Metafisika PDF - Filosofia PDF

Summary

Dokumentu honek metafisikaren kontzeptua eta errealitatearen inguruko hainbat teoria aztertzen ditu, hala nola Platon, Aristoteles, eta beste filosofoen pentsamenduak. Filosofiaren oinarrizko gaiak modu errazean azaltzen dira, eta ikuspegi historiko bat eskaintzen da.

Full Transcript

3 unitatea: Metafisika Sarrera: Metafisikaren kontzeptua oraindik ez dago zehaztuta, baina definizio bezala hau erabiltzen da: Izatearen zientzia. Baita ere honako galderari erantzuten nahi dio: Zer da errealitatea? Etimologikoki aztertuz gero, sobrenaturala adierazi nahi duela eta metafisika jain...

3 unitatea: Metafisika Sarrera: Metafisikaren kontzeptua oraindik ez dago zehaztuta, baina definizio bezala hau erabiltzen da: Izatearen zientzia. Baita ere honako galderari erantzuten nahi dio: Zer da errealitatea? Etimologikoki aztertuz gero, sobrenaturala adierazi nahi duela eta metafisika jainkoaren ingurukoaz arduratzen dela. Errealitatearen jauzia: Metafisika gauzen osotasuna ulertzen saiatzen da. Presokratikoetatik aurrera galdera nagusi hauek hainbat azpi-galdera izan dituzte historian zehar. Lehenengo zalantza hauxe da: Izateaz gain ezereza ere existitzen da? edo bakarrik izatea baino ez dago. Batzuen arabera hala nola Parmenides ez dagoela mugimendurik edo aldaketarik eta ondorioz izateak irauten du den bezala edo Heraklitok esaten duena dena aldatzen dagoela beti. Filosofo batzuen ustez zentzumenen bidez hautematen duguna erreala da, baina beste batzuk, berriz, Ikusten edo entzuten dugun hori itxura baino ez dela pentsatzen dute eta benetako errealitatea eskutuan dagoela, horren adibide giza daukagu Platon nor bere kabernaren mitoarekin oso ondo azaltzen du. Batzuen ustez, erreala den guztia materiala da eta ondorioz ez dago materialik ez den ezer, ordea, beste filosofo batzuk materiaz gain inmateriala den beste erralitate ideal bat dagoela diote. Alde batetik, monistek errealitate bakarra dagoela esaten dute, errealitate hori materiala, ideala, … izan dezake. Bestetik, dualisten arabera bi eremu bereizten dira: Materiala eta izpirituala edo ideala. Azkenik, pluralisten arabera errealitate bakar bat dago baina anitza, elementu askok osatzen baitute. Errealitatearen inguruko teoriak: Presokratikoak izan ziren modu errazional batean errealitatearen inguruan teorizatzen lehenak. Errealitateak bat egiten zuen naturarekin eta physis materialarekin lehen zeukana printzipio edo arje bat. Platon: Platonek Sokratesen ikaslea izan zen historiako lehen sintesia egingo du Parmenides eta Heraklitoren artean. Alde batetik, ideien mundua eta mundu sentsiblea batu behar zituen eta bestetik, ezagutza sentsitiboa eta arrazionala. Platonek mantenduko da ideia honetan: “Ideien mundua da denaren printzipioa”. Bere filosofia guztia oinarrituko delako ideia honetan. Epistemologian Platonek bi ezagutza mota bereizten zituen: doxa edo iritzia (sentipenezko ezagutza) eta epistemea (arrazoizko ezagutza). Metafisikan, berriz, bi errealitate ezberdintzen ditu: sentipenezko mundua (errealitate materiala) eta ideien mundua (errealitate ideala). Ideiak gauza materialez gain ere existitzen dira, ideiak errealitateak dira, ez dira bakarri kontzeptuak edo formak, hau da, errealitate bera dira. Ideia bakoitza bakarra da, betirakoa eta aldaezina. Bakarrik inteligentziaren bidez lortu daitekeena, ezin delako sentipen edo zentzumenen bidez lortu. Horrexegatik platonek bi mundutan erdibitzen du mundua. 