Geografiaren Oinarriak PDF
Document Details
Uploaded by Deleted User
Tags
Summary
Dokumentuak geografiaren oinarriak aztertzen ditu, deskripziotik interpretaziora igaroz. Geografia fisikoa eta gizarte geografia aztertzen ditu, baita mapak eta kartografia ere. Lurraldeen ezaugarriak, paisaia, eta erliebearen ezaugarriak aztertzen dira. Erliebearen sortze prozesuak, plaka tektonikoak, higadura eta meteorizazioa ere aztertzen ditu.
Full Transcript
**GEOGRAFIA** - **Zer da?** Geografia ezaugarri ezberdinen (klima, gizarte eta kultura ezberdinak, ekonomia, landaretza\...) azterketa eta behaketa egiten duen diziplina zientifikoa da. Garai bateko geografiaren funtzioa munduan gertatzen ziren fenomenoak jaso eta memorizatzea zen, baina gaur eg...
**GEOGRAFIA** - **Zer da?** Geografia ezaugarri ezberdinen (klima, gizarte eta kultura ezberdinak, ekonomia, landaretza\...) azterketa eta behaketa egiten duen diziplina zientifikoa da. Garai bateko geografiaren funtzioa munduan gertatzen ziren fenomenoak jaso eta memorizatzea zen, baina gaur egun, lan egiteko modu hori alde batera utzi da, eta munduko fenomenoak jasotzeaz gain, hauek zergatik ematen diren ulertzen ere saiatzen dira geografoak. Gauzak horrela, geografia **deskripziotik interpretaziora** igaro dela esan daiteke. Etimologiari dagokionean, grekeraz geo+graphein (lurra+deskribapena) hitzek osatzen dute. Hasiera orain dela 3000 urte inguruan du, Grezian haien herri eta lurraldeen deskribapenak egiten hasi zirenean. Geografiak bi adar nagusi ditu, eta bi hauen arteko harremana oso estua da, batak bestea baldintzatzen baitu. Honako bi adar nagusi hauek **geografia fisikoa** (landaretza, meteorologia, geologia\...), lurraldearen elementu fisiko naturalak aztertzen dituena eta **gizarte geografia** (hiri antolaketa, sistema ekonomikoak, pertsonen jarrerak\...), lurraldearen elementu sozialak aztertzen dituenak dira, eta esan bezala, bi adar hauek beti elkarlanean arituko dira. **Zientzia hau ere multidisziplinarra** da; hau da, beste hainbat zientziaren ezinbesteko beharra du aurrera egin nahi badu behintzat. Esan bezala, geografiak munduan gertatzen diren ezaugarri ezberdinen behaketa bat egiten du, baina behaketa horretarako, askotan beste zientzia batzuen ezagutzak behar izaten ditu, hala nola historiaren beharra, soziologiarena, geologiarena, meteorologiarena etab. **Azterketa geografikoari** dagokionean, esan behar da oso anitzak direla, geografiak aztertzen dituen gaiak anitzak baitira (biztanleria, populazio dentsitatea, lurralde bakoitzeko harriak edota begetazioa\...). Anistasun honen bateratzailea lurraren gainazala da. Bestalde zterketa geografikoa orokorra edo zehatza izan daiteke. Zehaztasun bat adierazteko, eskala erabili ohi da. Azterketa geografiko baten pausoak hauek izango lirateke: lehenik egoerak, portaerak eta ezaugarriakezagutu; ondoren harremanak eta interakzioak ulertu eta erlazioantu; eta amaitzeko faktoreak eta kausak interpretatu. Pausu hauen emaitza azalpen geografiko bat izango litzateke. - **Eskualde geografikoa \> Lurraldeak**![](media/image3.png) Zenbait ikuspegi desberdin daude lurraldeak azaltzeko: - **Ikuspegi fisiko** batetik lurrazala (atmosfera+litosfera+hidrosfera). - **Ikuspegi ekologiko** batetik, inguru naturala. - **Ikuspegi erregional** batetik, sistema bat (inguru fisikoa eta giza aktibitateen arteko harremanak lurrazalaren zati batean). - **Paisai ikuspegitik**, paisai natural+kulturala da. **Lurraldeen ezaugarriak:** elementu fisikoen (kontinenteak, erliebe mugak...) eta giza elementuen (kultura, muga politikoak...) gehiketa bat da. Kohesionatuta eta egituratuta egon behar da eta pertenentzia kolektibo sentimendua sortu. Barneko antolaketa konplexua izaten da eta sistemak irekia izan behar du. Lurraldeak etengabeko eboluzioan daude eta hauen mugak gradualak izanen dira. eskala desberdinetan behatu daiteke. - **Paisaia.** Paisaia inguru fisiko eta giza aktibitate eta kulturaren emaitza subjektiboa da. Paisaia gehienak kulturala dira; gizakiok historian zehar aurrera burututako aktibitate eta eraldaketen emaitza. Historia eta kulturaren emaitza da; historiak utzitako arrastoak baitira. Bestalde, pertzepzio kontzeptu bat da; hau da, ikusten dena, sentitzen da. - **Gaur egun zer erabilera du geografiak?** **Puntu guzti hauek aztertzen ditu:** Munduko demografia dinamikak eta nazioarteko migrazioak/ XXI. Mendeko hirien urbanizazioa eta erronkak/ Eskualdeen desoreka sozioekonomikoak eta dinamika ekonomikoak/ Biztanleriaren osasunean, bizi kalitatean eta zerbitzuetan desorekak/ Giza eskubideak eta genero-berdintasuna nazioartean/ Energia baliabideen kudeaketa/ Baliabide naturalen (ura, biodibertsitatea, etab.) eta kulturalen kudeaketa/ Ingurumen erronka orokorrak (klima aldaketa, desertifikazioa, etab.)/ Nazioarteko harremanak (ekonomikoak, militarrak, eta abar)./ Nazioarteko lurralde gatazkak/ Nazioarteko gobernantza eta erakundeen arteko koordinazioa/ Munduko kultura eta hizkuntza aniztasuna eta bere dinamika. **KARTOGRAFIA** Lurraren errepresentazio grafiko ezberdinak egiteaz arduratzen den zientzia da. Errepresentazio hauek egiterako unean, kartografoek mapak osatzen dituzte, eta bertan lurrazalean gertatzen diren egoera ezberdinen interpretazioak jasotzen dira. Gizakiak aspalditik izan du **mundua irudikatzeko beharra**, eta horregatik hasi zen mapak egin eta garatzen. Hasierako mapak oso eskasak ziren, eta honako hau teknika txarrak zituztelako eta oso lur gutxiren jakitunak zirelako ematen zen. Ez ziren batere zehatzak, eta askotan, **kulturak eragin handia** izaten zuen hauek eratzerako unean. Garai batean, mapa berriak egiterako unean, munduko panoramika oso bat ez zegoenez, dagoeneko osaturik zeuden mapetan oinarritzen ziren autoreak. Honen ondorioz, mendeetan zehar akats berdinak errepikatu izan ziren behin baino gehiagotan (Mexikoko penintsula). Gaur egungo mapen forma eta irudikapenak elkarren artean ezberdinak dira, eta honako hauek arazo baten ondorioz sortzen dira: nola irudikatu esfera bat paper batean? Ekuador inguruan dauden lurraldeek deformazio txikia jasaten dute, irudikapena ia zuzen egiteko aukera baitago; ez da berdina gertatzen ordea poloetako lurraldeetan. Hauek esferaren bi aldeetan daudenez, deformazio handiak jasaten dituzte paperean irudikatzerako unean. Honen ondorioz, autoreak mapa irudikatu aurretik honako hau zertarako erabiliko den izan behar du kontuan, eta horren arabera irudikapen bat egin edo bestea. Historikoki, Europan Mercader proiekzioa erabili izan da, proiekzio honek Europa handiagoa eta munduaren zentroan jartzen baitu. **PROIEKZIOAK** ![](media/image18.png) Proiekzioak hiru dimentsioko azalera bat bi dimentsiotan adierazteko metodo edo sistema batzuk dira. Lurra 'esfera' bat dela uler daiteke; esfera hori mapa batean irudikatzeko proiekzioak beharrezkoak dira. Lurrak **Geodoide** forma du. bestalde, proiekzio guztiek arazo batzuk garatuko dituzte; izan ere esferak ezin dira bi dimentsiotan irudikatu distortsioak/arazoak garatu gabe. Proiekzioen arazoak tamainetan forma/angelutan eta distantzia/norabideetan gerta daitezke. Proiekzio bakoitzaren helburuaren arabera, arazo batzuk onartu behar dira. [Hauek dira munduaren proiekzio batzuk:] - ![](media/image19.png) - **MAPEN ELEMENTUAK** - **MAPA MOTAK** - - ![](media/image8.png) **2.1. Lurraren egitura eta erliebea.** - **Lurraren egitura.** Lurrak geruza kontzentratuz osatutako egitura bat du, non osatzen duten elementu guztiak txandakatzen diren. ![](media/image13.png) - Nukleoa, burdin eta nikel kopuru handiak dauden lurreko geruzarik barnekoena da. Partzialki urtua dago eta lurrak eremu magnetikoa izatearen eragilea da. Endosfera ere deitzen zaio. - Lurraren mantua nukleoaren gainetik dago eta silikatoz osatuta dago gehienbat. Mesosfera ere deitzen zaio. Geruza zabalean zehar materialen konbekzio fenomeno ugari gertatzen dira, mugimendu hauek kontinenteak mugiarazten dituzte. - Lurrazala: lurraren barnealdeko geruzarik kanpokoena da. Litosfera ere deitzen zaio. Silikato arinez, karbonatoz eta oxidoz osatuta dago. Lodiagoa da kontinenteak dauden tokian, eta meheagoa ozeanoak dauden tokian. Horregatik, ozeanoen eta kontinenteen azaletan banatzen da. - **Erliebea.** Zer da? Erliebea lurrazalaren formak definitzeko erabiltzen den kontzeptua da.Batez ere Geomorfologiak eta Geografia Fisikoaren ikasketa helburuak dira. Huek lurrazalaren formak eta aldaketak aztertzen dituzte. Bestalde erliebea sortu eta suntsitu egiten da etengabe, baina nola? Prozesu geologikoen bitartez. [Prozesu geologikoak.]![](media/image31.png) - Lurraren barne egiturarengatik plaka tektonikoek egindako mugimenduek sortutako prozesuen emaitzak dira. Hauen artean sumendiak edo lurrikarak aurkitzen dira. 🞄Lurra etengabeko eraldaketan dago (**planeta dinamikoa** da). 🞄**Plaka tektonikoak :** - - - - - - - - - - ![](media/image17.png) - - - - ![](media/image25.png) -------------------- ------------------------ -------------------------- Ozeaniko-ozeanikoa Ozeaniko-kontinentala Kontinental-kontinentala ![](media/image20.png) - - - - **Meteorizazioa** / **Higadura**: Arroken edo materialen suntsiketa edo txikizioa bezala uler daiteke; eragile ezberdinek (ura eta haizea) lurrazaleko materialekin izandako etengabeko marruskaduraren ondorioz sortutakoa. Deskonposizio hau 3 motatakoa izan daiteke: - [Meteorizazio fisikoa:] Arrokak zati txikiagoetan zatitzen dira bere barne konposizioa aldatu gabe. Tenperaturak, kristalizazioa, izotza. - [Meteorizazio kimikoa:] Ematen den deskonposizioak arroken mineraletan aldaketak sortzen ditu. Hau eragile ezberdinek sortutako erreakzio kimikoengatik izaten da. - [Meteorizazio biologikoa.] - **Garraioa**: Higatutako materialen leku-aldaketa. Leku aldaketa hau higaduran hasi eta sedimentazioan bukatuko da. - **Sedimentazioa**: Higatu eta garraiatutako materialen metaketa bezala uler daiteke. Hau zonalde baxu eta lauetan ematen da (batez ere itsas ondoan). Sedimentazioa edo materialen metaketa geruzetan ematen da. - - - - - - - - - **[EUROPAKO ERLIEBE UNITATE HANDIAK:]** - - - **[EURASIAKO ERLIEBE UNITATEAK]** - bereizten dira: 🞄 **Errusiako ordoki handia:** Arroka kristalinoz eta sedimentuz estalitako unitatea; oso eremu laua da, paisaia leuna eta muino alturik gabekoa. Dviná, Dniéper, Dniéster, Don, Ural eta Volga ibaien arroak hartzen ditu. 🞄 **Mendebaldeko Siberiako Ordokia:** Aurrekoa bezala jatorri konplexuko lurralde bat da; sedimentuz estalita dagoena. Horizontaltasun handia aurkezten duen eremua da, ondorioz uholdeak oso ohikoak dira. 🞄 **Sakonune aralokaspiarra:** Sedimentuz beteriko kubeta zahar bat da. Aral eta Kaspiar itsasoen artean kokatuta dago. Zonalde endorreikoa da. Aral eta Kaspiar itsasoek agortze prozesu nabariak jasan dituzte - 🞄 Uralak: Ipar hegoalde norabidea duen mendikate. Tontorrik garaiena Norodnaia da (1885 m ). Unitate honen barruan sakonune handiak eta ibai garrantzitsuak kokatzen dira (Ural ibaia). Higadura handia jasan du. Historikoki oso garrantzitsua. 🞄 Kazakhstango atalasea: goi ordoki bat da; Uralen hegoaldea eta Altaiko sistema lotzen ditu. 🞄 Ekialdeko Siberiako Goi-ordokiak: Garaiera ezberdineko plataforma, oso tektonizatuak. Hauen arteak mendikate txiki batzuk azaleratzen dira. Oso garrantzitsuak Baikal aintzira eta Lena eta Angará ibaiak. - 🞄 Kaukasoak: Sistema alpetar gaztea da, Europako erliebe unitateak baino garaiagoa eta zabalagoa da. Mendilerroz eta sakonunez osatuta dago, mendilerro garaiena Kaukaso Handia da (Elbrus, 5.633 m ) 🞄 Erdialdeko Asiako mendikatea: Alpeetako eta Himalaiako mendilerroekin batera altxatutako erliebeak dira, 3000-7000 metro inguruko garaiera dute(Indu Kush, Pamir, Tian Shan, Altai...). Lurrikarak eta sumendiak (Kamtxatkhan, 4850 m ) oso ohikoak izaten dira. **[LATINO AMERIKAKO ERLIEBE UNITATEAK]** - 🞄 **Ezkutuak:** Hainbat ezkutu zahar aurkitzen dira; denboraren poderioz higatuak izan direnak eta ondorioz oso ohikoak dira goi ordokiak eta forma leuneko mendi zaharrak - - - **🞄Andeak.** **[JAPONIA ETA AUSTRALAIKO ERLIEBE UNITATEAK]** - ◦ Konbergentzia muga baten ondorioz eratutako erliebea ◦ Mendiak eta mendikateak: 🞄 Hiru laurden baino gehiago hartzen dute. 🞄 Sumendi jatorrizko erliebeak. 