ARTE ESZENIKOEN HISTORIA-Erromantizismoa PDF

Summary

Dokumentuak Erromantizismoaren historia eta bere ezaugarriak aztertzen ditu, batez ere antzerki eta literatura esparruetan. Alemaniako eta Frantziako erromantizismoaren ezaugarriak nabarmentzen ditu, eta Erromantizismoaren goraldia eta ezaugarriak azaltzen ditu.

Full Transcript

5. ERROMANTIZISMOA Aurreko gaian ikusi dugu Errenazimentua Italian sortu eta, ondoren, Europan zehar zabaldu zela. Antzeko zerbait gertatu zen Erromantizismoarekin. Alemanian sortu zen lehenik, eta Frantziara eta Espainiara zabaldu zen gero. Al em ani ako ant z erkia Aurreko mendeetan, antzerkiak E...

5. ERROMANTIZISMOA Aurreko gaian ikusi dugu Errenazimentua Italian sortu eta, ondoren, Europan zehar zabaldu zela. Antzeko zerbait gertatu zen Erromantizismoarekin. Alemanian sortu zen lehenik, eta Frantziara eta Espainiara zabaldu zen gero. Al em ani ako ant z erkia Aurreko mendeetan, antzerkiak Europan izan zuen goraldia ez zen Alemanian gertatu, hainbat arrazoi direla medio: zentralismo politikorik eza, luteranismoaren eragina, latinaren erabilera testuetan, etab. Bazen, ordea, herri-antzerkiaren tradizioa, esaterako, inauterietako fartsa moralizanteak (antzezpen horiek oso zabalduta zeuden aspalditik). Horren adibide Hans Sachs13 zapatari poeta dugu, bi mila interludiotik gora idatzi zituena inauterietako antzezpenetarako. Tradizio horrekin batera, Alemanian ohikoak izaten ziren Ingalaterrako antzerki-talde ibiltarien antzezpenak, zeinetan bufoiaren (clown) figura funtsezkoa izaten baitzen. Eduki komikoa nagusi izaten zenez, haietan ez zen falta makilakadarik, txiste lizunik eta liskarrik. Hortik sortu omen zen alemaniarrek oso maite duten Hanswursten figura komikoa (Jon Saltxitxa, euskaraz). Hori dela eta, oso sustraituta zegoen herriaren gustuan arrunta eta fantastikoa —edo barrea eta negarra— nahasten zituen antzerkia, eta, hortaz, ez zen oztoporik izan Erromantizismoaren planteamendu berriak onartzeko. Sturm und Drang mugimendua Alemaniako literatura- eta kultura-mugimendu bat izan zen, erromantizismoaren aurrekoa. 1776. urtean Klinger-ek idatzitako Sturm und Drang (Ekaitza eta bultzada) obratik hartu zuen izena. Mugimendu horren jarraitzaileek sentiberatasunaren garrantzia azpimarratzen zuten arrazionalismoa bazter utzita, eta Frantziako antzerki klasikoaren arauei jeinuaren originaltasuna kontrajartzen zieten. Mugimendu horren ezaugarri nagusiak hauek izan ziren: Alemaniako antzinako izpiritua eta sena aldarrikatzea, eta garaiko gizarte-konbentzioak haustea. Mugimendu horren garrantzi historiko handia, sortu zituen lan originaletan baino gehiago, beste honetan datza: bideratu zituen harreman eta adiskidetasun pertsonaletan, eta joera erromantikoetan izan zuen eraginean. Adibidez, Sturm und Drang mugimeenduan daukate jatorria Goethe-ren Werther nobelak eta Schiller-en Bidelapurrak antzerki-lanak. Planteamendu horietatik abiatuta, antzerki erromantikoak ezaugarri hauek izan zituen gero: – Unitate-legeak ez betetzea. – Nia nagusi izatea, munduaren ikuspegi subjektiboa. – Natura eta paisaia egilearen aldartearen adierazlea izatea. 