12. IKASGAIA_ ASKATASUN GABETZAILE ZIGORRAK_ ETENDURA, ORDEZKAPENA ETA BALDINTZAPEKO ASKATASUNA PDF
Document Details
Uploaded by GodlikeArchetype8683
UPV/EHU
Tags
Summary
This document discusses penalties, suspension, and parole in the Basque legal system. It details the conditions for suspension and parole, highlighting specific situations and exceptions. The text also details some general conditions and possible waivers.
Full Transcript
12. IKASGAIA: ASKATASUN GABETZAILE ZIGORRAK: ETENDURA, ORDEZKAPENA ETA BALDINTZAPEKO ASKATASUNA I. Etendura Askatasun gabetzaile diren zigorren birgizarteratze helburua betetzen dute. Espetsealdiko zigor horrek duen gehieneko epea, ez da luzea zenbait kasutan, beraz iraupen laburrari ja...
12. IKASGAIA: ASKATASUN GABETZAILE ZIGORRAK: ETENDURA, ORDEZKAPENA ETA BALDINTZAPEKO ASKATASUNA I. Etendura Askatasun gabetzaile diren zigorren birgizarteratze helburua betetzen dute. Espetsealdiko zigor horrek duen gehieneko epea, ez da luzea zenbait kasutan, beraz iraupen laburrari jarraituz, birgizarteratze hori bete beharrean kontrako efektua sortzeko arriskuda du. Hori ekiditeko, gure sistemak Etendurare Insitutzioa sortzen du, hau da, zigor horren betearazpena hasi baino lehen etetea erabaki dezake organo judizialak. Birgizarteratze helburu hori modu erraz batean bete ahal izateko. Askatasun gabetzaile zigorren iraupenak gutxieneko eta gehinezko muga batzuk izango ditu. 36. artikuluaren arabera gehineko iraupena 20 urtekoa izango eta eta gutxieneko 3 hilabetetakoa. Hala ere kontuan izan behar dira, 76. artikuluan zehazpen diren salbuespen egoerak. Iraupena laburra: eten. Arrazoiak: - Birgisarteratze – hastapena betetzerik ez (desozializazioa) - Delituak ez hain larriak = beste izaerako ondasun juridikoak komenigarriagoak Zigorraren etenduraren baldintzak: - Etorkizunean delituak ekiditea - Epe zehatz batean = baldintzak (baldintzapeko etendura) - Askatasun gabetzaile zigorraren kasuan = baldintzapeko etendura - Etendura diskrezionala BALDINTZA OROKORRAK: A. Kondenatuak delitua burutzen duen lehengo aldia (80.2.1 art.): Hau da, betearazpenari hasiera eman baino lehen erabaki dezake espetxealdi zigorra 2 urte baino gutxiagokoa denean, baldin eta zigor hori ez bada beharrezkoa delituak ekiditeko etorkizunean. Alde batetik, ibilbide krimila dugun edo ez dugun, aurrekari penalak begiratuko dira, hau da, kondenatuak izan garela eta bete eta gero aurrekari hori frogatzeko erregistro batean zehaztu egiten da, erregistroko anotazio hori ez bada ezabatzen, ulertuko da aurrekari penal hori aktiboa dagoela, eta horrenbestez, burututako delitu hori ez da lehengoa izango. Eraginik ez, zuhurtziagabekeriazko portaerengatik buruturiko delituak edo delitu arinenengatik. Aurrekoaz gain, 2015eko erreformarekin beste baldintza bat ere sartu da; hau izango da, ez direla kontuan hartuko etorkizunean pertsona horrek delitu bat gauzatuko duen edo ez erabakitzeko garrantzitsuak ez diren delituak (jada pertsona horrek burututakoak). 79 B. Zigorren batuketa, 2 urtetakoa baino handiagoa ez izatea (80.2.2 art.) Ezarritako zigor askatasun-gabetzailearen iraupena ezingo da bi urte baina luzeagokoa izan. Ezarritako zigorrak bat baina gehiago direnean, hauen batura erabiliko da. C. Erantzukizun zibila ordainduta eta dekomisoa Beteta (80.2.3 art). Beharrezkoa izango da erantzukizun zibila eta konfiskazioa (delituaren bidez lortutako etekinak itzulketa) bete izana. Hori horrela den kasueran posible izango da etetea eskatzea eta epai irmo berean kondena eta etetea deklaratzen dira. Salbuespena emango