🞄 3000 metroko garaiera izatera iristen dira. ◦ Ordokiak: 🞄 Soilik Japoniako %16 baino ez dute hartzen. 🞄 Ordoki alubialak izaten dira. 🞄 Gehienak kostaldetan kokatuta. 🞄 Kontzentrazio demografikoa. - 🞄 [Mendebaldeko goi-ordokiak: ] - Zokalo zaharra da, material sedimentarioz estalita. - 200-600 metro hartzen dute eta eremu erraldoia da - Goi ordokiak (Kimberley, Isa, Pilbara...) - Arroak (Eucla, Canning, Carnavon...) - Basamortuak (Victoria, Amadeus, Gibson...) 🞄 [Erdialdeko ordokiak:] - Oso baxuak dira; batez beste 160 metro garai dira - Bi arro / zonalde bereizten dira: - - 🞄 [Ekialdeko mendikateak:] - Ekialdeko mendikatea: Arku itsurako mendikatez eta goi ordokiz osatutako unitatea da. Iparraldetik hegoaldera 3000km hartzen ditu. Ezegonkortasun sismikoa jasaten du. - Australiako Alpeak: Unitate honen hegoaldean kokatzen dira erlieberik garaienak dira. **[ASIA HEGOALDE ETA EKIALDEKO ERLIEBE UNITATEAK]** Oso lurralde handia eta konplexua da, baina garbi bereizitako hiru domeinu morfoestruktural bereizten dira: 🞄 Mendi alpetarrak 🞄Zokaloak 🞄 Ordoki alubialak eta arro sedimentarioak - - 🞄 Indus-Gangesetako, Brahmaputra, Mahanadi ordokiak. 🞄 Malabar kostaldeko ordoki handia. 🞄 Koromadel kostaldeko deltak eta ordokiak. **[AFRIKAKO ERLIEBE UNITATEAK]** - - ◦ Afrikan kokatutako erliebe unitate esanguratsua ◦ Lurrazal kontinentalean emandako muga dibergente batek sortutako arana da; eta ezegonkortasun tektoniko horren ondorioz failak eta sumendiak aurkitzen dira. ◦ Bloke altxatuz eta ondoratuz beteriko paisaia ◦ Lakuak eta aintzirak oso ohikoak dira (Malawi edo Victoria) ◦ Kontinentearen goragunerik garaienak kokatzen dira: Kilimanjaro (5.898 m), Kenya (5.199 m) edo Elgon (4.620 m). - - - **2.2. Klima eremuak.** **1.Kontzeptu orokorrak** - - - - - - - - **2.Klimaren elementuak** Eguraldia edo egoera atmosferikoa definitzen dituzten ezaugarri edo osagai fisikoak dira. 7 elementu klimatiko: - - - - - - - ** Tenperatura.** Une batean aireak duen bero-energia da. Normalean termometroekin neurtzen da eta Celsius (°C) gradutan adierazten da. - tenperatura altuena. - - arteko aldea. - urtea\...) neurtutako tenperaturen batezbestekoa. ** Prezipitazioak.** Lurralde batean atmosferatik eroritako ur masa guztiak: euria, euri-langarra, ihintza, elurra, kazkabarra... - - - ** Hezetasuna**. Leku eta momentu zehatz batean aireak daukan ur lurrun kantitatea (hezetasun absolutua). - - ** Presio atmosferikoa.** Aire masek grabitatearengatik lurrazalean eragiten duten indarra da. Barometroaren bidez neurtzen da. - - - - ** Haizea.** Aire masek egiten dituzten mugimenduak dira. - - - ** Intsolazioa.** Eguzki izpiek lurralde batean duten eragina; hau da, lurralde batek jasoko duen eguzki izpien erradiazioa (energia). - - ** Hodeiak.** Leku jakin batean lainoz estalitako zeruko frakzioa da. - - - - - **3.Faktore klimatikoak.** Klima desberdinak zehazten dituzten eragile naturalak dira, lurralde baten tenperatura, prezipitazio, haize eta abarren erregimena aldatuz. 5 faktore klimatiko: - - - - - ** Latitudea.** Lurraren edozein puntuk ekuatorearekiko duen distantzia angeluarra da. Gradu, minutu eta segundotan neurtzen da. - - ** Altitudea**. Lurrazalaren edozein puntuk itsas mailara (0 metro) doan bitartea da. - - ** Erliebea.** Lurrazalaren formek edo erliebeak prezipitazioetan, tenperaturan eta intsolazioan eragina dute. - ** Ur masak.** Ur masek (ozeano eta itsasoak) funtzio termoerregulatzaile bat betetzen dute tenperaturak leunduz. - - - - ** Itsas korronteak.** Ozeanoetan zehar distantzia luzeak ibiliz mugitzen diren ur masak dira eta eragin garrantzitsua dute lurreko klimetan. - - - **4.Sailkapen klimatikoa.** Klima mota ezberdinak definitzeko Köppen-Geiger sailkapena da mundu mailan erabiliena eta errazena. Tenperatura, prezipitazioak eta prezipitazioen urtarokotasunaren arabera sailkatzen dira klimak. Bi/hiru hizki erabiltzen dira klima mota desberdinak sailkatzeko. 6 eremu klimatiko handi daude (hauen barruan azpi-eremuak daude): - - - - - - - - - - Bigarren hizkiak prezipitazioen banaketa adierazten du: - - - Hirugarren hizkiak udako tenperaturen portaera adierazten du: - - - Azpi-taldeak: - - - - - - - - - - - - - - - Azpitaldeak: ![](media/image1.png) - - - - - - - **5.Munduko klima motak.** **2.3.Ura munduan.** **1. Kontzeptu orokorrak** - - - - - **2. Uraren banaketa** Hidrosferak 1.360 milioi kilometro kubiko inguru ditu. Hidrosferako uraren %97,2 gazia da eta %2,8 geza. Ur masak honela daude banatuta: ![](media/image12.png) - **2.1.Ozeanoak.** Kontinenteak banatzen dituzten ur gaziko (35g/l) masa handiak dira. Munduan 5 ozeano daude, handienetik txikienera: Pazifikoa, Atlantikoa, Indikoa, Antartikoa eta Artikoa. Kostaldetik gertuago, orokorrean, plataforma kontinentalaren gain kokatutako ur masa handiei itsaso deritze. Eguzkiaren eraginagatik gainazaleko geruza epela da (12-30°C) eta sakontasun batetik behera oso azkar hozten da. Eremu honi termoklina deritzo. Lekurik sakonenetan ozeanoek 4°C-ko tenperatura izan dezakete. Ozeanoek hiru mugimendu izaten dituzte: - Oxigeno disolbatu ugariko eremua bermatzen dute izaki bizidunentzat eta higadura eta garraioa sortzen dute kostaldean. - gazitasun aldeagatik eta haize nagusiengatik sortzen diren ur-masen mugimendu jarraitua da. Korronte hauei esker Lurreko beroa banatu egiten da gune tropikaletatik poloetaraino. - eta Eguzkiaren grabitazio-erakarpenak sortzen ditu. - **Golkoko Korrontearen ahultzea.** 2021eko abuztuan Nature Climate Change aldizkari zientifikoan argitaratutako ikerketak agerian utzi du Golkoko Korrontea, azken mila urteetako unerik ahulenean dagoela eta korronte hori kolapsatzeko arriskua benetakoa dela. **2.2.Gainazaleko urak.** Ur geza hainbat formatan ager daiteke gainazal kontinentalaren gainean: uharrak, ibaiak, aintzirak, zingirak eta glaziarrak (hauen berezitasunagatik hurrengo atalean tratatuko dira). - - - - - **Palancia ibaiak eragindako azken uholdea.** 2021eko irailean Palancia ibaiak gainezka egin zuen Sagunton DANA batek sortutako euriteengatik. Saguntotik igarotzean Palanciako ibaia lehorra izaten da nekazararitzak ureztatzeko ur-hartuneak egiten baititu. Egoera hori aprobetxatuz, ibaiertzak parke gisa erabiltzen dira eta hainbat ibilbide daude. - **Euskadiko barnealdeko hezeguneak.** Hezeguneak planetako ekosistema aberats, berezi eta hauskorrenetakoak dira. Hala ere, historikoki bazterrekotzat hartuak izan dira eta guneok drainatzeko ohitura egon da nekazaritzarako edo hiriguneak haztea ahalbidetzeko. **2.3.Glaziarrak.** Motel mugitzen diren elurrez eta izotzez osatutako ur masa handiak dira. Poloetan eta mendiko gailurretan eratzen dira pilatutako elurra urtzen dena baino gehiago denean. Kokatzen diren lekuaren arabera bi glaziar mota daude: - - Glaziarren urtzearen arazoak: - - - Permafrosta etengabe izoztuta dagoen lurzoru-geruza da, baina ez da beti izotzez edo elurrez estalita egoten. Izan ere, landaretzaz estalita egon daiteke. - **Permafrostaren urtzea.** Permafrostaren desagerpenaren ondorioak modu nabariagoan bizitzen ari Europako iparraldean, Mongolian, Siberian, Alaskan eta Kanadan, toki hauetan nabaritzen baita gehien tenperaturaren igoera. Artikoko permafrosta azken lau hamarkadetan baino %240 azkarrago urtzen ari da. Arrazoi nagusietako bat bero-boladak dira. **2.4.Lur azpiko urak.** Prezipitazioak ematen direnean, uraren zati bat lurzoruaren gainazaletik joaten da eta beste zati bat lurpean sartzen da, baldin eta lurzoru hori iragazkorra bada edo arroketan pitzadurak badaude. - - Ibai, aintzira eta zingirei ekarpen garrantzitsua egiten die lur azpiko urak. Lurpeko urak ur gezako erreserba garrantzitsuak osatzen dituzte. - - - Lur azpiko ura oso baliagarria izan daiteke gainazaleko ur kopurua eskasa den eskualde idorretan. Baina baliabide hori agortzea edo garestiegia bihurtzearen arriskua dago ez bada kudeaketa jasangarririk egiten. Europan eta Indian, esaterako, kontrola eta sareak eguneratzeko ahalegin ugari egiten ari dira. Baina, garapen-bidean dauden herrialde askotan, lurpeko uren ebaluazio eta kontrola oso gutxi lantzen da edo ez da batere eraginkorra. Bestalde, garatutako herrialde askotan gutxietsi egiten da kudeaketa hori. **3. Ura orain eta bihar.** **Uraren garrantzia**: - - - - - ** Uraren mundu mailako arazoak** nazioarteko hainbat erakundeen ustetan: - - - - - - - - - - ![](media/image4.png) - GEOGRAFIA FISIKOA: LANDARETZA a\. KONTZEPTU OROKORRAK 1.1 Ekosfera Ekosfera bizia izateko baldintza egokiak dauden Lurraren eremua da. Lurreko sistema global bat da da, biosferako organismo guztiez osatuta eta izaki bizidunen, materiaren eta energiaren artean ezartzen diren harremanengatik bereizten dena (ekosistema planetarioa). Hau da, ekosfera Lurrean aurki ditzakegun ekosistemen multzotzat ere har daiteke. Lurrean, izaki bizidunak atmosferan, hidrosferan eta lurrazalean bizi daitezke. 1.2 Biosfera Biosfera Lurrean bizi diren izaki bizidun guztien multzoa da, bai eta haien arteko eta bizi diren ingurunearekiko erlazioak ere. Biosfera ez da benetan Lurraren \"geruza\" bat, lurrazalaren, hidrosferaren eta atmosferaren parte da. Biosferaren ezaugarriak hauek dira: \- Biodibertsitatea. Lurrean (edo ekosistema jakin batean) bizi diren izaki bizidunen barietatea da, arraza eta azpiespezieen aldaera genetiko guztiekin. \- Biosferaren osagai guztiak elkarri lotuta daude eta haien artean oreka dago. Oreka hori aldatzen bada, gainerako biosferara zabal daiteke. 1.3 Ekosistema Ekosistema gune jakin bateko izaki bizidunen multzoa (biozenosia), ingurune fisikoaren ezaugarriak (biotopoa) eta ingurune fisikoaren eta izaki bizidunen arteko harremanak barne hartzen dituen unitatea da. Ekosistema baten osagaiak: \- Biotopoa: ekosistema bat osatzen duten faktore abiotikoak, hau da ekosistemaren zati fisikoak (arrokak, airea, ura, etab.) eta ingurumenezaugarriak (argia, tenperatura, hezetasuna, etab.). \- Biozenosia: ekosistema bat osatzen duten faktore biotikoak, hau da ekosistema baten bizi diren izaki bizidunen multzoa. Biotopoa eta biozenosia oso lotuta daude, oso harreman konplexuak ezartzen baitira izaki bizidunak ingurunera egokitzearen ondorioz 1.4 Bioma Klimaren oinarrizko faktore eta elementuek (latitudea, altitudea, prezipitazioa, tenperatura, etab.) antzeko ezaugarri fisikoak dituzten eskualdeak definitzen dituzte. Ezaugarri hauek landaretza eta fauna mota espezifiko bat garatzea baldintzatzen dute. Horrela, biomak antzeko ezaugarri ekologiko (flora eta fauna) eta klimatikoak dituzten eremu geografiko handiak dira. Biomak sailkatzeko sistema desberdinak daude eta, oro har, lurra bi multzo handitan banatzen dute: lurreko biomak eta uretako biomak. Bioma bat definitzean bere faktore abiotikoak eta biotikoak bereizten dira. \- Faktore abiotikoek erregimen klimatikoari egiten diote erreferentzia, batez ere prezipitazio eta tenperaturei. \- Faktore biotikoek, berriz, fauna- eta flora-espezieen presentziari egiten diote erreferentzia. b\. MUNDUKO BIOMA NAGUSIAK 2.1 Tundra \- Kokapena: Ipar Hemisferiora mugatzen da, Ozeano Glaziar Artikoaren inguruan (70°ko latitudea) \- Faktore abiotikoak: Klima oso hotzetan ematen da, non lurzorua iraunkorki izoztuta egoten den. Udan bakarrik desizozten da lurzoruaren gaineko geruza. Urtean bi urtaro daude: negu luze eta iluneko sei hilabete eta egun iraunkorreko sei hilabete. Udako tenperatura maximoa 10°C-koa da \- Faktore biotikoak: Batez ere udan azaleratzen diren landareak aurkitzen dira, neguan lurzoru gehiena elur azpian geratzen baita. Landareak normalean txikiak izaten dira, hala nola, goroldioak, likenak, belar batzuk (gramineoak) eta zuhaixkak. Animalia gutxi daude, baina oso bereizgarriak dira: elur-oreinak, altzak, katamotza, azeri artikoa, erbi artikoak, eperrak, hontz nibala eta karraskariak. 