1. IDEIEN MUNDUA (Ezkerrean) ​ Ezaugarriak: ○​ Betidanik infinitua: Ideien mundua eternoa eta aldakaitza da. ○​ Immateriala: Ez da fisikoa; ezin da ukitu edo aldatu. ○​ Perfektua: Ideiak perfektuak dira, gauzen benetako errealitatea. ​ Ezagutza: ○​ Arrazoiaren bidez ezagutu: Ideien mundua ezagutzeko, arrazoi hutsa eta pentsamendu logikoa behar dira. Zentzumenak ez dira fidagarriak. ​ Parmenides: Eskema honetan, Parmenidesen ikuspegia ordezkatzen du, mugikortasunaren eta aldaketaren aurka zegoena. 2. ZENTZUMEN MUNDUA (Eskuinean) ​ Ezaugarriak: ○​ Demiurgoak sortua: Demiurgo izeneko izaki batek sortutako mundu materiala da (Platonen mitoaren arabera). ○​ Materiala: Fisikoa da eta aldakorra; guztia sortu eta desagertu egiten da. ○​ Inperfektua: Zentzumenek ikusten duten mundua ideien itzal edo kopia inperfektua da. ​ Ezagutza: ○​ Zentzumen bidez ezagutu: Zentzumenek soilik kopia material inperfektuak hauteman ditzakete, ez errealitate absolutua. ​ Heraklito: Heraklitok aldaketa eta mugikortasun etengabea defendatzen zuen, zentzumenek hautematen duten mundu honetan. Aristoteles: Aristotelesek Heraklitok eta Parmenidesek sortutako eztabaidari erantzun bat ematen dio: Aldaketa guztietan beti zerbait mantentzen da, substantzia. Aldaketa ez da izakitik ez izaterako bidea edo alderantziz. Aldaketa forma berri bat hartzea da. Hiru faktore azaltzen ditu aldaketan: a) beti mantentzen da substantzia (materia); b) forma baten ausentzia (potentzialidadea); c) forma berria hartzea (aktualizazioa). Aktua eta Potentzia ​ Aktua: Zerbait une honetan dagoen bezala izatea. Hau da, gauza bat benetan zer den orain. ​ Potentzia: Zerbait izan daitekeen hurrengo egoera edo eraldaketa. Hau da, gauza batek oraindik ez duen baina eduki dezakeen forma. Adibidea: Arrautza eta Oiloa ​ Arrautza aktuan arrautza da, hau da, une honetan duen forma eta izaera hori da. ​ Baina potentzian oilo bihurtu daiteke, horrek esan nahi du bere barruan oilo bihurtzeko gaitasuna duela. Beraz, gauza bakoitzak aktualtasun bat du (orain duen errealitatea) eta potentzialtasun bat (izan dezakeen errealitatea) ditu. Forma eta Materia Aristotelesek dio forma eta materia kontzeptuak estuki lotuta daudela aktua eta potentziarekin: ​ Materia gauza bat eratzeko oinarrizko osagai hutsa da. ​ Forma horri egitura eta izatea ematen diona da. Aktualizazioa formaren bidez gertatzen da: Materia hutsa ez da ezer berez; forma batek definitzen du. Adibidez, arcilla (materia) ez da berez kopan existitzen, baina arcillak koparen forma hartzen duenean, aktualizatu egiten da. Erreala den guztia osakin hilemorfikoa da. Teoria honen bidez Aristotelesek esaten du gauza guztiek forma eta materia dutela: hyle = materia da eta morfe = forma. Erreala den guztia materiaz eta formaz osatuta dago. Materia eta forma ezinbestekoak dira zerbait erreala izan dadin; bata desagertuz gero, bestea ere. Materia errealitatearen printzipio eratzaile determinagarria da. Determinagarria: zehaztu barik dagoela edo zehaztasunen bat izan dezakeela, beraz, determinagarritasuna lotu egiten da potentzialidadeaz (errealitateak izateko/aldatzeko duen gaitasuna). Zer esan nahi du "Forma substantziala" izateak? ​ Forma substantziala da gauza batek duen izatearen eta identitatearen printzipioa. ​ Gauza bat ez da soilik materia, baizik eta materia + forma elkartzean benetako izatea lortzen du. ​ Forma da egituratzen eta definitzen duena; materiarik gabe ezingo litzateke gauza bat egon, baina materia