da delitugilea bere gaitasun ekonomika dela eta ez denean gai erantzukizun zibila osorik ordaintzeko. Kasu hauetan epaileak etortzeko aukera emango dio bere egoera baloratu ondoren eta epe bat eta beharrezko kontsideratzen diren bermeak ezarriz. SALBUESLE EGOERAK: 1. Salbuespena: 1. (lehengo delitua ez izatea) eta 2. baldintzak bete gabe (2 urte baino gehiagokoak ez izatea) ez bada, baldintzapeko etendura eman daiteke (80.3 art.): Ezin da ohikotasunezko delitugilea izan (94.art): - Kapitulu bereko 3 edo delitu gehiago burutu - 5 urteko epea baino gutxiagoan - Horiek burutzeagatik kondenatuak suertatu badira. Ezarritako zigorrak indibidualki bi urte baino gehiagokoak ez izatea, hau da, delitu pilaketa (erreala, idela, mediala) kasuan (73, 74, eta 75 artikuluak). Hots, zigor horietako bat 2 urte baino gutxiagokoa da, nahi ezta batuketaren oso ez izan, zigor indibidual horren etetea eskatu daiteke. Delitu pilakataren kasuetan. Eta konponketa egiteko ahaleginak: Derrigorrezko neurria izango da konponketa, edo indemnizazioa edo 84.1.1 artk jasotako akordioa edo neurria betetzea - 84.1.1.art: Bitartekaritzaren ondorioz alderdiek adostu duten akordioa betetzea. - Aurrekoarekin batera, bete beharrekoak izango dira derrigorrez ezarritako Isuna edo gizartearentzako lanak (ZK 84.1.2 eta 84.1.3. art.). Konbertsio formalak aurrez aipatutako berdinak izango dira, zigor nagusiarekiko gutxiengoa ⅕ izanik eta gehiengoa ⅔. Subsidiarioki, etete arruntaren arau berdinak aplikatuko dira, iraupen etete edota baliogabetzearen inguruan. Hau da, salbuespenezko eteterako espresuki jasotzen ez badira ere arau orokorra jarraituko da. 2. Salbuespena: (80.4 art.): baldintzarik ez, Gaixotasun oso larria, sendaezinezko jasankizunekin: Edozein zigorretan eman daiteke etete hau, eta, inolako baldintzarik gabe eten daiteke betearazpena. Baina, gaixotasun oso larria edo pairamen sendaezineko (padecimientos incurables) gaixotasuna izan beharko da. Hala ere, arrazoi horretan oinarrituta zigor bat eten bazaio eta, hala ere, beste delitu bat burutzen badu, ulertuko da arrazoi berdinarengatik ezingo zaiola zigorra berriro ere eten. 80 Honi dagokionez, Konstituzio Auzitegiko jurispredentziak adierazi du balantzan jarri beharko direla, alde batetik, segurtausn kolektiboa eta, bestetik, kondenatuaren bizitza eta osotasun fisikoa. Azkenik, Giza Eskubideen Europar Auzitegiak (GEEA) adierazi izan du tratu txarra kontsideratuko dela osasun larria duen pertsona bat espetxean mantentzea, betiere kasuz kasu aztertuta. 3. Salbuespena: 80.5. artikuluari jarraituz: droga mendekotasunaren kasuetan = zigorraren gehieneko muga 5 urtekoa denean Kasu hauetan delitua Kodeko 20.2 artikuluko subsantzien menpekotasunen ondorioz gauzatua izan bada, 80.2.1 eta 80.2.2 artikuluetako baldintzak ez dira bete-beharrekoak izango. Bestelako baldintzak izango dira menpekotasuna gainditu izana edota horretarako tratamenduan egotea eta bost urte baina gehiagoko zigor askatasun-gabetzailea ez izatea. Etetearen iraupena hiru eta bost urte bitartekoa izango da eta, berriro ere, etete arrunteko arauak aplikatuko dira subsidiarioki espresuki aipatzen ez badira ere. Azkenik, zigorra azkentzeko baldintza ere izango da menpekotasun hori gainditu izana edota horretarako tratamenduan egotea. Etendura emateko organo jurisdikzionalak erabaki dezake hurrengo artikuluetan ematen diren egoerak, debekuak edota neurriak bete beharko direla eteduraren denboraldian: Galdatu daitezkeen betebeharrak etorkizunean delituak ekiditzeko (83 art.) Galdatu daitezkeen neurriak edo prestakuntzak (84 art.) - Biktimarengana gerturatzeko debekua - Programa zehatzetan parte hartzeko obligazioa - Toki zehatz batean biltzeko debekua - Eta abar luze bat. Baldintzapeko etendura bertan behera (86 art.) II. Ordezkapena Zigorraren betearazpenari hasiera eman baino lehen erabakitzen da baita ere. Atzerritarrei ezarritako espetxe-zigorren ordezkapena (ZK 89. art.). Artikulu honek zehazten du, espetxe-zigorra herrialdetik botatzearekin ordezkatu daiteke. Zigor Kodeko 89.1.artikulua: Artikulu honen arabera, urtebete eta bost urteko markoaren barruan dauden espetxe-zigorrak derrigorrez ordezkatuak izango dira atzerritarrei dagokionez, espainiar lurraldetik kanporatuz. Hau ez litzateke botere diskrezionala, baizik eta automatikoa da. Horrez gain, atzerritar hitzarekin ez du esan nahi atzerritar irregularrak, baizik eta atzerritar guztiak. Hala ere, hemen ere salbuespen bat dago. Epaileak ondasun juridikoaren defentsarako eta urratutako arauen indarregotasunean (vigencia) konfiantza berrezartzeko beharrezkoa dela ikusten duen kasuetan aplikatuko da eta 81 atzerritarrari zigorraren zati bat betearaziko zaio lehenengo eta, ondoren (adibidez hirugarren gradua jasotakoan), kanporatua izango da (gehienez zigorraren ⅔ betearazi ahalko da). Baldintzapeko askatasuna edo hirugarren gradua lortzean kanporatua izango da. Aipatu behar da, neurri honek ez lukeela birgizarteratze helburu bat izango, baizik eta politika migratorioari nolabati “laguntzea”, zigor zuzenbidearen helburuei eta printzipioei uko eginez, eta errespetatu gabe, izan ere, mugak eta astapenak gainditzen ditu. Zigor Kodeko 89.2 artikulua: Bost urteak gainditzen dituen espetxe-zigorren kasuan, atzerritarrek zigorra osorik edo zati batean bete beharko dute. Behin zigorra beteta (osorik edo zati bat), kanporatuak izango dira herrialdetik. Zigorra betearazten pasa beharreko epea epaileak erabakiko du, ondasun juridikoaren defentsarako eta urratutako arauaren indarregotasunean konfiantza berrezartzeko beharrezkoa den neurrian. Edozein kasutan, atzerritarak hirugarren gradua edota baldintzapeko askatasuna lortutakoan ordezkapena emango da eta, ondorioz, kanporatua izango da. Hala ere, honetarako ere Zigor Kodeak salbuespen batzuk aurreikusten ditu 89.4 artikuluan. Zigor Kodeko 89.4. artikulua: Artikulu honetan jasotzen dira ordezkapena ematea gabetuko duten salbuespenak. Alde batetik, epaleak ordezkapena proportzioz kanpokoa dela uste duenean ordezkapenik ez da egingo. Honetarako irizpide bezala, egitateen inguruabarra eta delitugilearen inguruabar pertsonalaz gain, Espainian finkatuta egotea ere kontuan hartuko da (arraigo). Bestalde, Europar Batasuneko hiritarren kasuan ere, status berezi bat duten atzerritarrak direnez, kanporatzeko aukera egongo bada ere murritzagoa izango da (ZK 84.9.II. art.). Muturreko kasuetarako soilik aurreikusten da, hala nola, ordena eta segurtasun publikoaren arrisku nabarmena suposatzen den kasuetan. Erabakia epailearen esku egongo da. Ordezkapenaren ondorioei dagokionez, Espainian bizitzeko edota lan egiteko baimena lortzeko prozedura administratibo oro bertan behera geldituko da (administrazio jurisdikzioa) eta Espainiara itzultzeko debekua ezarriko da 5 urtetik 10 urte bitartera. Ezarritako epea gainditu baina lehen herrialdera itzultzen bada, zuzenean kaporatua izango da eta berriro ere kanporatze denbora hasiko da (herrialdeko mugan aurkitzearen kasuan) edota ordezkatutako zigorra bete beharko du berriro eta ondoren kanporatua izan epaileak aurkakoa erabakitzen ez badu (herrialdeko mugen barruan aurkituz