Document Details

Uploaded by Deleted User

Mª José Rodríguez

Tags

circulatory system anatomy physiology human body

Summary

This document contains information on the circulatory system of the human body, including the anatomy of the heart and blood vessels, physiological processes, blood composition, blood types, and various circulatory pathologies. Includes detailed diagrams of the heart and blood vessels.

Full Transcript

UD 6-7 1. BIHOTZAREN ETA ODOL-HODIEN EGITURA ANATOMIKOA 2. BIHOTZ-ZIRKULAZIOKO SISTEMAREN PROZESU FISIOLOGIKOAK 3. ODOLAREN OSAERA ETA FUNTZIOAK 4. ODOL-TALDEAK ETA BATERAGARRITASUNA 5. LINFA SISTEMA 6. BIHOTZEKO, ODOLEKO ETA ODOL-HODIETAKO PATOLOGIARIK OHIKOENAK Mª José Rodrígu...

UD 6-7 1. BIHOTZAREN ETA ODOL-HODIEN EGITURA ANATOMIKOA 2. BIHOTZ-ZIRKULAZIOKO SISTEMAREN PROZESU FISIOLOGIKOAK 3. ODOLAREN OSAERA ETA FUNTZIOAK 4. ODOL-TALDEAK ETA BATERAGARRITASUNA 5. LINFA SISTEMA 6. BIHOTZEKO, ODOLEKO ETA ODOL-HODIETAKO PATOLOGIARIK OHIKOENAK Mª José Rodríguez Bi osagai nagusi ditu: › Likido zirkulatzailea edo odola › Bihotza eta odol basoak Mª José Rodríguez  Miokardio muskuluak sortzen duen organo hutsa da.  Kaxa torazikoaren barnean kokatuta dago, mediastinoan.  Alderantziz dagoen piramide itxura du, erpina beherantz, aurrerantz eta ezkerrerantz duena.  300 gramo pisatzen du. Mª José Rodríguez  GERUZAK KANPOTIK BARNERA: › Perikardioa: Bihotza kanpoaldetik estaltzen duen zaku edo mintz bikoitza da. Barrutik perikardio biszerala edo epikardioa dago eta kanpokoa perikardio parietala. Bien artean 30-50 ml likido garden lubrifikatzailea dago marruskadura sahiesteko. › Miokardioa: Muskulua da eta honek egiten du bihotza uzkurtu ahal izatea. Hiru geruzetatik lodiena da. › Endokardioa: Bihotzaren barrunbea estaltzen duen epitelioa da. Mª José Rodríguez  Bihotza, trenkada edo septum batek bi zatitan banatzen du: ezkerraldea eta eskuinaldea.  Alde bakoitzean, era berean, barrunbe bi ditugu: › Aurikula bat goian › Bentrikulu bat behean  Bihotzak, beraz, bi aurikula (goian) eta bi bentrikulu (behean) ditu.  Bi aurikulak batera uzkurtzen dira eta bentrikuluak ere, aldi berean uzkurtzen dira.  Bentrikuluetako paretak aurikuletakoak baino lodiagoak dira odola kanporantz bultzatu behar dutelako. Mª José Rodríguez Mª José Rodríguez Mª José Rodríguez  BIHOTZEKO BALBULAK: › Aurikulobentrikularrak: Odolari aurikuletatik bentrikuluetara pasatzen uzten diote baina ez alderantziz. Eskuinekoa trikuspidea (3 balba ditu) deitzen da eta ezkerrekoa mitrala (bi balba ditu). › Sigmoideoak: Odola bentrikuluetatik arterietara igarotzea ahalbideratzen dute eta gero itxi egiten dira. Aortakoa eta birika arteriakoa horrelakoak dira. Mª José Rodríguez  Eskuineko aurikulara → 2 kaba benak sartu (goikoa eta behekoa).  Ezk. aurikulara → 4 birika benak sartu.  Eskuineko bentrikulutik → Birika arteria irten.  Ezk. Bentrikulutik → aorta arteria irten.  Balbula eskuineko aurik./bentrikuluaren artean→ trikuspidea.  Balbula ezkerreko aurikula/bentrikuluaren artean→ mitrala.  