Zuzenbide Penalaren Objektibotasuna PDF
Document Details
Uploaded by Deleted User
Tags
Summary
Dokumentu honetan Zuzenbide Penala aztertzen da, bere zentzu objektiboan. Zigor Kodearen definizioa, historia eta segurtasun neurriak aztertzen dira. Gainera, gizarte-kontroleko tresna gisa duen rola azpimarratzen da, tradizioan eta gaur egun ezartzen diren arauak definituz.
Full Transcript
1. IKASGAIA: ZUZENBIDE PENAL OBJEKTIBOA I. Zuzenbide Penala zentzu objektiboan eta zentzu subjektiboan. Zuzenbide Penala edo Zigor Zuzenbidea bi zentzu ezberdinetatik azter eta uler daiteke, hauek direlarik: zentzu subjektiboa eta zentzu objektiboa. Bi ikuspegi hauetatik, bigarrenari erreparatuko...
1. IKASGAIA: ZUZENBIDE PENAL OBJEKTIBOA I. Zuzenbide Penala zentzu objektiboan eta zentzu subjektiboan. Zuzenbide Penala edo Zigor Zuzenbidea bi zentzu ezberdinetatik azter eta uler daiteke, hauek direlarik: zentzu subjektiboa eta zentzu objektiboa. Bi ikuspegi hauetatik, bigarrenari erreparatuko diogu. Hortaz, objektiboki hitz eginez, zuzenbidearen adar hau arau juridiko penalen multzo gisa defini dezakegu; aipaturiko arau penal hauek, Kode Penalean edo Zigor Kodean jasota daude. Gainera, Zigor Zuzenbidea kontrol sozialerako tresna ere bada. Elementu formalak hartuko ditugu kontuan, delitua, jarrera bere hortan. Zigor Kodeari dagokionez, momentu honetan espainiar Estatuan indarrean dagoena 1995. urtekoa da, nahiz eta honek erreforma ugari jasan dituen (garrantzitsuena 2015. urteko erreforma izan zen zeren eta honek Kode Penaleko puntu garrantzitsuenak goitik behera aldatu zituen). Haren aurretik 1973. urtekoa erabiltzen zen, baina, gaur egungoak hau indargabetu egin zuen. Bestalde, nahiz eta Zigor Kodeak arlo penaleko arau gehienak biltzen dituen, badaude beste arau penal independente batzuk. Nahiz eta aurretiaz esan bezala ikuspegi objektiboan mugituko garen, ikuspegi subjektiboari ere erreferentzia txiki bat egingo diogu. Elementu subjetibo hauek estatuak jarrera baten aurrean duen pentsakera edo erantzunari deituko zaio. Honen barruan, ius puniendi terminoa aipatuko dugu. Hain zuzen ere, hau zigortzeko eskubidea edo ahalmenari buruz mintzatzen da. Baina, zeineri aitortzen zaio eskubide edo ahalmen hau? Bada, Estatuari; konkretuki epaileak dira hau, estatuaren ordezkari gisa, aurrera daramatenak. Beraz, termino honen arabera, Estatuak soilik du zigortzeko ahalmen zuzenbide publikoaren adar hontaz baliatuz (betiere zuzenbide estatu demokratiko eta sozial baten kasuan, noski). Estatuak duen botere hori ez da mugagabe estatuak duen eredutik ateratzen dira muga horiek. II. Zuzenbide Penala zentzu objektiboan: definizioa. Aurreko puntuan, Zuzenbide Penal objektiboari arau penalen multzoaren definizioa egokitu diogu. Baina, hau sendotzeko asmotan, beste definizio batekin uztartu eta osatuko dugu aurretiaz aipaturikoa: Zuzenbide Penala (zentzu objektiboan) Von Liszt legelariaren arabera, XIX. mendea: “Estatuak ezarritako arau juridikoen multzoa, zeinak honako hauek lotzen dituen: delitua, egitate bezala, eta zigorra, bidezko ondorio bezala.” Hala ere, nahiz eta gaur egun definizio hau erabiltzen den, denborak eragindako aldaketen ondorioz honi ñabardura batzuk aterako dizkiogu; batik bat, hau osatzeko beharra dugulako. Xehetasun horiek hurrengoak lirateke: - Von Liszten definizioak zigor terminoa aipatzen du baina neurri honez gain, gaur egun segurtasun-neurriak ere existitzen dira bidezko ondorio gisa. Hauek, kasuaren arabera zehaztuko dira. Izan ere, banakoaren zenbait ezaugarrik markatuko dute honi ezarriko zaion bidezko ondorioa. Lehenik eta behin, pertsona hori egozgarria (imputable) edo egotzezina (inimputable) den ikusi beharko da (hala ere, badaude zenbait kasu non gizabanako bat bi multzo hauen tartean dagoen eta honi pertsona erdiegozgarri (semimputable) deituko diogu). Egozgarritasuna jarduteko gaitasunak markatzen du, adibidez, gaitasun osoa ez izatea arazo psikiko 4 batengatik. Zigor Kodearen 20. artikulua “Erantzukizun kriminaletik salbuetsita daude hurrengo hauek: 1. Arau-hauste penala egitean, egitatea zilegizkoa ez dela ulertu ezin duena edo ulermen horren arabera jardun ezin duena, edozein anomalia edo aldakuntza psikikok eraginda. Buru-nahaste iragankorrak ez du zigorretik salbuetsiko subjektuak berak hori eragin duenean delitu egiteko asmoz, edo subjektuak delitu egitea aurreikusi duenean, edo aurreikusi behar izango zuenean.” Zigor Kodearen 101. artikulua (adibidea) “1. Beharrezkoa bada, 20. artikuluaren 1. zenbakiaren arabera erantzukizun kriminaletik salbuetsita dagoen subjektuari barnealdiko segurtasun-neurria ezarri ahal izango zaio, subjektuari antzematen zaion anomalia edo aldakuntza psikiko mota kontuan hartuz, osasun-sendabidea edo hezkuntza berezia jaso dezan establezimendu egokian, …” Pertsona egozgarrien (jarduteko gaitasuna duena) kasuan, zigor edo pena bat ezarriko zaie hauei eta pertsona egotzezinen kasuan, aldiz, segurtasun-neurri bat (gaixotasun edo anomalia psikikoak, drogen menpekotasuna eta abar pairatzen dituzten horien kasuak dira hauek; adibidez, anomalia psikiko bat duen pertsona bat zentro psikiatriko batera bideratuko da eta intoxikazio bat jasan duen baten kasuan aldiz desintoxikazio zentro batera). *Zigorra: pertsona baten erruduntasunean oinarritzen da, burutu duen delituaren ondorioz zigorra jasotzean, eta behin hori beteta, berriro ere gizarteratzean. *Seguratasun neurriak: helburua pertsona baten arriskugarritasunean oinarritzen da, ez bere erruduntasunean, ez du zigorra buru, etorkizunean honen bergizarteratzea izango da.101. artikulutik aurrera daude zerrendatuta segurtasun neurriak pertsonak duen kondizioaren arabera. Arau juridikoen hartzaileei dagokienez, tradizionalki, iraganean hauek soilik epaileak eta magistratuak ziren. Izan ere, hauek zigorrak eta segurtasun-neurriak ezartzeko betebeharra zuten. Denboraren poderioz ordea, hiritarrak ere, orokorrean, sartzen dira multzo honen barruan zeren eta horrela, zigorraren mehatxuaren bidez, delituak ez gauzatzeko aginduak edo hauek gauzatzeko debekuaz ohartarazten zaie hauei.Hala ere, oso garrantzitsua da mehatxu hauek legezkoak izatea. Hau ez da modu berdinean emango estatu demokratiko batean edo estatu totalitario batean, bakoitzak duen ideologiaren arabera markatuta ikusiko da kodea eta toki guztietan portaera berdinagatik ez dira zigor berdinak jasoko. Laburbilduz, Hartzaileak (epaile eta magistratuak/hiritarrak): Zigorraren mehatxuaren bidez, delitua ez gauzatzeko tresna bezala erabiltzen da. Beraz, epaile eta magistratuek zuzenbide hau aplikatzeaz gain, hiritarrak ere hartzaile bihurtzen dira mehatxuaren bidez (agindua). Arau juridikoez gain, gaur egun oso garrantzitsua da bidezko ondorio bat ezartzerakoan hain ezagunak diren printzipioak eta balioespenak kontuan hartzea. Izan ere, aurretiaz aipatu dugun bezala, Estatuak bakarrik du bidezko ondorio bat ezartzeko eskumena edo honen monopolioa. Hala ere, elkarbizitza baketsu bat sustatzeko, 5 printzipio eta baliospen hauek errespetatzea beharrezkoa da. Honen adibide garbiak dira, esaterako: legezkotasun-printzipioa, proportzionaltasun eta subsidiorasun-printzipioak (hauek bosgarren eta seigarren ikasgaietan ikusiko ditugu), gizatasun-printzipioa, Giza Eskubideekiko errespetua eta abar. III. Zuzenbide Penala gizarte-kontroleko tresna gisa. Zuzenbide Penala gizarte-kontrola lortzeko erabiltzen den tresna bat da. Baina, zer da eta zertarako behar dugu kontrol mota hau? Gizarte batean elkarbizitza egoki eta baketsua bermatu dadin, jokabide batzuk onartezintzat sailkatzen ditugu. Ondorioz, Zigor Zuzenbidearen helburua portaera horiek sahiestea izango da, elkarbizitza baketsu bat bermatzeko helburuarekin. Laburbilduz, kontrol sozialaren xedea elkarbizitzaren aurkakoak diren portaerak ekiditea izango da, hau zigor ezberdinen mehatxuaren bidez lortuko delarik. Horretarako tresna eta neurri desberdinak ditugu. Hortaz, ikusi dugunez, orden hori zigor ezberdinen mehatxuen bidez mantentzen du Zuzenbide Penalak. Gainera, aurretiaz ikusi dugun bezala, arau juridikoa ez zaie bakarrik epaile eta magitratuei zuzentzen, hiritarrei ere bai. Aipaturiko elkarbizitza bermatzeko arauak bi motatakoak izan daitezke (arauak): Arau juridikoak: zuzenbideak ezartzen dituen arau motak izango dira eta zigor juridiko bat ekarriko dute beraiekin (Zuzenbide Penalak, Zuzenbide Administratiboak, Zuzenbide Zibilak eta abarrek dute zerikusia arau mota hauei dagokienez). Adibidez: espetxe zigorra. Arau ez juridikoak: ohiturazkoak arauak izango dira eta, nolabait, idatzita egon ez arren, gizarteak sortu eta onartzen ditu. Ez dute beraiekin zigor juridikorik ekarriko, baina bai kritika soziala. Adibidez: leku batera sartu baina lehen jendeari ateratzen uztea, isiltasuna mantentzea hala dagokion eremuetan... Jokabide onartezin horiek ez dira neurri berekoak, batzuk larriagoak dira eta beste batzuk arinagoak. Zigor Zuzenbidaren eremuan larrienak dirank soilik sartzen dira. Bereziki larriak ez diren portaeran horike saiheste trenak informalak dira, familia, eskola, lagunak… Elkarbizitza bermatzeko arauak bi multzo ezberdinetan sailkatzen ditugun moduan, gizarte-kontrola ere bi eratakoa izan daiteke: Gizarte-kontrol formala: sistema juridikoan bilduta dauden tresnen bidez egiten den kontrol sozial mota da. Beste hitzetan esanda, zuzenbidearen alorraren bitartez gauzatzen da kontrol mota hau. Oso formalizatuta dagoen gizarte baten diziplina modua litzateke, esate baterako, jarrera horien ondorioak prozedura penal batean erabakitzen direlako. Gizarte-kontrol informala: txikitatik eta oharkabean ikasitako edo barneratutako prozesuaren bidez ematen den kontrol sozial mota da. Esan bezala, ohartu gabe egiten da eta ez da ahazten idatzita ez egon arren. Horrelako portaeren aurrean hurrengo adibidean agertzen direnak erabakiko dituzte zein neurri hartu nahi dituzte. Adibidez: eskolan, etxean, komunikabideetan, lagunartean, familian eta abar jarraitzen diren prozedura eta ohiturak... 6 Gizarte-kontrolerako tresna formalen barruan, Zuzenbide Penala dugu tresnarik formalizatuena bereziki larriak diren portaerak eta zigorrak kontrolatzen baititu. Honez gain, formalizatuena dela esaten da Estatuaren monopolioa delako (ius puniendi), hau da, Zuzenbide Penala ezartzeko baimena esklusiboki estatuak duelako, eta baita arlo penala arau juridikoen bitartez arautu daitekeelako soilik (legezkotasun printzipioa). Are gehiago, Zuzenbide Penaleko arauak lege organikoen bitartez arautu behar dira (lege organiko erreserba), era honetara, botere exekutiboak erregelamenduen bidez ezingo du esku hartu. Hala, gizartea ordezkatzen dela segurtatzen da, botere legegilea herriak aukeratzen baitu. Honela, herriak delitu kontsideratzen dituen haiek soilik izango dira delitu. Zuzenbide Administratiboa ere gizarte-kontroleko beste tresna formalizatu bat da, horregatik biak ondo bereizi behar dira, hala ere, esan bezala Zigor Zuzenbidea formalizatuagoa da. Izan ere, arau hauste “arinak” Zuzenbide Administratiboaren bitartez zigortuko dira (adibidez, drogen kontsumoa, gaizki aparkatzea...) baina, arau hauste larrienak Zuzenbide Penalari gordeko zaizkio. Horregatik, besteak beste, kartzela zigorra Zuzenbide Penalean biltzen da soilik. Hortaz, arau hausteen larritasuna desberdina izanik, Zuzenbide Penal eta Administratiboak ondorio juridiko desberdinak izango dituzte: Adibideak: 1. Droga kontsumitzea ez da delitua, ez dago tipifikatuta (delitu bezela jasota, ez dago zigor kodean jasota). Arau administratibo bat hausteagatik ezartzen den zehapen administratibo bat ezarriko da. Ley mordaza, 4/2015 Lege Organikoa Herritarren Segurtasuna Bermatzeko Legea. Baina, droga saltzea,aldiz, bai da delitua Zigor Kodean jasoa. 