2.DBH - Gizarte 2A - Herri Germaniarrak (PDF)
Document Details
Uploaded by Deleted User
Tags
Summary
Dokumentuak herri germaniarrak aztertzen ditu, Erromako Inperioaren historiaren barruan. Informazioa proposatzen du, herri germaniarren eta Erromako Inperioaren arteko harremanei, Germaniar Inperioaren ezaugarriei eta haien lurraldeei buruz.
Full Transcript
2.DBH - Gizarte 2A Sarrera Lehen ebaluaketa Herri germaniarrak 1. Erromatar Inperioaren etsaiak Erromatarren eta Germaniarren arteko harremana: Herri germaniarrek (edo barbaroek) Erromatar Inperioaren 2.DBH - Gizarte 2A...
2.DBH - Gizarte 2A Sarrera Lehen ebaluaketa Herri germaniarrak 1. Erromatar Inperioaren etsaiak Erromatarren eta Germaniarren arteko harremana: Herri germaniarrek (edo barbaroek) Erromatar Inperioaren 2.DBH - Gizarte 2A Sarrera Lehen ebaluaketa mugak betidanik jazarri zituzten, baina K.o. I mendetik aurrera barbaroek erromatarren mugetan egiten zuten presioa handitu zuten, haien lurraldeak konkistatzeko nahiaz. Erromatar Inperioak herri germaniarrak kontrolpean izateko heziak eraiki zituzten, ez bakarrik haien erasoengandik babesteko, haien lurraldea finkatzeko ere baizik. Europa iparraldean horrela finkatzen zuten lurralde erromatarra. Harresi horrek desberdintzen zituen herri germaniarrak eta erromatarrak. Toki bakoitzean bakoitzak bere kultura propioa zeukan, eta bakoitzak ezarritako legeak betetzen zituzten. Hortaz, nahiz eta batak besteengandik gertu egon, lurralde bakoitzean bakoitzak bere ohiturak zituzten. Erromatarrek haien kode zibila zuten, barbaroek bestalde beste arau batzuekin jokatzen zuten. Barbaro taldea Barbaro hitza Barbaro hitza “arrotza” edo "kanpotarra" izendatzeko erabiltzen zuten greziarrek, erromatarrek eta beranduago kristauek. Exonimo bat zen, hau da, hizkuntza desberdinen arabera aldatzen zen hitza. Hitzez hitz itzulita "zezeltzen duena" edo "gaizki hitz egiten duena" esan nahi du barbaro hitzak. Erromatar Inperioak inbaditzen zituen herriak izendatzeko erabiltzen zuten. Gaur egun, herri germaniarren itxura zein zen ikusita, pertsona basati, gupidagabe eta bihozgabeak deskribatzeko erabiltzen da barbaro hitza. Erromatar limes-ak 2.DBH - Gizarte 2A Sarrera Lehen ebaluaketa Limes terminoak "muga" esan nahi du latinez, eta horrela deitzen zaio Erromatar Inperioaren mugei. Limes-ak egonkorrak izan ohi ziren. Harriz egindako harresia zeukaten gehienetan, eta normalean gaztelu, gotorleku eta zaintza dorrez orniturik egon ohi ziren. Distantzia jakin batera dorre edo gotorleku desberdinak kokatzen zituzten harresiaren beste aldeko etsaiak kontrolpean izateko. Merkatariak erakartzeko erabiltzen ziren mugak eta soldaduen familiak ere inguruan kokatu ziren, batzuetan herriak edo kanpamenduak sortuz, gero etorkizunean truke zentro bihurtuko zirenak (nahiz eta atzerritarren erasoak jasan). Europa iparraldean barbaroek Rhin eta Danubio ibaiek sortzen zuten muga naturaletik at bizi ziren. Muga hori aprobetxatzearren, erromatarrek harresi handiak eraiki zituzten barbaroen inbasioei aurre egiteko. 