Bentrikuluetatik ateratzen diren arterien balbulak → sigmoideak edo ilargi formakoak (aortikoa eta birika arteriarena). Bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=6FFVwa5SvRM  Hiru motatakoak dira odol basoak:  Arteriak: Odola bihotzetik ateratzen dute. Kalibre txikiagokoak arteriolak deitzen dira.  Benak: Odola bihotzera eramaten dute. Kalibre txikiagoakoak benulak deitzen dira.  Kapilareak: Arteriolak eta benulak elkartzen dituzte. Kapilareetan ematen da zelula eta odolaren arteko sustantzien elkartrukea.  Odolaren fluxuaren norabidea hau da: bihotza arteriak arteriolak kapilarrak benulak benak bihotza Mª José Rodríguez  Odola bihotzetik ateratzen dute bentrikuluetatik.  Beste odol hodiek baino horma lodiagoak dituzte.  Ez dute balbularik.  Kalibre txikiagoa duten odol hodietan banatzen doaz arteriolak deitzen direnak.  Arteria- horma 3 geruzez osatuta dago: › Barnekoa edo intimoa (endotelioa)→ zelula epitelialez osatuta. › Erdikoa → lodiena da eta muskulu lisoz osatuta dago. › Adbentizioa edo kanpokoa → ehun konjuntiboz osatuta. Mª José Rodríguez Mª José Rodríguez Mª José Rodríguez  Odola bihotzerantz eramaten dute, aurikuletara.  Horma meheagoa dute arteriek baino baina argia handiagoa.  3 geruza dituzte (arteriaren berdinak): › Barnekoa (endotelioa) → zelula epitelialez osatuta. › Erdikoa → muskulo lisoz osatuta. › Adbentizioa edo kanpokoa → ehun konjuntiboz osatuta.  Zainetako odol presioa baxua izaten da eta balbulak dituzte odolaren errefluxua galerazteko (zain balbulak) Mª José Rodríguez Mª José Rodríguez  Argi arteriala zainarena baino txikiagoa da.  Arteria- horma zainarena baino lodiagoa da.  Arteriek ez dute balbularik, zainek bai.  Zainek odola bihotzerantz eramaten dute eta arteriek bihotzetik kanporantz. Mª José Rodríguez Mª José Rodríguez  Diametro txikien duten odol hodiak dira.  Zelula endotelialez osatutako geruza bakarra dute.  Kapilareetan odola eta zelulen arteko elkartrukea ematen da: odoleko oxigenoa eta nutrienteak zeluletan uzten dira eta odolak zelulek sortutako hondakinak eta karbono dioxidoa batzen ditu.  Zirkulazioa oso mantsoa da kapilaretan, goian aipatu dugun trukea erraztu ahal izateko. Mª José Rodríguez Mª José Rodríguez GORPUTZEKO ARTERIA NAGUSIENAK Mª José Rodríguez GORPUTZEKO BENA NAGUSIENAK Mª José Rodríguez  Atsedenean , bihotzak 70 taupada/minutuko egiten ditu.  Taupaden jatorria: bihotzaren eroapen sistema intrintsekoa. › Nodo Sinoaurikularra(SA ). Eskuineko aurikulan dago eta hemen sortzen da bihotzaren taupada. Kinada (inpultsoa) aurikula bien paretetatik transmititzen da eta aurikula bien uzkurdura eragiten du. Nodo SA bihotzaren “markagailua” dela esaten da. › Nodo Aurikulobentrikularra (AB). Kinada AB-ra heltzen denean His-en faszikulura transmititzen da eta honek bentrikulu bien uzkurtzea eragiten du. › Bideoa: https://medlineplus.gov/spanish/ency/anatomyvideos/000021.ht m Mª José Rodríguez Taupada nodo SA-n sortzen da ↓ Aurikulak zitzikatzen ditu: uzkurdura edo sistole aurikularra ↓ Kinada nodo AB-ra heltzen da ↓ Bentrikuluetara pasatu Hiss faszikuluaren bidez eta bentrikulu guztietara hedatzen da Purkinje zelulen bidez ↓ Bentrikuluen uzkurdura Mª José Rodríguez  ELEKTROKARDIOGRAMA: Bihotzaren eroapen sistema intrintsekoa edo jarduera elektrikoa erregistratzen duen grafikoa da.  