2. Prostituzioan aritzea. Ez dago tipifikatuta, ez zaio zigor penalik ezarriko. Baina prosteneta izatea bai da delitua. Hala ere, hainbat kasutan, baldintza batzuetan, prostituzioan aritzea arau hauste administratibotzat hartzen da. Eta, kasu horietan, zehapen administratibo bat ezarri daiteke. 3. Trafiko segurtasunaren aurkako portaerak. Adb.: aholkalaren eraginaren menpe edo abiadura muga gainetik gidatzea. Nahiz eta muga gainditua izan, ez bada askogatik izan, arau hauste admnistratiboa izango da. Aldiz, askogatik bada, delitua da, tipifikatuta dago. Iada zigor zuzenbideak hartuko du parte. Ultima ratio eta subsidiariotasun printzipioa jarraituz, egoera baten aurrean Zuzenbide Penala aplikatu ahal izateko aurrez Zuzenbide Administratiboa aplikatu ahal ezin dela ziurtatu beharko da. Hau da, Zuzenbide Administratiboa aplikatu daitekeen bitartean ez da aplikatuko Zuzenbide Penala. Azken errekurtsoa izango da. Zigor Zuzenbideak eta Zuzenbide Administratiboak ezberdintasun asko dituzte: Hasteko, ez dituzte ondorio juridiko berdinak. Esaterako, isun penalak ez dira isun administratiboak bezalakoak, isun penalek aurrekari penalak sortzen baitituzte eta isun administratiboak behin beteta amaitu egiten dira. Are gehiago, espetxe-zigorra Zuzenbide Penalean bakarrik dago aurreikusita. Bestetik, Zigor Zuzenbidean, epaileak ezarriko ditu ondorio juridikoak prozesu penal baten bidez eta Z. Administratiboan, berriz, dagokion funtzionarioak ezarri dezake zehapena, epaiketa bat egotea beharrezko izango ez delarik. 7 IV. Zuzenbide Penalaren edukia: elementuak. (3 ondorio juridiko daude) Von Liszten definiziotik abiatuta, Zuzenbide Penalaren elementuak, arau juridikoak (1), eta honek uztartzen dituen elementuak, hau da, delituak (2), zigorrak eta segurtasun-neurriak (3) dira. Jarraian, azken hauek bana-banan aztertuko ditugu. A. DELITUAK. Delituaren kontzeptua bi modu ezberdinetan uler daiteke: Kontzeptu formala. Arau-juridiko penalak arautzen duen arau haustea. Botere legegileak delitu bezala tipifikatu dituen portaerak dira eta Zigor Kodean delitu bezala aurreikusita dago. Definizio zehatza Z.K. 10.art: delituak dira legeak zigortzen dituen dolo (nahia eta borondatea) edo zuhuhurtze gabekeriazko (imprudencia) egite eta ez egiteak. Adibidez.: 138. artikulua, giza hilketa arautzen duena. Kontzeptu materiala. Delitua, giza portaera tipikoa, zuzenbidearen kontrakoa, erruduna eta zigorgarria da. Hortaz, ezaugarri hauek betetzen dituen arau haustea delitu izango da eta horrenbestez, botere legegileak Kode Penalean aurreikusiko du hau. Honekin batera eta Zuzenbide Penala gizarte-kontrola lortzeko tresnarik formalizatuena dela (ultima ratio: Zuzenbide penala azken tresna izan behar da) kontuan izanik, printzipio hauek hartuko dira kontuan zuzenbidearen adar honen aplikazioa mugatzeko, nolabait: Ondasun Juridikoen babes esklusiboaren printzipioa. Zigor Kodearen bidez babestu nahi den hori da. Hain zuzen ere, elkarbizitza bermatzeko ezinbestekoak diren ondasun juridikoak arriskuan daudenean aplikatuko da Zuzenbide Penala. Adibidez: giza hilketa debekatu eta zigortzean, zigor zuzenbideak bizitza babesten du, hau da, ondasun juridiko bat. Ingurumena, trafiko segurtasuna….Babesten den ondasun juridikoaren arabera titulu ezberdinak daude. Izan ere, ondasun juridikoak elkarbizitzarako derrigorrezkoak eta ukaezinak diren balore eta interesak soilik dira. Adibidez: bortxaketa kasuan, babesten den ondasun juridikoa sexu askatasuna izango litzateke. Zuzenbide Penalaren izaera fragmentarioa edo zatikatua. Ondasun juridiko horien aurkako eraso larrienetan bakarrik parte hartu beharko du mota honek. Ondasun juridikorik arriskuan ez badago, zigor zuzenbideak ez luke parte hartu beharko. Beraz, bakarrik erabiliko dugu zigor zuzenbidea hauetako bat kolokan kasu larrietan dagoenean. (Adibidez: trafiko segurtasunaren kasuan, abiadura muga askogatik pasatzen zigor zuzenbidea sartuko da, baina, gutxigatik bada administratiboa). 8 Ultima ratio edo subsidiariotasun printzipioa. Beste bide eraginkorrik ez egotea. Egongo balitz, beste bide horrek izango luke lehentasuna eta zuzenbide penalak ez luke parte hartuko. Laburbilduz, Zigor zuzenbideak parte hartzeko baldintzak: 1. Ondasun juridiko bat arriskuan egotea 2. Kasu larriena izatea 3. Ultima ratio: Beste biderik ez dagoenean azken aukera moduan erabiltzea B. ZIGORRAK ETA SEGURTASUN-NEURRIAK. Aurretiaz aipatu dugunez, bidezko ondorioen barnean bi ondorio mota ezberdin bereizten ditugu eta hauek hurrengoak dira: Zigorrak edo penak. (pertsona egozgarrieri) Funts materiala → erruduntasuna 33.artikulua Legezko mehatxua (zigor kodean jasota egotea zerbait egiteagatik zer gertatuko zaizun), kaltea edo gaitza dira zigorra edo penak. Legezko mehatxu horien bidez hiritarrei agindu bat helarazten zaie, oinarrian delitugilearen erruduntasuna (jarduteko gaitasuna eta ulertzeko gaitasuna) dago. Kontzeptu honek oso zentzu konkretu bat dauka. Egotz ezina den pertsona batek ez baitu erruduntasunik. Honen adibide dira espetxe-zigorra, isun penala, gaitasun gabetzea, hurbiltze debekua, lizentzia debekua edo lan sozialak. Zigorrak antzekoak izango dira antzekoak izango dira, baina, hauen harteko ezberdintasuna iraupena izango da, larritasunaren arabera Zigorrak 33.artilkuluan sailkatzen dira; astunak, ez hain astunak eta arinak. Guzti hauek aplikagarriak dira pertsona fisikoa den heinean, hala ere, posible da pertsona juridikoak ere delituak burutzea. Kasu horretan ezinezkoa izango da pertsona fisiko batzuek jasotzen dituzten hainbat zigor jasotzea. Pertsona juridikoen delituak beti astunak izango dira eta hauek daude aurreikusita besteak beste, kuota bidezko isunak, desegitea, jarduera debekatzea, itxiera, zerga onurak eta pizgarraik jasotzeko aukera kentzea… Zigorrak bi helburu izango ditu teorikoki; alde batetik pertsona zigortzea baduelako ulertzeko gaitasuna eta gaizki zein den identifikatzekoa eta bestetik gaizki egin duen pertsona hori birgizarteratzea. Segurtasun-neurriak. (pertsona egoztezina) Funts materiala → arriskutasuna 96.artikulua Segurtasun-neurriak ordea, ez dira pertsonen erruduntasunagatik aplikatuko, haren arriskugarritasunagatik (batez ere kriminala) baizik. Pertsona honek egotzezina eta honez gain delitugilea izan beharko du, hau da, ustez arriskutsua izan daitekeen arren deliturik egin ez duen pertsonari ezingo zaio segurtasun-neurririk ezarri. Beste era batera esanda, delitua egin aurreko segurtasun-neurriak debekatuta daude, beraz, behin delitua gauzatuta bakarrik aplikatuko dira segurtasun-neurriak; delitu aurrekoak debekatuta daude. Neurri hauen helburu pertsona horrek delitua berriro ez egite du helburu eta aldi berean pertsona hau bergizarteratzea, aurrezaintza berezia. Hau helburua pertsona birgizarteratzea izango da. Kasu hauetan legezko mehatxuak ez du eraginik edukiko. Honen adibide da zentro psikiatriko batean barneratzea. 9 20.art.: egotzezinezko kasuak Zigorren eta segurtasun neurrien baude elementu batzuk amankomunak direnak - Aurresuposamendua: Delitua → Ondorio juridiko - Eskubideen mugaketa; esate bateako espetxe zigorrak edo zentro psikiatriko batean sartzen mugitzeko askatasuna mugatua geratuko da. - Funtzioa: Aurretzaintza berezia edo birgizartzeratze funtzioa bi kasuetan topatuko dugu C. ERANTZUNKIZUN ZIBILA. (delitutik eratorria) 110.artikulua Delituak nolabaiteko kaltea sortuz gero (morala edo ondare kaltea batik bat), delitugileak erantzukizun penalaz gain, kaltetua konpentsatu beharko du erantzukizun zibilez, hau da, egindako kaltea konpondu edo berrezarri beharko du. Kalte moral zein ekonomikoak barne. Adibidez, pertsona bat hiltzeagatik kartzelara joateaz gain, familiari diru kantitate bat ordaindu beharko zaio kalte moralengatik. 110. artikulua Aurreko artikuluan ezarritako erantzukizunak hurrengoa dakar: 1) Itzulketa 2) Kaltearen konponketa (ez da beti ekonomikoa, ekintza bidez itzuli daitezke) 3) Kalte material eta moralen ordaina ematea (indemnizazio ekonomikoa) Normalean dirutan egiten da, Kode Zibileko arauetan oinarriturik. Bi erantzukizunak prozesu berean aztertzen diren arren, erantzukizun zibila ez da delituaren ondorio juridiko kontsideratzen. Espainan prozesu berean sartuko da erantzukizun zibila eta erantzukizun penala. Erantzukizun zibila zuzenbide zibilean oinarrituko da eta ez penalaren arloan; orduan, ez da delituaren ondorio penal juridiko bat konsideratuko. Ezberdintzeko jakin behar da, isuna adibidez ondorio penal bat da eta hortik sortu daiteke kalte-ordainak, biak dute ondorioa kantitate bat ordaintzea, baina oinarri eta jatorri ezberdina dute; bata zigorra eta bestea zigorraren ondorioz sortutako kalte gehigarri bat da. GAINONTZEKO ONDORIO JURIDIKOAK: Komisoa edo konfiskatzea (127.artikulua, hurrrengoak): Ondarearen gaineko delitu bat burutzen denena ohikoa, korrupzioa etaba. Delituen efektuen galera da, delitua egiterakoan eskuratutako dirua edo ondarea kentzea. Ondorio juridiko erantsia litzateke. 127 art. “Toda pena que se imponga por un delito o falta dolosos llevará consigo la pérdida de los efectos que de ellos provengan y de los instrumentos con que se haya ejecutado, así como las ganancias provenientes del delito, cualesquiera que sean las transformaciones que hubieren podido experimentar. Los unos y las otras serán decomisados, a no ser que pertenezcan a un tercero de buena fe no responsable del delito que los haya adquirido legalmente. Los que se decomisan se venderán, si 10 son de lícito comercio, aplicándose su producto a cubrir las responsabilidades civiles del penado y, si no lo son, se les dará el destino que se disponga reglamentariamente y, en su defecto, se inutilizarán” Pertsona juridikoentzako zigorrak V. Zuzenbide Penalaren zientzia, Kriminologia eta Krimen arloko politika. Zuzenbide Penala, Zuzenbide Penala aztertzen duten jakintza-alorretatik bereiztea garrantzitsua da, ez baitira gauza bera. Jakintza-alorrei dagokienez: ➔ Zuzenbide Penalaren zientzia edo dogmatika juridiko-penala: Ikuspegi normatiboa ()arau azterketa): Zuzenbide Penalaren edukiaren azterketa egiten du bakarrik, indarrean dagoenarena (positiboa). Helburua: zigor zuzenbide hori modu arrazional eta sistematiko batean azaltzea. ➔ Kriminologia: Zuzenbide Penalak gainontzeko gertakari sozialekin duen harremanaren azterketa egiten du bakarrik. ➔ Krimen arloko politika: Delinkuentzia tratatzeko neurriak eta irizpideak ezartzen dituen politikaren alorra nahiz politikaren alor hori aztertzen duen diziplina. ➔ Elkarrren beharra V. Zuzenbide Penalaren oinarrizko helburuak eta ezaugarriak 1. Oinarrizko elementuak Zuzenbide penalaren helburuak: delituak/faltak Zuzenbide penala existiu behar ote? Doktrina: bai Parte hartze bai, baina zilegizkoa Estatu Totalitarioak Estatu Demokratikoak: - Askatasuna - Duintasuna - Desberdintasunak Legitimazioa: Barneko eta kanpoko Kanpokoa: K.E. 1.1 art. + Nazioarteko hitzarmenak (Giza eskubideko Nazioarteko Deklarazioa –KE 96 art.) Zigor zuzenbideak parte hartzen badu zigor bat ezarria ahal izateko, ezin ditu 1.1.artikuluak ezartzen dituen baloreak ahaztu. Ezarri beharreko helburua gizarteratzea izan behar da eta debekatuta daude hertsapenezko lanak. Barnekoa: hastapenak, mugak. 