2.2 Basoak Basoak elkarren ondoan hazten diren zuhaitzen multzoak dira. Lurzorua itzalpean izateagatik eta hosto-geruza batez estalita egoteagatik bereizten dira. Prezipitazioak ugariak izaten dira basoetan, baina ez da beharrezkoa erregularrak izatea. Mundu mailan latitude ezberdinetan aurkitzen dira, klima heze eta azpihezeetan. Baso mota nagusiak: \- BASO BOREALA EDO TAIGA. o Kokapena -\> Tundraren hegoaldean agertzen da (60°ko latitudea), Europako iparraldean, Asian eta Amerikako iparraldean. o Faktore abiotikoak -\> Negu hotz eta uda epel eta hezeetako eskualdeetan ohikoa da. Neguan elurra egun askotan egoten da. Tundran baino tenperatura maximo altuagoak egoten dira. o Faktore biotikoak -\> Landaretzari dagokionez, koniferoen baso trinkoez osatuta dago (izeia, pinua, zedroa, adibidez). Orokorrean, hotzetik babesteko elkarren ondoan hazten diren hosto iraunkorreko zuhaitzak dira nagusi. Baso ilunak direnez eguzki-energia errazago xurgatzen dute. Hosto erorkorreko zuhaitzen bat egon daiteke (urkia, makala, etab.). Faunari dagokionez, udan neguan baino animalia gehiago dago. Hegazti migratzaileen espezie asko taigara joaten dira udan, nahiz eta beste batzuk urte osoan bizi diren. Ugaztunen artean, saguak, erbiak eta hartzak, katamotzak eta otsoak bezalako haragijaleak nabarmentzen dira \- BASO EPELA (HOSTOERORKORRA ) o Kokapena. Eremu epelean, hau da, latitude ertainetan agertzen da. o Faktore abiotikoak. Klima ozeanikoetan ematen da, beraz, euri-jasa ugari eta oso erregularrak dituzten eskualdeetan, uda beroak eta negu hotzak dituztenak. o Faktore biotikoak. Landarediari dagokionez, estalki zabala osatzen duten hosto erorkorreko zuhaitz (pagoak, haritzak, gaztainondoak, etab.) eta zuhaixkez osatuta dago. Hostoak galtzean, humusean aberatsa den lurzorua eratzen da. Belarra goiztiarra da eta zuhaitzetako hostoak agertu baino lehen ateratzen da. baso hauen itxura aldatu egiten da udatik negura. Faunari dagokionez, garai txarretara egokitzeko animalia batzuek erreserbak gordetzen dituzte gorputzean edo ezkutalekuetan. Animalia mota asko dago: urtxintxak, saguak, oreinak, basurdeak, otsoak, hartzak, arranoak, etab. \- BASO EPELA (MEDITERRANEOA) o Kokapena. Mediterraneo itsasoa inguratzen duten eremuetan agertzen da. Hala ere, Kalifornian, Australiako hegoaldean eta Hegoafrikan ere badago. o Faktore abiotikoak. Klima mediterraneoetan ematen da, beraz, euri gutxi eta irregularreko eskualdeetan, negu leunak eta ez oso euritsuak eta uda bero eta lehorrak dituztenak. o Faktore biotikoak. Landaretzari dagokionez, basoak hiru geruza ditu: belarkara, zuhaixka eta zuhaitza. Zuhaitzen artean, epidermi lodiak dituzten zuhaitzak (artea, artelatza, olibondoa, etab.) nabarmentzen dira. Badira pinuak eta hosto erorkorreko zuhaitzen bat ere. Zuhaixken geruza trinkoa da eta lentiskoak, koskoxa, sasia, erretama\... eta hainbat landare usaintsuz (erromeroa, ezkaia, etab.) osatuta dago. Geruza belarkaran ohikoak dira goroldioak, iratzeak eta urteko landareak, hala nola bioletak. Faunari dagokionez, animalia mota asko dago: karraskariak, untxiak, basurdeak, azeriak, azkonarrak, narrasti asko, hegaztiak eta artropodoak. \- BASO TROPIKAL ETA SUBTROPIKALA (OIHANA). o Kokapena. Eremu ekuatorialen eta tropikalen bioma bereizgarria da. Amerika, Afrikan eta Asian agertzen da. o Faktore abiotikoak. Batezbesteko tenperatura altua da eta urte osoan zehar prezipitazioak ugariak dira. o Faktore biotikoak. Landaretzari dagokionez, tamaina handiko zuhaitzak nabarmentzen dira (kaoba, adibidez), oso altuak, hosto zabalekoak eta mota askotarikoak. Horien gainean landare epifita (orkideak, lianak, etab.) eta igokari ugari daude. Zuhaixkak eta belarrak ere ugariak dira. Faunari dagokionez animalien biodibertsitatea handia da, hala nola gorilak, txinpantzeak, nagiak, lehoinabarrak, mota askotako intsektuak, etab. 2.3 Belardi eta sastrakak Belarra eta sastraka nagusi den bioma mota da. Honekin batera, sakabanaturik bestelako zuhaixkak eta elkarrengandik nahiko urrun dauden zuhaitzak aurkitzen dira. Latitudearen arabera bi mota bereizten dira: \- ESTEPA: Larre, sabana eta sastraka epela, estepa izena eren hartzen duena. o Kokapena. Itsasotik urrun, kontinenteen barnealdean agertzen da latitude ertainetan. Baso epela eta basamortuaren arteko lurralde lau eta zabala da. Amerikako iparraldean, Europako ekialdean eta Asiako barnealdean dago. o Faktore abiotikoak. Klima kontinentaletan ematen da, beraz, zabaltze termiko handia dago uda eta neguaren artean. Prezipitazioak eskasak dira urte osoan zehar. Udak bero edo epelak dira euri irregularrekin eta neguak hotzak eta lehorrak. o Faktore biotikoak. Landarediari dagokionez, belarrak (gramineoak, adibidez), sastraka sakabanatuak eta zuhaitz batzuk dira nagusi, ur eskasiari egokitutako sustrai sakonak dituztenak (xerofiloak). Faunari dagokionez, karraskariak, untxiak, sugeak, etab. eta hegazti ugari, hala nola kurriloak, abutardak, etab. daude. \- SABANA: Larre, sabana eta sastrakadi tropikal eta subtropikala o Kokapena. Tropikoarteko eremuetan agertzen da oihan tropikalen ondoan. Eremu zabalak hartzen ditu Hego Amerikan, Afrikan eta Australiako iparraldean. o Faktore abiotikoak. Urtaro heze eta lehorren txandakatzea duten klima tropikaletan ematen da. Urtaro hezean landareak azkar hazten dira, baina urtaro lehorra oso idorra da eta horrek suteak zabaltzen laguntzen du. o Faktore biotikoak. Landarediari dagokionez, ugariak dira sakabanatuta dauden belar altuak (lekadunak eta gramineoak), zuhaixkak eta zuhaitz arantzatsuak (akaziak, adibidez). Faunari dagokionez, belarjale ugari (zebrak, gazelak, jirafak, etab.), haragijaleak (lehoiak, gepardoak, etab.) eta sarraskijaleak (hienak, adibidez) egoten dira. Animalia asko talde handitan biltzen dira eta migrazioak egiten dituzte ura eskuragarri dagoen lekuetara. Suteak ezinbestekoak dira belardiak mantentzeko. 2.4 Basamortua \- Kokapena. Orokorrean ozeanotik urrun, kontinenteen barnealdean, latitude ertainetan (30° eta 50°ko paraleloen artean) agertzen da ipar eta hego hemisferioan. \- Faktore abiotikoak. Prezipitazioak oso urriak dira (\ UR GEZAKOAK o Lotikoak. Ur laster guztiak dira. Adibidez ibaiak, erreka, iturburuak\... o Lentikoak. Sakonera gutxiko ur-masa geldoak dira. Adibidez urmaelak, aintzirak, padurak\... \- BIOMA URTARRAK -\> UR GAZIKOAK (Ozeano eta itsasoak). Sakontasunaren arabera hiru eremu: o Erempu pelagikoa: Argitasuna jasotzen duen eremua, 200m inguruko sakonera arte. Kostaldetik dagoen distantzia kontuan hartuta bi eskualde daude: ▪ Eskualde neritikoa: kostaldetik hurbil dagoena. ▪ Eskualde ozeanikoa: kostaldetik urrunago dagoena o Eremu batiala:200m-tik 3.000m-ra bitarteko eremua. Argitasun gutxi dago o Eremu abisala: 3.000mtik beherako eremua. Ez da argirik iristen eta presioa handia da. EGUNGO MUNDUKO GEOGRAFIA 2021 1\. SARRERA 2\. GEO FISIKOA a\. ERLIEBEA b\. KLIMA c\. URA d\. LANDARETZA 3\. GIZA GEOGRAFIA 4\. GEOGRAFIA EKONOMIKOA 5\. INGURUMEN ARAZOAK GIZA GEOGRAFIA: POPULAZIO GEOGRAFIA ETA HIRITARTZEA POPULAZIO GEOGRAFIA 1: MIGRAZIO MUGIMENDUAK 1\. DEFINIZIOAK ETA FAKTOREAK Geografia, funtsean, lurraren gainazaleko elementuen eta prozesuen banaketa espazialaz arduratzen bada, giza populazioaren aldaketa espazialen azterketari "Populazioaren Geografia" deritzogu. Geodemografia: Biztanleriaren tamaina, estruktura eta dinamikaren distribuzioa espazioan eta denboran aztertzen du eta hauen kausak eta ondorioak \- Tamaina o Biztanleria totala / Populazioa o Popoulazio dentsitatea (azalera/pop.totala) \- Estruktura: Genero aldetik, adinaren aldetik (adin tasak) eta estructura (adina + generoa) \- Bilakaera: Naturala, espaziala (migrazioak) eta erreala (natural + espacial) \- Geodemografiaren erabilerak: o Hirigintza eta lurralde antolakuntza -\> Populazioaren beharren plangintza (etxebizitzak, parkeak, osasun etxeak, azpiegiturak\...) /// Hiri eta landa eremuen analisiak //// Landa eremuak berpizteko politikak o Ekonomia -\> Pentsioak /// Lurralde baten planifikazio ekonomikoa /// Langileen beharrak, langile motak /// Enplegua sustatzeko politikak o Plangintza demografikoa o + Zahartze prozesuan dauden herrietan populazio gaztea erakartzeko politikak Populazio mugimenduak: Espazio fisikoan pertsona edo giza taldeen leku aldaketa oro, distantzia eta denbora kontutan hartu gabe. Migrazioa: Populazioaren mugimendu espazial mota bat da, berezko kutsua adierazten du, populazioaren mugimenduaz gain, denbora tarte luze batean bizitoki aldaketa ematenda. \- Kontuan hartzen den muga administratiboen arabera o Barne migrazioak: Muga administratiboen barnean ematen diren migrazio mugimenduak o Kanpo migrazioak: Unitate administratiboen artean ematen diren migrazio mugimenduak \- Askatasun mailaren arabera: o Migrazio libreak o Migrazio murriztu edo selektiboak o Migrazio bultzatuak / eragindakoak o Behartutako migrazioak \- Arrazoiak edo faktoreak o Ekonomikoak o Gobernantza eta zerbitzu publikoak (ongizate estatua) o Populazio desorekak o Gatazka politikoak o Ingurugiro arazoak o Kultural/sozialak \- Ondorioak jatorrizko lurraldean: o Populazioaren zahartzea o Genero desorekak Jaiotza tasen jaitsiera o Hazkunde natural txikiagoa o Hezkuntza inbertsio txikiagoak o Ekoizpen gaitasun ahulagoa =\> Giza kapitala galtzea =\> Etorkizuneko inbertsio publiko zein pribatuen jaitsiera. \- Ondorioak harrera lurraldean o Populazioa gaztetu o Populazioaren hazkunde natural eta erreala o Jaiotza tasa igo // Heriotza tasa jaitsi o Ekoizpen gaitasuna igo o Zenbait hirietan, migrazio fluxuaren arabera etxebizitza eta ekipamenduen eskaeraren hazkundea; eta horrekin prezioen igoera. o Kultura aniztasuna Immigrazioa: Harrera herrialdearen ikuspuntutik migrazio mugimenduen etorrera. Emigrazioa: Jatorri herrialdearen ikuspunturik migrazio mugimenduen irteera. 2\. MIGRAZIO INTERNAZIONALAK Biztanleria banaketa orokorra: 7.418 M biztanletatika: 1.254 M herrialde garatuetan eta 6.163 garapen bideko herrialdeetan 2021an, nazioarteko migratzaileen stocka 281 milioikoa izan zela kalkulatu zen, 2000n 173 milioikoa eta 1980an 102 milioikoa. Mudnuko populazioan, nazioarteko migratzaileen proportzioa azken hamarkadetan erregistratutakoa baino handixeagoa da, hau da, 2019an% 3,5 zen, 2000n% 2,8 eta 1980an% 2,3 Non bizi dira nazioarteko migratzaileak? Iparraldeko herrialdeek 136 milioi (2/3) migrante hartzen dituzte eta hegoaldekoek ordea 96 milioi. Nondik datoz nazioarteko migratzaileak? Termino absolutuetan, nazioarteko migratzaile gehienak hegoaldekoak dira, eta hori ez da harritzekoa, Hegoaldeak Iparraldeak baino askoz populazio handiagoa baitu. Hala ere, termino erlatiboetan, Iparraldeko pertsonek Hegoaldekoak baino aukera handiagoa dute emigratzeko. Hegoalde = Afrika, ertamerika, hego- amerika, Asia (Japonia salbu), Ozeania (Australia eta Zelanda berria salbu) 2.1 Lan-migrazioa Lana bilatzeko beste herrialde edo eskualde batera joaten den pertsona, bereziki urtarokoa edo aldi baterakoa. 2013an 150,3 milioi langile migratzaile. 169 millioi 2019an. \- 11,5 milioi etxeko langile migratzaileak ziren (LANE, 2015). \- 66,6 milioi emakumeak dira, edo gutxi gorabehera %44,3 \- Gizonak 83,7 milioi dira, hau da, guztizkoaren %55,7 (OIT, 2015). Langile migratzaile guztien ia erdia (%48,5) bi azpi-erregio handitan aurkitzen dira: Ipar Amerika eta Europa. 2.2 Ikasleen mugikortasuna 2016\. urtean, nazioarteko 4,8 milioi ikasle baino gehiago zeuden; 2000. urtean, berriz, 2 milioi. Erdiak baino gehiago sei herrialdetako hezkuntza-programetan izena eman zuten: Amerikako Estatu Batuak, Erresuma Batua, Australia, Frantzia, Alemania eta Errusiako Federazioa. 2.3 Haurren migrazioa 19 urtetik beherako migratzaileen kopurua, kalkuluen arabera, 36 milioira igo zen 2017an, hau da, 1990ean baino %21 gehiago. EBtik kanpo asiloa eskatzen duten gurasorik gabeko eta banandutako haurren kopuruak gora egin zuen: 2010ean 4.000 ziren eta 2015ean 19.000 2.4 Migratzaile irregularrak NBGPk 2009an 50 milioi migratzaile irregularren berri eman zuen. Ordutik nazioarteko migrazioaren hazkunde orokorrari dagokionez, litekeena da migratzaile irregularren kopurua 58 milioira igo izana 2017an. Kalkuluen arabera, dokumentaziorik gabeko 11,3 milioi migratzaile irregular bizi izan ziren Estatu Batuetan 2016. urtean. 2008an, 1,9 - 3,8 milioi migratzaile irregular zeuden EBn, atzerrian jaiotako biztanleen %7tik %13ra 2.5 Migratzaile desagertuak 2017an, OIMeko Migratzaile Desagertuak Proiektuak 6.163 pertsonen heriotzak dokumentatu zituen nazioarteko helburuetara migratzean. 