13 Wagnerren Nurenbergeko maisu kantariak operako protagonistetako bat da Sachs. 28 – Eguneroko errealitatetik ihes egin nahian, Erdi Aroa berreskuratzea, istorioak garai horretan kokatzeko. – Gaua, hilobiak eta hondakinak erabiltzen dira gertakizuna girotzeko. – Heroiaren zorigaiztoko pasioari damaren erabateko inozentzia kontrajartzen zaio. Bestalde, azpimarratu behar da erromantikoek poesia izan zutela adierazmolde gustukoena eta ez zela antzerkia izan haien generorik emankorrena. Antzerkigi leak – Johann Wolfgang von Goethe (1749-1832): Alemaniako erromantizismoko idazle gailenetakoa. Ezin antzeztuzko obrak idatzi zituen (Fausto obra tragikoa bada ere, egokiagoa da irakurtzeko, antzezteko baino). Bestelako generoetan gailendu arren, antzerkiari loturiko ardurak izan zituen: Weimar hirian, dukearen aholkularia izateaz gain, Dukearen Antzokiko zuzendaria izan zen. Ahoskera- eta imintzio- arautegi bat egin zuen aktoreentzat. – Friedrich Schiller (1759-1805): Alemaniar idazle nagusietakoa. Antzerkigile gisa ez ezik, olerkari eta literaturaren teorialari gisa ere nabarmendu zen (adibidez, Schillerren poesian oinarritu zen Beethoven, Alaitasunaren ereserkia sortzeko). Antzerki-lan poetikoek eta, batez ere, historia-gaietan oinarritutakoek eman zioten, dena dela, ospe handiena. Aipagarriak dira, besteak beste, Bidelapurrak, Don Karlos eta Gilen Tell maisulana. Lan horietan ustelkeriaren eta injustiziaren salaketa, eta askatasunaren aldeko borroka izan zituen gai. Frantziako antzerki erromantikoa Frantziako Iraultzak erromantizismoa zabaltzen lagundu zuen. Iraultzaren eta Erromantizismoaren ideia berriek aurreko tradizioa baztertzea ekarri zuten eta, halatan, unitate-legeak, begirunea gordetzea, gustu ona eta egiantzekotasuna alboratu zituzten. Baina antzerki erromantikoa nagusitu aurretik, tarteko genero bat zabaldu zen Schillerren Bidelapurrak obraren eta garai hartan modan egon zen folletoi-nobelaren eraginez: melodrama. Melodraman ikuspuntu manikeo batetik tratatzen ziren pertsonaiak (esaterako: gaiztoak, oso gaiztoak, eta bihotz onekoak, berriz, oso bihotz onekoak) eta ohikoa izaten zen pertsonaia hauek agertzea: zorigaiztoko bizitza izan zuen pertsona heldua, pertsonaia koldar baten jazarpena jasaten zuen neska gazte babesgabea, eta gazte prestua, koldarra zigortu eta neska gaztearekin ezkondu ohi zena. Antzezpen horietan, dantza eta musika tartekatzen ziren (melodrama: drama musikaduna). Frantziako antzerki erromantikoa melodramaren eskema horretatik aldendu zen. Schillerren eta Shakespeareren antzerkigintza eredu hartuta, erromantikoek drama historikoa izan zuten gogoko. 29 Antzerkigi leak – Victor Hugo (1802-1885): Hernani14 obra idatzi zuen. Erromantikoek gogoko zuten exotismoa dela eta, Espainian kokatu zuen gertakizuna: Zaragozan eta Aragoiko mendietan, hain zuzen. Gertakizunean, politikaren azpijokoak eta bidelapur baten maitasun-istorio tragikoa nahastu zituen. Obra horren estreinaldia oso istilutsua izan zen. Hain istilutsua ezen estreinaldi hori Hernaniren gudua izenez ezaguna baita. Gau hartan, batetik, antzerki klasikozaleak