11 2. Elkarbizitzarako oinarrizko ondasun juridikoen aurkako eraso jasanezinen aurrezaintza Ondasun juridikoak edozien pertsonak behar dituen interask dira elkarbizitzan parte hartzeko eta bestetik, behar dituen interesak bere pertsonalitatearen garapena bermatu ahal izateko. Adibidez, bizitza, kasu honetan ondarearen titularraren borondatearen aurkako ekintza guztiak eraso larritzat joko dira, esaterako zigor kodeak bizitza eraso larrien aurrean soilik babesten du. Zigor zuzenbideak ondasun juridikoak babesteko bakarrik parte hartzen du, hauek hurratzen direnena edo arriskua dutenean. Sailkapen orokorra: - Oinarrizkoak: pertsonari dagozkion aurresuposamenduak, pertsoan izateagatik, ondasun juridko edo fisikoak - Materialak: gizartean parte hartzeko - Idealak: pertsonari dagozkienak baina ikuspegi abstrakto batetik, ohorea, askatasuna… Sailkapena Zuzenbide Penalean: - Indibidualak: pertsonari dagozkienak ikuspegi fisiko zein ideal batetik - Kolektiboak: gizarteari dagozkionak, behar ditugun aurresuposamenduak eta interesak gizartean parte hartzeko. Historikoki betidanik babestu direnak daude, baina hala ere, gizartea aurrera joan ahala arrisku ezberdinak sortu daitezke, behar ezberdiak sortu daitezke, adibidez, teknologia berriekin. Horrez gain, posible da ere gizartearen ikuspuntua aldatzea gai baten inguruan. Zigor Zuzenbideak parte hartuko du bakarrik ultima ratio bezala, hau da, beste aukerarik ez badago. Arau-juridikoaren funtzioa: aurrezaintza ZP: gizarte-kontrolerako tresna: noiz jartzen da martxan? Elkarbizitzaren aurkako eraso larrien aurrean Arau juridikoen helburua: ondasun juridikoak babestea Zer dira ondasun juridikoak? - Gizarte=elkarbizitza baketsua=pertsona garatzen eta hazten delako - Pertsona garatzeko: aurresuposamenduak 3. Indarkeria, mugatzea, arrazionalizatzea, murriztea Z.Penalaren erabilgarritasuna - O.Juridikoak babestea - Delituak sahiestea - Prozesu psikologikoetan eragina: legezko mehatxu bat etorkizunean delituak sahiesteko - Tradizionalki: zigorrak neurrigabekoak - Gaur: mugak (KE 25.2 art.) 4. Gutxieneko Zuzenbide Penal edo Zuzenbide Penal minimoa Z. Penaleko hartzea gutxienekoa izan behar (eraso larrien aurrean) Subsidiarioa izatea = ondorioa Publikoa: Gizartearen interesak babesten 12 5. Izaera zatikatu (fragmentariedad) eta subsidiarioa Funtzioa: O.Jkak babestea Funtzio honen zati bat: besteak porrot = izaera subsidiarioa edo “ultima ratio” Eraso larria ez edo ondasun garrantzizkoa ez izanez: Beste tresna juridikoak Z.P. ez da zigortzeko tresna bakarra (Z. Zibila edo Administratiboa) Gutxieneko Z.Penalaren hastapenaren ondorioak: - Funtzioa: eraso larrien aurrean babestea ondasun juridikoak - Izaera zatikatua: ondasunen babesaren zati baten aurrean parte hartzen du. 13 3 eta 4. ZIGOR ZUZENBIDEAREN ITURRIAK ETA ARAU JURIDIKO PENALA 1. ZIGOR ZUZENBIDEAREN ITURRIEN TEORIA OROKORRA 1.1. Iturri formalak eta materialak Iturri formalak, zuzenbidea ezagutzeko edo adierazteko tresnak izango dira. Kode Zibileko 1.1. artikuluak hiru iturri aipatzen ditu: legea, ohitura eta zuzenbidearen printzipio orokorrak. Tresna horiek erabiltzen dira, lege berri bat asmatzeko edo indarrean dagoen legeren bat erreformatzeko (ondorio berriak sartuz...): 1) Legea: zuzenbidearen oinarrizko iturria da, eta botere legegileak ezarritako arau idatzizkoak dira. 2) Ohitura: legez kanpoko edo formalizatu gabeko iturri bat da, baina zuzenbidearen funtsezko iturritzat hartzen da. 3) Zuzenbidearen printzipio orokorrak: zuzenbidearen oinarriak eta balioak dira, eta auzitegiek legearen hutsuneak betetzeko erabiltzen dituzte. Iturri materialak berriz, zuzenbidearen jatorriari egiten die erreferentzia; hemen bi sorleku bereiztuko ditugu: 1) Estatua: legearen sortzaile bezala. 2) Komunitatea edo gizartea: ohituraren sortzaile bezala. 1.2. Iturri zuzenak eta zeharkakoak 1.2.1. Kode Zibila Kode Zibilean finkatzen da iturrien doktrina orokorra; 1.1. artikuluan hiru iturri azaltzen direlarik. Kode Zibileko 1.2. artikuluak gainera adierazten du, goi mailako xedapen juridikoen aurkako arau juridikoek ez dutela inolako balio edo ondorio juridikorik izango (“carecerán de validez las disposiciones que contradigan otra de rango superior”). 1.3. artikuluak, ohitura zuzenbidearen iturri formal bezala aitortzen du, baina, moralaren eta ordena publikoaren aurkakoa ez denean; eta soilik legearen faltan aplikatuko da. Zerbait osatzeko, interpretatzeko... beste arau juridikorik ez dagoenean erabiliko dira. 1.4. artikuluak dio, zuzenbidearen hastapen orokorrak lege eta ohituraren faltan soilik aplikatu ahal izango direla. 1.5. artikuluan, Nazioarteko hitzarmen eta itunei egiten zaie erreferentzia; esanez, hauetan barne biltzen diren arau juridikoak ez dutela Espainian aplikazio zuzena izango, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu arte. Behin gure ordenamenduaren parte osatzean, zigor zuzenbidea aldatzeko ahalmena izan dezakete, delitu berriak sortuz… 1.6. artikuluan, zeharkako iturri batzuk aurreikusten dira, gure ordenamendu juridikoa osatzeko tresna gisa: 1. Jurisprudentzia: epai eta auzitegien erabakiak; bereziki, Auzitegi Gorenak eta Konstituzionalak emandako erabakiak. 2. Doktrina: (zigor zuzenbidearen) alorreko adituen lana. 1.2.2. Zigor Zuzenbidea Zigor Zuzenbidearen iturriei dagokienez, hauek ez dira Kode Zibilean aipatzen diren berdinak; izan ere, Zigor Kodeak zenbait berezitasun ditu, iturri horiek mugatzen dituztenak: 1) Lege-erreserba du: hori dela eta, delituak sortzeko, ondorio juridikoak aldatu edo sortzeko... erabili daiteken iturri bakarra arau juridikoa (legea) izango da eta ohitura eta printzipio orokorrak inoiz ez dira (zuzenean behintzat) Zuzenbide Penalaren iturri izango. 2) Analogiaren erabilera debekatzen da: Kode Zibilak bere 4.2. artikuluan, analogiaren erabilera baimentzen du zenbait kasutarako. Hau da, kasu bat araututa ez dagoenean, hori zigortzeko antzeko supostu bat erabiltzea posible izango da. Baina hori inolaz ere ez da ematen zigor zuzenbidean, hemen, zigortutako portaerak zehazki jasota egon behar. 1.3. Arau juridikoa Arau juridikoa, izaera orokorreko xedapen juridiko bat. Ikuspegi orokor edo formal batetik, Estatuko gorte nagusiei dagokien xedapen juridikoa eta era berean estatuburuak (erregeak) sinatu eta berretsi behar dituenak (EK 149.1.6 eta 66) Gure ordenamendu juridikoan, definizio orokorrari jarraiki, arau juridiko izango dira: lege arruntak eta organikoak, erregelamenduak, lege dekretuak... Baina gure konstituzioak bereizketa bat egiten du: 1) Zentzu formalean: eskumena legebiltzarrak du eta arau juridiko horiek lege indarra eta lege maila izango dute eta hauek soilik lege organiko eta arruntak dira. 2) Zentzu materialean: estatuko gainerako organoei dagozkien beste arau batzuk daude hala nola lege dekretu eta erregelamenduak. Guzti hauen artean hierarkiazko harremanak daude eta legea eta lege mailako normak, besteen gain kokatuko dira. Materia penalean, iturrien ikuspuntutik lege erreserba printzipioa errespetatu behar da. Hau da; delituak sortzeko, ondorio juridikoak aldatu edo sortzeko... erabili daiteken iturri bakarra arau juridikoa izango da eta ohitura eta printzipio orokorrak inoiz ez dira (zuzenean behintzat) iturri izango. Hori horrela, esan ohi da, zigor zuzenbidearen erreserba erabatekoa dela; izan ere soilik arau juridikoak erabili daitezke delitu eta zigorrak zehazteko. Are gehiago, soilik Estatuko legebiltzarrak sortzen dituen arau juridiko horiek (lege arruntak eta organikoak) arautuko dute zigor zuzenbideko materia. Beraz materia penala sortu zein aldatzeko gaitasuna lege arruntak eta organikoak dute soilik. Lege organiko eta arruntaren arteko bereizketa nagusia, hauek arautzen duten materian emango da. Lege organiko bidez arautuko dira, garrantzi berezi bat duten gaiak; hala nola: Konstituzioak aurreikusten dituen oinarrizko eskubideak, Autonomia Estatutuak, Hauteskunde araubide orokorra... Gai horiek duten garrantzia dela-eta, hauek onartzeko Kongresuaren gehiengo absolutuaren (1⁄2+1) aldeko botoa beharko da. Lege arruntetan berriz, bestelako materia guztiak arautuko dira eta hauek onartzeko nahikoa izango da legebiltzarrean gehiengo sinplea (aldeko boto gehiago kontrakoak baino) lortzea. Zigor zuzenbidearen eremua lege organiko baten bidez arautu behar da, Konstituzioak horrela aurreikusten baitu. Beraz, Zigor Kodea, 1995ean onarturiko lege organiko bat izango da, eta honi lotuta, kode honen aldaketa zein eremu penaleko erreforma guztiak ere, lege organiko bidez eman beharko dira. 1.3.1. Arau-juridiko penalen egitura Arau juridikoa, kontzeptu bezala, deskribapen juridiko bat edo enuntziatu bat bezala uler genezake. Edozein arau juridikok 2 elementu izango ditu: 1. Aurre-suposamendua: legezko mehatxuarekin edo deskribapen zehatzarekin lotu dezakegu. 2. Ondorioa: delitu kontsideratzen den portaerari ematen zaion erantzuna. Zigor zuzenbideak jasotzen dituen ondorio juridikoak zigorra eta segurtasun neurriak izango dira. Honela, arau juridikoak debekatuta dagoen ekintzaren deskribapena egiten dute eta, ondoren, ondorio juridikoa lotzen zaio ekintzari. Adibidez, Zigor Kodeko 138. artikuluan egitatezko aurresuposamendua pertsona bat hiltzea da (delitua) eta ondorio juridikoa 10-15 urte bitarteko espetxealdi zigorra (haren ondorio). 1.3.2. Xedapen penalak Baina zigor zuzenbidearen eremuan 3 arau juridiko penal ezberdin: 1. Arau juridiko penal osoak: arau penalen elementu guztiak jasotzen edo zehazten dituztenak; arruntenak dira. 2. Arau juridiko penal osatugabeak: arau penalen elementu guztiak jasotzen edo zehazten ez dituztenak. Xedapen hauen elementu guztiak ezagutzeko beste xedapen batera jo beharko da. Hauek, erabilgarriak izango dira, arau juridiko penal osoak osatzeko edo interpretatzeko. Gure zigor kodearen 138.artikulutik aurrera zigortutako delitu guztiak aurreikusten dira (2.liburuan). Lehen liburua berriz, zati orokorra da eta bertan artikulu ezberdinak daude baina horietan jasotako arau juridiko guztiak ez dira osoak izango ez baitago ez aurresuposamendu ez ondorio juridikorik. Dena den, lehen liburu horretan azaltzen diren artikulu horiek, garrantzi handia izango dute, zati berezia interpretatzeko, osatzeko… Adibidez, hilketa (138.art) pertsona bat hiltzea izango da bestelako baldintzarik eskatu gabe. Kasu horretan portaera tipikoa bizitza lesionatzea da, baina beste baldintza batzuk galdatzen badira erailketari buruz hitz egin genezake: maltzurkeria edo alebosia kasu (139.art.). Hilketa bizitzaren kontrako lesio hutsa den bitartean, erailketan horri astungarriak gehitu behar zaizkio. Astungarri horiek 22.artikuluan zerrendatzen dira, eta hauen bidez, arau juridiko oso hori osatzen dugu. 3. Zuriz eratutako arau juridikoak: Xedapen hauetan ere ez daude elementu guztiak aurreikusita eta beraz, beste xedapen batera jo behar da hura osatzeko, baina, kasu hauetan Zigor Kodetik kanpo jo behar da osatzeko xedapena aurkitzera. Hau da, aurresuposamendua osatzeko edo ulertzeko zigor zuzenbidetik kanpoko disziplina batera jo behar dugunean, kalifikazio juridiko zehatz bat egiteko, zuri eratutako arau juridiko baten aurrean egongo gara. Adibidez, Zigor Kodeko 363.1 artikulua: “serán castigados con la pena de prisión de uno a cuatro años, (...) que pongan en peligro la salud de los consumidores: 1. Ofreciendo en el mercado productos alimentarios con omisión o alteración de los requisitos establecidos en las leyes o reglamentos sobre caducidad o composición”. 