak espontaneoki produktu bihurtzea eragozten duena. ▪ Prozesu hau gerta daiteke produktuek azkenean duten energia ktea substratuek hasieran dutena baino txikiagoa delako. ▪ Zenbat eta txikiagoa izan aktibazio-energia, orduan eta handiagoa izango da erreakzioaren abiadura. ▪ Katalizatzaileek erreakzioko aktibazio-energia txikitzen dute, energia--balantzea eta erreakzioaren oreka aldatu gabe. Substratuak (S) ———— Trantsizio-egoera ———— Produktuak (P) Entzima-substratu konplexua eratu (trantsizio-egoera) b) Konplexu hori entzimaren gune aktiboan eratu. Gune horrek ni gune: lotura-gunea( S- rekin kontaktatzen duten aminoazidoz osata eta gune katalitikoa, erreakzioa gauzatzen duten aminoazidoez osatuta. Erreakzio entzimatikoak Entzimak zeluletan gertatzen diren erreakzioen katalizatzaileak dira, haiei esker, zelulan gertatzen diren prozesuak erreakzio-abiadura egokian gertatzen dira, katalizatzailerik gabe baino askoz bizkorrago. URA ETA GATZ MINERALAK Materia bizidunak konposatu ez-organikoak ere ditu osagai: ura eta gatz mineralak konposatu ez-organikoak materia bizigabean ere daude. Uraren egitura Ura da materia bizidunak ugarien duen substantzia kimikoa. ▪ Egitura: Ur molekula bi hidrogeno atomoz eta oxigeno atomo batez osatuta dago. ▪ dipolarra da, zati batean elektronegatiboagoa da (karga- dentsitate negatiboa handiagoa du) oxigenotik gertu, eta beste zati batean elektropositiboa, (karga-dentsitate posi-tiboa handiagoa) da hidrogeno atomoen aldean. ▪ dipolarra izateak aukera ematen dio beste ur molekula batzuekin eta subs. polar batzuekin hidrogeno-zubien bidezko loturak egiteko. Uraren propietateak eta funtzioak Uraren propietateak Funtzio biologikoa izaki bizidunetan polaritateagatik→ disolbatzaile biologiko nagusia d Urak garraio-funtzioa betetzen du Urak funtzio metabolikoa betetzen du, eta erreakzio biokimiko gehienak ur-ingurunean gertatzen dira Bero espezifiko altua eta lurruntze-bero sor altua Urak termorregulazio-funtzioa betetzen du, izaki → bero kantitate handiak pilatu ditzake bizidunek hari esker manten baitezakete kons- gero, beroa astiro-astiro askatzen du → tante beren tenperatura. tenperatura- aldaketak leuntzen ditu Solido-egoeran dentsitate txikiagoa Ur-masen gainean izotza eratzen denean, bero- isolatzaile funtzioa betetzen du, eta horri esker bizi daitezke izaki bizi- dun urtarrak oso klima hotzeko lekuetan. Ur molekulek kohesio-indar handia (hidrogeno- Horri esker, organismo txikiak ur gainean ibil zubiei esker) → gainazal-tentsio handia. daitezke, eta gainera, kapilaritatea gertatzen da. Urak indargetze mekanikoa egiteko funtzioa betetzen du, eta horri esker, adibidez, hezurrek ez dute elkar urratzen mugitzean. Urak egitura-funtzioa betetzen du, zelulei bolumena ema-ten baitie. Gatz mineralak Gatz mineralak konposatu ez-organikoak dira, eta era askotako funtzioak betetzen dituzte. Organismoetan bi modutan daude nagusiki: hauspeatuta edo uretan disolbatuta. Gatz hauspeatuak funtzio eskeletikoa eskeleto--egiturei sendotasuna ematen diete. Esaterako, karbonatoek animalia ugariren oskolak edo maskorrak eratzen dituzte; fosfa-toak hezurretan jalkitzen dira. Gatz disolbatuak Uretan, gatzak disoziatuta egoten dira anioitan (adibidez, kloruroak EM) eta katioitan (esate baterako, kaltzioa M). Ioi horiek zenbait funtzio bete-tzen dituzte: Erregulazio-funtzioak, organismoak homeostasia lortzeko (barne-inguruneak egonkor irautea), zenbait prozesuren bidez: − gazitasuna eta pH-a konstante mantentzea. − Entzimen aktibitatea erregulatzea. − Presio osmotikoa eta zelulen bolumena erregulatzea. Funtzio espezifikoak − Muskuluen uzkurdura − Odolaren koagulazioa − Nerbio-bulkadaren transmisioa

Use Quizgecko on...
Browser
Browser