Eliza eta kleroaren egituraren azterketa PDF
Document Details
Uploaded by Deleted User
Tags
Summary
Testu honetan Erdi Aroko Elizaren egitura eta gizarteko eragina aztertzen dira. Kleroaren egitura, erlijio ordenak eta klero sekularra aztertzen dira, bai eta Erdi Aroko gizarteko elizaren eragina ere, lurren jabetza eta errege-erreginen arteko liskarretan izan zuen parte harrapetatik hasi eta gizartean duen eragina azaldu, baita historian zehar gertatu ziren gurutzadetara buruzko informazio laburra ere.
Full Transcript
## 6. Eliza eta kleroa ### Kleroaren egitura Aita Santua Erromako apezpikua zen, bai eta kristautasunaren erlijio-agintari gorena ere. Elizak bi adar zituen: klero sekularra eta erregularra. ### Klero erregularra Erlijio-ordenek osatzen zuten. Ordena bakoitzak erregela bat zuen; hau da, ordenako...
## 6. Eliza eta kleroa ### Kleroaren egitura Aita Santua Erromako apezpikua zen, bai eta kristautasunaren erlijio-agintari gorena ere. Elizak bi adar zituen: klero sekularra eta erregularra. ### Klero erregularra Erlijio-ordenek osatzen zuten. Ordena bakoitzak erregela bat zuen; hau da, ordenako kideen betebeharrak eta eguneroko zereginen ordutegia ezartzen zituzten arauen multzo bat. Adibidez, ordena batzuetan debekatuta zegoen hitz egitea, beste batzuk klausurakoak ziren. Ordena bakoitzaren buruan abade edo abadesa bat zegoen. Haren mende, komentuak eta monasterioak zuzentzen zituzten nagusiak zeuden. Monasterioetan, fraideak, monjeak eta mojak bizi ziren. ### Klero sekularra Kardinalek, apezpikuek, artzapezpikuek eta apaizek osatzen zuten. Apezpikuek botere handia zuten, elizbarruti bat kontrolatzen baitzuten. Elizbarruti bakoitzak zenbait parrokia zituen, eta parrokietan apaizek otoitz egitera joaten ziren fededunen arreta ematen zieten. ### Elizaren eragina Erdi Aroko gizartean Elizak botere politiko eta ekonomiko handia zuen. Aita Santuek Estatu kristauen gaietan parte hartzen zuten, eta errege-erreginen arteko liskarretan bitartekarı izaten ziren. Lurren zati handi bat monasterioen eta katedralen esku zegoen. Elizak errentak kobratzen zizkieten beren jopuei eta nekazariak hamarrena ordaintzen zuten. Elizak eragin handia zuen gizartean, eguneroko bizitza edizioaren araberakoa baitzen. Egiturak, bataiatatik hasi eta ehorzketaraino, kristautasunarekin lotuta zeuden. Elizak ezartzen zuen noiz egin behar zen lan eta noiz jai egin behar zen. Elizako kanpaiek nekazarien eguneroko lanak markatzen zituzten, eta Jesusen jaiotzatik hasten ziren urteak zenbatzen. Elizak gerretan ere parte hartzen zuen, Jainkoaren tregoak ezarriz - borrokatzeko aldi baterako debelkuak - eta erlijio-arrazoiren alde borrokatzeko armadak antolatzen zituen. ### ESPLORATU #### Monasterioak, otoitzerako lekuak baino askoz gehiago Monasterioak, komentuak eta abediak otoitzerako lekuak ziren, eta monjeak eta mojak bizi ziren haietan. Monasterioetan, otoitza, meditazioa eta esirulana uztartzen ziren. Bai, monjeen eta mojen jarduera nagusia otoitz egitea zen arren, baratzea lantzen ere aritzen ziren, abadearen edo abadesaren mendeko hainbat jopuk lagunduta. Monasterioak kulturguneak ere baziren; izan ere, monjeek eskuizkribuak eskuz kopiatzen zituzten liburutegian, eta miniatura izeneko irudi txikiz apaintzen zituzten. Monje horien lanari esker, antzinako grekoen eta erromatarren idazki asko gorde zituzten, baita Erdi Aroko intelektualenak ere, bestela betiko galduko ziren. Garai hartan klerikoek eta laiko gutxi batzuek baino ez zekiten irakurtzen eta idazten. Liburu gehienak latinez idazten jarraitu zuten, hura baitzen Elizaren