1.3.3. Nazioarteko hitzarmenak eta itunak Zigor zuzenbidearen eremuan, kode zibilak 1.5.artikuluan eta Konstituzioaren 96.artikuluan jasotakoari jarraiki, Espainiak nazioartean egindako hitzarmen eta itunak ezin dira zuzenean zigor kodea aldatzeko aitzakia izan. Espainiak, itun hori izenpetu edo adostu ondoren, hau berretsi beharko du eta Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOEn) argitaratu; eta soilik orduan sartuko da gure ordenamenduan, zigor zuzenbidearen eremuan ere aldaketak sartzeko oinarri izan daitekeelarik. Honi lotuta, eremu penaleko Nazioarteko Hitzarmenak, ez dute orokorrean delituen definiziorik eta zigorren zehaztapenik egiten. Beraz, hauek eraginkorrak izateko, lege zehatz bat aldarrikatu beharko da, guzti hori garatuz... Europar Batasuneko Arauak ere ez dira salbuespen bat eta hauek ere ez dira zuzenean eraginkorrak izango eremu penalean; lehenik, ratifikatu eta argitaratu egin behar baitira. 1.4. Ohitura Ohitura, zuzenbidearen iturri bezala aitortzen bada ere, KZeko 1.3.artikuluan, bere erabilera legezkotasun hastapenaren ondorioz guztiz baldintzatuta dago. Zigor arloa, soilik arau juridiko bitartez arautu daiteke. Hau da, ohitura, hutsuneak betetzeko baino ez da erabiliko zuzenbide arloan; bere aplikazioa posible izango da, legerik ezean eta beti ere moral edo ordena publikoaren aurkakoa ez bada. Bestetik hierarkiari dagokionez, hau ezingo da inoiz legearen kontrakoa izan (KZeko 2.2.art.). Dena den, eremu penalean ohitura erabat baztertzen da. Ondorioz, ohiturek ezingo dute inolaz ere delitu edo zigorrik sortu. Hala ere, arau juridiko batzuk zehazteko edo argitzeko orduan aproposak izango dira: “actos de exhibicion obscena”... 1.5. Zuzenbidearen hastapen orokorrak Zuzenbidearen oinarriak eta balioak dira, eta auzitegiek legearen hutsuneak betetzeko erabiltzen dituzte. Zuzenbidearen printzipio orokorrak irizpide etiko eta moralen isla dira, eta zuzenbidearen sistema osoa gidatzen dute, aplikagarri diren kasuetan, bereziki arau idatzirik ez dagoenean. 1.6. Jurisprudentzia eta doktrina zientifikoa (zeharkako iturriak) 1.6.1. Jurisprudentzia Epaile eta auzitegien erabakiak osatuko dute jurisprudentzia, bereziki hauek errepikatzean edo auzitegi garrantzitsu batetik etortzean. Kode Zibilak ez du jurisprudentzia zuzenbidearen iturriekin parekatzen. Baina bere 1.6. artikuluan, honi aipamen bat egiten dio, esanez, jurisprudentziari dagokiola ordenamendu juridikoa osatzea. Beraz, nahiz iturri ez izan, Auzitegi Konstituzionaleko jurisprudentziak garrantzia handia du Estatu bateko zuzenbidea ezagutzeko eta lege penala interpretatzeko orduan. Auzitegi Probintzialek ez dute Auzitegi Gorenaren jurisprudentzia errespetatu behar, baina gehienetan bere doktrina aplikatzen dute. Formalki iturri ez izan arren, jurisprudentziak askotan “funtzio sortzailea” du: inoizkako dolua, errorea, delitu jarraitua, delitu masa... Hau, hutsuneak betetzeko oso baliagarria izan daiteke. 1.6.2. Doktrina zientifikoa Hau adituen iritzia izango da eta ez da zuzenbidearen iturriekin parekatzen. Gainera, ez du jurisprudentziak adinako garrantzirik, baina dena den, funtzio laguntzaile esanguratsu bat du, interpretazio eraginkorragoa proposatu dezakeelarik. 5. IKASGAIA: ZIGORTZEKO AHALMENA. LEGITIMAMAZIOA AURRESUPOSAMENDUAK (I): LEGEZKOTASUN HASTAPENA: 1. SARRERA Legezkotasun hastapena: Estatuak zigortzeko boterearen muga. Gure sistema penalean aurreikusten den zigor mota gogorrena “espetxealdi berrikusgarri iraunkorra” (condena perpetua). Legitimazioak zerikusia Estatuaren ereduarekin: Soziala, Demokratikoa eta Zuzenbidezkoa: Sitema demokratiko batean gaudenez heriotza zigorra ez da psible. EK-ko 25. Artikuluari begiratuz zehazten da zigor zuzenbidearen helburuetako bat bergizarteratzea denez ez litzateke konstituzionala heriotz zigorra ezartzea. beraz, zigor zuzenbideak muga batzuk dituzte eta muga horik estatu bakoitzak duen sistemaren araberakoak dira. Gure sistemaren muga nagusienak: 2. LEGEZKOTASUN HASTAPENA ZUZENBIDEZKO ESTATUAREKIN LOTUTAKO ESKAKIZUN GISARA: JATORRIA ETA ZENTZU POLITIKOA Legezkotasun hastapena: Legerik gabe ez dela deliturik ezta zigorrik gabe egongo. Lege Organikoa da iturri zuzen bakarra eta Legezkotasun hastapenak Lege Organikoak esandakoa bermatzen du. Historikoki “nulum crimen, nulla poena sine lege” erabili ohi izan da. Legezkotasun hastapenaren aurrekariak: Iturriak ikuspegi historiko batetik iturriak ohituran zeuden aurreikusita. Hau da Zuzenbidearen jatorria: ohitura (portaerak/zigorrak). Magna Charta Libertatum (1215) eta Constitucio Criminalis Carolina (1532). Esan daiteke bi hauek legezkotasun printzipioa jasotzen dutela, baina ez gaur egun ulertzen dugun moduan. Legezkotasun hastapena zentzu modernoan:“ius puniendi”-ren muga eta oinarri politikoak. Alde batetik, kontratu sozial: gizartean adostutako printzipio sozial guztiak osatzen dute kontratu sozia, esate baterako, konstituzioan onartutako oinarrizko eskubide guztiak. Kontratu sozialen ondorioz legea herriaren borondatearen adierazpen modua dela kontsideratzen da eta, ondorioz, delituak eta zigorrak legean aurreikusita egongo dira. Honela, bai delituak eta baita zigorrak ere herriak botere legegilearen ordezkaritzaren arabera aukeratutakoak izango dira. Honek guztiak segurtasun juridikoa dakar, izan ere, jarrera jakin batek zer delitu eta zein zigor ekartzen dituen jakiteko aukera dago. Era berean, legezkotasun printzipiotik berme politiko bat ere eratortzen da, herriak botere legegilearen bitartez erabakiko baitu zer den delitu eta zein den horri aplikatuko zaion zigorra. Botereen banaketa (3 boterek): Ordezkaritza politikoaren bidez erabakitzen du gizarteak lege/arauak egin edo aldatu behar direla erabakitzen da. Horregatik esaten da zigor zuzenbidaren oinarrian legezkotasun printzipioa dagoela. Legezkotasun hastapena - lege positiboa: 1978ko Konstituzioan (25.1 art.) eta Zigor Kodeko 1.art. 19 Espaiko Konstituzioa 25.1 Ezin dakioke inori egite edo ez-egiteen ondorioz kondena edo zehapenik ezar, baldin eta, une horretan delitu, falta edo arau-hauste administratiboak ez badira, aldi horretan indarrean dagoen legeriaren arabera. Portaera buutzen den momentu zehatzean legeetan aurreikusia egon behar da delitu tipo hori, legeetan aurreikusita ez baldin badago ezingo da inoiz delitutzat hartu eta ezingo da zigor zuzenbidearen arabera epaitu. Hori gertatzen da bai zigor zuzenbidean, bai administrazio zuzenbidean (bakoitzak bere arloan). Konstituzioak legezkortasun hastapena era zabal batean ulertzen du, horrela aplikatu ahal izango da artikulua arlo penal zein administratiboan. 3. LEGEZKOTASUN PRINTZIOAREN BERMEAK Berme Kriminala: “nullum crimen sine lege” (Z.K. 1.1 eta 10): Ez da delitutzat hartuko legeak aurreikusten ez duen portaerarik. Eta doluzko eta zuhurtzabekeriaz egindako ekintzak delitu izango dira legeak aurreikusten dituenean. Berme Penala: “nulla poena sine lege” (Z.K. 2.1 eta 4.3 art.): Aurreikusita ez dauen zigorrak ezta segurtasun neurriak ezin izango dira apliaktu. Hori dela eta, gure ordenamendu juridikoan ezin izango da inoiz aplikatu heriotz zigorra, ez dagoelako aurreikustia Berme Judiziala: Sententziak zehaztu ekintza eta ondorio juridikoa (Z.K. 3.1 art.): Honek bermatzen du zigor hori prozedura judizial bidez egingo da, hau da, legean zehaztutako prozedura. Gainera, zigorra epai judizial bidez egingo da, legean jasota ere (legeak esleitutako auzitegian, ezarritako epailearekin...). Zigorra edo segurtasun neurria betearazteko epai irmo batek aurreikusi behar du. Egikaritzeko bermea: Legeak araututako penaren egikaritza (Z.K.3.2 art.): Espetxealdiko betearazpenak baldintza batzuk bete behar ditu, eta zigor zuzenbideak aurreikusten dituen helburuak betetzeko tratamendu indibidualizatuak egikarizatu behar dira legeari aurrekusitako moduan. Baina nolakoa izan behar da Legea? “LEX PRAEVIA” Aldez aurretiazkoa legea Honen arabera, delituaren aldez aurretiko lege bat egon beharko da, portaera hori delitu bezala jasotzen duena. Honela, atzeraeraginkortasuna debekatzen da zigor zuzenbideko arau orokor bezala eta segurtasun juridikoaren berme gisa. Hau da, delitu ondorengo legeak ezingo dituzte aurretik gertatutako delituak zigortu. Salbuespena emango da delitugilearentzat mesedegarria denean atzeraeraginkortasun hau, lege berriak mesede egiten badio aplikatu egingo da. Normalean delitua egin baino urte batzuk beranduago hasten da ahozko epaiketa, eta legezkotasun hastapenari jarraituz delitua egindako momentuan zegoen arau penalari erreparatuko zaio legea beranduago aldatu arren. Hala ere, egoera berean egon arren ondoren sortutako legearen arabera reoarentzat mesedegarriagoa den egoera bat arautzen badu, atzeraeraginkortasuna onartuko da. Adibidez, “ley del solo sí es sí”. Lege hori indarrean sartu aurretik bortxaketaren zigorrak 6 utetik 12 urterako espetxealdi zigorra aurreikusten zen eta leg berri hori argitaratu zenean 4 urtetik 12 urterako espetxealdi zigorra ezarri zen. Gutxieneko zigorrak arindu egin ziren eta delitugile asko espetxetik atera ziren atzeraeraginkortasun-mesedegarria zela-eta. Izan ere, berrikusi behar izan ziren bortxaketaren 20 ondorioz espetxeratu ziren epai guztiak reoentzat mesedegarriagoa zelako egoera berria, eta gutxieneko penak zituzten delitugileen espetxeratze denborak arinu gin ziren. Honek segustasun juridikoa bermatzen digu, badakigulako portaera gehienak zigortuta dauden ala ez, nahiz eta ez ezagutu Zigor Kode osoa. “LEX SCRIPTA” Idatzizko legea Legea idatzita egon beharko du. Baldintza honek ohitura debekatzen du zigor zuzenbidearen iturri bezala, ez da existitzen ohituran oinarritutako deliturik. Horrez gain, lege mailako araua izan beharko da delitua jasotzen duena, erreglamendu batean ezingo da jaso, adibidez. Azpimarratzekoa da Lege Organiko batean egon beharko du jasota. “LEX STRICTA” Lege zehatza Legea zehatza izan beharko da, Zigor Kodean zehatz mehatz tipifikatua egon beharko da delitua, pertsona batek aukera izateko delitua zein den eta zein zigor dakarren jakiteko; aurresuposamendua eta ondorioa. Honela, klausula orokor edo abstraktuak debekatuta daude. Hori horrela da zigor eta arau penal osoetan, baina arazoak aurki genitzake zigorra beharrean segurtasun neurriak aplikatu behar ditugunean: delitu bakoitzari ez dagokio segurtsun neurri zehaz bat delituekin gertatzen den bezala, epailearen jurisdikzioan geratzen da egoeraren arabera segurtasun neurri eraginkorrena zehazta. Ikuspegi orokor batetik zehaztasunari begiratuz aurreikusita egon behar badira ondorio juridiko guztiak, segurtasun neurriek suposatzen duten arazoa gaindituko da segurtasun neurrien arauketa propioa begiratuz. Esate baterako, barnealdi segurtasun neurriaren denborarena 101.art: barnealdiko segurtasun neurria ezin izango da izan delitu horrek egozgarri den pertsona bati aplikatuko litzaiokeen zigor denboraldia baino luzeagoa. - Honen eskakizunak: Zehaztasun-agindua » Segurtasun berme » Portaerak/ondorio juridikoa (bi elementuak gin behar dira) » Delituaren eta Penaren teorian (Tipikotasunean eta Zigorraren zehaztapenean) » Arazoak: segurtasun neurriak: nola zehaztu arriskugarritasuna? eta segurtasun neurrien iraupena zehazteko? - Aurresuposamendua: delitua - Ez da zigorrarena baino luzeagoa izango 4. LEGEZKOTASUN PRINTZIPIOA ZUZENBIDE ESPAINIARREAN Zuzenbide espainiarrean legezkotasun hastapena eta bere bermeak Konstituzioan zein Zigor Kodean daude aurreikusita. Espainiako Konstituzioak hainbat artikulu ditu gai honen inguruan: Espainiako