bertaratu ziren antzokira, eta, bestetik, erromantizismoaren jarraitzaile gazteak (haien artean Gautier eta Nerval15 poetak). Antzezpena hasi bezain pronto irain- eta txalo-borrokan hasi ziren bi taldeak. Hurrengo egunetako antzezpenetan modu berean jokatu zuten bi taldeek, eta istiluak errepikatu ziren. Espainiako antzerki erromantikoa Espainiara berandu heldu zen erromantizismoa. Independentzia Gerrak lehenik eta Fernando VII.aren absolutismoak gero haren agerpena atzeratu zuten (izan kontuan erromantizismoa guztiz iraultzailea zela). Espainiakoa, beraz, erromantizismo berankorra izan zen. Hori dela eta, aparteko ezaugarriak izan zituen Espainiako erromantizismoak: – Gaia amodioari buruzkoa izaten zen (amodio ezinezkoa eta erabat perfektua), eta Erdi Aroan kokatua. – Heroiak politika-injustiziei aurre egiten zieten pertsonaia ia mitikoak izaten ziren. Unitate-legeak, jakina, ez ziren betetzen. Antzeztokiei dagokienez, garai hartan patioak desagertu ziren eta, ondorioz, eszenografia berria eta aberatsagoa erabiltzen hasi ziren antzoki berrietan. Antzerkigi leak – José Zorrilla (1817-1893): Zorrillaren elezahar-giroko erromantizismoak arrakasta handia izan zuen. Idazle oparoa izan zen eta bi genero landu zituen batez ere: olerkigintza eta antzerkia. Antzerki-lanetan gai historikoak eta elezaharretakoak landu zituen. Zorrillaren obren artean aipatzekoa da haren lanik entzutetsuena: Don Juan Tenorio, Don Juan-en mitoan oinarritutakoa. Obra horretan, Don Juan pertsonaiak hildakoei trufa egiten die, eta emakumeak liluratu eta 14 Gertakizuna Aragoin kokatu zuen. Pirinioetara egindako bidaia batean, Euskal Herrian (Pasaian) geratu zen denboraldi batez. Hortik hartuko zuen, nonbait, Hernani izena. 15 Geroago Parnasianismoa sortu zuten, Erromantizismoaren eta Errealismoaren kontrako literatura-joera. 30 engainatzen ditu. Pertsonaia hori Espainiako literaturak lehenago sortutakoa da (Tirso de Molinaren Sevillako engainatzailea eta harrizko gonbidatuan). Sortu ondoren, Don Juan pertsonaia laster zabaldu zen mendebaleko Europa guztira. Aipaturiko Tirso de Molinaren eta Zorrillaren obretako protagonista izateaz gainera, literatura-drama eta musika-lan europar ugarirena ere izan da: Molièreren Don Juan ou Le Festin de pierre, Lord Byron-en Don Juan, an epic satir, Mozart-en Don Giovanni opera, eta Richard Strauss-en Don Juan poema sinfonikoa. Antzokiak Erromantizismoak ekarritako berrikuntzen artean, honako hauek aipatu behar dira: – Kaxoi erdiko agertokia erabiltzeko joera zabaldu zen. Agertokiak gela baten itxura hartzen zuen, eta ikusleek hondoko eta alboetako paretak ikusten zituzten. – Horrekin batera, panorama esaten zaion dekoratua erabili zuten. Panorama oihal bat zen, agertokiaren hondoan jartzen zena eta alboetatik, kurba eginez, luza zitekeena. Argi-itzalen jokoak egiteko erabiltzen zuten. – Gasa erabiltzea, argiztapena erregulatzeko. Horrela, sala ilunantzean jartzen zuten, ikusleen arreta eszenan zentratzeko. Dena dela, gasa erabiltzea arriskutsua zen; izan ere, gasak hainbat eta hainbat sute eragin zuen antzokietan. 31

Use Quizgecko on...
Browser
Browser