bera, formarik gabe, ez litzateke ezer determinatu izango. Adibidez: ​ Egur zati bat potentzialki mahai bat izan daiteke, baina ez du mahai izatearen forma hartu arte. ​ Mahaiaren forma substantziala da mahai izatea errealitatean finkatzen duena. Lehenik eta behin gauzak materiaz eta formaz osatuta daude. Materia potentzian dago: Materiak forma bat har dezake, baina oraindik ez du hartu. Adibidez, lehen esan dudan bezala arcilla potentzian ontzi bat da. Forma aktuan dago: Formak materia eraldatzen du, gauza bat definitzen duen identitatea edo aktualtasuna emanez. Adibidez, arcilla forma hartzen duenean, ontzi bihurtzen dela. Irudian bi printzipio azpimarratzen dira: ​ Printzipio eratzaile determinagarria (materia): Materiak forma hartu aurretik duen egoera. Materiak "izatearen ahalmena" dauka, baina forma behar du determinatua izateko. ​ Printzipio eratzaile determinatzailea (forma): Formak materia determinatzen du, gauza bati izaera eta esentzia emanez. Formak materia definitzen eta errealitate bihurtzen du. Azkenik, irudian azpimarratzen da formak materiari aktualizazioa ematen diola. Materiak, potentzialtasun hutsean dagoenean, ez du izate zehatzik; forma batek soilik definitzen eta osatzen du gauza bat. Agustin hiponakoa: Inperio helenistikoaren gainbeheraren ondoren interes etikoak eta erlijiosoak asko nagusitu ziren, eta kristautasuna krisi itzela eragin zuen. Ondorioz Greziako kosmosaren eta naturaren inguruko ikuspegiak inportantzia asko galdu zuten. Patristika Elizako aitonen kristau filosofia da, haien pentsamendua Platonen eta, bereziki, neoplatonismoaren eraginpean garatu zena. Filosofia honek mundu sentikorra (fisikoa) eta ideien mundua (ez-materiala) bereizten ditu. Platonen arabera, egia ideien munduan aurkitzen da, eta neoplatonismoan, Plotinoren doktrinaren arabera, azken errealitatea Bat-a da. Patristikaren barruan, Bat hori Jainkoarekin identifikatzen da, eta horrela, kristau pentsamendua eta filosofia greziarra juntatzen dira Iraultza zientifikoa: Kopernikok iraultza zientifikoa hasiera eman zion bere eredu heliozentrikoa proposatu zeuenean. Planeten higidura zehaztasun handiagoz iragarri zuen eta lurraren higidurak adierazi zituen: Errotazioa, translazioa eta deklinazioa. Metafisika tradizionalaren kontzeptuen krisia gertatzen da, Kopernikoz gain, Brahe, Kepler, Galileo eta Newton bezalako zientzialarien lanei esker. Gutxika gutxika mekanizismoa nagusitzen joan zen, unibertsoa makina bat bezalakoa dela, erloju-mekanismo baten antzekoa, esaten duen korrontea. Descartes: Faltsua egiarengandik ezberdindu nahi du Descartesek. Honetarako, dena jartzen du zalantzan hasieratik (zalantza metodoa erabiliz). Hauxe da egia aurkitzeko tresna, beraz ez da eszeptizismo hutsa. Hasieratik hasita filosofia guztia berriro pentsatu behar da. Sentipenezko ezagutza lehenengo. Sentipenek engainatzen gaituzte. Pertzepzio batek behin baino gehiagotan engainatu gaitzake. Behin engainatuz gero, zergatik ez beti? Sentipenek ez dute beti zuzen pertzibitzen, beraz, sentipenen bidez ezagututakoa zalantzan jarri daiteke. Sentipenak fidagarriak ez direnetik, sentipenen bidez jasotako errealitatea, hau da mundua, ez da fidagarria, beraz, zalantzan jar dezaket mundua bera ere. Beharbada ametsetan bezala gerta dakiguke. Ametsetan gaudenean ez dakigu ametsetan gaudela, beraz, nork esaten digu errealitatea bera ez dela ilusio hutsa? Gure pentsatzeko eta arrazoitzeko gaitasuna zalantzan jar daiteke. Imajinatu jeinu