2.DBH - Gizarte 2A Sarrera Lehen ebaluaketa 2.DBH - Gizarte 2A Sarrera Lehen ebaluaketa Barbaro baten bustoa Herri germaniarren agintariak 2.DBH - Gizarte 2A Sarrera Lehen ebaluaketa 2.DBH - Gizarte 2A Sarrera Lehen ebaluaketa Zaldun eta soldadu barbaroak 2. Herri germaniarrak Herri germaniarrak Erromako mendebaldeko inperioa garaitu zuten 2.DBH - Gizarte 2A Sarrera Lehen ebaluaketa Herri germaniarrak Europa osotik zabaldu ondoren hegoaldean zeuden lurraldeak konkistatzen hasi ziren. Herri germaniarrak Rhin ibaiaren ekialdean eta Danubio ibaiaren iparraldean kokatuta zeuden, eta haien nahia erromatarren aurka egitea zen. Horregatik, Europako mendebaldea eta ekialdea konkistatu zituzten, eta poliki poliki Erroma ere konkistatzen hasi ziren. IV. mendeko bukaeran, germaniarrak masiboki Erromatar Inperioan hasi ziren sartzen. Erromatarrak etsai gogorrak ziren, baina azkenik, V. mende amaieran Erroma konkistatzea lortu zuten (476. urtean hain zuzen ere), Odroako generalak Mendebaldeko inperioa bereganatuz. Jasaten ari ziren egoerari aurre egiteko, 395. urtean Teodosiok Erromatar Inperioa bitan zaitu behar izan zen, Mendebaldeko eta Ekialdeko Inperioak sortuz. Mendebaldeko erromatar inperioaren hiriburua Erroma zen eta enperadorearen izena Honorio. Ekialdekoan, bestalde, bere anaia jarri zuen, Arcadio, eta hiriburua Konstantinopla izan zen (Bizantzio zen bere jatorrizko izena, gaur egungo Turkia). Erromatar inperioa 395. urtean Herri Germaniar desberdinak 2.DBH - Gizarte 2A Sarrera Lehen ebaluaketa Herri germaniar ugari topa ditzakegu Europan zehar V. mende amaiaeran. Ezagunenak hauek dira: Bisidogoak: Godoen beste talde bat izan zen. Europa osotik sakabanatu ziren, lehendabizi Italiatik hasita, erromatarren aurkako gudekin (Adrianapoliseko guda, k.o. 376 urtean), baina baita Galiatik ere. Baina frankoen agerpenarekin hegoalderantz jo zuten, Iberiar Penintsulan kokatuz. Espainiarren aurrekariak izango dira. Frankoak: Frantziako erdialdean kokatzen ziren. 507. Urtean bisigodoak konkistatu egin zituzten, eta espanditu egin zen Ostrogodoak: Godo talde bat izan zen, gaur egungo Europako ekialdean kokatzen zirenak. Erromatar Inperioaren gainbehera ondoren, ostrogodoek Italiako zonaldea menperatu zuten. Denborarekin, ostrogodoak frankoen erasoekin desagertzen joan ziren, gehienak esklabu bezala saltzen edo hiltzen. Saxoiak: Antzinako tribu germaniarra zen, Europako iparraldean kokatzen zena. Herbehereetan kokatzen ziren, eta beranduago Britainia inbaditzen hasi ziren, etorkizunean Ingalaterra izango zena. Sueboak: Ipar Europatik etorritako germaniarrak ziren. Jatorrizko lurraldea Itsaso Baltikoaren inguruan zegoen, Europa iparraldean. Bisigodoek suntsitu zituzten, hortik aurrera haien menpe izanez. Bandaloak: Europa erdiko herri germanikoak ziren eta Itsaso Baltikoko inguruetan bizi ziren, baina Erromatar Inperioaren konkista gertatu zenean hegoalderantz jo zuten, Afrikarantz hain zuzen ere, bisigodoekin lehian hasi baitziren. Bizantziarrak (hau da, ekialdeko Erromako Inperioak) VI. mendean garaitu zituzten. 