2017an, Mediterraneoan, migratzaileen heriotzak izan ziren migratzaile desagertuen proportzio handiena, 3.139 heriotza eta desagerpen erregistratu baitziren. Horietatik %90 baino gehiago Mediterraneoko erdialdeko bidean gertatu ziren. Ameriketako migratzaileek beren gain hartutako arriskuen hazkundearen frogak nabariak dira MEAk Mexiko eta Estatu Batuen arteko mugan emandako datuetan. Migratzaileen 415 heriotza izan ziren muga horretan 2017an, 2016ko 398ren aldean 2.6 Trafiko eta esklabotasun modernoa LANEren eta Walkfree Fundazioaren arabera, 2016. urtean 40 milioi esklabotasun modernoaren biktima zeuden, horien artean 25 milioi pertsona lan behartuetan eta 15 milioi ezkontza bortxatuetan. 2.7 Migrazioari buruzko iritzi publikoa Oro har, munduko biztanleek beren herrialdeetako immigrazioa gaur egungo mailan mantentzea (% 22) edo gehitzea (% 21), jaitsi beharrean (% 34) (IOM, 2015). Iritzi publikoan eskualdeko aldaketa nabarmena egon daiteke. Europako pertsonek immigrazioari buruzko iritzi negatiboagoak izateko joera dute, eta gehiengoak (% 52) dio immigrazio-mailak jaitsi egin behar direla (IOM, 2015) \+ Migratzaileek 6,7 trilioi dolar estatubatuar eman zizkioten, edo %9,4, gutxi gorabehera, munduko BPGari 2015. 3\. ERREFUXIATUAK ETA BARNE DESPLAZATUAK 3.1 Sarrera eta defizinioak Lekualdatze behartua (Desplazamiento forzado) Lekualdatze behartua gatazken, indarkeriaren, jazarpenen eta giza eskubideen urraketen ondorioz beren etxeak utzi edo ihes egiten duten pertsonen egoerari dagokio. Barne lekualdatzeak (desplazamiento interno) eta errefuxiatuak barne Barne-desplazatua: Barruko lekualdatua bizilekua uztera behartutako norbait da, baina bere herrialdeko mugen barruan dago. Fenomeno hori gertatzeko kausarik ohikoenak hauek dira: indarkeria orokorra, gatazka armatuak eta giza eskubideen urraketak. Kasu askotan, gobernuak babesten ditu desplazatuak, eta beste batzuetan gobernua bera da joan-etorriaren eragilea. Asilo eskatzailea: Asilo-eskatzailea errefuxiatu-izaera onartzeko eskatzen duena da, eta eskaera oraindik ez da behin betiko ebaluatu. Batez beste, milioi bat pertsona inguruk eskatzen dute urtero asiloa. Ingurumen errefuxiatua: Klima-errefuxiatuaren (edo ingurumen-errefuxiatuaren) kontzeptua 1985ean sartu zen lehen aldiz Nazio Batuen Ingurumen Programaren txosten batean. Txosten horrek zioenez, kategoria honetan sartzen dira "ingurumen-nahaste nabarmen baten ondorioz habitat tradizionala aldi baterako edo betiko utzi behar izan duten pertsonak". Definizio horren barruan bi faktore mota bereizten dira: antropogenikoak eta kausa naturalak (askotan bi hauek ezberdintzeko zailtasunak). Nahitaezko migrazioa, lekualdatzea eta birkokatzea 2020aren amaieran, 82,4 milioi pertsona lekualdatu zituen mundu osoan, gatazka, indarkeria orokorra edo giza eskubideen urraketa zirela eta. \- 26,4 milioi errefuxiatu daude: 19,9 milioi, Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Goi Mandatariaren kanpamenduetan. 5,7 milioi errefuxiatu palestinar. \- 48 milioi barne-desplazatu \- 4,1 milioi asilo-eskatzaile. \- 3,9 milioi Venezuelar lekualdatuta Derrigorrezko lekualdatuen kopurua 1997an izandakoaren bikoitza da ia. Igoera bereziki nabarmena izan zen 2012 eta 2015 artean, batez ere Siriako gatazkagatik. 3.2 Errefuxiatuen alternatibak: Borondatezko aberriratzea Hasierako gatazka konponduta egon behar da 2. Hasierako asilo- herrialdean ezartzea Nahiko konponbide arrunta. Garapenbidean dauden herrialdeetan, baliteke beharrezko baldintzak edo baliabideak ez izatea. 3. Beste asilo-herrialde batean ezartzea Europako errefuxiatu-krisiaren Alemaniako adibidea Oro har, errefuxiatuak onartzeko errezeloak. Arrazari eta ekonomiari buruzko faktoreak. 3.3 Barne desplazatuak: \- 40 milioi barne dezplazatu global 2018an (Espainiako biztanleen antzekoa). 48 millioi 2020an\... \- Nazioarteko legerik gabeko arazoa \- Sarritan, subiranotasun nazionala nagusitzen da, eta jatorriz egoeraren erantzule den gobernua "bere gain hartzen " 3.4 Ingurumen errefuxiatuak: \- 2008an eta 2016 urteetan 227,6 milioi pertsona lekualdatu ziren hondamendien ondorioz (IDMC, 2017). \- Hegoaldeko eta ekialdeko Asia, Karibe eta Ozeano Barea izan ziren eskualderik kaltetuenak; bereziki, Txina, Filipinak eta Kubak izan zituzten joan-etorri gehienak. \- 2017an bakarrik, 18,8 milioi pertsona lekualdatu ziren 135 herrialdetan, beren herrialdean bat-bateko hondamendien testuinguruan. \- 2017an, muturreko fenomeno meteorologikoekuholdeak- (8,6 milioi) eta ekaitzk tropikalak (7,5 milioi) lekualdatze eragin zituzten. 3.5 Mendebaldeko Sahararen kasua Mendebaldeko Sahara autonomo ez diren 17 lurraldeetako bat da, Nazio Batuen Erakundeko Deskolonizazio Batzorde Bereziak kudeatuta, kolonialismoa ezabatzeko asmoz. \- Deskolonizazio-prozesua eten egin zen 1976an, haren administrazio-potentziak, Espainiak, Mendebaldeko Sahara utzi zuenean Marokoren eta Mauritaniaren eskuetan ---martxa berdearen ondoren eta Madrilgo Akordioetan (1975) xedatutakoaren arabera---, nazioarteko zuzenbidea errespetatu gabe. \- Marokok hartzen du lurralde gehiena gaur egun, nahiz eta Marokokoren subiranotasuna ez duten onartzen ez Nazio Batuek ez munduko ezein herrialdeek, baita Fronte Polisarioak ere. Fronte Polisarioak bere independentzia aldarrikatu zuen 1976an, eta Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa (RASD) sortu zuen, orain arte laurogei herrialde baino gehiagok aintzatetsia. \- RASDek ekialdetik kudeatzen du eskualdea, Marokok kontrolatzen ez duena, eta Lurralde Liberatuak deitzen dio. \- Tinduf probintziako errefuxiatu-eremuak Aljeriako hego-mendebaldeko izen bereko eskualdean daude. Mendebaldeko Saharako hirien izenekin izendatu zituzten: Aaiun, Auserd, Smara, Dajla eta Bojador. Gaur egun, 173.000 errefuxiatu saharar baino gehiago daude Tindufeko bost eremuetan. RASDek eta Fronte Polisarioak kanpamendu horietan dituzte oinarriak. Nazio Batuen Errefuxiatuentzako Goi Komisarioaren (ACNUR) eta GKE batzuen egoitzak ere badaude. o Saharako kanpamentuetako biztanleak merkataritzarekin bizimodua ateratzen saiatzen dira, baina merkataritzak sortutako diru-sarrerak ez dira aski bizirik irauteko eta nazioarteko laguntza humanitarioa behar dute. o Saharako errefuxiatuek 40 urte baino gehiago daramatzatenez Tindufen, Saharako kanpamendu batean eskolak, dendak, barberiak, kultur jarduerak egiten diren tokiak, osasun laguntzako guneak aurki daitezke, baina baliabideak eta bitartekoak oso urriak dira. 3.6 Siriako gerra Siriako Gerra Zibila gatazka belikoa da, 2011. urtearen hasieran hasi zena eta gaur egun Sirian dagoena. Gerra horretan, hasieran, Siriako presidenteak, Bashar Al-Asadek (Babesle dira: Errusia, Iran, China eta Hezbola antolakunde libanesa) gobernatu zuen Siriako Indar Armatuek aurre egin zieten hainbat motatako talde armatu matxinatuen aurka, Mendebaldean «siriako oposizio» gisa ezagutzen zirenak (AEB, Turkiak, Arabiak etab babestua). \- Evidencias de que EEUU incubo el germen de ISIS\... Evidencias de que la oposición siria y Al-Nusra (Al-Quaeda) han colaborado (¿?) Ondorioak: \- Siriako gerra zibilak 2011tik 2018ra 511.000 hildako utzi ditu; 2018an 106.390 biktima zibil zeuden jada; 5 milioi errefuxiatu baino gehiago utzi ditu, eta hiri gehienetan hondamendia gertatu da. \- Siriako gerrak maila gorenean eraman ditu mundu osoko lekualdatuak, eta krisi egoeran utzi du biztanleriaren % 40 3.7 Etorkizuneko joerak \- Faktoreak: pobrezia, klima-aldaketa, desberdintasun ekonomikoak, desberdintasun politiko eta erlijiosoak. \- Europak gero eta gehiago arbuiatu du errefuxiatuen asiloa. 1951ko NBEko Errefuxiatuen Konbentzioaren definizio mugatua barne, bereziki herrialde indibidualak. \- Herrialde batzuek beren mugak itxi zituzten. Errefuxiatuak eta migratzaile ekonomikoak arraza-, politika- eta ekonomia-alderdiekin nahastuta bereizteko zailtasunak zaildu egiten du hori. \- 2015erako, milioi bat errefuxiatu saiatu ziren gurutzatzen. \- Erantzun ezberdinak. Alemania eta Hungaria hartu zuten. Besteek ia ezer ez. \- EU Turkiari bere kargu egiteko ordaintzen.. POPULAZIO GEOGRAFIA 2: POPULAZIOAREN EGITURA ETA HAZKUNDEA 1- MUNDUKO POPULAZIOA Egungo munduko populazioaren hazkundea XX. mendearen bigarren erdikoa baino geldoagoa. Hala ere Nazio Batasunaren ustez XXI. mendean munduko populazioa etengabe haziko da \- 1950 \>\>\>\>\>\>\> 2500 milioi \- 2000 \>\>\>\>\>\>\> 6.100 milioi \- 2020 \>\>\>\>\>\>\> 7800 milioi \- 2050 \>\>\>\>\>\>\> 9500 milioi (estimazioa) /// 2100 \>\>\>\>\>\>\> 11200 milio 1.1 Banaketa espazial desorekatua \- Hemisferioaren arabera -\> Ipar hemisferioan %80 \- Kontinenteka: o Asia -\> %60.5 // Amerika -\> %13.6 // Afrika -\> %15 // Europa -\> %10.5 // Ozeania -\> %0.5 \- =\>Mundu mailan Asian populazio kontzentrazio handiena, batez ere hego ekialdean. Munduko 10 herrialde populatuenetatik 6 hemen kokatzen dira. o Hiru zonalde: Asia ekialdea, Indostan, Asia hegoekialdea 1.2 Populazio dentsitatea Lurralde bateko populazioaren eta azaleraren arteko erlazioa da. -\> Populazio dentsitatea:Populazio kop./Azalera (km2)- Mundu mailan desoreka handiak: \- Canada 3,9 pertsona/ km2 // USA (35) // Europa (140) // Euskadi (300) // Bangladesh (1146!) Faktore fisiko (clima, erliebe, baliabide mineral / hidriko, lur emankorrak\...) eta giza faktoreak (politiko, historiko, ekonomiko) 2- POPULAZIOAREN BILAKAERA NATURALA 2.1 Jaiotza eta ugalkortasun tasak Jaiotza tasak: Gizarte edo populazio batean ematen diren jaiotza kopurua populazio edo gizarte osoa kontutan hartuta Ugalkortasun tasak: Gizarte edo populazio bateanematen diren jaiotza kopurua ugaltze adinean (15-49 urte) dagoen emakumeak kontutan hartuta. \- Munduko ugalkortasun tasaren bilakaera: 1970: 4.5 -\> 1994: 3 -\> 2014: 2.5 o Munduan zehar bilakaera heterogeneoa o parAmerikan eta Europan nabaritu zen tasa honen jaitsiera;azken hamarkadetan Asia, Ozeania eta Latino Amerikan tasa honen jaitsiera nabaria izan da.SalbuespenaAfrika da,oraindik tasa altua mantentzen baitu. \- Ordezkapen maila: Ugalkortasun tasa=2,1= ordezkapen maila.herrialde garatuetan Alegia, hau baino beherako datuak dituzten herrialdeetan bilakaera naturala ez da positiboa izanen. Herrialde ez garatuetan ordezkapen maila 2.5 -- 3.3 artean dago heriotza tasa altuengatik \- Eragina duten faktoreak: o Antisorgailuen inguruko legeak. Antisorgailuen hedapena eta eskuragarritasuna o Kultura -- erlijioa o Jaiotzen aldeko politikak o Emakumea lan eta hezkuntzamunduan sartzea o Errenta maila eta emantzipazio aukerak o Lan eta familiabateragarritasun politikak \- Ugalkortasunaren aldeko politikak: Emankortasuna zuzenean sustatzera eta/edo seme- alabak edukitzearen kostuak murriztera bideratu dira politikak. \- Ugalkortasunaren kontrako politikak: seme-alaba bakarreko politika txinan: eraginkorra eta aldi berean polemikoa. o 1960 7ko ugalkortasun tasa (UT) 1970 behetik 3ra (politika ez hain bortitzak erabiliz) o 1980 seme-alaba bakar baten politika hasi zen, eta biztanleria egonkortu zuen. 1,2 bilioi-etan. 1990 UT 2,1etik behera o Metodoak: propaganda, esterilizazioa, antisorgailuak, pizgarriak o Kritika: Maskulinizazioa (115 ratio nazionala) eta haurrak desagertzea, Familia askoren zailtasunak, seme-alaba bakarra izateagatik. Landaeremuak , Mendekotasun oso handien tasak gaur egun, 2014. urtean ofizialki ezabatua 2.2 Bizitza-itxaropena Populazio edo lurralde bateko pertsona batek jaiotzen den momentuan biziko duen urteen kalkulua. Azken mendean era adierazgarrian hazi da. 2.3 Heriotza -- tasak Lurralde edo populazio batean ematen diren heriotza kopuruak populazio osoa kontutan hartuta. Faktore ezberdinek eragin: Generoa, ingurugiroaren ezaugarriak, kultura eta ohiturak, osasun zerbitzuak, lan baldintzak, osasungarritasun baldintzak\... Zehazki: Leku jakin batean, aldi jakin batean (urte batean), dagoen biztanleriarekin (P) alderatuta, hildakoen kopurua (D) bider mila (mila biztanleko hildakoen kopurua adierazten du). TM = D / P \* 1.000 3- POPULAZIOAREN EGITURA 3.1 Generoaren araberako egitura -- sex ratioak Gizarte ezberdinetan adin tarteen arabera gizonezkoen eta emakumezkoen proportzioa aldakorra da. \- Faktore naturalak: o Mutiko gehiago jaiotzen dira:105-106 mutil 100 neskako o Emakume zahar gehiago daude:Emakumeen bizitza-itxaropena luzeagoa da \- Faktore soziokulturalak: o Orokorrean sektore batzuetan gizonezkoen eskulana