Konstituzioko 25.1 artikulua: Artikulu honek berme kriminala jasotzen du eta lex previa baldintzari egiten dio erreferentzia. Baita atzeraeraginkortasun ezari eta legalitate printzipioari ere. 21 Espainiako Konstituzioa 25.1 artikulua “Nadie puede ser condenado o sancionado por acciones u omisiones que en el momento de producirse no constituyan delito, falta o infracción administrativa, según la legislación vigente en aquel momento.” Espainiako Konstituzioko 9.3 artikulua: Berme penala eta zigorren atzeraeraginkortasun eza aurreikusten ditu artikulu honek. Espainiako Konstituzioa 9.3 artikulua “ La Constitución garantiza el principio de legalidad, la jerarquía normativa, la publicidad de las normas, la irretroactividad de las disposiciones sancionadoras no favorables o restrictivas de derechos individuales, la seguridad jurídica, la responsabilidad y la interdicción de la arbitrariedad de los poderes públicos” Hutsuneak: Berme judiziala, lege-maila, zehaztasun-agindua (Zuzenean ez!!!!) - Lege-maila: 25.1 art., 81 art Artikulu honek berme kriminala jasotzen du eta lex previa baldintzari egiten dio erreerentzia. Baita atzeraeraginkortasun ezari eta legalitate printzipioari ere. Espainiako Konstituzioa 25.1 artikulua “Nadie puede ser condenado o sancionado por acciones u omisiones que en el momento de producirse no constituyan delito, falta o infracción administrativa, según la legislación vigente en aquel momento.” - Berme-judiziala: 24.2 art. Honek berme jurisdikzionala jasotzen du, artikuluaren hasieran aurkituko dugu berme honen oinarria. Espainiako Konstituzioa 24.2 artikulua “Asimismo, todos tienen derecho al Juez ordinario predeterminado por la ley, a la defensa y a la asistencia de letrado (...).” - Egikaritzekoa: 25.2 art. Betearazpenerako bermearen oinarria jasotzen da hemen. Kasu honetan birgizarteratzea aipatzen da printzipio bezala, betearazoenerako printzipioarekin lotuta. 22 Espainiako Konstituzioa 25.2 artikulua “Las penas privativas de libertad y las medidas de seguridad estarán orientadas hacia la reeducación y reinserción social y no podrán consistir en trabajos forzados. El condenado a pena de prisión que estuviere cumpliendo la misma gozará de los derechos fundamentales de ese Capítulo, a excepción de los que se vean expresamente limitados por el contenido del fallo condenatorio, el sentido de la pena y la ley penitenciaria. En todo caso, tendrá derecho a un trabajo remunerado y a beneficios correspondientes de la Seguridad Social, así como el acceso a la cultura y al desarrollo integral de su personalidad.” Bestalde, Zigor Kodeak ere biltzen ditu bermeak. Zigor Kodeko 1. artikulua: Lex previa printzipioa jasotzen du artikulu honek, berme kriminalarekin eta atzeraeraginkortasun debekuarekin batera. Kode Zibileko 1.artikulua “1. No será castigada ninguna acción ni omisión que no esté prevista como delito por la ley anterior a su perpetración. 2. Las medidas de seguridad sólo podrán aplicarse cuando concurran los presupuestos establecidos previamente por la ley.” Zigor Kodeko 2. artikulua: Berme penala jasotzen da hemen eta esaten da zigorrak ere egitateen aurretik legean aurreikusita egon behar dutela. Kode Zibila 2. artikulua “1. No será castigado ningún delito con pena que no se halle prevista por la ley anterior a su perpetración. Carecerán igualmente, de efecto retroactivo las leyes que establezcan medidas de seguridad. 2. No obstante, tendrán efecto retroactivo aquellas leyes penales que favorezcan al reo (...).” Legezkotasun printzipioari dagokionez, hurrengoak dira eratortzen diren bermeak: - Berme kriminala (nullum crimen sine lege). Legean aurreikusitakoa soilik da delitu. - Berme penala (nulla poena sine lege). Ez dago zigorrik legean aurreikusten ez bada. - Berme jurisdikzionala. Ezartzen den zigorra edo segurtasun-neurria epai judizial batek ezarria izan beharko da, legeak ezarritako prozedura jarraituz. Betearazpenari lotutako bermea. Zigorraren edo segurtasun-neurriaren exekuzioa legean jarritakoaren arabera egingo da. 23 Aipatutako bermeak bete ahal izateko arau juridikoek baldintza batzuk bete beharko dituzte: Lex praevia: Honen arabera, delituaren aldez aurretiko lege bat egon beharko da, portaera hori delitu bezala jasotzen duena. Honela, atzeraeraginkortasuna debekatzen da zigor zuzenbideko arau orokor bezala eta segurtasun juridikoaren berme gisa. Salbuespena emango da delitugilearentzat mesedegarria denean atzeraeraginkortasun hau, lege berriak mesede egiten badio aplikatu egingo da. Lex scripta: Baldintza honek ohitura debekatzen du zigor zuzenbidearen iturri bezala, ez da existitzen ohituran oinarritutako deliturik. Horrez gain, lege mailako araua izan beharko da delitua jasotzen duena, erreglamendu batean ezingo da jaso, adibidez. Lex stricta: Legea zehatza izan beharko da, Zigor Kodean zehatz mehatz tipifikatua egon beharko da delitua, pertsona batek aukera izateko delitua zein den eta zein zigor dakarren jakiteko. Honela, klausula orokor edo abstraktuak debekatuta daude. Gainera, analogiari dagokionez ere bereizketa egiten da. Hau da, analogia aplikagarri izango da delitugilearen mesederako denean (analogia in bonam partem) eta ez kaltegarri denean (analogia in malam partem). 5. ANALOGIAREN DEBEKUA Zigor Kodeko 4.1. artikulua 1. Zigor-legeak ez zaizke aplikatuko beraien baitara beren geregi bilduta ez dauden kasuei. ———— 1. Las leyes penales no se aplicarán a casos distintos de los comprendidos expresamente en ellas. Arauetako zentzuari jarraitzeko betebeharra, legezkotasun hastapena errespetatuz. Antzekoak izango diren portaerak edo antzekoak izango diren ondorioak ezin izango dira apliaktu ez baldin badaude aldez aurretik legeetan zehazki onartuta egin daitekeela. “In malam partem” edo “In bonam partem”: “In malam partem”: presoaren aurkakoa (debekatuta) “In bonam partem”: onartuta: - Interpretazio hedatzailea: zilegia izan behar - Adib. 23 art.: Erantzukizuna arindu edo astundu ahal du, dlituaren izaera, zio eta ondoreen arabera, laidotua ezkontidea izateak edo antzeko maitasun-harremanez egonkor loturik dagoen pertsona izateak; edota odol, adopzio zein ezkontza bidezko senidetasuna dela medio, aurreko, ondorengo naiz neba-arreba izateak, ofentzagilearen gradu berberetan. Aurrez zehaztu dugu analogia bitan banatu daitekeela eta, Zigor Kodeko 4.1. artikuluaren arabera, analogia in bonam partem soilik izango dela aplikagarri Espainian (delitugilearen mesedetan), analogia in malam partem debekatuz (delitugilearen kaltera). Analogiaren eta interpretazioaren arteko muga oso zaila da zehazteko, izan ere, interpretazioa legezkoa den bitartean analogia debekatuta dago. Beraz, gakoa interpretazioaren mugak noiz bukatzen diren eta analogia noiz hasten den zehaztea da. 24 Modu sinple batean esanda, interpretazioa zilegi izango dela ulertzen da arrazoizkoa eta Konstituzioarekin bat datorrena bada. Honela, interpretazioa kontsideratuko da arau penalaren esanahi literal posiblearen barruan kokatzen bada. Aldiz, esanahi literal posible horren barruan aurkitzen ez bada analogia izango da. Adibidez, Zigor Kodeko 23. artikuluak inguruabar mixtoak biltzen ditu. Imaginatu, pertsona bat bere osabarekin bizi dela eta azken hau hiltzen duela. Kasu honetan ez da posible izango analogiaren erabilera, pertsonen aurkako delitua baita eta ahaidetasuna astungarri gisa erabiliko delako. Baina, osaba hil beharrean bere ondarearen aurkako delitu bat gauzatuko bali, analogia posible izango da ahaidetasuna aringarri gisa erabiliko delako. 25 6. IKASGAIA ZIGORTZEKO AHALMENA, LEGITIMAZIO AURRESUPOSAMENDAK (II): GAINONTZEKO HASTAPENAK 1. IUS PUNIENDIREN MUGAK ESTATU SOZIALEAN Esku-hartze penalaren onura printzipioa. Estatu sozial batek hiritarrak babesten baditu, zigor zuzenbidak helburu zehatz batekin har behar du parte, beharrezkoa izan behar du. Estatuak zigor zuzenbida aplikatzen du delituak saihesteko, aurreikusteko… Hau da, zigor zuzenbidea Estatu sozial batean zilegi izateko beharrezkoa izan beharko da, ondorioz, gizartea babestea helburu duen zuzenbidea izango da zilegi. Izan ere, zuzenbide penalaren helburuak delituen aurrezaintza eta elkarbizitza baketsua dira. Baina benetan eraginkorra da? Zalantzan jartzen da zuzenbide penalaren eraginkortasuna delituak ekiditeko garaian, hein batean soilik baita eraginkorra eta berrerortze tasa handia baitago. Bai, bestela gizarteak ikuspegi orokor batetik delituak egingo lituzke. Beraz delituei aurre egiteko beste irtenbide batzuk ba al daude? Ematen diren erantzun penala nahikoa dela? Baina hauek egongo ez balira bakoitzak justizia bere esku hartuko luke, gizartea zatikatua agertuko litzateke, horregatik da zuzenbide penala eraginkorragoa, denok modu berdinenan bere menpe gaudelako. Askotan zigor zuzenbidaren kontrako argudio bezala erabiltzen dira berrerorketa kasuak eta tasak. Nolabait sistema penalaren bidez segurtasun maila bat bermatzen da, adibidez kalera irtetzerakoan. Beraz, zigor zuzenbida da gizarteak duen tresnari baliazkoena aurrera begira sortu diatezkeen gatazkak konpontzeko. Zuzenbide Penalaren izaera zatikatua eta subsidiarioa Hala ere zigor zuzenbieak Izaera Zatikatua eta subsidiarioa du. Zigo zuzenbideak parte hartu behar du ikuspegi praktiko batetik ondasunak babesteko. Ondasun hauek izaera ezbedinak dituzte, oinarrizko eskubideak esaterako eta beste maila batzuetakoak. Hala ere, eraso larrienen aurrean soilik hartzen du esku, Izaera zatikatu horrek bi dimentsio ditu: 1. Kanpoko dimentsioa: arinagoak izango diren beste bideak (prebentziorako efektuak). Zigor zuzenbidea baino erginkorragoak diren gainontzeko disziplina juridikoak parte hartu ahalez gero, bide penalak eta zigor zuzenbideak ez du parte hartuko. 2. Barneko dimentsioa: ez da onartuko larria izango den zigor bat, arinagoa izango den beste bat egokiagoa/eraginkorragoa lortu beharreko prebentziorako efektuak. Zigor Zuzenbideak aurreikusita zigorren artean ez duela inoiz apliaktuko zigor astun bat delituak prebenitzeko eraginkorragoa baldin bada arinagoa den beste zigor bat. Ultima ratio Babes juridikoa lortzeko tresna juridiko larriena delako. Gainerako tresnak erabilgarriak badira zigor zuzenbidea erabili behar dugun azkeneko tresna da. Hau da, beste bide eraginkorrik ez egotea. Egongo balitz, beste bide horrek izango luke lehentasuna eta zuzenbide penalak ez luke parte hartuko. 