Elektrokardiograma egiten duen gailuari elektrokardiografo deitzen zaio. Mª José Rodríguez  Orokorrean, bihotzetik ehunetara irtetzen den odolak O2 asko eta CO2 gutxi du → odol arteriala.  Orokorrean, bihotzera heltzen den odolak ehunetatik CO2 asko du eta O2 gutxi → odol benosoa  Bi zirkulazioa daude: › Haundia edo orokorra › Txikia edo biriketakoa › https://www.youtube.com/watch?v=HYJCPlxaK0I Mª José Rodríguez  ZIRKULAZIO HANDIA EDO OROKORRA:  Odol oxigenatua (garbia) ezkerreko bentrikulutik ateratzen da aorta arteriaren bidez.  Aorta arteria arterioloetan eta kapilarretan adarkatzen da eta organo guztietako zeluletara (biriketara izan ezik) heltzen da, hemen oxigenoa eta nutrienteak utziz.  Kapilareek zeluletako hondakinak eta CO2 hartu eta benuletan elkartzen joango dira eta hauek, ondoren goiko eta beheko kaba benak osatuko dute.  Goiko eta beheko kaba benak eskuineko aurikulara sartuko dira odol ez oxigenatuarekin. Mª José Rodríguez  ZIRKULAZIO TXIKIA EDO BIRIKETAKOA  Eskuineko aurikulatik , odol ez oxigenatua , eskuineko bentrikulura pasatuko da balbula trikuspidearen bidez.  Eskuineko bentrikulutik, odol ez oxigenatua, birika arteriatik biriketarantz aterako da. Birika arteria arterioloetan eta kapilaretan adarkatuko da eta biriketara helduko dira. Bertan elkartrukea emango da, odoleko CO2 utziz eta O2 hartuz.  Behin odola oxigenatuta dagoenean , kapilareek berriro benuletan bilduko dira eta hauek 4 birika benen bidez ezkerreko aurikulan sartuko dira odol oxigenatuarekin. Hemendik odola ezkerreko bentrikulura pasatuko da balbula mitralaren bidez berriro ziklo orokorra edo handia hasiz. Mª José Rodríguez  BIHOTZAREN ZIKLOA: Bentrikuluen sistolearen amaieratik hurrengo sistolearen amaierarte gertatzen diren mekanismo fisiko eta elektriko multzoari deritzo.  Gizabanakoaren ziklo kardiako kopurua minutuko 70 ekoa da. Hau da, ziklo kardiako bakoitzak 0,8 s irauten du.  Ziklo kardiako bakoitzean bihotzaren barrunbeak uzkurdura (sistole) edo erlaxazio ( diastole) egoeran egon daitezke.  GASTU KARDIAKOA Minutuko bihotzetik ateratzen den odol kantitateari deitzen zaio. Gutxi gorabehera 5 litrokoa da. Mª José Rodríguez 1.-AURIKULEN SISTOLEA  Sistole aurikularrak 0,1 s irauten du  Odolez beterik dauden aurikulak uzkurtu egiten dira.  Balbula aurikulobentrikularrak (trikuspidea eta mitrala) zabaldu egiten dira.  Odola bentrikuluetara pasatzen da. 2.-AURIKULEN DIASTOLEA  Aurikulak odolez hustu ondoren erlaxatu egiten dira eta balbula aurikulobentrikularrak itxi egiten dira.  Aurikulak odolez hasten dira berriro betetzen,  Diastole aurikularrak 0,7 s irauten du. Mª José Rodríguez 3.-BENTRIKULUEN SISTOLEA  Bentrikuluak uzkurtu egiten dira aurikulak erlaxatu egiten diren une berean.  Balbula sigmoideoak (aorta et birika balbulak) ireki egiten dira eta odola arteriatarantz (aorta arteria eta birika arteriarantz) ateratzen da.  Sistole bentrikularrak 0,3 segundo irauten du. 4.-DIASTOLE BENTRIKULARRA  Sistole bentrikularra bukatu ondoren bentrikuluak ere erlaxatu egiten dira.  