FILOSOFIA: ZENTZUA ETA HISTORIA PDF
Document Details
Uploaded by Deleted User
Tags
Summary
This document is an analysis of philosophy's history and its connection to other disciplines. It offers a study and insight into the philosophical aspects related to the senses, concepts, and the history of ideas. It also explores the various branches and aspects of philosophy, such as metaphysics, logic, epistemology, ethics, and aesthetics.
Full Transcript
FILOSOFIA: ZENTZUA ETA HISTORIA 1. ZER DA FILOSOFIA? Filosofia jakintza da, eta beste disziplina ezin dituzten gaiak aztertzen ditu, hala nola, existentziaren zentzua, gauza guztien jatorria edo zergatik duten edo ez duten itxuraz oso desberdinak diren objetuek esentzia bera. Beste batzuek filoso...
FILOSOFIA: ZENTZUA ETA HISTORIA 1. ZER DA FILOSOFIA? Filosofia jakintza da, eta beste disziplina ezin dituzten gaiak aztertzen ditu, hala nola, existentziaren zentzua, gauza guztien jatorria edo zergatik duten edo ez duten itxuraz oso desberdinak diren objetuek esentzia bera. Beste batzuek filosofia jarrera jakin bat dela ere esaten dute. Hitzaren jatorria Filosofia hitza greziera da jatorriz, eta literalki “jakinduriaren (sofia) lagun edo maitale (filo)” esan nahi du. Etimologikoki, filosofia hitzak “jakiteko nahia” esan nahi du. Filosofiak jakintza-modu bat erabiltzen du; hots, arrazionala, sistematikoa eta kritikoa. Gizakiak inguruari begiratzen dio, eta inguru horren ordena eta zentzu ezkutua argitzeko gai den azalpen arrazional bat bilatzen du. Platonek filosofo hitza erabili zuen jakintsuaren kontzeptuari kontrajartzeko. Pentsamendu mitikotik logosera ➔ Arrazionala da: arrazoiketan eta esperientzian oinarritzen da. Filosofiak ez du soilik gauzak modu jakin batean gertatzen direla adierazten, baizik eta gauza horiek zergatik gertatzen diren jakin nahi du. ➔ Sistematikoa da: Filosofian ezagutza ordenatuta dago, eta haiek osatzen duten sistemaren barnean ez da inoherentziarik onartzen. ➔ Kritikoa da: Filosofiak ez du ezer onartzen azterketa arrazionalik gabe, eta defendatzen du ezagutza oro zalantzan jarri daitekeela argudioekin. Filosofiaren banaketa Filosofia bokazio unibertsalista du; esparru oso zabala denez, denborarekin, filosofia zenbait adarretan espezializatzen joan da. ➔ Metafisika: Izateari buruzko filosofiaren adarra da. ➔ Logika: Hizkuntzaren bidez adierazteko arrazoibideak aztertzen ditu, haien egitura, forma eta zuzentasuna. ➔ Epistemologia: ezagutzen teoria ere estaen zaio. Ezagutza, ezagutza-motak eta -formak, zientzia, ezagutzaren mugak. ➔ Etika: kode moralak aztertzen dute. ➔ Estetika: arteaz eta estetikaz, arduratzen den filosofia da. 2. FILOSOFIA ETA BESTE DISZIPLINA BATZU Filosofiak oraindik ere badu erlazioa beste jakintza-esparru batzuekin, hala nola literaturarekin, artearekin eta erlijioarekin. Filosofia eta zientzia ➔ Jakintza arrazionalak eta sistematikoak. ➔ Aztergai bera. Zientzia modernoaren sorreratik, filosofia eta zientzia elkarretik urrundu egin ziren, baina hasierako erlazio estuak mantendu ziren. Filosofia eta erlijioa Filosofiaren eta erlijioaren arteko erlazioak gorabeherak izan ditu denboran zehar: ➔ Antzeko interesak: Antzeko kezkak eta auziak dituzte: existentziaren zentsua, gizakiaren transzendencia, Jainkoa… 1 ➔ Alderdi praktikoa: Bizitza ona izaten lagundu nahi digute, eta, horretarako, jokabidezko arauak edo aginduak eskaintzen dizkigute. ➔ Jakintza mota: filosofia, jakintza-mota arrazional eta kritikoa da; eta askotan zalantzak eta ziurgabetasuna sortzen ditu. Bestalde, erlijioa fedean oinarritutako jakintza mota bat da, eta horren ondorioz, errebelatutako egietan sinesten du. Filosofia