26 Ondasun juridikoen babes esklusiboaren printzipioa Zigor Zuzenbideak parte hartuko du ondasun juridikoak babesteko; eta zeintzuk dira haue? Ondasun Juridikoen kontzeptua zentzu negatiboan: babesa juridiko-penala lor dezaketen interesak. Zentzu dogmatikoan Z. Penalak zehazki babesten dituen interesak. Elkarbizitza bermatzeko ezinbestekoak diren ondasun juridikoak arriskuan daudenean aplikatuko da Zuzenbide Penala. Mir Puig-en definizioa: “gizarte bizitzaren baldintzak dira, gizarte sisteman parte hartzeko aukerak zehazten dituztenak”. Definizio honen funts hirukoitza: ○ Estatu Sozial batean: estatuaren existentzia babestea ○ Estatu Demokratikoan: Hiritarren parte-hartze bermatzea Ondasun guztien errespetua Askatasunak bermatzea 2. IUS PUNIENDIREN MUGAK ESTATU DEMOKRATIKOAN Duintasunaren errespetua (EK. 10.art): edozein estatu demokratikoren balore nagusiena da, hiratar guztien oinarrizko eskubideak babesteko. Hau da oinarrizko eskubideen oinarria izango da, baina ez da bat, eta hauek bermatzeko beharrezkoa izago da, osasuna, ohorea, askatasuna… Pertsona izateagatik jatorriz dagozkigun eskubideak. Hala, zigor zuzenbideak parte hartzean bermatu behar du eskubide hauek errespetatu egiten direla. Berdintasunaren errespetua (EK. 14.art): Ez da oinarrizko eskubide bat, gizarte demokratiko batean hirtar guztioi emandako eskubide bat da. Hala nola, zigor zuzenbideak parte hartzean bermatu eta errespetatu behar du. Horrek esan nahi du, pertsona ezberdinek pareko delitu bat egitean, biei pareko zigorra jarriko zaie, baina ez du esan nahi guztiz berdina izango denik. Baliteke inguruabarren arabera, nahiz eta artikulu edo lege berdina egotzi marger batean mugitzen diren zigor beraren bi neurri ezberdin aplikatzea. Parte-hartzearen errespetua: ( ez dago klasen azalduta) 2.1.ZIGOR ZUZENBIDEAREN MUGAK 2.1.1 Zigorraren gizatasunaren hastapena: Tradizionalki: heriotz-zigorra/zigor fisikoak. Tortura, tratu gizagabekoak eta apalesgarriak debekatuta(K.E. 15 art.) Gaur egungo arauketaren aurkakoak dira eta ezin lirateke aplikatu. Gaur egungo zigorrak, hauetako bakoitzean duintasuna, berdinatusa, osotasun psikiko eta fisikoa bermatu behar da. Beraz betetzerakoan ezingo da lan bortxatuetara behartu… - Izaera askotakoak: espetxealdikoak, isunak, desgaikuntza, gizartearentzako lanak… - Gizartearentzako lanak: lan bortxatuak debekatuta (K.E. 25. art.) - Etendura/Ordezkapena - Zigorren egikaritzaren unean ere gizatartasun hastapena (espetxealdiko zigorrean) Batzuetan, printizpio honen arabera espetxealdiko zigorra etetea gertatzen da, ikusten da-eta bergizarteratzerako eraginkorragoa izango dela epea baino lehen asaktzea eta horren ordez beste motatako zigorrak aplikatzea. 27 2.1.2. Erruduntasunaren printzipioa (egozpen pertsonalaren hastapena) Zigor zuzenbideak parte hartuko du subjektu aktiboa erruduna denean. “Errudun”: zentzu zabalean honako hau izango da, ulertzeko gaitasuna eta jarduteko gaitasuna, ez da zuzenean lotuko portaera horretatik sortutako emaitza tipikoarekin. Pertsona bat hiltze dute, egileari ezin dakioke zuzenean erruduntasuna egotzi, hau da, emaitza tipikoa sortutako pertsona egilea dela frogatzeaz gain, pertsona horren jarduteko eta ulertzeko gaitasuna frogatu behar dira. Izan ere, pertsona “ez-egozgarri” baten aurrean gaudenean ezin izango da “errudun” deitu, ez baitu ulertu edo jarduteko gaitasunik ekintza pnal tipiko bat egin izan arren. Beraz, zigor zuzenbideak emaitza tipikoarengatik soilik ezingo du zigorra aplikatu, hau da, dolo edo zuhurtziagabekeriaren aurrean. Erantzukizun penal objektiboa edo emaitzagatiko erantzukizun penala debekatuta - Z.K-ren 5.art: “Dolo edo zuhurtziagabekeriarik Gabe ez dago zigorrik” - Z.K-ren 10. art:”Delituak dira legeak zigortzen dituen dolo edo zuhurtziagabekeriazko egite eta ez-egiteak” Erantzukizun egotzitzea: Azpi-printzipioak 1. Zigor pertsonalaren printzipioa: Pertsonala eta indibiduala izango da (Ez erantzukizun kolektiborik), hala ere, garai batean familia osoa edo herria bera izan zezakeen delituaren erantzunle. Honen arabera pertsona bat ez da erantzule izango beste pertsona baten delitugileagatik. Zuzenean delitua burutu duenarentzako izango da erantzukizun penala, pertsona hilko balitz azkenduta geratuko da. Gaur egun pertsona juridikoak egozgarriak (31bis art. Eta hurr.) izango dira eta erantzule penalak izan daitezke zigor penalak jasoz. 2. Egitearengatiko erantzukizuna: Ez dira zigorgarriak: ideak, izaerak, pertsonalitateak, hau da, gertakariak edo jarduerak egon behar dute, delitu bat burutzera bultzatzera ere barne egongo litzateke, hau foro publiko batean egiten bada, gorroto delitua delakotzat jota. Hori beste pertsona baten ondasuna arriskuan jartzea litzateke. Genero indarkeriaren aurkako arauketa???? = Autoreagatiko Zuzenbide Penala al da??? Legezkotasun hastapena (delituak) Artikulu guzti hauek konstituzionalak dira, kasu horietan gizonak, subjektu aktiboak, biktimaren, emakumearen bulnerabilitate ezaugarritasuna erabiltzen dutelako. GORROTO DELITUA: edozein delitutan 22.4.artikuluan zehazten diren edozein astungarri ematen bada, burutako delituaz gain, astugarriari gehituz gorroto delitu izango da. Beraz zigorra handitzeaz gain izena aldatuko litzaioke: X delitua + 22.4.= X gorroto delitua. 510.art→ beste batzuk diskriminatzera, delituak burutzera… bultzatzea ere gorroto delitutzat joko dira, eta bertan jasota agertzen dira egoera ezberdinak. Artikulu honetan jasotzen da gorroto hori eremu publikoan sustatzen duena gorroto delitua burutzen ari dela. Besteak gorroto egitera, diskriminatzera edo indarkeria erabiltzera bultzatzen baititu. Hau da, pertsona bat egin duenagatik bakarrik zigortuko da eta ez bere izaeragatik, pentsatzeko erarengatik edo antzeko batengatik. Pertsona bat egin duenarengatik zigortu behar da (egitatea) eta ez bera denarengatik (egilea). 28 3. Doloaren edo kulpa-ren printzipioa: Zigor zuzebideak ez du soilik emaitza tipikoa, ez da nahikoa epaitzen, hau da erantzukizun penal objetiboa debekatuta dago, emaitza tipikoarekin batera subjektuaren borondatea eta zuhurtziagabekeria kontuan hartuko dira. Gure erantzukizun penala erruduntasunaren eremuan ez litzateke emaitzazkoa izango, hasierako ekintzarekin, doloarekin edo zuhurtziagabekeriarekin batera egiten da. Esate baterako, errudunaren hirugarren adiera bat ematen da printzipio honetan. Ulertzen da pertsona batek zerbati doloz egiten duenean delitua nahita edo kontzienteki egiten duela. Hiru dolo mota bereiziko dira: - 1.mailako dolo zuzena. → Delitugilearen nahia delitu hori gauzatea da, nahita eginikoa da delitua. Adibidez, pertsona batek beste bat hil nahi du eta, beraz, tiro bat ematen dio. - 2.mailako dolo zuzena. → Delitugileak berez ez du delitua gauzatu nahi, hala ere, bere helburua lortzeko ezinbestekoa da delitua gauzatzea. Adibidez, banku-etxe baten lapurretan pertsonak hiltzea (helburua lapurreta da). - Dolo ebenduala/inozkako doloa. → Delitugileak ez du inondik inola ere delitua gauzatu nahi eta badaki gauzatu behar duen ekintzak delituaren arriskua duela. Hala ere ekintza burutzen denean emango da. Adibidez, subjektu batek joko bezala sagarra jartzen do buruan beste bati bere punteria ona probatu nahiean eta ustekabean buruan ematen dio. Kasu honetan bere nahia ez bada ere hilketa, bazekien ekintza horren arriskua zein zen. 4. Egozpen pertsonalaren hastapena: Subjektu aktiboak motibazio normal bat duenean ulertuko da aktiboa dela eta ulertzeko gaitasuna dulea, hau da, pertsona egozgarritzat, gutxieneko baldintza psikikoak betetzen dituenean. Kasu guzti horietan ulertuko da arau juridiko penalak nahikoa izango direla pertsona hori motibatzeko ekintza horiek ez betetzera, araua ez urratzera. Badira gutxieneko baldintzak betetzen ez dituztenak, adingabeak, ez gaiak, aldaketa psikiko bat jasan dutenak… ez dira egozgarriak eta zigorra ezarri beharrean segurtasun neurriak ezarriko zaizkie. Erantzukizun penalaren aurresuposamendua: - Motibagarritasuna: Emaitza tipikoa egotziko zaio frogatzean ekintzaren ondorio dela (Portaera/Jarduera egilearena izan behar: objektiboki, subjektiboki eta pertsonalki) - Baldintza psikiko normalak: Emaitza tipikoa sortu duen ekintza burutzean egilea baldintza normalentan zegoela frogatzean. (Egile materiala: ulertu behar, nahia, borondatea (doloa/zuhurtziagabekeria)) 2.1.3 Proportzionaltasunaren printzipioa Pena eta egitatearen arteko proportzionaltasuna, portaeraen larritasuna eta zigorraren astuntasunaren arteko erlazioa. Esate baterako, gauzatutako delituaren eta ezarritako zigorraren artean proportzionaltasun bat egon behar da beti. segurtasun-neurriak ere egindako delituaren larritasunarekiko proportzionalak izan beharko dira eta, kasu hauetan, subjektuaren arriskugarritasunarekiko ere proportzioa izan behar dute. Proportzionaltasun hau baloratzeko orduan aurrezaintza orokor positiboa jarraitu beharko da. Hau da, gizartean eragiten duen kaltea kontuan hartuko da, geroz eta kalte handiagoa izan orduan eta zigor handiagoa. Babestu 29 beharreko ondasun juridikoaren izaera, garrantzitsuena bizitza. 2.1.4. Birgisarteratzearen printzipioa Zigorraren betearazpenak bi helburu ditu, delitua burutzeagatik zigortzea (aurrezaintza), eta ondoren birgizarteratzea (aurrezaintza berezia), hau da, etorkizunera begira pertsona horrek delituak berriro ere ez burutzea eta gizartean berriro sartzea, marginatua ez izatea. Zuzenbideak kanpoko erlazioak bermatu behar ditu, behin zigorra amaitzean ondoren pertsona bere testuingurua itzultzeko eta bermatzeko pertsona horren etorkizuna. Horretarako espetxealdian arreta berezia emango zaio bere egoera pertsonalari begira. (Konstituzioan: 25.artikuluan)(Presondegiari buruzko Lege Organiko orokorrean (1979): 1.artikuluan). Horretarako, askatasun-gabetzaileak ez diren zigor edo neurriak ezarri beharko dira posible denero eta, hau posible ez denean, betearazpena desozializazioa ekitideko egituratu beharko litzateke kanpoko munduarekin harremana mantenduz (bisitak jasoz, kanpora joateko baimenak lortuz…). Penaren egikaritzan bultzatu behar: ○ Kanpoko kontaktua ○ Pertsonalitatearen errespetua ○ Gizartean parte hartzeko aukerak handitzea 2.1.5. “Non bis in idem” hastapena: Portaera bakarrarengatik ezingo gara behin baino gehiagotan zigortuak izan. Zuzenbide Penala eta Zuzenbide Administratiboaren arteko erlazioak. Adb, hainbat portaera antzekoak direnak bi jurisdikzioetan legeturik daude eta zigor edo zehapen ezberdinak aurreikusten dira. Adib: ZKren 379 art eta Bide Segurtasunaren Kodean ez-zilegi administratiboa. Ezin da bi aldiz epaitu sujektua berdina bada, ekintza berdina bada, eta urratuatako ondasuna berdina bada. 30 7.1. IKASGAIA. LEGEDIA PENALAREN APLIKAZIO EREMUA: DENBORA-MUGAK. I. Promulgazioa edo aldarrikapena eta indargabetzea. Egitatearen unean aplikatuko den legea une hartan indarrean dagoena izango da. Zigor Zuzenbidean arau orokorra izango da lex previa printzipioa aplikatzea, momentuan dagoen legea aplikatzea. Aplikazio hori zuzena izan dadin bereiztu eta definitu egin behar dira legearen promulgazioa edo indarrean sartzea eta haren indargabetzea. A. Promulgazioa edo aldarrikapena. Arau orokor bezala Kode Zibileko 2.1 artikulua hartuko da Zigor Zuzenbidean (zuzenbideko beste hainbat arlotan bezala), haren arabera lege bat indarrean sartuko da Estatuko Aldizkari Ofizialean (EAO/BOE) argitaratu eta 20 egunetara. Espainiako Kode Zibileko 2.1 artikulua: “Las leyes entrarán en vigor a los veinte días de su completa publicación en el “Boletín Oficial del Estado”, si en ellas no se dispone otra cosa”. Artikulu honen amaiera aztertuz gero, ikusten da salbuespen bat ere aurreikusten dela; legeak berak zehazten duenean zein epetan sartuko den indarrean, hain zuzen ere. Lege argitaratu eta indarrean sartu bitarteko epe hori vacatio legis bezala ezagutzen da. B. Indargabetzea. Indargabetzeari dagokionez, aztertu beharrekoa Kode Zibileko 2.2 artikulua izango da eta honela dio: Espainiako Kode Zibileko 2.2 artikulua: “Las leyes sólo se derogan por otras posteriores. La derogación tendrá el alcance que expresamente se disponga y se extenderá siempre a todo aquello que en la ley nueva, sobre la misma materia, sea incompatible con la anterior. Por la simple derogación de una ley no recobran vigencia las que ésta hubiera derogado.” Beraz, lege bat indargabetua izango da ondorengo batek materia berdina garatzen duenean (lex posterior derogat priori), legeak espresuki xedatutakoaren norainokoak jarraituz. Aldi berean, nahiz eta legeak espreski ez esa, ulertzen da lege berriarekin bateraezina den guztira hedatuko dela indargabetze hori (lege osoa, artikulu batzuk soilik…). Bestalde, legeak indargabetuak izango dira Konstituzioaren aurkakoak badira, honen nondik norakoa KALOko 38.1 eta 40.1 artikuluek zehazten dute. KALOko 38.1 artikulua: “Las sentencias recaídas en procedimientos de inconstitucionalidad tendrán el valor de cosa juzgada, 31 vinculan a todos los Poderes Públicos y producirán efectos generales desde la fecha de su publicación en el “Boletín Oficial del Estado””. KALOko 40.1 artikulua: “ Las sentencias declaratorias de la inconstitucionalidad de Leyes, disposiciones o actos con fuerza de Ley no permitirán revisar fenecidos mediante sentencia con fuerza de cosa juzgada en los que se haya hecho aplicación de las Leyes, disposiciones o actos inconstitucionales, salvo en el case de los procesos penales o contencioso administrativos referentes a un procedimiento sancionador en que, como consecuencia de la nulidad de la norma aplicada, resulte una reducción de la pena o de la sanción o una exclusión, exención o limitación de la responsabilidad.” Honela, arau orokorraren arabera ete artikulu hauen arabera, ez da kasuen berrikusketarik onartuko. Hala ere, hemen ere bada salbuepen bat. Izan ere, prozesu penaletan zigorra murrizteko aukera badago, delitugilearen onurarako bada, kadua berrikustea posible izango da. Legeak ahalik eta kalte gutxien egin beharko du. Adibide bezala 1/2015 Lege Organikoa dugu. Biziarteko espetxe-zigor berrikusgarria aurreikuste du honek eta honen inguruko konstituzionalitate azterketa bat abian da Konstituzio Auzitegian. Auzitegi honek erabakitzen badu xedapen hori Konstituzioaren aurkakoa dela, zigor honekin zigortuak izan diren delitugileen kasuak berrikusi beharko lirateke, ebazpen honen ondorioak mesedegarriak baitira. II. Arau penalen atzera eraginkortasun eza. Arau orokor bezala, pertsona batek delitu bat gauzatzen duenean ez badago legerik delitua aurreikusten duenik, ez da delitu kontsideratuko. Hau da, nula poena sine lege printzipioa eta berme penalak jarraituz, atzeraeragineko efekturik ez du izango legeak. Ordenamendu juridiko guztian aplikatzen da ideia hau, Kode Zibileko 2.3 artikuluak xedatzen duenarekin bat. Salbuespenak salbuespen. Espainiako Kode Zibileko 2.3 artikulua: “Las leyes no tendrán efecto retroactivo, si no dispusiera lo contrario.” Beraz, legeak aurkakorik xedatzen ez duen kasuetan, atzeraeragineko efektua debekatzen da. Hala ere, zuzenbidean salbuespena emango da zigor arloan. Izan ere, aurretik aipatu bezala, Zigor Zuzenbideko legeek atzeraeragin efektua izango dute delitugilearen mesederako bada, nahiz eta epaia irmoa izan, faboragarrigoa den lege berri bat ateratzen bada, berrikuspena eskaturik posible da zigorra arintzea. Beraz, onuragarriak direnean eta deskriminalizario kasuetan atzeraeraginkortasuna eman ahal izango da.. Honek oinarria Espainiako Konstituzioko 9.3 artikuluan du, honek baitio xedapen zigortzaileak ezingo direla aplikatu atzeraeginez, faborragarria izango den kasuetan izan ezik. Espainiako 1978ko Konstituzioko 9.3 artikulua: “La Constitución garantiza el principio de legalidad, la jerarquía normativa, la publicidad de las normas, la irretroactividad de las disposiciones sancionadoras no favorables o restrictivas de derechos individuales, la seguridad jurídica, la responsabilidad y la interdicción de la arbitrariedad de los poderes públicos.” 32 Hauez gain, Zigor Kodeko 1.1 eta 2.1 artikuluak ere atzeraeraginkortasunaren debekua xedatzen dute, berriro ere salbuespen batekin: delitugilearentzat atzeraeragina mesedegarria izatea. Honela, berme kriminal eta berme penalak jasotzen dira bertan, atzeraeraginkortasun ezarekin batera. Honela, egitatea burutu zen unean portaera delitu ez bazen, zigorra ez da aplikatuko. III. Salbuespena: faboragarriagoa den arau penalaren atzera eraginkortasuna. Atzeraeraginkortasun ezaren arau orokorraren adibide bat: Delitugilearentzat faboragarria izango den kasuetarako aurreikusten den atzeraeragin efektuaren salbuespenaren adibidea: Nolanahi ere, praktikan lege bat delitugilearentzat faboragarria den edo ez definitzea ez da lan erraza, izan ere, Zigor Kodeko artikulu guztiak hartu behar dira kontuan. IV. Delitua gauzatzen den unea. Oro har, ez da arazorik sortzen delitua gauzatzen den unea identifikatzerako garian. Hala ere, delitua noiz gauzatu den ziurtatzeko zailtasunak egon daitezke portaera eman den unetik emaitza ematen den unerako denbora tartean. Hau da, denbora arte hori oso luzea den kasuetan zailtasunak eman ohi dira. Demagun, pertsona batek eskutitz bat pozoitzen duela eta pozoia bidaltzen duen unean delitua ez dela existitzen. Hala ere, gutuna biktimaren eskuetara iristean eta pozoiaren ondorioz biktima kaltetua izatean, delitua jada 33 existitzen da, horren ondorioz zalantza sortu daiteke delitua gauzatutako unea definitzerakoan. Zigor Kodeko 7. artikulua begiratu beharko da zalantza hau argitzeko, honela dio: Espainiako Zigor Kodeko 7. artikulua: “A los efectos de determinar la ley penal aplicable en el tiempo, los delitos se consideran cometidos en el momento en que el sujeto ejecuta la acción u omite el acto que estaba obligado a realizar.” Ondorioz, portaera edo jardueraren momentua kontsideratuko da delitua gauzatu deneko unea, ondorioz, portaera egindako unean indarrean dagoen legearen arabera epaituko da delitugilea. Salbuespena emango da emaitza ematen den uneko legea delitugilearentzat mesedegarrigoa den kasuetan, delitua gauzatutako unea hau kontsideratzen. Bestalde, zailtasunak eman daitezke delitu jarraitu eta iraunkorren kasuetan ere: A. Delitu jarraituak. Zigor Kodeko 71. artikulua da delitu jarraiak jasotzen ditu, hauen zigorrak nola aplikatu behar diren xedatuz. Delitu jarraitua izango da subjektu berdinen artean delitu bat aldi jarraituan ematen bada, delitugile berdina biktima berdinarengan (abusu sexuala, adibidez). Kasu hauetan delitugileari delitu bakarra egotziko zaio eta, ondorioz, pena bakarra aplikatuko zaio. Posible da lehenengo delitua gauzatu zeneko eta azken delitua gauzatu zeneko legea ezberdina izatea, honela, delitua gauzatutako azken aldian indarrean egondako legea aplikatuko da, aurreko legea mesedegarriagoa ez den kasuetan. B. Delitu iraunkorrak. Delitu iraunkorrak delitu bakarrak izango dira, behin gauzatutakoak, baina denboran zehar iraunkorrak direnak. Bahiketa bat izan daiteke honen adibide aproposa, izan ere, zer gertatzen da pertsona bat bahituta 3 urte egon bada eta 3 urte horietan zehar bahiketa zigortzen duen xedapenak aldaketak izan baditu? Jurisprudentziaren arabera, kasu hauetan ere delituaren azken uneko epea kontsideratuko da delitua gauzatutako une eta azken momentu horretan indarrean dagoen legea aplikatuko da, aurreko legea mesedegarriagoa ez den kasuetan. 7.2. IKASGAIA. LEGEDIA PENALAREN APLIKAZIO EREMUA: LURRALDE-MUGAK. I. Printzipio orokorra: lurraldetasun-printzipioa. Lurraldetasun printzipioaren arabera, nahiz eta delitugilea espainiarra izan, Frantzian burutzen badu delitua, Frantziako Zigor Zuzenbidearen arabera zigortuko da. Honen oinarrian locus regit actum printzipioa izango dugu: el lugar rige el acto. Hau da, lurraldeak mugatuko du Zigor Zuzenbidearen parte hartzea, ez egilearen naziokotasunak. Printzipio hau Kode Zibileko 8.1 artikuluan eta Botere Judizialaren Lege Organikoko (BJLO) 23.1 artikuluan arautzen da. Espainiako Kode Zibileko 8.1 artikulua: 34 “Las leyes penales, las de policía y las de seguridad pública obligan a todos los que se hallen en territorio español,” Botere Judizialaren Lege Organikoko 23.1 artikulua: “ En el orden penal corresponderá a la jurisdicción española el conocimiento de las causas por delitos y faltas cometidos en territorio español o cometidos a bordo de buques o aeronaves españoles, sin perjuicio de lo previsto en los tratados internacionales en los que España sea parte.” Subiranotasuna izango da printzipio honen oinarria. Hau da, estatu batek bere lurraldearen gain subiranotasuna du eta honen adierazle garbienetako bat da ius puniendi. Ondorioz, estatu batean ematen den delitu bat aztertu eta zigortzeko eskumena estatu horrena izango da, izan ere, ordena publikoa mantentzeko interesa duena estatua bera da. Honez gain, badago arrazoi praktikoago bat: frogak. Garrantzi handia dute, izan ere, delitu bat ematen denean Estatu batek erreztasun gehiago izango ditu bere lurraldean aurkitzen diren frogak bereganatzeko kanpoko estatu batek baino. Espainiar lurraldearen antolamenduaz hitz egitean, kontuan izan beharrekoa da espainiar Estatuari dagokion jurisdikzio eremua, lur eremuaz gain, aire, itsaso, itsasontzi eta aireontzi eremuetara ere zabaltzen dela. Kontsulatu eta enbaxadak ez dira zerrenda honetan sartzen azken doktrinen arabera, nahiz eta arau prozesal bereziak izan. Bestalde, aurreko gaian azaldu bezala, delitu bat noiz gauzatu den jakiteko zalantza dagoen kasuetan delituaren egitatea eman den unea hartzen da kontuan. Lurraldeari dagokionez ere antzeko zerbait pasatzen da. Lurraldea definitzeko garaian ere zalantzak sortu daitezke delituak estatu bat baina gehiago inplikatzen dituenean eta Zigor Kodeko 7. artikuluak ez dio zalantza honi erantzunik ematen, hori dela eta jurisprudentzia baliatu behar da duda argitzeko. Honela, Auzitegi Gorenaren arabera, ubikuitatearen irizpidea jarraituko da. Irizpide honekin delitua eman den lekua (delitugileak delitua egin duena) eta delitua jasan den lekua (delituaren eragina jaso duen lekua) biak hartuko dira delitua jasan duten lurralde bezala, beraz delitua bi lurraldeetan (Esatuetan) eman dela ulertzen da. Zigorgabetasuna ekiditeko planteatzen da aukera hau, bi estatuek izango baitute delitua epaitzeko aukera. ARAZOA: Arazoa agertzen da delitua herrilade batean burutzen denean eta emaitza tipikoa beste herrialde batean ematen denean. Kasu hauetan, oinarrizkoa izango litzateke non jartzen den kereila penala, eta bertako Zigor Zuzenbideak parte hartuko du. - Ekintzaren teoria: Portaeraren lurraldekoak jardungo du. - Emaitzaren teoria: Eskuduna izango litzateken Zigor Zuzenbidea emaitza tipikoa sortu den herrialdekoa izango zela. Doktrinaren gehiengoak teoria hau babeste du. Edozein ekintza epaitzeko eta egozteko derrigorrezkoa izango da pertsona hori bertan egotea, hala prozedurari hasiera emateko. Beste herrialde batean badago eskatu daiteke pertsona hori atxirotzea eta entregatzea. Europa barruan ez dago arazo handirik, baina bertatik kanpo zailtasunak ematen dira, “estradizio” prozesua hasi behar da. (Estradizioa aurrerago sakon) 35 II. Lurraldetasun-printzipioaren salbuespenak. Salbuespenezko kasu batzuetan, baldintza jakin batzuk betetzen badira, espainiar jurisdikzioa aplikatu ahal izango da Espainiatik kanpo eman diren delituen kasuan ere. Honela, BJLOko 23. artikuluak hiru salbuespen aurreikusten ditu: - Nortasunaren printzipioa (principio de personalidad). - Babesaren edo defenstsaren printzipioa (principio de defensa). - Jurisdikzio unibertsalaren printzipioa (principio de jurisdicción universal). A. Nortasunaren printzipioa. Printzipio honen arabera, subjektuaren nazionalitateak baldintzatuko du subjektua. Hau da, aukera ematen du atzerrian gauzatutako delituen kasuan espainiar jurisdikzioa aplikatzeko, lurraldetasun irizpideak bestelakorik esaten badu ere. BJLOak 23.2 artikuluan jasotzen du printzipio hau eta aplikatua izateko aukera eman dadin baldintza zehatz batzuk aurreikusten ditu: - Egitateen lekuan ere zigorgarria izatea burututako ekintza, bertan ere delitu kontsideratzea. - Kereila auzitegi espainarren aurrean tarteratzea. - Egitateen lekua ez errugabetu, indultatu edo zigortu izana pertsona hori. Espainiar batek delitu bat gauzatuko balu Frantzian eta bertan epaitua izan eta errugabe izendatuz gero, ezingo litzateke printzipio hau jarraituta espainiar jurisdikzioa aplikatu. Botere Judizialaren Lege Organikoko 23.2 artikulua: “También conocerá la jurisdicción española de los delitos que hayan sido cometidos fuera del territorio nacional, siempre que los criminalmente responsables fueren españoles o extranjeros que hubieran adquirido la nacionalidad española con posterioridad a la comisión del hecho y concurrieren los siguientes requisitos: a) Que el hecho sea punible en el lugar de ejecución, salvo que, en virtud de un Tratado internacional o de un acto normativo de una Organización internacional de la que España sea parte, no resulte necesario dicho requisito, sin perjuicio de lo dispuesto en los apartados siguientes. b) Que el agraviado o el Ministerio Fiscal interpongan querella ante los tribunales españoles. Este requisito se considerará cumplido en relación con los delitos competencia de la Fiscalía Europea cuando esta ejercite efectivamente su competencia. c) Que el delincuente no haya sido absuelto, indultado o penado en el extranjero, o, en este último caso, no haya cumplido la condena. Si sólo la hubiere cumplido en parte, se le tendrá en cuenta para rebajarle proporcionalmente la que le corresponda.” B. Babesaren edo defentsaren printzipioa. 