Balbula sigmoideoak itxi egiten dira.  Diastole bentrikularrak 0,5 segundo irauten du  Beraz, esan daiteke bihotza erabat erlaxatuta (bai aurikulak bai bentrikuluak) 0,4 segundoz egoten dela Mª José Rodríguez SISTOLEA DIASTOLEA AURIKULA BENTRIKULUA SISTOLEAMª JoséDIASTOLEA Rodríguez Mª José Rodríguez  Gure gorputzeko zelulek elikagaiak eta oxigenoa behar dituzte.  Bestaldetik, zelulek hondakinak sortzen dituzte arnasketa zelularra burutu ondoren.  Bai lehehengoen bai bigarrenen garraioaz zirkulazio aparatua arduratzen da.  Zirkulazio aparatuak, iraizpen organoetara (birikak, giltzurrunak, larruazala…) garraiatzen ditu hondakinak. Mª José Rodríguez  Ehun likido bat da.  Elementu formeak (zelulak) eta plasmaz (zati likidoa) dago osatuta.  Odolaren zelulak hauek dira: Eritrozitoak, hematiak edo globulu gorriak Leukozitoak edo globulu zuriak Plaketak edo tronbozitoak Bideoa: https://www.msdmanuals.com/es-es/hogar/breve-informaci%C3%B3n-trastornos- sangu%C3%ADneos/biolog%C3%ADa-de-la-sangre/introducci%C3%B3n-a-la-sangre Mª José Rodríguez  Odolaren zati likidoa da: %55 bolumena odolarena= 3 L  Honela dago osatuta plasma: ura, elektrolitoak (sodio, potasio, kaltzio, kloro…), nutrienteak, hormonak, gasak (oxigenoa, karbono dioxidoa…), hondakin produktuak eta proteinak. Proteinen artean baditugu : › Fibrinogenoa: Odolaren gatzapenerako. › Globulinak: Antigorputzak , defentsarako. › Albumina: plasman dagoen proteinarik ugariena.  Plasmaren funtzioa: aurreko elementuak garraitzen ditu.  Sueroa: fibrinogenorik gabeko plasma da. Mª José Rodríguez  Hematiak edo eritrozitoak ere deituak.  Pigmentu gorri bat dute: hemoglobina. Odolari kolorea ematen dio.  Hemoglobinak oxigenoa finkatzen du eta oxihemoglobina konposatua sortzen da.  Kopurua: 4 - 4,5 milioi/mm3 emakumeetan. 4,5 - 5 milioi /mm3 gizonezkoetan.  Disko ahurbiko forma dute eta ez dute nukleorik. Mª José Rodríguez  Funtzioa: Arnas-gasen garraioa (gehien bat oxigenoarena) hemoglobinaren bidez: › Oxihemoglobina (oxigenoari lotuta) › Karboxihemoglobina (karbono dioxidoari lotuta)  Bizitza: 120 egun.  Eritrozitoak barean eta gibelean desegiten dira. Burdina eta zati proteikoa berriro erabiltzen dira eritrozito berriak egiteko.  Eritrozitoen ekoizpena: hezur muinean ematen da; prozesu honi eritropoiesia deitzen zaio.  Eritrozitoen berritze eta desegitearen oreka eritropoietina (EPO) hormonak erregulatzen du (giltzurrunek ekoizten dute gehien bat) Mª José Rodríguez  Leukozitoak ere deitzen dira.  Globulu gorriak baino urriagoak dira.  Kopurua: 8500/ mm3  Nukleoa dute eta mota ezberdinetakoak daude.  Globulu gorriak baino handiagoak dira.  Orokorrean leukozitoen funtzioa gorputzaren defentsaz edo babesaz arduratzea da. Mª José Rodríguez  LEUKOZITO MOTAK: › A) Granulozitoak: Nukleo bakarra dute eta zitoplasman bikor ugari dituzte. Hiru motatan banatzen dira: › Neutrofiloak: Hauen nukleoak 3-5 lobulu izaten ditu. Bakterioak eta gorputz arrotzak fagozitatu eta deuseztatzen dituzte. Mugitzeko edo diapedesirako ahalmena dute. › Basofiloak: Kapilarren hormak zeharkatzeko ahalmena dute. Hantura prozesuetan parte hartzen dute. › Eosinofiloak: Ag-Ac konplexuak fagozitatzeko ahalmena dute. Erreakzio alergikoetan parte hartzen dute. Mª José Rodríguez › B) Agranulozitoak: Nukleo bakarra dute eta ez dute bikorrik zitoplasman. Bi motatakoak bereizten dira: › Monozitoak: Leukozito handienak dira. Makrofagoak ere deitzen dira. Ag-Ac konplexuak fagozitatzen dituzte. Nukleoak babarrun itxura du.  