ohikoagoa da: industria, eraikuntza, meatzaritza, nekazal aktibitateak\... Ondorioz aktibitate hauek kokatzen diren zonaldetan lan egiteko adinean dauden gizon gehiago daude emakumeak baino o Herrialde garatuetan,zerbitzuak sektorerik garrantzitsuena den hirietan, lan egiteko adinean dauden emakumezkoen proportzioa apur bat handiagoa da 3.2 Adinaren araberako egitura Populazioaren zahartzea: Adineko pertsonek populazio totalaren proportzio handi bat adierazten duten prozesua. Noiz ematen da? \- Bizitza itxaropena haztean eta jaiotza tasak jaistean Zaharren dependentzia tasa: erretiroan egoteko adinean dauden pertsona kopurua lan egiteko adinean dauden 100 pertsonako Dependentzia tasa: Dependienteak diren pertsona kopurua (0-15 eta + 65 urte tarteak) lan egiteko adinean dauden 100 pertsonako. \- Herrialde garatuetan tasa hau jada nahiko altua da eta hurrengo urteetan haziko da. \- Pentsio sistema ahulak daukaten herrialdeetako adineko jendeak pobrezian egoteko arrisku handiagoa du \- Dependentzia tasak arlo askotan eragina du: Osasun zerbitzuetan, Zaintza lanetan , Gizarte zerbitzuetan, Pentsio sisteman 3.3 Populazioaren piraideak eta trantsizio demografikoa Populazio piramideak: Populazioa adin tartez eta generoz zatituta adierazteko erabiltzen den barra grafiko mota da.Barra bakoitzak adin tarte horretan dauden populazioa (gizon edo emakumeak) adierazten du. \- Zer interpretatzen da? Adina (gaztea / zaharra), genero ratio ezberdinak, populazioaren gituraren bilakaera eta lurradearen garapen maila \- Hiru mota: Progresibo edo mailakatua, geldia edo egonkorra, erregresiboa \- Bestelakoak: Bilakaera demografiko normal batizan ez duten lurraldeek itsura arraroa duten piramideak aurkezten dituzte. o Faktoreak: sektore ekonomikoak, gerrak, migrazioa,krisi ekonomikoak edo naturalak\... Trantsizio demografikoa: Gizarte batean ematen den dinamika demografikoen aldaketak dira; beti ere lurraldearen garapenari lotuta egoten dira. Herrialde ez garatuak -\> Garapen bidean -\> Herrialde garatuak \- Herrialde ez garatuetan:heriotza eta jaiotza tasak oso altuak izaten dira,populazioa egonkor mantentzen da \- Herrialde garatuetan:heriotzak eta jaiotza tasak nahiko baxu mantentzen dira, ondorioz populazioa egonkor mantentzen da (batzuetan zahartze prozesuak nabariak direnean populazioak bilakaera negatiboa aurkezten du) 5 ereduetan banatzen da. 1\) Fasea -\> Jaiotza eta heriotza tasak oso altuak dira,hortaz populazioaren hazkunde naturala oso geldoa edo ez dago 2\) Fasea-\> Trantsizio demografikoaren hasiera.Heriotza tasak asko jaisten dira,nekazaritza aktibitateetan emandako hobekuntzak eta medikuntzaren garapenari esker. Aldaketa hauek bizitza-itxaropena luzatzen dute;eta momentuz jaiotza tasak altuak dira.Populazioaren hazkunde handia. 3\) Fasea -\> Jaiotza tasak jaitsi egiten dira;antisorgailuen hedapena, emakumearen sarrera lan eta hezkuntza mundura,eta bestelako aldaketa sozialak.Populazioaren hazkundea apur bat mantsoagoa izango da. 4\) Fasea:Heriotza tasak jaisten jarraitzen du eta jaiotza tasarekin berdintzen da.Ondorioz ez da hazkunde naturalik ematen. 5\) Fasea: Herrialde garatuentzako proiekzioak dira, non jaiotza tasak oso baxuak izango diren eta azkenean zahartze prozesuarengatik populazioaren bilakaera negatiboa izan daiteke. \*\*Trantsizio demografikoa ez da lurralde guztietan garai berdinean ematen;lurralde bakoitzak bere trantsizio demografikoa dauka,berezko ezaugarriekin. \- XXI. mendearen hasieran, garapen-bidean zeuden herrialdeak ugalkortasun-tasa altuetatik apaletara jeitxi ziren (2-3 seme emakume bakoitzeko) \- Ugalkortasun-tasa murriztu egin da maila globalean (2,4), baina munduko populazioaren zati handi bat haurrak dira oraindik, eta laster izango dituzte seme- alabak. \- Asiako herrialde batzuek ordezkapen-tasa positiboak dituzte (+ 2,1), beste batzuek ez. o Txinak gaur egungo UT (ugalkortasun-tasa) 1,6 dauka (1950ean 7 ziren), baina munduko herrialderik populatuena da. Egungo hazkunde-tasa %0,4 da. o India (UT 2,3) %1,2ra hazten da urtean, eta Txinako populazioa (1329 Milioi) laster gaindituko du. \- Afrikak, ia 5eko UT batekin eta oso populazio gaztearekin, 30 urteeetan (2050) populazioa bikoiztuko du ziur aski, eta Europakoaren bikoitza baino gehiago izango da. (Hilkortasun-faktoreak HIESa, gaixotasun infekziosoak eta klimaaldaketaren eragina ere izango ditu). \*\*Afrikan eta Asian ugalkortasun-tasak murriztea funtsezkoa izan daiteke biztanleriaren hazkunde esponentzialari eusteko --osasuna hobetzea, familiaplangintza, etab. \- Oro har, herrialde garatuek hazkunde-tasa txikiak edo negatiboak, emankortasun txikia eta migrazio-fluxuen eragin handia dituzte. o Mundu garatua % 0,3 bakarrik hazten da urtean, eta immigrazioari esker, batez ere o Latvia 2 milioitik 1,5 milioira igaro liteke 2050erako. Alemania, 82,6tik 81 milioira (azken kasu horretan, Siriako errefuxiatuen etorrerari aurre egin zaio 2015\. urtean). Europak 40 milioi gal ditzake hemendik 2050era. Azken urteotan: Hazkunde-tasak (%2) 60ko hamarkadan gailurra izan zuen bitartean, munduko populazioa %1ko erritmora igotzen da urtero. Analista batzuen iritziz, arazo berria biztanleriaren eskasia eta zahartzea izan daiteke, eta gainpopulazioaren arazoa eskualdekoa izanda (adibidez, India eta Pakistan versus Europa) Aurreikuspenak: Munduko populazioa 9.5 bilioi izatera iritsiko dela kalkulatzen da 2050ean eta 11 bilioi 2100an (analisten batzuen arabera, beste batzuk ez..). Hazkundea MANTENDUKO dela hiru printzipioetan oinarritzen da: 1: Jaiotzean bizi-itxaropena hobetzeak (heriotza-tasa murrizteak) bere horretan jarraituko du, eta ugalketa-zikloa osatuko da. 2: Ugaltze-adinean indibiduo asko dituzten piramideak dituzten populazioak azkarrago hazten dira, ugalkortasun-tasak gorabehera (emakumeek iraganean baino seme-alaba gutxiago dituzte, baina gazte asko daude): Garapen-bidean dauden herrialdeetako biztanleriaren %40k 15 urte baino gutxiago ditu 3: Demografo askok espero dute ugalkortasun-tasak murriztea, baina planetako eskualde askotan ugalkortasun-tasak ordezkapen-tasaren gainetik daude. 3.4 Arazo eta erronkak Presio demografikoak eragin desberdina izan dezake gizarteen garapen-mailaren arabera \- Garapen-bidean dauden herrialdeetan --natura-baliabideen gaineko presioa, ekonomia- garapeneko arazoak eta gobernantza-- \- Herrialde emergenteetan batzuk edo industrializazioaren une historikoak: biztanle gehiago edo eskulan gehiago. \- Gizarte garatuetan --zahartzeak eta mendekotasun-tasek behera egin dezakete. \+ Trantsizio demografikoak ugalkortasuna murrizten badu ere, 2030erako 8.505 milioi izango dira ziur aski. Arazo nagusietako bat da ea biztanleriaren hazkundeak ondorio positiboak edo negatiboak dituen honako hauei dagokienez: Garapen ekonomikoa, elikadura-segurtasuna eta baliabideen kontsumoa \+ Baliabide-eskasiak gatazkarako potentziala sortzen du \+ Elkarregin konplexua: \- Biztanleria eta eskari gero eta handiagoa \- Baliabide natural urriak \- Klima-aldaketa/Globala \- Baliabideen degradazioa \- Baliabideak agortzea \- Baliabideak eskuratzea eta aberastasun oso desberdina banatzea \+ -\> Ondorio sozial negatiboak, hala nola output ekonomikoa eta nekazaritzakoa, migrazioa eta desplazamendua, segmentazio soziala, krisi instituzionalak Galdera klabea; populazio kopuru kontua soilik da edo natur baliabideen erabilpena persona/herrialde bakoitzeko? Populazioa, garapena eta baliabideak \- Munduko populazioaren 20%a baliabide naturalen 80%a erabiltzen du (!) \- Natur baliabideen ustiaketa 15X handitu da 1950tik. Populazioa 4X besterik ez \- Newbold-ek (2017) dio ezezaguna dela egungo natur baliabideen en erabileraerritmoa jasangarria den ala ez. \- Wackernagelen (1990) eta Global Footprint Network 2019 eta NBEren arabera, egungo hazkunde ekonomikoa jasanezina da lurraren muga ekologikoen barruan. GIZA GEOGRAFIA: HIRITARTZEA 1\. HIRIA: KONTZEPTUA ETA EZAUGARRI OROKORRAK Zer da hiria? Hiri- eta landa-eremuen definizioak oso desberdinak dira herrialde batetik bestera: \- Herrialde askok gutxieneko populazio-tamaina erabiltzen dute hiri-eremu bat definitzeko, baina tamaina hori 200 biztanlekoa izan daiteke (Danimarkan bezala), 2.000 biztanlekoa (Argentinan), 5.000 biztanlekoa (Indian) edo 50.000 biztanlekoa (Japonian) edo 100.000 biztanlekoa (Txinan). \- Herrialde batzuek ez dute definizio estatistikorik erabiltzen, baizik eta erabaki administratiboak hiri-eremuak izendatzeko orduan. \- Beste herrialde batzuek enplegua sektoreka edo azpiegitura eta zerbitzuen kokalekuak erabiltzen dituzte hiri edo landa eremutzat sailkatu behar diren zehazteko Hirien, herrien eta landa-eremuen definizio globala ezartzeko metodologia berria Urbanizazio- maila, Degree of Urbanisation (UN Statistical Comission, 2020). Helburua: nazioarteko konparazioak erraztea. Nazioarteko erakundeen koalizio batek proposatutako metodoa: EB, OCDE, Munduko Bankua, FAO, ONU-Habitat, OIT. 1 km2-ko lauki-formako gelaxkak erabiltzen ditu eta herrialde bateko hirijarraitu osoa sailkatzen du biztanleria-dentsitatearen, hurbiltasunaren eta biztanleriaren tamainaren arabera. Kokalekuen tipologia nagusiak hauek dira Hiriak. -\> Gutxienez 50.000 biztanle dituzte elkarren ondoko gelaxka trinkoetan (\> 1.500 biztanle km2-ko) Herri eta eremu erdi-trinkoak -\> Gutxienez 5.000 biztanle dituzte elkarren ondoko gelaxketan eta gutxienez 300 biztanleko dentsitatea dute km2-ko Landa-eremuak -\> Dentsitate txikiko gelaxkak dituzte, batez ere, 300 biztanletik beherakoak km2-ko. 2\. URBANIZAZIO PROZESUAK Bi interpretazio: 1) Biztanleria eta jarduera ekonomikoak hirian pixkanaka kontzentratzea. 2) Landa-ingurunetik hiri-ingurunera migratzearen fenomenoa. Hiritartze-prozesua herrialde garatuetan hasi zen, baina gaur egun biziagoa da suspertzen ari diren herrialdeetan. Hiritartzearen beste ezaugarri bat: megahirien gorakada. Megahiriak 10 milioi biztanle baino gehiagoko hiri-aglomerazioak dira. Historiako urbanizazio prozesu ezberdinak: 2.1 Industria aurreko herriak \- Lehenengo hiriak ibai batzuetako haran emankorretan sortu ziren, adibidez Mesopotamia, Tigris eta Eufrates ibaien artean. \- Mediterraneoko arroan hiri-sare zabala garatu zen greziarren kolonizazioaren eta Erromatar Inperioaren ondorioz. \- Erdi Aroan, hiriak harresiz gotortu ziren gerrei aurre egiteko. \- Aro modernoan, hiriek berregituratu eta barne-eraldaketa jasan zuten, jarduera ekonomikoei garrantzi handiagoa emateko. \- Industria aurreko hirien ezaugarri batzuk: o Pobreenak periferian bizi dira eta elitea, berriz, hiriaren erdigunean. o Lurzoruaren erabileran ez dago espezializaziorik, baina batzuetan auzoetan desberdintasun sozial, etniko eta ekonomikoren bat dago o Biztanle gehienak nekazaritzan aritzen dira, nahiz eta nolabaiteko ekonomia artisautzan oinarritzen den. o Eraikinak solairu batekoak edo bikoak dentsitatea nahiko handia zen. 2.2 Hiri industrialak XVIII\. mendetik aurrera izugarrizko aldaketak eman ziren gizartean: Feudalismotik sistema kapitalistarako saltoa. Berrikuntza teknologiko nabarmenak. Aktibitate industrialen sorrera eta garraioetan garapen handia. Hiriek aldaketa handiak jasan zituzten, batez ere mendebaldeko Europan eta Amerikan: \- Produkzio eremuak bihurtu ziren: lantegiak kanpoaldean eta potentzia ekonomikoak (bankuak, enpresak, etab.) zentroetan. \- Hazkunde demografiko oso garrantzitsua izan zuten, batez ere landa gunetik etorritako biztanleriaz. \- Espazio eta elementu berriak agertu ziren: langileentzako auzo berriak lantegietatik gertu eta goi klaseentzako erosotasun guztiak zituzten bizitegiauzoak. \- Hirien egitura aldatu zen: alde zaharrak edo gune tradizionalak, zabalguneak eta kanpoaldeko auzoak. 