hizkuntza. Monasterioak leku bakartuetan egoten ziren, uste baitzen leku horietan errazagoa zela kontzentratzea eta Jainkoarekin harremanetan jartzea. Monasterioak zenbait eraikinez osatutako gune arkitektoniko erraldoiak ziren. Eliza eta klaustroa ziren toki nagusiak: elizan otoitz egiten zuten, eta klaustroan, meditazio egiten eta paseatzen zuten bitartean. Baina bazituzten beste hainbat gune ere: errefektorioa edo jangela, kapitulu-gela, ostatua, liburutegia, baratzeak… ### ESPLORATU #### Erdi Aroko abadesak Emakumezkoen komentuek eta monasterioek bizia biziagoa izateko aukera eskaini zieten Erdi Aroko emakumeei. Izan ere, moja sartzearrek hezkuntza jasotzeko, gizarteak ezarritako zenbait debeku gainditzeko eta ibilbide profesionala izateko aukera ematen zien, esaterako, ilustratzaile, idazle edo musikari gisa. Komentuko postu gorena abadesek zuten. Kargu hori betetzeko beharrezkoa zen hezkuntza-maila handia izatea, zenbait hizkuntza menperatzea eta trebezia diplomatiko handia garatzea, erlijio-gune askok lotura estuak baitzituzten politikarekin eta ekonomiarekin. #### Zure ikerlana Ikertu Erdi Aroko Fraumünster komentuko abadesek zer eginkizun izan zuten Zurichen. Hausnartu eta argudiatu ea emakume boteretsuak izan zitezkeen. Bilatu Santa Klara Asiskoari eta Herrad Landsbergekoari buruzko informazioa. Zergatik nabarmendu ziren? Komentuko hormetatik kanpo bizi izan balira, haien bizimodua antzekoa izango al zen? Azaldu zergatik. ### Elizaren botere politikoa X. mendean, Inperio Santuko enperadoreak Frantziako Estatuen gaineko suberanotasuna zuen. Gainera, Elizaren zaindaria ere bazen, eta Elizaren hierarkiako goi-karguak izendatzeko eskumena zuen, aita santua barne. XI. mendean, ordea, egoera hori aldatu egin zen. Gregorio VII.a aita santuak erreforma hasi zuenean. Erreformaren helburuak aita santua enperadorearen eskuetatik askatzea eta Elizaren instituzioak Elizak berak kontrolatzeko zirela ezartzea zen. Hala, aita santua kardinalek hautatuko zutela ezan zen, eta ez enperadoreak. Horrez gain, apezpikuak aita santuak izendatuko zituela ere erabaki zen. Inperio Santuaren eta aitasantutzaren arteko liskarrek ondorengo mende osoan iraun zuten. Nahiz eta Elizaren Estatuek botere militar gutxi zuten, aita santuak edozein kristau eskumika zezakeen, baita monarkak eta enperadoreak ere. Eskumika oso mehatxu larria zen; izan ere, errege bat edo enperadore bat eskumikatuz gero, haren mendekoak leialtasun-zina betetzetik aske geratzen ziren. ### Zer izan ziren heresiak? XI. eta XV. mendeen bitartean, heregiak sortu ziren kristandadean; hau da, Erromako Elizaren dogma onartzen ez zuten korronte erlijiosoak. Batzuen helburua, hala nola baldutarrena, Jesusen lehen dizipuluen bizimodura hurbiltzea zen, pobreziaren ideala barne. Besteek, ordea, Elizak ezarritako arauetatik urrundu eta beste ikuspuntu doktrinal batzuei jarraitu zieten. Katarismoa izan zen heresia indartsuenetako bat. XII. mendean sortu zen, Frantziako hegoaldean, eta azkar hedatu zen. Katarismoak aldarrikatzen zuen elkarmen kontrakoak diren bi mundu daudela: onaaren eta espiritualitatearen mundua, Jainkoak sortua; eta mundu materiala, gaizkiaren espirituen mendekoa. Mundu-ikuspegi horri Erromako doktrinen ardatz batzuk ezeztatzen zituen, besteak beste sakramentuen balioa ukatzen baitzuen. Aita Santuak gogor zigortu zituen katarismoaren jarraitzaileak, bortizki jazarri zien eta heriotza-zigorra ezarri zien. ### ESPLORATU #### Monasterio baten egitura * Kortea * Kanpandorre * Hirris * Eliza * Ostatua * Errefektorioa * Janaritegie * Bertegie * Gurditokia * Errementetia * Laburantza-lurrak * Erlauntzak * Baratzeak * Ospitalea * Boka * Kapitulu-gela * Scriptorium * Liburutegi * Klaustroa #### Zure ikerlana Kokatu irudian errefektorioa, kapitulu-gela, ostatua eta scriptoriuma. Ikertu zer funtzio zuen bakoitzak, eta izendatu monasterioko beste gune eta elementu batzuk. Identifikatu zer jarduera egiten ziren irudikoaren moduko monasterioetan. Sailkatu jarduerak arloaren arabera: ekonomikoak, sozialak, kulturalak eta erlijiosoak. Bilatu Erdi Aroko monasterioen gaur egungo irudiak. Identifikatu irudi horietan orrialde hauetan landutako gune eta elementuak. #### ONDAREA Kontatu zure esperientzia. Egon al zara inoiz Erdi Aroko monasterio batean? Deskribatu nolakoa zen. ## 7. Kristautasunaren hedapena ### Gurutzadak eta Europa kristautzeko prozesua XI. eta XII. mendeen artean, Europa kristauaren mugak hedatuz joan ziren. Iparraldean eta ekialdean, katoliko aleman askok herri paganoak eta eslaviarrak kristautu zituzten, eta berdin egin zuten bizantziar ortodoxoek Balkanetako eta Errusiako eslaviarrekin. Hegoaldean, Iberiar penintsulako kristau erresumak musulmanen lurraldeak konkistatuz joan ziren. Aita Santuak eta errege-erreginek gurutzada izeneko esku-hartze militarrak antolatu zituzten Islamiar inperioari Lur Santua konkistatzeko, eta hartara, Europako mugez harago eraman zuten kristautasuna. Lehen gurutzada 1095etik 1099ra bitartean egin zen. Turkoek Jerusalem okupatu ondoren, Urbano II.a aita santuak hiria askatzera deitu zituen kristauak. Zaldu askok, fedeaskok edo abentura-nahiak bultzaturik, deiari erantzun zioten, eta hiria hartu zuten 1099an. Gurutzada horren ondoren, beste zazpi egin ziren. Kristauen eta musulmanen arteko liskarrek sarraskiak, arpilatzeak eta suntsipena ekarri zituzten. Gurutzatuek erresumak sortu zituzten Lur Santuan, eta haiek defendatzeko, monje-soldaduzez osatutako ordena militarrak sortu zituzten, hala nola Templekoen eta Ospitalekoen ordenak. ### ESPLORATU #### Ijitoen diaspora eta nola iritsi ziren kristau lurretara IX. mendearen inguruan, musulmanek India inbaditu zuten, eta ondorioz, jatorriz hangoak ziren ijitoak Asia Txikira eta Bizantziar Inperiora emigratu zuten. XIII. mendean turknen eta mongulen armadak iritsi zirenean, ijitoek bigarren emigrazio-oldea hasi zuten, oraingoan mendebalderantz. Hala, XIV. mendean zehar, ijito talde ugari Mediterraneoko uharteetan eta Grezia kontinentalean finkatuz joan ziren. Gero, handik, Europa osora zabaldu ziren. #### Zure ikerlana Ikertu nondik datozen ijito eta erromani terminoak. Bilatu informazioa ijitoek Erdi Aroan zer-nolako bizimoduak zituzten jakiteko. Nolako harrera egin zieten Europan? Noiz hasi ziren jazarpena jasaten? Zergatik? ### EZTABAIDA Adierazi zer iritzi duzuen erlijioa hedatzeko indarkeria erabiltzeari buruz. ### IKASI BEHATZEN Deskribatu lehen gurutzadaren ibidea, mapa baliatuz. ### ERREMINTA-KUTXA #### Gurutzadeien buruzko testuak konparatzea Kristauen ikuspuntutik, gurutzadak gerra santuaren parte ziren, eta beharrezkoak ziren musulmanen esku zeuden toki santuak askatzeko. Arabier kronikarien ustez, berriz, franknen (gehienak Frantziatik zetozen) inbasio krudelak baino ez ziren, eta tenpluak eta etxeak arpilatzeko eta herritar asko erailtzeko operazio gisa deskribatzen zituzten. #### Zure txanda Aztertu A testua. Noiz idatzi zen? Nor da egilea? Nola ikusten ditu gurutzatuak? Nola deskribatzen du Jerusalemgo setioa? Printze musulmanek erasoaldiari mesede egin ziotela iradokitzen al du? Aztertu B testua. Noiz idatzi zen? Nor da egilea? Egilearen esanetan, zer motibazio zegoen setioaren atzean? Nola