Linfozitoak: Tamaina txikiko leukozitoak. Nukleoak ia zelula guztia hartzen du. Funtzio inmunologikoak dituzten zelulak dira eta fagozitatzeko ahalmena ere badute. Mª José Rodríguez NEUTROFILOA BASOFILOA EOSINOFILOA Mª José Rodríguez LINFOZITOA Mª José Rodríguez MONOZITOA Mª José Rodríguez  Tronbozitoak ere deitzen dira.  Txikiak dira, esfera antzekoak eta nukleo gabekoak.  Kopurua: 250.000/mm3 bakoitzeko.  10 eguneko bizitza dute.  Hezur muin gorrian ekoizten dira megakariozito zeluletatik eta barean eliminatzen dira.  Funtzioa: Odolaren koagulazioan parte hartzen dute eta tapoiaren eraketan. Mª José Rodríguez Mª José Rodríguez  ODOLAREN FUNTZIOAK HAUEK DIRA: › Termorregulazioa: Inguruneko Tª aldaketek gure gorputzaren gain duten eragina txikiagotzen du. › Babes edo defentsa funtzioa: Bakterio eta birusek sortzen duten infekzioen aurrean babesten gaitu globulu zuriei esker. Gainera zauria dagoenean koagulu bat osatzen da zauria taponatuz. › Garraio funtzioa: O2 biriketatik zelula guztietara garraiatzen da hematiei esker eta CO2-ik alderantzizko bidea egiten du. Gainera odoletik nutrienteak banatzen dira zeluletara. Mª José Rodríguez  Giza espeziearen odol taldeak: A, B, AB y 0.  Odol talde bakoitza bereizten duena besteetatik: Eritrozitoen mintzean dagoen antigenoa ( aglutinogenoa) eta plasman dagoen antigorputza (aglutinina)  Odol trasfusio bat egiten denean garrantzitsua da jakitea emailearen globulu gorriak hartzailean sartzean aglutinazioa sortuko duen ala ez.  Odolaren beste ezaugarri bat Rh faktorea da.  Odolean D antigenoa badago Rh-a positiboa da eta ez badago negatiboa. Mª José Rodríguez TALDEA Ag HEMATIAN Ac PLASMAN (antigenoa edo (antigorputza aglutinogenoa) edo aglutinina) A A Anti B B B Anti A AB A eta B - O - Anti A eta anti-B Mª José Rodríguez Mª José Rodríguez Mª José Rodríguez  Sistema linfatikoa honela dago osatuta: › Linfa hodiek : Hauen barrutik linfa doa. › Ehun linfoideek : Barea, amigdalak eta timoa.  Linfa hodiak leku batzuetan pilatu egiten dira ganglioak osatuz. Ganglioak gorputzeko atal ezberdinetan aurkitzen dira: lepoa, besapeak, bularra, ingleak…  Ganglioetan linfozitoak heltzen dira eta antigorputzak sortu.  Funtzioak: › Ehunarteko likidoa odoleraino garraiatu › Heste meharretik gantzak xurgatu. › Erantzun inmunologikoan parte hartu linfozitoak eta antigorputzak ekoiztuz. Mª José Rodríguez  Miokardioko infartua: Miokardioaren nekrosi bat da (zelulen hiltzea). Arteria koronarioen buxaduraren ondorioz, odola ez da ondo iristen bihotzera eta honen muskuluaren zati bat (miokardioa) hil egiten da. Kaltetutako gunea handia bada, heriotza eragiten du. Sintomak: mina bular aldean ezkerreko besora, sorbaldara, lepora edo barailera irradiatu daitekena.  