2.DBH - Gizarte 2A Sarrera Lehen ebaluaketa 3. Herri germaniarren ezaugarriak Politikako ezaugarri nagusiak 2.DBH - Gizarte 2A Sarrera Lehen ebaluaketa Politikan monarkia dugu nagusi, non erregearen figurak garrantzi handia izango duen, bera izango delako guztien buruzagi. Bere azpitik nobleak zeuden, politikan haritzen zirenak, baina haien gainetik beti erregea egongo zen, beti azken hitza baitzuten (beraiek ia guztia adosten zutelako). Bestalde, bazeuden erregearen esanetan lan egiten zuten karguak, hala nola kondeak, dukeak eta markesak alde batetik, eta bestetik gotzainak eta abadeak. Erregearen basailuak ziren, hau da, erregearen menpe lan egiten zuten. Botere gutxiko pertsonek ez zuten erregearen babesik jasotzen. Ekonomiaren ezaugarri nagusiak Nobleek eta erregeek ekonomia menperatzen zuten. Ekonomiaren zati nagusia nekazaritzarena eta abeltzaintzarena zen, eta horregatik. lurrak oso garrantzitsuak ziren gizartearentzat eta ekonomiarentzat. Erregeak bere boterea adierazten zuen gazteluak eta palazioak erabiliz, eta inguruan lurrak egoten ziren. Hauek ekonomiaren menpe egoten ziren, hau da, uzta ona ez bazegoen dirurik ez zen egongo, eta beraz, ekonomikoki urte denboraldi kaskarra izango zuten. Gizartearen ezaugarri nagusiak 2.DBH - Gizarte 2A Sarrera Lehen ebaluaketa Hiriek eta bizimodu hiritarrak garrantzia galdu zuten, eta merkataritza eta eskuzko ekoizpenak desagertu egin ziren ia. Baserriratze-prozesua erabat nagusitu zen, biztanle gehienak landa-eremuetan finkatu baitziren. Hizkuntza-batasunean latina hedatu egin zen, eta termino germaniarrak bereganatu zituen. Kultura/erlojioaren ezaugarri nagusiak Kristautasuna Herri germaniarren erlijio ofiziala izan zen, nahiz eta jatorriz politeistak izan (jainko askotan sinestea). Mitologia germaniarra mitologia nordikoarekin lotuta dago, antzinako eskandinaviar kulturako jainkoen inguruko istorioak batzen dituen mitologia. erlijio honek jainko oso ezagunak ditu: Odin, Thor, Loki, Balder, Bure… etab. V. mendean, Europan monakotza edo monjeen bizimodua sortu eta hedatu zen. Gizarte-bizitzatik aldenduta eta otoitzari emanda bizi ziren. Hasieran, bakarrik bizi ziren, baina geroago, elkarteak sortzen eta taldean bizitzen hasi ziren. Mendebaldeko Europan, monakotzari lotutako antolamendurik ohikoena abadia zen: abade batek gobernatutako monje-elkartea. Baziren, ordea, abadesa batek zuzendutako moja-elkarteak ere. Germaniarren kultura nahiko pobrea izan zen erromatarrekin konparatuta. Germaniarrek latina berenganatuz joan ziren hizkuntza hori ikasi eta haiena sortu arte. Herri gerlariak eta nomadak zeuzkaten kultur aberatsa garatzea oso zaila zen, horregatik hasieran haien artea, eskultura mugikorretara edota apaingarrietara mugatzen zen. 2.DBH - Gizarte 2A Sarrera Lehen ebaluaketa Nekazari germaniarrak Germaniar errege kristaua 4. Bisigodoak Nortzuk ziren Bisigodoak? 