gero). III. Baldintzapeko askatasuna Zigorraren betearazpenaren azkeneko fasea da (orokorrean dauden 3 faseetatik azkena, kondenaren ¼ ). Bergizartearatzea bultzatzeko neurria izango da zigorra betetzen egongo delako baino kanpoan, espetxe-zaintzarako epaileak erabakiko duena. Delitugilea baldintzapeko askatasunean (libertad condicional) badago, erantzukizun penalekin egongo da aske. Badakigu gradu ezberdinak daudela, lehengoan arriskuntsuenak askatasun oso gutxirekin, baina gehiengo arriskutasun altua ez izanteagatik bigarren graduan sartze da zuzenean. Azkenean kondenaren erdia betetzean eta jarrera ona izan badu hirugarren gradua lortzen da. 82 A. Baldintzak (ZK 90.1. art.) (erregimen orokorra). - Hirugarren graduan sailkatuta egotea, hau da, egunean zehar kalean egon daiteke, lan egin dezake baina loak hartzera kartzelara itzultzen da. - Kondenaren ¾ beteta izan beharko du. Askatasuenan beteko du gelditzen zaion zatia, bergizarteratzeko gelditzen zaion zatia etapa betetzeko. Baldintza honek delitu pilaketa errealen kasuan arazoak ekartzen ditu, ez baita zehazten ¾ a zeinen gain aplikatuko den; legeak ezarritako gehiengo mugaren gain edota zigor guztiaren baturaren gain. - Jokabide ona erakutsi eta epaituaren birgizarteratzeari buruzko iragarpen bakoiztua baiezko izatea (aurrezaintza berezia). Jokabidea baloratzeko ELOOko 67. artikuluak aipatzen duen talde teknikoen txostena beharko da. Beraz, ez da nahikoa jarrera txarra ez izatearekin, hau da, arau haustetik ez izateaz gain izaera positiboko datuak izan beharko ditu (espetxean ikasketak egitea, lana, tratamenduan parte hartzea...). - Erantzukizun zibila ordainduta izatea. Horrela ez bada ez da inoiz onartuko baldintzapeko askatasuna. Delitua gauzatzean eragin diren kalteak ordainduak egon beharko dira. Hala ere, malgutasunez jokatuko da, hau da, egoera ekonomikoa dela eta, zatika ordainduko duela hitz ematen badu (sinesgarria izanik) epaileak etorkizunean ordaintzeko aukera eman diezaioke. - Terrorismo delituetan eta erakunde kriminalen kasuko delituetan: Zigor Kodeko 90.8 artikuluaren arabera, kondenatuak parte zen talde terrorista edo talde kriminalaren helburuak eta jarduerak bertan behera utzi dituela adierazi beharko du, autoritatearekin modu aktiboan kolaboratuz. Hau, publikoki arbuilatuz edo txostenen bidez frogatu beharko da. Ebazteko hurrengo ukanbeharrak baloratuko dira: - Kondenatuaren pertsonalitatea - Delituaren inguruabarrak - Delitua berriz burutu ondoren, lesionatuta suertatu daitezkeen ondasun juridikoen garrantzia - Kondenatuaren jarrera zigorra betetzean - Kondenatuaren inguruabar sozialak eta familiakoak - Etenduraren efektu SALBUESPENAK: 90.2 artikulua: Onura merezi izatea, lan, kultura eta zereginetako jardueretan aritzeagatik - Kondenaren bi herenak bete izatea - Espetxe-tratamendurakohirugarrengraduanegotea - Jokabide ona erakutsi eta epaituaren birgizarteratzeari buruzko bakoiztua baiezkoa izatea (aurrezaintza berezia) 90.3 artikulua: - Lehendabiziko kondena eta ez izatea 3 urteko baino luzeagoko zigorra. Hau da, aurrekari penalik ez izatea eta horiek badira, zuhurtziagabekeriagatik eta arinak badira ez dira kontuan hartuko. 83 - Kondenaren erdia beteta izatea. - Espetxe-tratamendurako hirugarren graduan egotea - Jokabide ona erakutsi eta epaituaren birgizarteratzeari buruzko iragarpen bakoiztua baiezkoa izatea (aurrezaintza berezia) - Inoiz ez da onartuko burututako delitua sexu askatasuna edo sexu ukigabetasunaren kontrakoa baldin bada 91 artikulua. - 70 urteko kondenatuak, edo 70 urte betetzea, kondena betetzen ari denean, eta aurreko baldintzak betetzea (salbu ¾ beteta izatea). - Edo oso larri dauden gaixoak, sendaezinezko jasankizunak izaterakoan, mediku txoten batengatik hala ziurtatua izatea eta iraupenaren muga kaltetu gabe. - Aurreko artikuluan galdatutako iraupenarena ezik Baldintzapeko askatasunean bete beharreko baldintzak: - 83 art.