Bularreko angina: Infartuaren antzeko kausak ditu baina kasu honetan arteria koronarioaren buxadura ez da osoa. Toraxeko mina, zurbiltasuna eta izerdi hotza dira honen sintoma nagusiak. Luzarora miokardioko infartua eragin dezake. Mª José Rodríguez  Bihotzeko gutxiegitasuna : Bihotzak organismoaren beharretarako nahiko odol fluxua ezin duenean ponpatu. Kausak izan daitezke: balbulopatiak, arritmiak…  Arritmiak: Bihotz eritmoaren asaldurak dira (takikardia, bradikardia, fibrilazioak… )  Perikarditisa: Perikardioaren hantura da normalean bakterioen, birusen edo ondooen infekzioek eragindakoa.  Endokarditisa: Endokardioaren hantura da. Aurrekoa bezalaxe, bakterio, birus edo onddoek eragindako infekzioek eragiten dute. Mª José Rodríguez  Hipertentsio arteriala: Batazbesteko presio arterialaren igoera kronikoa da bere balore normaletatik , hau da handiagoa 140/90 mmHg baino.  Sintomak: zefalea, bertigoak, palpitazioak, depresioa, mina bular bihotz parean, disnea esfortzua egiterakoan… Mª José Rodríguez  Aneurisma: Arteria baten dilatazio anormala da. Hausten bada kalte larriak izan ditzake.  Arterioesklerosia: Arterien gogortzea da. Elastikotasun puntua galtzen dutenean odol presioa handitu egiten da. Beraz, hipertensioarekin lotuta dago. Kausak: adina edo lipidoen (kolesterol) pilaketa arteriaren barneko paretean.  Barizeak: Benen dilatazio anormalak dira. Odola bihotzera bueltatzea geldoagoa egiten da. Normalean beheko gorputz adarretan agertzen da. Mª José Rodríguez  Ateroesklerosis: Kolesterol plakak arterien barne paretetan metatzea da., ondorioz, arterien argia estutzen da (ateroma plaka bat dela eta), odolaren bidea itxi daiteke eta odolbilduak eratzea errezagoa da.  Tronboflebitisa : Bena baten pareten hanturaren eraginez , barnean odolbatua osotzen denean sortzen da. Lesio batek edo ohean luzaroan egon ondoren edo bihotz gutxiegitasunaren ondorioz gertatutako odolaren gelditasunak sortua izan daiteke. Mª José Rodríguez Mª José Rodríguez Mª José Rodríguez Mª José Rodríguez Mª José Rodríguez Mª José Rodríguez Mª José Rodríguez  Anemia: Odolean globulu gorri gutxi edukitzeari deitzen zaio. Gehien ematen dena ferropenikoa da, hau da burdin faltagatik ematen dena.  Poliglobulia: Polizitemia edo eritrozitosia ere deitzen da. Asaldura bat da non odolean hematokritoa edo globulo gorrien kopurua gehitzen den. Hipoxia kasuetan eman daiteke leku oso altuetan egoteagatik edo hezur muinak globulu gorri gehiegi ekoizteagatik. Mª José Rodríguez  Leuzemia: Odoleko minbizi izenez ezagutzen dena. Globulu zuri anormalak gehitzen direnean sortzen da. Tratamendurik egokiena hezur muinaren trasplantea da.  Hemofilia: Gaixotasun hereditarioa da. X kromosoma rekin heredatzen da eta koagulazio faktore batzun faltagatik odoljarioak maiz gertatzen dira. Gizonezkoetan bakarrik agertzen da.  Tronbozitopenia: Plaketa kopuruaren gutxitzea da (150.000/mm3 tik behera) eta ondorioz odoljarioak izateko joera. Mª José Rodríguez  MEDIASTINOA: Kaxa torazikoaren batez besteko espazioa, bi biriken, bizkarrezurraren eta esternoiaren artean.  Mª José Rodríguez

Use Quizgecko on...
Browser
Browser