2.DBH - Gizarte 2A Sarrera Lehen ebaluaketa Bisigodoak herri germaniarretako bat izan ziren, godoen taldekoa. Europatik zehar migrazioan ibili ziren, eta beste godoen kontrara (ostrogodoak) Hispania aldean kokatu ziren. Suebo, bandalo eta alanoen aurka borrokatu zuten, lurraldeen erabateko batasuna lortuz. Lehen esan bezala, bisigodoak godo tribukoak ziren. Godoak Eskandinaviako tribu txiki bat ziren, eta Erroma inbaditzen hasi ziren, Italiar Penintsulatik hasiz. Godoen banatzetik bi tribu sortu ziren: batzuk ostrogodoak eta besteak bisigodoak. Azken hauek Iberiar Penintsulara iritsi ziren, eta Hispaniako lurralde gehiena bereganatu zuten. Azkenean, poliki poliki bisigodoak musulmanen eta beste herri germaniarren menpe geratu ziren. Haien testigantza ez da guztiz ezabatu, gaur egun haiek eraikitako eta egindako elementuak topa ditzakegulako. Nor izan zen Rezesvinto? Rezesvinto bisigodoen erregea izan zen, eta VII. mende erdialdetik aurrera bisigodoak bere agindupean egon ziren. Bisigodoentzako lege multzo bateratua sortu zuen, “Rezesvintoren kodea” deitzen zena. Kode honek biztanleriari eskubide berdinak eskaintzen zizkien, bai germaniarrak bai erromatarrak. 2.DBH - Gizarte 2A Sarrera Lehen ebaluaketa Rezesvinto erregea 5. Bisigodoak eta artea Zer da urregintza 2.DBH - Gizarte 2A Sarrera Lehen ebaluaketa Urregintza metal preziatuekin egindako lan artistikoa da. Eskulan hauek egiteko behar den trebezia nahiko nabarmena da, eta arte germanikoaren elementurik bereizgarriena da. Metal preziatuak boterea adierazteko erabiltzen ziren, haien artean urrea, zilarra, brontzea eta beira. Normalean buruzagiek edota zeremonietan elizgizonek erabiltzen ziren, eta musulmanek ere erabiltzen zituzten. Fintasuna, dotoretasuna eta bikaintasuna adierazten zuen. Zer dira miniaturak Paperean eta liburuetan eskuizkribuak apaintzeko erabiltzen ziren ilustrazioak dira. Irakurtzen zekitenentzat miniaturak lagungarriak izan ohi ziren, pertsonaia ezagunen irudiak izaten zirelako edo gertakizunen bat kontatzen zutelako. Monasterioetan eta abadietan lantzen ziren liburu erlijiosoetan ohikoak izaten ziren. Bisigodoen arkitektura: Bañoseko San Juan eliza Bañoseko San Juan eliza arkitektura bisigodoaren adibiderik argiena dugu. Recesvintok erregeak eliza altxatzea agindu zuen 661. urtean. Kondairak dioenez, Recesvintok Fruela izeneko agintari bat garaitu zuen, eta Bañosen geratu zen deskantsatzera. Bertan terma erromatarrak zeuden, eta horko iturritik edan zuenean giltzurrunetako mina sendatu zitzaion. Hortaz, San Juanen omenez, eliza eraiki zuen. 2.DBH - Gizarte 2A Sarrera Lehen ebaluaketa 2.DBH - Gizarte 2A Sarrera Lehen ebaluaketa Urregintza, Rezesvintoren koroa Miniaturak 2.DBH - Gizarte 2A Sarrera Lehen ebaluaketa 2.DBH - Gizarte 2A Bañoseko San Juan eliza Sarrera Lehen ebaluaketa 6. Karlomagnoren Inperioa Nortzuk izan ziren Frankoak? 