36 Bigarren kasu hau BJLOko 23.3 artikuluak xedatuko du eta delitugilea espainiarra nahiz atzerritarra izan daiteke, delitua atzerrian gauzatuta. Delituaren izaera da kasu honetan garrantzia duena, hau da, delitua espainiar Estatuaren osotasun edo segurtasunaren aurkakoa izango da, horregatik izango da espainiar Estatuaren intereskoa eta, ondorioz, espainiar jurisdikzioaren ardura. Kasu honetan ere baldintza zehatz batzuk eman beharko dira printzipio hau aplikatua izateko, 23.3 artikuluak jadotzen dituenak. Artikulu honek delitu zerrenda bat ere aurreikusten du, besteak beste: traizioa, bakearen edo Estatuaren independentziaren aurkako delituak, Koroaren aurkako delituak… Bestalde, kereila berriro ere auzitegi espainiarren aurrean tarteratu beharko da. Botere Judizialaren Lege Organikoko 23.3 artikulua: “Conocerá la jurisdicción española de los hechos cometidos por españoles o extranjeros fuera del territorio nacional cuando sean susceptibles de tipificarse, según la ley penal española, como alguno de los siguientes delitos: a) De traición y contra la paz o la independencia del Estado. b) Contra el titular de la Corona, su Consorte, su Sucesor o el Regente. c) Rebelión y sedición. d) Falsificación de la firma o estampilla reales, del sello del Estado, de las firmas de los Ministros y de los sellos públicos u oficiales. e) Falsificación de moneda española y su expedición. f) Cualquier otra falsificación que perjudique directamente al crédito o intereses del Estado, e introducción o expedición de lo falsificado. g) Atentado contra autoridades o funcionarios públicos españoles. h) Los perpetrados en el ejercicio de sus funciones por funcionarios públicos españoles residentes en el extranjero y los delitos contra la Administración Pública española. i) Los relativos al control de cambios.” C. Jurisdikzio unibertsalaren printzipioa. Printzipio hau BJLOko 23.4 atalak jasotzen du. Hemen ere delitugilea espainiarra zein atzerritarra izan daiteke eta delitua atzerrian gauzatzen da. Hala ere, estatu batean beste estatu batean egindako delituarengatik epaitzea ahalbidetzen da nazioarteko komunitatearen interesen aurkako delituak ematen direnean, ordenamendu juridiko osoarena aurkakoak eta ez pertsona edo estatu baten aurkakoak. Legedi espainiarra aplikatzeko aukera egongo da baldintza batzuk betez gero. Aipagarria da kasu honetan 1/2014 Lege Organikoak ekarri zuen erreforma. Izan ere, erreforma hau egin baina lehen espainiar Estatuak gainontzeko estatuek baina maizago erabiltzen zuen salbuespen hau. Salbuespen honen erabilera politikoki ez da oso begi honez ikusten, beste estatu baten subiranotasuna jokoan jartzen baita. Honela, BJLOko 23.4 artikulua zorroztu egin zen erreformaren bidez. Delituen zerrendari dagokionez, hemen aurkituko ditugu genozidioa, gizartearen aurkako krimenak, gerra krimenak, tortura, teorrismoa eta beste hainbeste. Hala ere, lan zaila da delitu bakoitzean mugak ezartzea, delitu batetik bestera dsberdintasun handiak baitaude. Beraz. delitu bakoitzari dagokionez baldintza ezberdinak eskatzen dira eta bakoitzari baldintza gehigarriak ezarri zitzaizkion. Baldintza orokorrak hauek izango dira: 37 - Zehaztutako delitu zerrendako delitu bat izatea. - Delitu bakoitzaren muga zehatzak errespetatzea, espainiar Estatuarekiko lotura beharrezkoa da. - Nazioarteko Auzitegi batean edo egitateen lekuan prozesua ez hasi izana. - Kereila auzitegi espainiarraren aurrean tarteratzea. Azkenik, estatu bat ez badago prest edo ez badu nahi espainiar Estatuak prozesu penalean parte hartzea, espainiak jurisdikzio unibertsalean oinarrituta kasua bereganatu dezake prozesu penala behar bezala egikarituko ez dela uste badu. Hala ere, beharrezkoa izango da epaitu behar den pertsona Espainian egotea. III. Estradizioa. Posible da delitu baten kasu bat espainiar jurisdikziokoa izan arren Espainiak hura epaitzeko aukerarik ez izatea epaitu beharreko pertsona ez delako espainiar lurraldean aurkitzen. Horregatik, kasu hauetarako estradizioa aurreikusten da. Hala ere baditu bere mugak, estradizioa exekutatu behar duen herrialdeko naziokotasuna badu estraditatu behar den pertsona, printzipioei jarraituz ez da entregatuko. (Espainiak eskatzen badu Argentinara ihes egin duen pertsona bat, baina pertsona horrek naziokotasun argentinarra badu, ez da estraditatua izango). Honek zigorgabetasuna ekarriko luke, baina hori gainditzeko hirugarren teoria bat asmatzen du: Ubikuitatearen teoria: ekintzaren teoria jarraituz epaitu ezin daitekeenean, ez litzateke arazorik izango aurkitzen den herrialdeko autoritateek eta epaitegiek epaitzeko eta hala zigorgabetasuna sahiesteko. Estradizioa ez da nahastu behar europako atxilotze aginduarekin. Europar Batasuneko agindue Europako herrialdeetara soilik mugatzen den bitartean, estradizioa nazioartekoa izango da, aplikazio eremua desberdina da. Gainera, estradizioa aurrera eramateko muga gehiago daude. Beraz,estradizioa nazioarteko elkarlanerako tresna bat da, estatu batek beste estatu bati eskatzen baitio pertsona bat bere estatura bidaltzea. Hala ere, hemen barruan bi kasu eman daitezke: alde batetik, pertsona hori epaitua izatea eskatu daiteke eta, bestetik, eskaera egin daiteke estatu horretan zigorra betetzeko. Tresna honen bidez inpunitatea ekidin nahi da, pertsona bat estatu batean ez aurkitzeagatik epaitua izateko beharra ez galtzeko. Estradizioa aktiboa edo pasiboa izan daiteke: Aktiboa. → Espainiak beste estatu bati subjektu bat bere lurraldeetara eramateko edo entregatzeko eskatzen dio bertan epaitua eta zigortua izan dadin. Espainiar Estatuaren kasuan, estradizio aktiboa arautzeko PKL 824-833 artikuluak hartu beharko dira kontuan. Pasiboa. → Beste estatu batek Espainiari eskatuko dio subjektu bat entrega dezan, 4/1985 Legean arautzen den bezala. Azpimagarria da Estatuen arteko hitzarmenek eta elkarrekikotasun printzipioak (principio de reciprocidad) duten garrantzia kasu hauetan, horietan arautzen baitira prozedura hauek aurrera nola eraman eta zein aukera dauden. Bestalde, berme eta mugak zeintzuk diren azaltzea ere ezinbestekoa da. Lehenik esan, Estatu guztietan errespetatzen direla, ez Espainian bakarrik. Orokorrean, guztiak antzekoak izango dira, baina ez berdinak, hau da, Estatu batetik 38 bestera artikulu hauek oso oso gutxi aldatuko dira. Hurrengo hauek dira azpimarragarrienak, gehienak derrigorrezkoak (4.art.): - Legezkotasun printzipioa. Legean ezarritakoaren arabera eraman beharko da aurrera estradizioa, bertan aipatzen diren mugak errespetatuz. Hala ere, estradizioaren eremuan nazioarteko zuzenbidea ere jokoan sartzen da. - Inkriminatze bikoitzaren printzipioa. Burututako delitua bi estatuetan izan beharko da delitu, subjektua aurkitzen den Estatuan eta baita subjektua epaitu nahi den Estatuan ere. Printzipio hau ere 4/1985 Legean jasotzen da. - Berezitasun printzipioa. 4/1985 Legearen 21.1 artikuluaren arabera, estradizioa motibatzen duen delituarengatik soilik izango da epaitua estradizioaren subjektua. Estradizioaren eskaeran zehaztu beharko da zein delitugatik epaitu nahi den, ezin da egoera aprobetxatu eskaeran aipatzen ez diren delituengatik epaitzeko. - Naziokoak ez entregatzeko printzipioa. Estatu batek espainiar Estatuari eskatzen badio espainiar lurraldeetan dagoen eta espainiar naziokotasuna duen pertsona baten estradizioa, espainiar Estatua ukatu egngo da. Beraz, estatu batek ez du bertako naziokotasuna duen pertsona bat entregatuko, ezta naziokotasun bikoitzaren kasuan ere (4/1985 Legea, 3.1 art). - Delitu politikoengatik ez entregatzeko printzipioa. Pertsonari leporatzen zaion delitua delitu politikoa bada, estradizioa ez da onartuko (4/1985 Legeko 4.1 art.). Hala ere, zailtasunak eman daitezke delitu politikoaren izaera definitzean, Legeak aurreikusiko ditu. - Kommutazio eta judizialitate printzipioak. Komutazioa (4.6 art.). Estatu batek estradizioa aurrera eramatea ukatu dezake, entregatzea eskatutako pertsona heriotza zigorrera edo tratu txarretara kondenatua izateko arriskua badago. Judizialitate printzipioa (4.3 art.). Estradizioaren bidez salbuespenezko auzitegi batek epaitu behar badu, estradizioa ukatu egingo da. Salbuespenezko auzitegia: Auzitegi Nazionala izango litzateke gure estatuan, eremu penalean delitu zehatz batzuk ezagutu eta epaitzeko eskumena izango luke. Hierarkia sistema arruntetik kanpo kokatzen den auzitegia da, horregatik salbuespenezkoa dela diogu eta bertan epaitzen diren delituen larritasuna dela-eta sistema arruntetik kanpo geratzen da. Sistema arrunteko hierarkiak helegieak jarrriahal izateko bermea ematen digu baina Auzitegi Nazionalean ez da hori gertatzen, eta hori bermatu ezin duelako Espainiar estatuan ez dira onartzen salbuespenezko 39 auzitegiek epaitu behar dituzten estradizio kasuak. Bestalde, badira estradizioa ukatzeko beste bi aukera ere aurreikusita 5. artikuluan: - Estradizioaren oinarrian arrazoi politiko, erlijioso edo bestelako arrazoi diskriminatzaileak daudenean estatuek estradiziora ukatzeko aukera dute. - Estraditatu behar den pertsonak 18 urte baino gutxiago baditu ere estradizioa ukatzeko aukera egongo da. Adin muga hau estradizioa eskatzen den unera aplikatzen da. IV. Europako atxilotze agindua. Europako atxilotze agindua estradizioaren antzekoa da, nazioarteko elkarlanerako tresna baita, baina, kasu honetan, Europar Batasuneko estatuen artean soilik izango da erabilgarri. Beraz, Europar Batasuneko herrialdeen artean estradizioaren ordez tresna hau erabiliko da. Helburua, nolanahi ere, bietan bera izango da: pertsona bat epaitzea edo jada ezarritako zigor edo segurtasun-neurri bat betetzea. Gainera, agindu honen prozesua, orokorrean, estradizioarena baina sinpleagoa da, estatuek ekarrekiko aitorpen bat baitute (principio de reconocimiento mutuo) eta aginduak errazagoak eta automatikoagoak baitira. Herrialde bateko epaile batek Europar Batasuneko beste epaile bati emango dio agindua kasu honetan eta barne ordenamenduaren baldintza guztiak ez