2.3 Gaur egungo hiriak XX\. mendean zehar urbanizazioa mundu osora zabaldu desberdina izan da herrialdearen testuinguruaren arabera: zen. Prozesua \- Herrialde garatuak XVIII. eta XIX. mendeetan hasi ziren hiritartzen, oro har, industrializazioarekin. Horregatik, gaur egun, herrialde horietan biztanleriaren %80 inguru hirietan bizi da eta kopuru hori goraka doa mantso-mantso. -\> Herrialde hauetan, hirigintza tresnei esker hiri antolatu eta orekatuak eraiki dira. \- Suspertzen ari diren herrialdeak beranduago hasi dute hiritartzeprozesua. Horregatik, gaur egun, herrialde horietan biztanleriaren %45 inguru hirietan bizi da eta kopuru hori oso azkar doa goraka. Herrialde hauetan, hiriak nahiko desorekatuak dira, auzo txiro eta garestiak tartekatzen dira. 3\. EGUNGO MUNDUKO URBANIZAZIOA Munduko populazio hiritarraren bilakaera: \- 1950ean munduko biztanleria orokorrean landatarra zen (gizateriaren 2/3 landa- ingurunean bizi zen eta 1/3 hirietan, hau da, %33). \- 2007an, historian lehen aldiz, munduko hiri-biztanleriak landa-eremukoa gainditu zuen eta, ordutik, hiri-biztanleria azkarrago hazten jarraitu du. \- 2014an munduko biztanleriaren %54 hirietan bizi zen (ia 4.000 milioi pertsona) eta 2018an %55 (4.200 milioi) Munduko populazio hiritarraren aurreikuspenak: \- 2030erako 5.000 milioi pertsona hirietan biziko dira (%60). \- 2050erako hiri-biztanleria munduko populazioaren 2/3 izango da (%68, 6.300 milioi pertsona) eta landa-populazioa 1/3 (1950ean, mende bat lehenago, izandakoaren alderantzizko proportzioa). Hiri-biztanleriak landa-biztanleriarekiko izan duen hazkundea desberdina izan da herrialde garatuetan eta garapen bidean dauden herrialdeetan. Urbanizazioak aurrera jarraituko du eta azkarrago egingo du diru-sarrera txikiak eta ertainak dituzten herrialdeetan. 3.1 Hiritartze prozesuaren banaketa munduan Hiriko biztanleriak modu esponentzialean egin du gora --751 milioitik 1950ean 4.200 milioira 2018ean-- eta joera horrekin jarraituko du. Aurreikusitako hazkundea oso kontzentratuta egongo da: %90 Afrika eta Asian emango da. Gaur egungo eremu urbanizatuenak honako hauek dira: \- Ipar Amerika: biztanleriaren %82 hiritarra da. \- Latinoamerika eta Karibea: %81. \- Europa: %74. \- Ozeania: %68. Asiak, urbanizazio-maila txikia izan arren, munduko hiri-biztanleriaren %54 hartzen du eta, ondoren, Europa eta Afrika daude, bakoitza %13rekin. Afrikan, aldiz, landa-eremuko biztanleria da nagusi, biztanleen %43 hirietan bizi baita 3.2 Hiriak eta megahiriak Munduko hiri-biztanle gehienak milioi bat biztanle baino gutxiago dituzten hirietan bizi dira. \- 2018an munduko hiri-biztanleriaren erdia inguru (2.000 milioi pertsona) 500.000 biztanle baino gutxiagoko hirietan bizi da eta beste %10 (400 milioi) 500.000 eta milioi 1 arteko hirietan. \- 2030erako munduko hiri-biztanleen erdiak baino gehiagok milioi 1 biztanle baino gutxiagoko hirietan bizitzen jarraituko dute eta 500.000 eta milioi 1 biztanle arteko hirietan bizi diren pertsonen kopurua antzera haztea espero da. Megahirietan munduko zortzi hiri-biztanletik bat bizi da. \- 1990ean 10 megahiri zeuden, 153 milioi pertsona hartzen zituztenak, hau da, munduko hiri-biztanleriaren %7 inguru. \- 2018an 33 megahiri zeuden (gehienak Asian) 529 milioi pertsona hartzen zituztenak, hau da, munduko hiri-biztanleriaren %13 inguru. \- 2030erako 43 megahiri egongo dira. \+ Tokio munduko hiririk handiena da 37 milioi biztanleko aglomerazioarekin, ondoren Delhi 29 milioirekin, Shanghai 26 milioirekin, São Paulo eta Mexiko Hiria 22 milioirekin. \+ 20 milioi biztanle baino gehiago dituzten megahiriei "meta" edo "hiper" ere dei dakieke. + Kairok, Mumbaik, Beijingek eta Dhakak 20 milioi biztanle inguru dituzte. \+ Dhaka posizio mailan igoko da eta 2030erako Delhi, Tokio eta Shanghairen ondorengo laugarren hiririk handiena izango da. \+ Osaka eta New York-Newark munduko 2. eta 3. hiri handienak izan ziren 1990ean, baina 2030erako 15. eta 13. izango dira. Kokapena: Megahiri gehienak Hegoalde globalean kokatuak daude \- 2018an, munduko 33 megahirietatik 27 garapen bidean dauden herrialde edo Hegoalde Globalean zeuden. \- Txinak 6 megahiri zituen 2018an eta Indiak 5. \- Aurreikuspenak: 2030ean megahiri bihurtuko diren 10 hirietatik 9 Hegoalde Globalean daude. 3.3 Herrialde garatuetako hiri-biztanleriaren hazkundea 3.3.1 Landa exodoa: Lehenengo fase baten, nabarmen handitu zen hiriko biztanleria, landa eremuetatik hirietara egondako exodoaren eta hirietako biztanleriaren hazkunde naturalaren ondorioz. Landa-exodoa arrazoi hauengatik izan zen: \- Hirietako enplegu-eskaintza handia, batez ere industrian eta zerbitzuetan. \- Landa eremuetako eskulanaren beharraren murrizketa, teknologiaren aurrerapenagatik sortutakoa. \- Hirietako enpleguen errenta-maila handiagoa izatea. \- Hirietako zerbitzuen eskaintza (osasunekoak, hezkuntzakoak, merkataritzakoak, aisialdikoak, etab.) handiagoa izatea. Bigarren fase baten, hiriko biztanleria motelago ari da hazten (egun, hiribiztanleriaren hazkundea motela da herrialde garatuetan eta, neurri batean, nazioarteko etorkinei esker azaltzen da. 3.3.2 Hiri sakabanaketa: Gora egin du -\> Hiri-sakabanatzea herrialde garatuetan azken hamarkadan (Espainiaren kasuan 1990az geroztik) hirietan gertatu den fenomenoa da. Askotan, hiri-populazioaren hazkunderik izan gabe, hiri-espazioa lurraldean hedatu da eta hiriaren muga lausotu da. Arrazoiak \- Hiri-periferiako lurzoruaren prezio baxuagoak. \- Hiri zentraleko deserosotasunak (aglomerazioa, zarata, kutsadura, etab.). \- Ibilgailu pribatuek eta garraiobideek (edukiera handiko errepideak, trenak, autobusak, etab.) distantzian bizitzeko aukera ematen dute. Efektuak hiri periferian: \- Dentsitate txikiko etxebizitzen eraikuntza -\> lehen sektoreko lurren galera. \- Ekipamenduen hornidura -\> administrazio publikoentzako kostua. \- Era guztietako enpresen garapena -\> hiri-zentroetako bizimodua aldatzea 3.4 Garapen bidean dauden herrialdeetako hiri-biztanleriaren hazkundea Hiritartze prozesuak berantiarragoak izan ziren, baina hazken hamarkadetan izugarrizko garrantzia izan dute eta prozesua asko azkartu da. Hiriek inguruko hiri txikiak irentsi dituzte asentamenduen gerriko etengabeak sortuz -\> hazkundea gehien bat hiri-inguruko eremuetan gertatzen ari da. Pobreziak jendea landa-eremutik hiri-eremuetara kanporatu du. Arrazoiak: \- Nekazaritza tradizionalaren krisia globalizazioagatik -\> inportatutako teknologiak erabiltzen dituen nekazaritzak produktibitate handiagoa du. \- Herrialde garatuetako nekazaritzarako diru-laguntzek ekoizpen-prezioak jaisten dituzte lehia desleiala sortuz herrialde azpigaratuekiko. \- Hazkunde demografikoaren ondorioz, landa-munduak ez du enplegurik ezta errentarik eskaintzen belaunaldi berri eta gero eta handiagoarentzat. \- Hondamendi naturalak (lehorteak, uholdeak, etab.) edo giza jatorrikoak (adib. gerrak.) familien mantenua hondatzen dute. \- Klima-aldaketak nekazaritza-jarduerak zailtzen ditu (adib. desertifikazioa). 3.4.1 slums edo txabola auzoak: Garapen bidean dauden herrialdeetako hiri askok slum edo tugurioak dituzte: biztanleek etxebizitza eta oinarrizko zerbitzu desegokiak dituzten auzoak \- Oinarrizko zerbitzuak eskuratzeko baldintzak (edateko ura, saneamendua, etxeen kalitatea, etab.) landa-guneetakoak baino txikiagoak izaten dira. \- Arrisku naturalen efektuak (adib. uholdeak, elur-jausiak) handiagoak dira. \- Kutsaduraren esposizio handiagoari egin behar diote aurre eta, ondorioz, osasunerako arrisku handiagoak jasaten dituzte. \- Agintari publikoek ez dute tugurioa hiriaren parte berdintzat hartzen Egun -\> Afrikan hiri-biztanleriaren %61 tugurioetan bizi da; Asian %30; eta Latinoamerikan eta Kariben %24. Datozen hamarkadetan -\> munduko bi eskualde txiroenetako (Asiako hegoaldea eta Saharaz hegoaldeko Afrika) hiri-populazioa nabarmen handituko da eta, beraz, oso zaila izango da tugurioen populazio-handitzea saihestea. Datuak: \- Tugurioetako biztanle-proportzioak behera egin badu ere (%46tik %30era, 1990-2014 urteen artean), etxebizitza berrien eraikuntza-tasa hiriko biztanleriaren hazkundetasaren oso atzetik dago \- Beraz, auzo marjinaletan bizi diren pertsonen kopuruak gora egiten jarraitzen du: o 1990ean 689 milioi ziren. -\> 2000n 792 milioi. -\> 2010ean 872 milioi. -\> 2014an 881 milioi. -\> 2018an \>1.000 milioi (\>%50 Asiako hego-ekialdean eta %23 Saharaz hegoaldeko Afrikan) 3.5 Hondamendi naturalen arriskua hirietan Datuak: \- 2018an gutxienez 500.000 biztanle zituzten 1.146 hirietatik 679 (%59), sei hondamendi naturaletako (zikloiak, uholdeak, lehorteak, lurrikarak, lurjauziak eta erupzio bolkanikoak) baten eraginpean egoteko arrisku handian zeuden. \- Oro har, hondamendi natural baten eraginpean dauden hiri horiek 1.400 milioi pertsona hartu zituzten 2018an. \- 189 hirik, gehienak kostaldean kokatuak, bi hondamendi natural edo gehiago jasateko arrisku handia zuten. \- 26 hirik, Manila, Osaka eta Tokio megaziadeek barne, hiru hondamendi mota edo gehiagoren eraginpean egoteko arrisku handia zuten. 4\. HIRIEN ERRONKA ETA ARAZOAK Hirien plangintza egokia funtsezkoa da XXI. mende honetan munduan dauden gizarte-, ingurumen- eta ekonomia-erronkei aurre egiteko: \- Gaur egun, 4.000 milioi pertsona bizi dira bertan, gizadiaren %54, eta kopuru horiek azkar ari dira hazten. \- Gaur egun, miserian 1.000 milioi pertsona bizi dira, eta kopuru hori handitzen jarraitzea aurreikusten da. \- Munduko BPGaren %75 baino gehiago sortzen dute. \- Munduan berotegi-efektua eragiten duten gasen% 75 isurtzen dute, motordun garraioengatik eta industriagatik. \- Munduko energia-kontsumoaren %80 egiten dute. \- Airearen kutsadura handiena duten eremuak dira. Hondakin solido eta hondakin-ur gehien sortzen duten eremuak dira. Biztanleria-hazkundearen ondorioz, edateko ura, hondakinen kudeaketa, etxebizitza, hezkuntza-zentroak, osasun- zentroak eta abar bezalako zerbitzuen eskaera gehien areagotzen den eremuak dira. 4.1 Hiria oinezkoentzat berreskuratzeko premia eta garrantzia Hirigintza-prozesuek izan dezaketen inertzia, oinez ibiltzea galarazten dutenak. Ekitaterako eta autonomiarako baldintza da -\> Herritarren osasuna hobetzea. Tokiko ingurumenerako onurak eta ingurumen-onura orokorrak EGUNGO MUNDUKO GEOGRAFIA 2021 1\. SARRERA 2\. GEO FISIKOA a\. ERLIEBEA b\. KLIMA c\. URA d\. LANDARETZA 3\. GIZA GEOGRAFIA 4\. GEOGRAFIA EKONOMIKOA 5\. INGURUMEN ARAZOAK GEOGRAFIA EKONOMIKOA GEOGRAFIA EKONOMIKOA 1: GARAPENA 1- EGUNGO EGOERA: GIZA GARAPENA ETA GARAPEN EKONOMIKOA 1.1 Sailkapen orokorra 1.1.2 Garatutako eskualdeak: ezaugarriak \- Produkzio-baliabideen pilaketa eta aniztasuna, biztanle gehienentzat bizi-maila handia lortzeko bidea eman duena. \- Jarduera ekonomiko kapitalizatu eta teknologikoki aurreratu eta produktiboenak espezializatzea eta dibertsifikatzea \- Urbanizazio handia eta azpiegituren garapen handia - Nekazaritzatik gero eta urrunago: landa uztea eta laborantza eta ustiapenen teknifikazioa. \- Biztanleria eremu aberatsenetan gero eta gehiago kontzentratzen da espazioan, hazkunde demografikoaren erritmoa gutxitzearekin batera. \- Demokrazia parlamentarioa: herritar guztiek aberastasuna garatu eta banatzeari buruz erabakitzeko aukera izatea ahalbidetzen du, ongizate-maila berdintasunezkoagoak bermatuz. Nazio aberatsenak estatu demokratikoak dira. \- Baliabideak eskala handian kontsumitzea: iturriak agortzea, kutsadura eta xahutzea 1.2 Azpi-Garatutako eskualdeen ezaugarriak \- Desoreka handiak biztanleen eta bizi-baldintza eskasetan eta kontraste sozial handietan agertzen diren baliabideen artean. \- Dualtasun ekonomikoa: alde batetik, funtsean nekazariak diren gizarteak, bizirauteko nekazaritza dutenak. Bestetik, atzerriko lantegiak, ustiaketaexplotazioa manufaktura- lan jakin bat egiteko aukera ematen dutenak. 1.1 Eskualde garatuak = Lehenengo Mundua = Zentrua = Iparralde Globala 1.2 Garapen bidean dauden eskualdeak = Herrialde emergenteak = Erdiperiferia 1.3 Eskualde azpigaratuak = Hirugarren Mundua = Periferia = Hegoalde Globala welwk \- Industrializazio berantiarra, urria eta mendekoa. Lehen sektorean oinarritutako ekonomia: iraupeneko nekazaritza eta esportaziorako produktuen monolaborantza (kakaoa, kafea, tabakoa, bananak). \- Hiri-hazkunde azkarra eta desorekatua. \- Lurralde-antolaketa eskasa, garraio-sare osatugabeak eta eskasak dituena. \- Gobernu autoritarioak: ezaugarri orokorra ez den arren, oso ohikoa da. \- Askotan, pobrezia diktadurak ezartzeko kontestua da. Ustelkeria orokorra: legezko bermerik ezaren emaitza. Garapen ekonomikorako oztopo larria da. Azpigarapena fenomeno historiko eta estrukturestrukturaltzat ulertu daiteke: Europako potentzien kolonizazioak eskualde kolonizatuen sektoreak gutxietsi ditu. Honakoan oinarritzen da: \- Baliabideen ustiapena Eskulanaren ustiapena Egitura politiko eta ekonomikoen desegituraketa Zorra botere tresna gisa Jatorria / arrazoia: Arrazoi historikoek azaltzen dute garapena/azpigarapena Kolonialismoa eta inperialismoa XV.