2.DBH - Gizarte 2A Sarrera Lehen ebaluaketa Frankoak Herri germaniarretako komunitate bat zen. Rhin ibaiaren inguruan bizi ziren eta denborarekin limesetara heldu ziren, Erromatar Inperioaren parte izatera helduz. Franko hitzak libre esan nahi du. Frankoek Frantziako eta zenbait zonalde bereganatu zituzten, baina Europako herririk handiena izatea lortu zuten, eta hau haien agintaririk ezagunenak lortu zuen: Karlomagnok. Frankoen erresuma Erromatar inperioaren mugan kokatuta zegoen, eta Mendebaldeko Inperioa erori zenean iparraldeko Galia konkistatu zuten, bertan zeuden bisigodoak Hispaniarantz bultzatzen. Hortik aurrera haien mugak Europatik zabaltzen saiatuko dira, Italiako erresuma eta ekialdetik lurraldeak bereganatuz. Nor izan zen Karlomagno? Karlomagno, frankoen eta lombardoen erregea eta beranduago Mendenbaldeko Inperioko enperadore, Europako Inperiorik handiena izan zuen bere eskuetan VIII. mendean. Karolingiarren dinastiakoa zen, eta Europako armadarik handiena zeukan, haien zalduneriagatik oso ezaguna. Herri asko kristautu zituen, bera ere kristaua baitzen. Adriano I.a Aita Santuak babesa eskatu zion, eta horregatik lombardoen aurka borrokatu zuen, 774. urtean Erroma askatuz eta Aita Santuak “Erromako babesle” izendatuz. Hortik aurrera bere mugak handituz joan zen, nahiz eta Hispania aldetik musulmanekin eta baskoiekin traba egin (Orreagako bataila, 778. utean). Bere erregealdian estatu antolamendua finkatzen saiatu zen, lurraldeak konderrietan banatuz eta toki arriskutsuetan mugak eraikiz. Akisgran jarri zuen hiriburu bezala, eta bertan legediarekin zerikusia zeukaten ekintzak burutu zituen. 2.DBH - Gizarte 2A Sarrera Lehen ebaluaketa Karlomagno, frankoen eta lombardoen erregea 2.DBH - Gizarte 2A Sarrera Lehen ebaluaketa 7. Orreagako guda 778. urtean gertaturiko gatazka izan zen, non baskoiek eta frankoek parte hartu zuten. Guda Orreagan 2.DBH - Gizarte 2A Sarrera Lehen ebaluaketa (Roncesvalles) gertatu zen, Pirinioen inguruan, eta bertan, baskoiak Karlomagnoren armada garaitu zuten. Bertan, Roldan, Karlomagnoren iloba, hil egin zuten. Karlomagnok 777. urtean Hispaniako mugak luzatu nahi zituen, hauek musulmanen eskuetan baitzeuden. Bere armada osoak Piriniotatik egin zuen bidea, haien helburua Zaragoza konkistatzea baitzen, baina hara heldu zirenean ezin izan zuten hiria konkistatu. Horregatik, Piriniotara itzultzen zirela Iruñeatik pasa ziren eta Karlomagnok hiria suntsitzea agindu zuen. Honen ondorioz, hiritar asko preso eraman zituzten eta hiriko harresiak bota zituzten. Frantziara itzultzen ari zela, Karlomagnok armada bi zatitan banatu zuen: Bera aurreko partetik joango zen, azkarrago bidaiatzen baitzuen; erretagoardia, bestalde, atzetik joango zen. Roldan izan zen erretagoardiako buruzagia, Karlomagnoren iloba zela. Baskoiek ingurua ondo ezagutzen zuten, eta honekin estrategia bat antolatu zuten, Karlomagnok Iruñean egindakoaren mendekua hartzeko. Presoak askatzeko eta lapurtutakoa berreskuratzeko prestatu ziren, eta ejerzitoaren bigarren zatia erasotu zuten. Roldan ustekabean hartu zuten, eta bertan heriotza eman zioten. 2.DBH - Gizarte 2A Sarrera Lehen ebaluaketa 2.DBH - Gizarte 2A Sarrera Lehen ebaluaketa 2.DBH - Gizarte 2A Sarrera Lehen ebaluaketa