defendatu ziren sarrazenoak? Erasos bortitza izan al zen? #### Atera ondorioak Zer zenekien gurutzadei buruz? Zer ikasi duzu? ### Erromesbideak Erdi Aroan, hiri jakin batzuetan, santuen erlikiak eta kristauentzat esangura berezia duten tokiak ikusteko eta gurtzeko aukera zegoen, eta horrek bidaia-riak erakartzen zituen. Hiri hauek ziren erromesgune nagusiak: Erroma, aita santuaren egoitza eta Done Petriren martirioaren tokia; Jerusalem, Jesusen nekaldia eta heriotza gertatu ziren tokia; eta Santiago de Compostela, IX. mendean ustez Jakue apostoluaren hilobia aurkitu zen tokia. Ibiltariek erromesbideetan zehar eraiki ziren monasterioetan, ospitaleetan eta ostatuetan hartzen zuten ostatu. Erromesaldiek hiriak eta merkataritza garatzen lagundu zuten, bai eta ideia- eta jakintza-trukea sustatzen ere. ### IDEIA NAGUSIAK Azaldu nola hedatu zen kristautasuna Europa barruan eta Europatik kanpo. Deskribatu zein izan ziren erromesbide nagusiak, eta aztertu nola lagundu zuten merkataritza garatzen. Esplikatu zer helburu zuten gurutzadek. Adierazi noiz izan zen lehena, eta nork antolatu zuen. ## 8. Arte erromanikoa. Arkitektura ### Arte erromanikoa, erlijiosoa eta nazioartekoa Cluny ordenako beneditarrek estilo erromanikua erabili zuten beren monasterioetan. Hori dela eta, erlijio-ordena hori XI. eta XII. mendeetan Europan zabaltzearekin batera, erromanikoa ere zabaldu zen. Erromesbideetan altxatutako eraikin gehienetan ere erromanikoa izan zen erabilitako estilo artistikoa, batez ere Erromara eta Santiago de Compostela zihoazen bideetan. Lurralde guztietan ezaugarri oso antzekoak izan zituen. Arte erromanikoak lotura estua zuen erlijioarekin. Erdi Aroan fededun gehienek ez zekitez ez irakurizen ez idazten, elizetan erliebe eta margolanen bidez irudikatu zituzten testu sakratuak, fededunak Jainkoarengana hurbiltzeko. Eraikinetan ere nabarmena izan zen erlijioaren eragina, elizak, katedralak eta monasterioak izan ziren eraikuntza esanguratsuenak. ### Itxura trinkodun eraikinak Eraikinak handiak eta harrizkoak ziren, eta haiek estaltzeko harrizko sabai pisutsuak behar zituzten. Horregatik, sabaiak arinagoak egiteko, erromatarren teknikak berreskuratu zituzten hargin-masuek, esate baterako kanoi- eta ertz-gangak eta kupulak. ### Eliza erromanikoen egitura Tenplu erromanikuek gurutze latindarreko oinplanoa izaten zuten. Jesus gurutzean hil zela gogorarazteko. Gurutzeko beso luzea nabe batez edo batzuez osatuta egon zitekeen, eta nabe horiek erdi puntuko arkuz banatzen ziren elkarrengandik. Nabeak abside batean amaitzen ziren. Transeptu izeneko besoak motzak ere hainbat nabe izan zitzakeen. Nabe nagusiak orokorrean kanoi-gangaz estaltzen ziren, eta alboko nabeak, ertz-gangaz. Erromesbideetan erriki ziren elizetan, adibidez Tolosako San Saturdin eta Conquesko Santa Fedean, korridore bat erantsi zuten absidearen inguruan, erromesek aldare nagusia atzetik inguratu zezaten. Korridore horiek girola zuen izena. ### IDEIA NAGUSIAK Azaldu zergatik esaten den erromanikoa erlijiosoa eta nazioartekoa zela. Ekarri gogora arte grekoari, erromatarrari eta bizantziarri buruz dakizuna, eta konparatu erromanikoarekin; estilo horiek ere erlijiosoak eta nazioartekoak al ziren? Zergatik? Zerrendatu arkitektura erromanikoaren ezaugarriak. ### IKASI BEHATZEN Erreparatu San Saturdi elizaren irudiei, eta identifikatu arkitektura erromanikoaren ezaugarriak. Bilatu eliza erromanikoen irudiak, eta deskribatu ikasgelan. ### ERREMINTA-KUTXA #### Arkitektura erromanikoaren ezaugarriak bereiztea #### Zure txanda Bilatu informazioa, eta egin arkitektura erromanikoak