-ko debekuak eta betebeharrak: biktimari gerturatzeko debekua, pertsona batzuekin kontaktuan jartzeko debekua, parte hartzea programa batzuetan, toki zehatz batean bizitzeko betebeharra, gidatzea debekatzea… - 83.2 artikuluak zehatzen ditu sexu edo genero indarkeria aurkako delituentzako baldintzak - 86 art-ko arauak - 87 art-ko arauak Baldintzapeko askatasuna talde kriminalean parte hartzearen ondorioz eta terrorismo delituaren ondorioz galdakizunak (90.8 art): (baldintzapeko askatasuna lortzeko beste betebehar guztiez gain bete beharko direnak) - Terrorismo-jardueraren helburuak eta bitartekoak bertan behera uzteko zeinu zalantzaezinak erakustea - Agintaritzarekin egitez elkarlanean aritu izatea antolakunde edo talde terroristek beste delitu batzuk egin ditzaten eragozteko, dela bere delituaren ondoreak biguntzeko, dela terrorismo delituen erantzuleak identifikatu, harrapatu eta auziperatzeko, frogak lortzeko, edota bere kide edo laguntzaile izan duten antolakunde edo elkarteen jarduna edo garapena eragozteko - Hori egiaztatu ahal izango da, zigortuak bere delitu-jarduerei uko egiten diela, bai eta indarkeria bertan behera uzten dutela ere, beren beregi aitortuz, eta delituen biktimei beren beregi barkamena eskatuz; egiazta daiteke, orobat, txosten teknikoen bidez, horiek frogatzen badute espetxeratuak benetan lotura guztiak hautsi dituela antolakunde terroristarekin, eta hori inguratzen duten legez aurkako elkarte eta taldeen jarduera nahi ingurunearekin, eta agintariekin elkarlanean aritu izan dela. Espetxealdi iraunkor berrikusgarria: baldintzapeko askatasuna (92.art.) - 25 urte /30 /35 urte - Espetxe tratamendurako hirugarren graduan egotea - Epaituaren birgizarteratzeari buruzko iragarpen bakoiztua baiezkoa izatea: Pertsonalitatea Aurrekariak 84 Delituaren inguruabarrak Lesionatuta suertatu daitezkeen ondasun juridikoak = berriz delituak burutu Zigorraren betearazpenean izandako jokabidea - Espetxealdi iraunkor berrikusgarriko baldintzapeko askatasuna lortzeko talde kriminalean parte hartzearen ondorioz eta terrorismo delituaren ondorioz galdakizunak (92.2 art): aurretik aipatutakoez gain delitu hauek egiteagatik bete beharreko betekizun bereziak bete beharko dituzte (lehen ikusitakoak): - Terrorismo-jardueraren helburuak eta bitartekoak bertan behera uzteko zeinu zalantzaezinak erakustea - Agintaritzarekin egitez elkarlanean aritu izatea antolakunde edo talde terroristek beste delitu batzuk egin ditzaten eragozteko, dela bere delituaren ondoreak biguntzeko, dela terrorismo delituen erantzuleak identifikatu, harrapatu eta auziperatzeko, frogak lortzeko, edota bere kide edo laguntzaile izan duten antolakunde edo elkarteen jarduna edo garapena eragozteko. - Hori egiaztatu ahal izango da, zigortuak bere delitu-jarduerei uko egiten diela, bai eta indarkeria bertan behera uzten dutela ere, beren beregi aitortuz, eta delituen biktimei beren beregi barkamena eskatuz; egiazta daiteke, orobat, txosten teknikoen bidez, horiek frogatzen badute espetxeratuak benetan lotura guztiak hautsi dituela antolakunde terroristarekin, eta hori inguratzen duten legez aurkako elkarte eta taldeen jarduera nahi ingurunearekin, eta agintariekin elkarlanean aritu izan dela. 85