-XVI. mendeetako aurkikuntza handien arrazoi nagusia Europako ekonomiak Asiara iristearen beharra da, Indiekin Lurreko merkataritza kontrolatzen duen inperio otomanotik igaro gabe lehengaiak erosteko. Orduan, ekonomia hori zabaltzen azten da. spedizioek aurkikuntza berriak eta lurralde-harremanak aldatzea ekarri zuten, eta, horri esker, Europako herrialdeek aberastu eta zabaldu egin zituzten merkataritzabideak. Zibilizazio amerikarrak, afrikarrak edo asiarrak izan ziren, azken horiek garatuenak eta teknifikatuenak. Era berean, une horretan Afrikako esklaboen trafikoa hasi zen, lurraren jabetza aldatu zen, indigenen eskuetatik Europakoen eskuetara, eta horrek guztiak natura- eta giza baliabideen ustiapenari eragiten dio. Kolonialismoak eskala-aldaketa dakar merkataritza-harremanetan, eta, hemendik aurrera, globalak dira. Kolonialismoa Europako eta Mendebaldeko nagusitasunaren oinarria da, ekonomian, politikan eta kulturan. 2- NEURKETA : 4 irizpide nagusi mundo mailan 2.1 Nazio batuen sailkapen klasikoa \- Iparralde Globala: Europa, Ipar-Amerika, Japonia,Australia eta Zeelanda Berria \- Hegoalde Globala: Afrika,Asia (Japonia salbu),Latinoamerika,Karibe eta Ozeania(Australia eta Zeelanda Berria salbu) 2.2 Mundu mailako lan-talde ezberdinen irizpideak \- OCDE (Garapen Ekonomiko eta Kooperaziorako Erakundea): industrializatutako 36 herrialde nagusiak (5 "hegoalde glabalekoak" dira) \- BRICS: gailentzen ari diren 5 herrialdeak -- emergenteak (Brasil, Errusia, India, Txina eta Hegoafrika). Ezaugarri amankomunak: 1) Biztanleria handia 2) Lurralde handia 3) Nazioarteko merkataritzan parte-hartzea handia azken urteetan. 2050rako munduko ekonomia garrantzitsuenak izan daitezke \- G-20: munduko 20 herrialde industrializatu eta emergente nagusiak \- G-77: Garapenean dauden herrialdeen taldea,Nazio Batuen bileretan elkar laguntza emateko eta ahots propioa izateko. Hasieran 77 ziren,gaur egun 134. Komuneko adierazpenak egiten dituzte eta kooperaziorako programa bat koordinatzen dute (merkataritza,industria, elikadura,nekazaritza,energia,baliabide naturalak,finantzak) 2.3 Adierazle ekonomikoak \- BPGd (Barne Produktu Gordina): Herrialde batek denbora epe batetan sortutako errenta -\> Ondasun eta zerbitzuen ekoizpena epe batetan -\> Mundu mailan herrialdeen jarduera ekonomikoa edo aberastasuna neurtzeko \- Per capita errenta eta BPG/ pertsonako: Bataz besteko errenta biztanle bakoitzeko: BPG/biztanle kopuru. Lurralde bateko bizitza mailaren adierale moduan hartzen da baina: o Ez ditu biztanleen arteko desorekak kontutan hartzen o Ez du azaltzen zertan inbertitzen diren irabaziak (hezkuntza? Osasungintza? Gastu militarra?) → ezberdintasun handiak egon daitezke herrialde bateko BPG eta Giza Garapenaren Indizearen GGI artean (Ad. Kuwaitek BPG per capita oso altua du baina Txekiar Errepublika baino GGI baxuagoa, azken honek BPG baxuagoa izanik) \- Gini indizea: Lurralde baten barnean ematen diren irabazien desorekak neurtzen ditu: 0-ko balorea:gizarte guztiz orekatua,biztanle guztiek dituzte irabazi berdinak. 1 edo 100- eko balorea:pertsona batek herrialdearen aberastasun guztia du. Irabazi ekonomiko eta populazioa kontutan hartzen duen formula batekin kalkulatzen da 2.4 Giza garapeneko adierazleak \- Giza garapeneko indizea (GGI): Nazio Batuen Garapenerako Programak NBGP kalkulatzen du urtero. Kontutan hartzen ditu: Osasuna: bizitza esperantza Hezkuntza: helduen alfabetatze tasa; lehen, bigarren eta goi hezkuntzako matrikulen tasa konbinatua; eta Derrigorrezko Hezkuntzaren iraupena Aberastasuna: BPG per capita o Dena den, NBGPk berak dio GGI ez dela nahikoa eta giza garapena zabalagoa dela eta kontutan hartu beharko zela: desorekak osasungintza eta hezkuntza eskuragarritasunean eta irabazietan, partehartze politikoa, genero desorekak, pobrezian bizi den biztanleria multzoa\... \- GGI desorekak: o Desoreken arabera zuzendua. Nazio Batuen Garapenerako Programak NBGP kalkulatzen du urtero o Kontutan hartzen du hezkuntza, osasungintza eta irabaziak eta hauen eskuragarritasunean dauden desorekak gizartean o Desorekarik gabeko herrialde batetan GGI eta GGI-D berdinak dira \- GGI -- genero desorekak -\> (Nazio Batuen Garapenerako Programa): Indizea gero eta altuagoa orduan eta desoreka gehiago. Herrialde batek genero desorekengatik galtzen duenaren ideia ematen du Nazio Batuen arabera. Kontutan hartzen dituen desorekak: o Ugalketa Osasuna: amen heriotza eta nerabeen ugalkortasuna o Ahalduntzea: parlamentuko eserlekuen % eta hezkuntza maila altuetako % sexuka o Lan merkatuan parte hartzea: okupazio tasen ezberdintasuna sexuka \- + ERRONKAK → 3- POBREZIA Pobrezia: Pertsona bat pobrezia-egoeran dago, gutxienez gizarte-gabezia bat duenean (sei adierazleetan: hezkuntza-premia larria, osasun-zerbitzuak, gizartesegurantzarako sarbidea, etxebizitzaren kalitatea eta guneak, etxebizitzako oinarrizko zerbitzuak eta elikadurarako sarbidea), eta pertsona horren dirusarrera ez da nahikoa elikadura-beharrak asetzeko behar dituen ondasunak eta zerbitzuak eskuratzeko Muturreko pobrezia: Pertsona bat muturreko pobrezia-egoeran dago Gizarte Gabeziaren Indizearen barruan hiru gabezia edo gehiago dituenean, sei gabezia izan ditzakeena eta, gainera, gutxieneko ongizate-lerroaren azpitik dagoena. Egoera horretan dauden pertsonek hain diru- sarrera txikia dute, ezen, nahiz eta elikagaiak erosteko erabili, ezin izango lituzkete hartu bizitza osasuntsua izateko behar diren elikagaiak. -\> Irabaziak\< 1,9 dolar/eguneko (2011 urteko eros ahalmena kontutan hartuta Bestelako pobreziak: Gizarte babeserako sistemak ezinbestekoak pobrezia eta desoreka murrizteko. Mundu mailan 2016an: \- Erretiro adinetik gorako pertsonen %68ak pentsio batjasotzen zuen o Ozeanian (Australia eta Zeelanda Berria salbu) eta Saharaz HegoaldekoAfrikan: \%10 eta %22 hurrenez hurren \- Desgaitasun larria zuten pertsonen %28ak pentsio bat jasotzen zuen \- Langabezian zeuden pertsonen %22 jasotzen zuen langabezi-sariren bat \- Erditu ziren emakumeen %41ak baino ez zuen amatasun-saririk jaso 4- KANPO ZORRA Zer da? Kanpo-zorra herrialde batek atzerriko entitateekin dituen zorren batura da. Hauek osatzen dute: zor publikoa (Estatuak hartutakoa) eta zor pribatua (enpresek eta partikularrek hartutakoa). Beste herrialde batzuekiko kanpo-zorra, eskuarki, Nazioarteko Moneta Funtsaren edo Munduko Bankuaren bidez gertatzen da. Arrazoi nagusia: teorikoki aukera ematen duela baliabide propioak gordetzeko eta ondasun eta zerbitzu berriak ustiatu, prozesatu edo ekoizteko kanpoko baliabideak jasotzeko. Arazoa: diru hori ez denean erabiltzen eskatutakoa betetzeko, modu ez-eraginkorrean erabiltzen denean edo itzulketa-baldintzak gogortu egiten direnean, adibidez zordunaren herrialdean politika neoliberalak inplantatuz (Amerika Latinako kasua). Jatorria: Herritarrentzat ondorio larriak zituen kanpo-zorpetze baten adibide bat Latinoamerikako herrialdeen zorpetzea izan zen, 70-80ko hamarkadan. Historia 1973tik hurbil hasten da, non petrolioaren prezioa ia lau aldiz handiagoa izan baitzen; beraz, produktu hori esportatzen zuten herrialdeak irabazi handiak izaten hasi ziren (OPEP). -\> Diru-soberakina Mendebaldeko bankuei\* eman zitzaien, eta haiek ez zuten zalantzarik izan kapital hori oso interes-tasa txikiko kreditu gisa mailegatzeko. Kredituen %60 herrialde pobreetara joan ziren, bereziki Latinoamerikara. -\> Egoera berri horrek ekarri zuen gaur egun Egitura Doikuntzako Planak (Planes de ajuste) deritzona hau da, herrialde eta erakunde hartzekodunek neurri ekonomiko eta finantzario batzuk ezartzea, herrialde zordunek bete ditzaten. Autore askoren ustez, plan horiek herrialde zordunei gogor eragiten dien neurri ekonomiko eta finantzarioen ezarpen bat dira: inbertsio publikoa murriztea, lanmerkatua malgutzea eta merkatzea, enpresa publikoak pribatizatzea, enpresa txiki eta partikularrentzako zerga-karga handiagoa, etab. GEOGRAFIA EKONOMIKOA 2: GLOBALIZAZIOA 1\) KONTZEPTUA 1.1 Zer da Globalizazioa edo mundializazioa, gaur egun dagoen komunikatzeko eta garraiatzeko erraztasuna dela eta, merkatuen arteko batasuna eta kultura eta gizarteen arteko interkonexioa eta elkarrekiko mendekotasuna handitzen duen prozesua da 1.2 Ezaugarriak \- Espazioa uzkurtu eta denbora azkartu \- Elkartrukeak ugaritu o Materialak (pertsonak,dirua,merkantziak,produktuak,baliabide naturalak\...) o Immaterialak (informazioak,teknologia,ezagutza,jarrerak,ohiturak, kultura\...) \- Nazioarteko fluxuen hazkundea: o Merkantziak (inportazio /esportazioa) o Kapital ekonomikoa (inbertsioak,finantza-kredituak) o Pertsonak (lan-esku eta kontsumo iturri bezala) o Teknologiak (ekoizpenerako,informaziorako,eta abar) eta Informazioa \- Nazioarteko merkatuen batasuna o Mundu mailako lehiakortasuna 1.3 Faktoreak \- Teknologia aurrerapenak \- Garraio hobekuntzak \- Telekomunikabideak \- Nazioarteko mugak irekitzea 2\) IKUSPEGI ETA DIMENTSIOAK 2.1 Ikuspegi ekonomikoa: Globalizazioa mundu mailako herrialdeen arteko interdependentzia ekonomikoaren azkundea da, nazioarteko transakzioen hazkundeari lotuta \- Finantza trukeak,kontsumoa eta ekoizpena hazkunde handia \- Enpresa multinazionalak eta merkatu globalak indar handia \- Estatu edo herrialdeen barne politika ekonomikoek garrantzia galdu \- Aberastatunaren Konzentrazioa \- Merkatu globalak erakunde ezberdinak sortzea ekarri du: Munduko Bankua (1944an sortua) ⦁ Nazioarteko Diru Funtsa (FMI, 1945an sortua) ⦁ Munduko Merkataritza Erakundea (OMC, 1995an sortua) \- Horri kritikak: Garapen bidean dauden herrialdeal lagundu beharrean, zorpetzen dituzte eta multinazional handien sarrera ahalbidetzen dute Integrazio ekonomikoa: (Libre Comercio) \>\> herrialdeek oztopoak murrizten dituztenean, inportazioko muga-zergak esaterako, eta beren ekonomia munduko gainerako herrialdeekin inbertsiora eta merkataritzara irekitzen dutenean. Herrialde batzuk kexu dira munduko merkataritza-sisteman gertatzen diren desberdintasunek garapen-bidean dauden herrialdeei kalte egiten dietelako. Adb: \- Aduana-batasunak eta aldaketa libreko eremuak sortzen dira (EU, Mercosur, NAFTA, ITTP) \- Dolarra erreferentziazko moneta gisa ezartzen da. =\> nazioarteko merkataritza herrialde garatuek kontrolatzen dute (esportazioen eta inportazioen 2/3). Globalizazioak eskaintzen dituen aukerez herrialde guztiak baliatu ahal izateko, nazioarteko komunitateak ahalegina egin behar du nazioarteko merkataritzaren distortsioak murrizteko (adibidez, nekazaritzarako eta beste sektore batzuetarako diru- laguntzak eta herrialde garatuei laguntzen dieten oztopo komertzialak murriztuz) eta sistema bidezkoagoa sortzeko. Merkataritza libreari kritikak: \- Merkataritza libre» izendatu dituzten akordio batzuek, berez, merkatu librerako oztopoak sor ditzakete. \- Herrialde garatuek beren produktuak merkatu guztietan saltzen dituzte, baina garapen- bidean dauden herrialdeek merkatu horietan sartu nahi direnez, AEBetako, Europako eta Japoniako merkatuak, beren merkatu sentikorrak babesten dituzte, hala nola nekazaritzakoak, ehungintzakoak eta altzairua. =\> Beraz akordioak alde bateko herrialdeak bestrik ez ditu laguntzen \- Itun horietako kritikariek enpresa multinazionalen interesak babesteko modu gisa ikusten dituzte. 