gaizto bat, beti engainatzen gaituena, gure usteak okerrak izan arren zuzenak direla sinestaraziz. Baliteke beti akatsak egitea, egia eta gezurra nahastea. Halaber, Jainkoak ere gu engainatzeko modua izango balu, agian tuntunak izango ginateke eta ezer benetan ulertzeko gai ez ginateke izango. Hau da, ezin dugu ziur jakin gure ezagutzak benetan fidagarriak diren. Badago zalantzan jarri ez daitekeen zeozer: nik neuk pentsatzen dudala, gauzak zalantzan jartzen ditudala, eta aldi berean, existitzen naizela. Horrexegatik ezin dut zalantzan jarri ni neu gauzak zalantzan jartzeko gai naizela. Hori Cogito Ergo Sum = pentsatzen dut, beraz banaiz da. Horrenbestez, cogitoarekin 3 errealitate edo substantzia ezberdintzen ditu: res cogitans, res extensa eta res infinita. Perfekzioaren argudioa ​ Argudio honek dioenez, perfektua den izaki bat existitu behar da, Jainkoa hain zuzen. ​ Oinarritzen da pentsamendu platonikoan eta tomistikoan, non perfektuena beti erreala izan behar duen. ​ Ideia nagusia da gizakiok perfekzioaren ideia dugula, eta ideia horrek ezin du existitu Jainkoa benetan existitu gabe. Kausalitatearen argudioa (Kaosmotologikoa) ​ Aristoteles eta Tomas Akinokoaren filosofiaren oinarria da. ​ Dena kausa baten ondorioa bada, ezin dugu kausen kate amaigabe bat izan, beraz, lehen kausa bat egon behar da, eta kausa hori Jainkoa litzateke. Argudio ontologikoa ​ Jainkoa “pentsa daitekeen izaki perfektuena” dela dio. ​ Pentsa dezakegun izaki perfektuena existitzen ez bada, ezin da perfektuena izan, beraz, Jainkoa existitu behar du. ​ Geroago, Descartesek ere defendatu zuen argudio mota hau. Kant: Kritizismoaren arabera, arrazionalismoak zein enpirismoak dute arrazoia zentzuren batean, ezin baitugu arrazoiaz edota zentzuez paso egin erreala dena ezagutzerakoan. Biak dira beharrezkoak. Metafisikari kritika bat egingo dio, bere buruari galdetuko dio ia metafisikaren erabilera zuzena den ala ez. Ezagutza sentsiblearekin ezagutu ezin ditzakegun gauzen ezagutzarik izan dezakegu? Horren ondorioz metafisika ez dela zientzia bat adieraziko du. Gai metafisikoak ezin direlako enpirikoki edo zentzuen bidez ezagutu. Fenomenoak eta noumenoak bereizi zituen, non fenomenoak zentzuen bidez frogatu daitezkeen gertakariak dira eta, bestetik, noumenoak gertakari horien benetako esentzia, ideia dira. Arima, mundua edo Jainkoa bezalako terminoak noumenoak direnez ezin dira enpirikoki aztertu, ezin dira zientziaren bidez baieztatu edo ezeztatu; horregatik metafisika ez da zientzia bat. Idealismo traszendentala arrazionalismoaren eta enpirismoaren arteko sintesia da. Arrazionalismotik hartzen du dena existitzen dela (baita noumenoak ere) eta enpirismotik soilik fenomenoak ezagutu daitezkeela (metafisika ez baita zientzia bat). Nietzsche: Nietzschek zegoen filosofiarekin apurtzen du. Bere sistema filosofikoa, bitalismoaz gain, irrazionalistatzat ere hartu izan da, besteak beste; bereziki arrazionalismoari eginiko kritikagatik. Norbaitek gure bizitza gidatzen baldin badago esan nahi du gizakiak esklaboak baino ez direla eta horregatik Nietzschek kritikatuko du gizakiaren metafisikaren eta moralaren beharra, jainkoa gizakiaren bizitza hiltzen duelako. Kristautasunak mundu ideal eta faltsu bat asmatu du berezitasun batzuekin: instintuen erabilera beheratzen du eta benetako mundu hau mesprezatzera bideratzen du gizakia. Balore bakar batzuk irakasten ditu: obedientzia, sakrifizioa... eta bekatua sarrarazi zuen gure bizitzan. Honi