berezkoak dituen elementuen buruzko fitxak. Egin fitxa bat elementu bakoitzarekin. * Kupula * Erdi-puntuko arkua * Kanoi- eta ertz-gangak * Pilareak * Erdiko eta alboko nabeak * Transeptua Ordenatu fitxak alfabetikoki, eta osatu termino artistikoen hiztegi bat. ## 9. Eskultura eta pintura erromanikoen funtzio didaktikoa ### Eskultura Eskultura erromanikoak funtzio didaktikoa eta erlijiosoa zuen nagusiki, haren helburua Eskritura Santuetako pertsonaiak eta gaiak irakastea baitzen. Eskultura erromanikuek ezaugarri hauek izaten zituzten: * Arkitekturara moldatzen ziren. Artistek trudiak luzatu, motzitu edo bihurritu egiten zituzten, bete behar zuten espaziora egokitu zitezen: kapitel batera, linpano batera, mainel batera… * Pokromatuak ziren. Gehienek kolorea galdu badute ere, izatez, kolore biziz margotuta zeuden. * Giza trudiak eskematakoak izaten ziren: hau da, ez zuten errealitatea zen bezala irudikatzen. Adibidez, irudi bateko pertsonaiarik garrantzitsuena besteak baino handiago izaten zen, eta giza irudiak jarrera zurruna izaten zuten. Hala ere, eskulturak oso adierazkorrak ziren. Eskultura gehienak zizelkatutako erliebeak ziren, eta, batez ere, kapiteletan eta portadetan egiten ziren. Portadek eta kapitelek oso egitura antzekoa zuten. Halere, XI. mendetik aurrera zizelkatutako eskultura exentuak ere garrantzia hartuz joan ziren. Kristo gurutziltzatuz irudikatu ohi zen, aurrez aurre eta sufrimendurik gabe, eta Andre Maria ere bai, tronu batean eserita eta Haurra altzoan zuela, baina bi irudien artean inolako harremanik gabe. ### Pinturaren ezaugarriak eta tipologia Tenplu erromaniko gehienak horma-freskoz dekoratuta zeuden bai kanpotik eta baita barrutik ere. Irudiak kolore biziz margotuta zeuden, adierazkortasun handiagoa izan zezaten eta errazago ikus zitezen. Pintura garrantzitsuena barruan egoten ziren eguraldi txarretik babesteko. Pintura erromanikoak eskultura erromanikoaren ezaugarri antzekoak zituen: * Arkitekturaren mende zegoen. * Funtzio didaktikoa eta erlijiosoa zituen. Bardin bi motibo askotan irudikatuak: pantokratorra (kristo bedeinkatzen ari balitz bezala), inguruan tetramorfos duela (lau ebanjelarien sinboloak), eta Ama Birjina, Haurra altzoan duela. Santuak, Errege Magoak, eta munstroak eta alegiazko animaliak ere ageri dira. * Pertsonaiak hierarkizatuta ageri ziren, hau da, garrantzitsuenak handiago egiten zituzten. Irudiak eskematikoak eta lauak ziren, eta jarrera zurruna eta aurpegiera gugorta zuten. * Gainera, figuren ingurdea lerro beltz lodi batez azpimaratzen zen: begiak eta eskuak nabarmentzen ziren batez ere. Garrantzitsuena mezua zenez atzealdeant ez zen inolako paisaiarik marrazten. Ohol-pintura aldareen aurrealdea apaintzeko eta erretaula txikiak egiteko erabiltzen zuten artista erromanikoek. Horiek margotzeko tenpera-pinturaren teknika erabiltzen zuten. Miniaturak Bibliako testuak, kodezak eta Santuen bizitzari buruzko liburuak ilustratzeko margolan txiki eta zehatzak ziren. Kapitulu bakoitzeko lehen letrak apaintzeko ere erabiltzen ziren. ### GUNE DIGITALA Ikertu tenperatu-pinturaren eta fresko-pinturaren arteko aldea, eta azaldu gainerako ikaskideei. Egin Europako arte erromanikoa ezagutzen izeneko album digital bat, eta erakutsi ikasgelan. ### IDEIA NAGUSIAK Azaldu eskultura eta pintura erromanikoen funtzio didaktikoa. Zer lotura dago funtzio horren eta zizelkatzen eta margotzen zituzten gaien artean? Aipatu eskultura erromanikoaren ezaugarriak. Pintura erromanikoak ere ezaugarri berak al ditu? Hausnartu. Esan al liteke tenplu erromanikoak "irudizko bibliak" direla? Zergatik?