2.1.1 Washingtongo adostasuna: 1989an John Williamson ekonomialari ingelesak politika ekonomikoari buruz egindako hamar gomendiori. Gomendio horien helburua krisi ekonomikoan murgilduta dauden garapen-bidean dauden herrialdeak orientatzea zen, krisitik ateratzeko. Banku Mundiala, Nazioarteko Diru Funtsa eta EEBBetako veste entitate batzuk bultzatuta. Neurrien sorta hegoalde globaleko herrialdeen hazkunde ekonomikorako, prezioen kontrolerako eta bidezko banaketarako formula gisa aurkezten zen. Neurriak eta balorazioa: \- Neurri Neoliberalak: Murrizketak gastu publikoan, zergak eta diru-laguntzak minimizatzea, atzerriko eta tokiko inbertsioa hartzea eta erraztea, enpresa pribatuari mesede egitea, prezioak eta kaleratzeak desarautzea eta jabetza pribatu, intelektual eta enpresaren eskubideak ziurtatzea gomendatzen zuen. \- Alor positiboa: Inflazioaren jaitsiera eta kapital-fluxuaren handitzea \- Alor negatiboa: Ez zen hazkunde ekonomikorik lortu (akademiko batzuek laurogeita hamarreko hamarkada deitzen diote, "hamarkada galdua"). Gainera -\> Desberdintasuna handitu egin zen ✓ Aurrerapen sozialik eza ✓ Giza eskubideen narriadura. ✓ Zorpetze handiagoa Finean, Dekalogoak globalizazioa erraztu zuen, baina ez zuen lortu ekonomiasuspertzea aplikatu zen tokian, nahiz eta erreforma zorrotzak egin behar izan zituen. Agenda neoliberaletik urrun zeuden herrialdeen emaitza ekonomiko onak, hala nola Hego Korea, Txina edo Taiwan, porrotaren sentsazioa areagotu egin zuen. 2.1.2 MULTINAZIONAL / TRANSNAZIONALAK: Ezaugarriak: \- Herrialde anitzetan kokatzen dira \- Nazioarteko mugak zeharkatzen dituzten fluxuak sortzen dituzte \- Hasierako hazkundea barne merkatuan oinarritzen dute,ondoren nazioarteko merkatura salto egiteko \- Talde nagusi baten barruan filial asko aurkitzen dira (hauek autonomia gehiago edo gutxiago edukiko dute) Hazkundea eta hedapena → Arrazoiak: \- Aldaketa teknologikoa \- Munduko merkataritza irekitzea \- Lurralde ezberdinek daukaten abantailak ustiatu \- Arriskuak sakabanatzen dira eta gainera kontrol fiskalak ekiditea errazagoa da \+ Deslokalizazioaren fenomenoa: Lantegi baten leku-aldaketari deitzen zaio,lantegi berriko kostuak murriztu edo beste inguru ekonomiko bateko abantaila konpetitibo bat baliatzearren burutzen dena. Gehienetan herrialde garatuetatik \>\> garapen bidean dauden herrialdeetara. Arrazoiak → ⦁ Esku lan merkeagoa eta explotazio erregimenean. ⦁ Ingurugiroan kostea externalizatzeko aukera. ⦁ Zerga baxuagoak. Eragin eta ondorioak: \- Positiboak: o Kapital iturri eta enplegu sortzaileak o Teknologia berrien,ezagutza,antolakuntza eta metodo berrien erabilpena o BPG eta esportazioen igoera o Errenta eta kontsumo mailen igoera \- Negatiboak: o Enpleguan daukaten eragina geroz eta negatiboagoa o Aberastasunaren eta ezagutzaren banaketa eskasa o Kanpo erabakien menpekotasun handia o Lurraldeen arteko desorekak igo o Ingurugiro arazoak \+ Paradisu fiskalen fenomenoa: Bertan bizi edo kokatuta ez dauden hiritar eta enpresei zerga- sistema bereziak ezartzen dizkien lurralde edo estatua da.Ohikoena abantaila hauek erabateko edo oso nabarmenak diren zergen murrizketak izaten dira 2.2 Ikuspegi kulturala Kultura: gizarte baten edo gizarte-talde baten ezaugarri bereizgarri espiritual eta material, intelektual eta afektiboen multzoa, arteez eta letrez gain, bizimoduak, gizakiaren oinarrizko eskubideak, balio-sistemak, tradizioak eta sinesmenak ere hartzen dituena Globalizazio testuinguruan, kontuan hartu beharreko faktoreak (eragina kultura aniztasunean edo hizkuntza-aniztasunean): \- Nazioarteko migrazioen hazkundea \- Informazioaren komunikazio-sareen irismena zabaltzea (bereziki Internet agertu zenetik) \- Hiri-biztanleriaren hazkundea, landa-biztanleriaren murrizketa eta nazioarteko merkataritza-trukeen hazkundea, Hizkuntzak: Munduko Populazioaren %80aren ama hizkuntza 10 miloi baino hiztun gehio ditu. Munduan 7000 hizkuntza daude, horietatik bakarrik 82k, 10 milioi baino hiztun gehio ditu. Erabiliena Txinatarra, gaztelera eta ingelesa. Ingelesa da hizkuntz dominantea maila internazionalean eta ekonomikoan. \- Galera prozesua: Gaur egun, "migrazio-fenomenoen hazkundeak eta urbanizazioaren bizkortasunak bizimodu tradizionalen desagerpena ekarri ohi dute, eta presio handia eragiten dute gizartearen bizitzan bete-betean parte hartzeko eta arlo ekonomikoan aurrera egiteko, beharrezkoa da hizkuntza nagusia hitz egitea---edo halakotzat hartzen da. o Gaur egun, munduko hizkuntzen herenak 1.000 hizlari baino gutxiago ditu. o Bi astean behin, hizkuntza bat hiltzen da azken hizlariarekin o Mende honetan hizkuntzen % 50 eta% 90 bitartean desagertuko direla aurreikusten da 3\) ONDORIOAK ETA KRITIKAK Ondorio ekonomiko, politiko, sozial, kultural eta zientifiko -- teknologikoak Estatu interbentzionistetatik estatu neoliberaletara: Merkatu eta konpetentzia "askea" Hau da merkatuak Osasuna, hezkuntza etabar pribatizatu ahal ditu. Herrialde baten sektore ekonomikoak korporazio handien eskutan. Ekonomia, baloreak, prezioak\... burtsa eta espekulazioak baldintzaturik Ondorioak pertsonen arteko ezberdintasun: Desberdintasunakizugarria izaten jarraitzen du. Hala ere: ✓ 1990az geroztik, garapen-bidean dauden herrialdeetako ekonomia herrialde garatuetakoa baino azkarrago hazten da. ✓ Herrialde garatuei kalte handiagoa egin zien 2008an lehertu zen finantza-krisi handiak. ++ herrialde bereko biztanleriaren artean: joera desberdinak daude, herrialde askotan handitzeko joera dute, eta beste herrialde batzuetan, berriz, txikitzeko joera. Emaitza orokorra: Aberastasuna eta botere ekonomiko eta politikoaren kontzentrazioa 4\) ERRONKAK ETA AUKERAK \- Kultura dibertsitatea eta kulturen galera \- Migrazioak. Aberastasun desorekaren ondorio. \- Tolerantzia eta multikulturalitatea \- Herrialde eta estatuen boterea ezgaltzea korporazio handien igoeran. \- Merkatu"librearen" distortsioak murriztea\> azpigaratuako herrialdeak garatzenuzteko. \- Eredu globalak ez imposatzea: bizimoduan, baloreetan. \- Teknologiaren erabilera banatua EGUNGO MUNDUKO GEOGRAFIA 2021 1\. SARRERA 2\. GEO FISIKOA a\. ERLIEBEA b\. KLIMA c\. URA d\. LANDARETZA 3\. GIZA GEOGRAFIA 4\. GEOGRAFIA EKONOMIKOA 5\. INGURUMEN ARAZOAK INGURUMEN ARAZOAK 1980tik aurrera arazo global eta sistemikoak -\> Klima aldaketa / Bioaniztasun galera / Itsaso eta ibaien kutsadura / Baliabideen gehiegizko ustiapena / Hondakinak I. ALDAKETA GLOBALA ORO HAR Gizarteak eragindako ingurugiro aldaketa guztiak globalki (bidodibertsitatea, ekosistemak, atmosfera\...) \- Azelerazio handia: giza jarduera guztietan hazkunde-tasa etengabe eta simultaneoari dagokio -\> XX mendearen erdialdean erregistratu zen eta egun darrai \- Muga ukitu da: ehen aldiz planteatzen da giza jarduerak dimentsio handiegia hartu duela biosferari dagokionez, eta neurrigabeko eskala horrek ekosistemen zerbitzuak eta naturak ematen dituen ingurumen-funtzioak kolapsatzeko arriskua dakarrela. \- Garapen jasangarriaren beharra: Oraingo belaunaldiaren beharrak asetzen dituen garapena, beti ere, etorkizuneko belaunaldien beharrak asetzeko ahalmena arriskuan jarri gabe Antropozenoa: gizakien jarduerak, bereziki Industria Iraultza geroztik eta Holozenoaren ondoren, Lurra nabarmen eraldatzen duen egungo garai geologikoa izendatzeko erabiltzen den terminoa da II\. GARAPEN JASANGARRIA Etengabeko hazkundea sistema kapitalistaren oinarri den honetan, garapen jasangarriaren behareezkotasuna agerikoa da, 3 terminoen baitan: 1\) Baliabide berriztagarriak: bersortze abiadura baino motelago ustiatu (basoak) 2\) Baliabide ez-berriztagarriak: baliabide berriztagarrien bidez ordezkatzeko behar den denbora baino motelago ustiatu (Ikatza) 3\) Hondakinak: berziklapen eta neutralizazio abiadurak baino motelago sortu \+ Ekonomia iraunkortasuna -\> aberastasunaren banaketa eta etekinen transferentzia gizartera \+ Gizarte iraunkortasuna -\> Berdintasune ta justizia soziala Jasangarritasuna = Giza jarduera ekonomikoa eta gizartea limite ekologikoen barruan ematen denan. Ekonomia garatua da baina gizarte eta ingurunearen zerbitzura egon beharko luke. III\. INGURUMEN ARAZOAK Garrantzitsuak: Klima aldaketa eta bioaniztasunaren galera -\> seigarren extinzioa Iraunkortasunaren adierazleak: Co2 isurketak/pertsonako, aztarna ekologikoa/pertsonako eta zor ekologikoa Ingurumen arazoak -\> Ekoizpen katearen fase orotan: \- Erauzketa (baliabide natural berriztagarriak --ura, basoa, nekazal produktuak, lurra- eta ez-berriztagarriak --energia fosilak, mineralak- urritu eta ekosistemak kaltetu) \- Eraldaketa: industria kutsadura \- Garraioa (emisioak, ingurugiro istripuak,\...) \- Kontsumoa: hondakinen sorkuntza (beste faseetan ere hondakinak sortzen dira): aldaketa klimatikoa, ozeanoen kutsadura, atmosferaren kutsadura, lur kutsatuak,\... IV\. KLIMAREN ALDAKETA NATURALA Klima aldakortasun eta aldaketa naturalak Milankovicen zikloaks: \- Glaziazio handiak 100.000 urte bakoitzeko \- Epealdi beroak "interglaziarrak" 10- 15.000 urte irauten dute normalean \- "Gure" interglaziarra Holozenoa da Azken izoztaldia: Tenpreatura 7 gradu baxuagoa eta itsas maila 120 metro baxuagoa Negutegi efektu normala: Lurran bizitza ahalbidetzen du bian negutegi efektu bizkortua dago egun eta horrek kalteak eragiten ditu V. KLIMA ALDAKETA ANTROPIKOA Lurreko temperatura, jadanik 1.1 oC igo da 1900-2017 tartean Larriena: beroketaren erritmoa ez dauka prezedenterik historia klimatikoan.. Muturreko gertaera klimatiko berrien eraginek, hala nola bero-boladek, lehorteek, uholdeek eta basoetako suteek, kalteberatasun handia erakusten dute, bai eta ekosistema eta giza sistema asko ere, hala nola elikagaien ekoizpena, klimaren aldakortasunaren ondorioz. Ekosistema eta giza sistema osasuntsuek aurre egin diezaiekete hobeto arrisku klimatikoei, dagoeneko ahuldu direnak baino ingurumeneko eta gizarteko beste estres-faktore batzuk. Desberdintasunak, pobrezia, genero-bereizkeria eta erakunde-falta direla eta, zaurgarritasuna areagotzen dituzte arrisku klimatikoekiko. VI\. KRIOSFERA ETA URTZEAREN ARAZOAK Kriosfera lurraren gainazaleko ur solidoaren zati ososari deritzo. Aipagarria da itsasoko izoztza %40 gutxitu dela 1980tik. Permafrosta: udan izoztuta mantentzen den lurzoruari deritzo, gutxienez bi urtez iraun duena. Lurzoru mota hau ohikoa da Siberia, Alaska eta Kanada iparraldean. Arazo larria da hau ere urtzen hacia dela. Glaziarrak: \- Antartikako eta Groenlandiako izotz mantu kontinentalak \- Mendiko glaziarrak: Alpeak, Alaska, Patagonia, Himalaya Urtze prozesuan daude glaziarrak eta horrek arazo ezberdinak dakartza \- Itsasoen maila igotzea: Azken 100 urteetan 25 zm eta 2100ean 0.5 -- 1.1 metro gehiago igo daiteke. Ritmoa era adierazgarrian handitu da \- Ingurune asko ur edangarri gabe geratzen dira \- Uholde handiak sortu daitezke VII\. ETORKIZUNA 2100rako lurreko temperatura 1.5 -- 4.8 gradu tartean igotzea espero da eta hori oso kaltegarria izanen da. VIII\. BIOANIZTASUN GALERA Espezieen extinzio naturalen abiadura 10 espezie 1 Millioi espezieko / urtero da. Gaur egun 100 espezie urtero millioi bakoitzeko galtzen dira. \- Munduan 2-8 millioi espezie daude. Beraz 200-800 espezie galtzen dira urtero. \- Abiadura hau iraganeko extinzioak baino 1000 aldiz azkarragoa da. IX\. IRAUNKORTASUN ADIERAZLEAK → AZTARNA EKOLOGIKOA Baliabideak sortzeko eta, gainera, populazio bakoitzak bere bizimoduaren arabera sortutako hondakinak denbora mugagabean asimilatzeko beharrezkoak diren lur edo ur emankorrak adierazten ditu.. Hau da, baliabide naturalen kontsumoaren eta hondakinen sorreraren adierazlea \- -\> Zenbateko azalera (hektarea) behar da gure kontsumoa ekoizteko (nekazal ekoizpenak, abeltzantza larreak, arrantza zonaldeak, ekoizpen basoak\...)? -\> Zenbateko baso azalera sortzen ditugun CO2 isurketak xurgatzeko? \- Erlazioan planetak baliabide horiek bersortzeko eta hondakin horiek neutralizatzeko duen bio-gaitasunarekin (Bio-gaitasun globala per capita: 1,7 hag) \- Neurria: Hektarea globalak: mundo mailako bataz-besteko ezkoizpena duen hektarea bat o Pertsonako (per capita) LORTU DAITEKE, edo hiri batena, herrialde batena, eskualde batena,\... oEz da adierazle perfektu bat X. ZOR EKOLOGIKOA Herrialde industrializatuek Hegoalde globaleko herrialdeekiko pilatutako zorra da, euren baliabideak explotatzeagatik, ingurumenari eginiko kalteagatik eta hondakinak uzteko ingurumenaren erabilera libreagatik Lurralde bateko gizarte/administrazio/enpresen onurarako garatutako jarduera ekonomikoek beste lurralde batean eragindako kalte sozial eta ekologikoen multzoa Motak: \- Karbono zorra \- Bipirateria \- Kalte sozio-ekologikoak (pasiboak= \- Hondakin toxikoen garraioa Eragileak: \- Transnazionalak \- Iparraldeko gobernuak \- Gizarte kontsumitzailea BIORES proiektua -\> Datuak: \- Gas eta petroleo inportazioek gure kontsumo energetikoaren % 95 suposatzen dute \- EAEn mineral metaliko guztiak atzerritik. Eztainua %70 eta nikela %30 \- Kanpoan egindako inbertsio zuzenaren %85 finantza eta energia sektoretan (BBVA, Ibedrola)