dekadentzia edota nihilismoa deitzen da. Jainkoa da beraz, bizitzaren kontrako oztopo bat, eta horregatik akabatu behar dugu berarekin. Nietzschek Jainkoa suntsitu eta hila nahi du horrela berarekin erlijioa, morala eta metafisika suntsituaz. Jainkoaren hilketak edo bere existentziaren ezeztapenak okzidenteko historia eta kulturaren pilareen suntsipena dakartza. Kultura modernoan ez dago jainkoarentzako lekurik. Metafisikari kritikak: Metafisika, zentzumenek gainditzen dituzten objektuak ulertzea helburu duen jakintza, historian zehar askotan zalantzan jarri da. Filosofia kritikoak dio metafisikak ez duela ziurtasunik eskaintzen. Aztertzen diren hiru kritika mota daude: Kritika Epistemologikoa: ​ Ockham: Arrazoitzen duenez, metafisikak ezin du ezer egiaztatu modu zehatzean. Zentzumenetan eta esperientzian oinarritutako jakintza baino ez da fidagarria. ​ Hume: Metafisika kritikatu zuen, uste baitzuen egia aurkitzeko modu bakarra esperientzia zentzumenetan oinarritzea dela. Hortik kanpo, ezin da jakintza ziurra izan. ​ Kant eta Wittgenstein: Bi pentsalari hauen ustez, metafisika ez da zientzia bat, zeren eta ez baitu ezer zehatz-mehatz azaltzen edo frogatzen. Kritika Etiko-Morala: ​ Nietzsche: Metafisikaren kritika sakona egiten du, esanez metafisikak tradizio moral autoritarioak indartzen dituela. Honek gizakien askatasuna mugatzen du eta ohitura moral zaharrak inposatzen ditu. Nietzschek errealitateari aurre egiteko modu osasuntsuagoak proposatzen ditu. Kritika Historiko-Politikoa: ​ Marxismoa: Marx eta marxistek metafisika kritikatzen dute, esanez errealitate sozial eta materiala ukatzen duela. Horren arabera, metafisika klase-dominazioarekin lotuta dago, ideologia hegemoniko baten aldeko tresna bihurtzen baita. Jainkoaren inguruko ikuspegiak: Atal honetan Jainkoaren ideia eta erlijioaren inguruko ikuspegi eta kritika nagusiak aztertzen dira: Ontologismoa: ​ Ontologismoaren arabera, Jainkoa ezinbestekoa da ulermen eta existentzia osoarentzat. Jainkoaren ideia argudiatzen dute ezinbestean errealitatearen oinarri dela. Hala ere, askok kritikatzen dute hori, ideia bera edukitzeak ez duelako Jainkoaren existentzia frogatzen. Agnostizismoa: ​ Agnostikoen ikuspegia: Esaten dute ezin dela ziurtatu Jainkoa existitzen den edo ez. Ezin dugu erabat jakin Jainkoaren existentziari buruzko ezer, ez baitago horretarako froga zehatzik. Ateismoa: Ateismoak Jainkoaren existentzia ukatzen du, eta hainbat arrazoi eskaintzen ditu: ​ Feuerbach: Jainkoa gizakien desioen proiekzioa dela dio. Jainkoaren irudiak gizakiaren nahiak adierazten ditu, eta erlijioa alienazio tresna bihurtzen da. Gizakiak Jainkoa behar duela sinestea gizakiaren ahultasunaren erakusle dela uste du. ​ Marx: Marxek erlijioa "herrien opioa" deitzen du, gizartea engainatzeko eta zapalkuntza justifikatzeko tresna dela iradokiz. Bere arabera, Jainkoaren ideia gizakiaren sufrimenduaren isla besterik ez da. ​ Freud: Jainkoaren ideia psikologikoki azaltzen du. Dioenez, Jainkoaren irudia jatorrian aitarekiko dependentzia eta segurtasun beharrak asetzeko sortu zen. ​ Sartre: Sartrek Jainkoaren existentzia ukatzen du, humanismoari eta askatasunari garrantzia emanez. Jainkoaren gabezia onartzea garrantzitsua da gizakiaren askatasuna eta erantzukizuna azpimarratzeko. ​ Camus: Camusek Jainkoa ukatzen du sufrimenduaren eta bizitzaren absurduaren erantzun gisa. Dioenez, gizakiak zentzua aurkitu behar du Jainkorik gabe.

Use Quizgecko on...
Browser
Browser