eta artea Filosofiak erlazio estua izan du artearekin. Artearen esparru guztiek izan dute elkarrizketa historiko bat filosofiari dagozkion gaiekin, eta agian, ez da haien helburua erantzun bat ematea edo soluzio bat aurkitzea, baina bai, gutxienez, gai horiek planteatzeko eta ikusleak haiei buruz hausnartzeko bidea ematea. Hainbat filosofok bide artistikoetara jo izan dute beren pentsamendua adierazteko. Platonen solasaldiak, Schopenhauerrek, Nietzschek eta Kierkegaardeek aforismora nahiz erretorika literarioa jo izan zutela. Sartreren antzerki -lanek. Filosofia eta ekonomia Gogoeta filosofikoaren nahia ez da soilik teoria lantzea; aplikazio praktikoak ere bilatzen ditu, hala nola politika, moral, soziologia eta artearen arloetan. Ekonomia, ondasunen kudeaketa eta banaketa aztertzen duen zientzia da, eta horrekin lotuta, bertute eta ikuspegi moral bat izatea funtsezkoa da. Ekonomiaren eta filosofiaren arteko lotura estua izan da. Horretan, pentsamendu filosofikoak ekonomian izan duen eragina jorratzen duten eztabaidak aztertzen dira, besteak beste, ekonomia-sistemak, globalizazioaren eragina eta enpresetako harreman sozialak. 3. FILOSOFIAREN ZENTZUA ETA BEHARRA Filosofoak arrazionaltasuna hartu izan duela ardatz, filosofoak ekarpen heterogeneoak egin dituen ikusteak haren zentzua eta beharra zalantzan jartzea edo ukatzera eraman gaitzake. Egoera horri filosofiaren eskandalu deritzo. Filosofiaren eskandalua ➔ Adostasun falta: adostasunik ez dago metodologian, oinarri edo abiapuntuetan, eta teorien artean desberdintasun handiak daude. Filosofia korronte asko daude, eta askotan, idazle batzuen pentsamenduak ez du aurrekoen ideiak hobetzen edo aurrera eramaten, baizik eta ikuspuntu berriak proposatzen ditu edo lehen lortutakoak baliogabetzen. Horrela, filosofiak ez du emaitza onik ematen askotan. Galderak eta arazoak irekita geratzen dira, eta ez daude betiko erantzun argiak. ➔ Bazterreko auziez dihardun: Filosofia hasiera batean ezagutza unibertsala zen, baina denborarekin zientzia espezifikoak, hala nola fisika, psikologia, soziologia, linguistika, biologia... bereizten joan ziren. Gaur egun, filosofiaren parte diren arloak ez dira oraindik nahiko garatu etorkizuneko zientziak. ➔ Aztergaien hutsalkeria: Zenbait pentsalariren ustez, filosofia oso konplexua da baina bizitzan ez du praktikarako baliorik. Zientzian aurrera egiteko ez dute laguntzen, eta eztabaida konplexuak dira soilik. ➔ Hermetismoa: Filosofiak erabiltzen dituen hitzak oso espezializatuak dira, eta hori dela eta, adituentzat eta espezialistentzat soilik ulertzeko jarduera bihurtu da. Filosofiako planteamendu guztiek desadostasunak dituzte, baina guztiek dute zerbait komuna: jarrera filosofikoa. 2 Jarrera filosofikoa gaur egun Greziako kulturan bezala, filosofia oraindik balio handia du gaur egun, eta oraindik bizirik dago. ➔ Auziak proposatzen: Filosofiaren balioa ez dago erantzunetan, baizik eta galderetan. Filosofiak gure oinarrizko instuizioak zalantzan jartzen ditu. ➔ Unibertsalista eta disziplinartekoa: Filosofia ez da eremu jakin batera mugatzen, errealitatea osorik hartzen saiatzen da. Filosofiak zientzia ezberdinak lotzen ditu eta zientziak eta eguneroko bizitza, etikarekin, artearekin... lotzen ditu. ➔ Kritikoa: Filosofia ikerketa errotikoa da. Filosofiak zalantzan jartzen du ziurtzat hartzen dugun ezagutza guztia, eta gizakiaren askatasuna bilatzen du, kulturaren, politikaren edo zientziaren menpekotasunetik askatzeko. ➔ Arigarria:Filosofiak arazoak sortzen ditu, batez ere hizkuntza ez ulertzeagatik. Filosofia azterketa kontzeptualetan oinarritzen da, eta helburua askatzailea da. ➔ Praktikoa: filosofiaren helburua gure bizitzaren gidari izatea da FILOSOFIAREN AROAK Aintzinaroa Presokratikoak (K.a. VI.mendean): Tales, Anaximandro, Enpedokies, Pitagoras, Heraklito eta Parmenide: Naturaren printzipio nagusia edo ordena ezagutu nahi zuten. Sofistak (K.a IV-V.mendeak): Egiaren kontzeptua aztertu zuten eta hizkuntzaren bidez logika aztertu zuten, baita politika nola aplikatu ere. Sokrates: Egiaren eta bertutearen Platon: ideien gogoratzen datza ezagutza Aristoteles: fIlosofian, arrazoiaren eta esperientziaren bidez errealitatea ulertu nahi zuen, naturaren azterketa eta etikaren bidez zoriontasuna lortzea proposatuz. Estoizismoa: Arrazoiaren eta bertutearen bidez, emozioak kontrolatzea eta naturaren legeekin bat egitea helburu duen filosofia. Epikuerismoa: Plazer orekatua eta minaren sahiesta zoriontasunaren bide bezala aldarrikatzen duen filosofia beldur eta pasioak gaindituz. Eszeptizismoa: Ezagutza ziurtasunik ez onartzea, dogmak zalantzan jartzea eta iritziak aztertzea. Erdi Aroa Patristika: Arrazoiak fedearen bideak prestatzen du. ○ San Agustin Hiponako: Kristautasuna Platonismoarekin uztartzen zuen, Jainkoaren fedea eta arrazoiaren batasuna azpimarratuz, egia Jainkoan aurkitzen dela aldarrikatuz. Eskolastika: Kristau-pentsamenduak Aristotelesen pentsamendu bera ○ San Tomas Akinokoa: Arrazoiaren eta fedea bateratzen zituen Aristotelesen pentsamenduaren bidez, Jainkoaren existentzia arrazonaz frogatzen eta teologia sistematizatuz. Nominalismoa: Kontzeptu generikoak giza sorkuntzak dira eta ez dute zentzurik benetako entitateak izatea. ○ Guillen Ockman: Banako partikularrak bakarrik existitzen direla eta gizakien konbentzio hutsak direla azaldu zuen. 3 Aro Modernoa Arrazionalismoa: Ezagutza arrazoimenean, zentsumen gainetik ○ Descartes: “Cogito ergo sum” (pentsatzen dut, beraz banaiz) esaldiarekin arrazoiaren eta subjektuaren ziurtasun alde egin zuen, metodo eszeptikoaren bidez ezagutza bermatzeko. ○ Spinoza:Jainkoa eta natura berdintzen zituen, errealitatea eta Jainkoa sustantzia bakar baten adierazpen bezala ulertuz, eta askatasuna arrazoiaz gidatutako bizitzetan kokatuz. Enpirismoa: Arrazoimenetik abiatzen da baina, zentzumenen datuak beharrezkoak dira. ○ Hobbes:Giza natura bortitza dela uste zuen, eta estatu absolutu baten beharra defendatzen zuen gizartean ordena eta segurtasuna bermatzeko. ○ Hume: Epistemologia, metafisika, etika eta filosofia politikoa aztertu zituen. Eszeptizismo erradikala izan zuen. Aro Garakidea ❖ Filosofoak edo korrenteak Fenomenologia: Kontzientziaren esperientzia eta fenomenoen esentzia aztertzea du helburu, aurreiritziak baztertuz. Neopositibismoa eta filosofia analitikoa: Filosofia problema linguistiko bezala ikusten du, logika eta hizkuntza analisiaren bidez argitzea bilatzen du, eta ezagutza zientifikoa nabarmentzen du. ○ Betand Russell: oinarriak eta analisi logikoaren garrantzia azpimarratuz. ○ Ludwing Wittgrnstein: hizkuntzaren mugak filosofiaren muina direla uste zuen; lehen etapako hizkuntzaren logikatik, bigarren etapako hizkuntza-joera igaro zen, adierazpen erabilera soziala azpimarratuz. Existentzialismoa: Gizakia askea da eta babesgabe sentitzen dela defendatzen du. ○ Martin Heidegger: Existentzia eta izatearen galderak sakondu zituen, gizakia izatean murgilduta dagoen izakia dela adieraziz, eta denboraren garrantzia azpimarratuz. Pertsonalismoa: Gizakiaren duintasuna eta elkarrekiko harremanari garrantzia ematen dio, pertsona autonomo eta erabaki-hartzaile gisa aztertuz. Estrukturalismoa: Gizakien kultura eta pentsamendua egitura sakonetan oinarritzen direla proposatzen duen ikuspegi filosofikoa, hizkuntza eta kultura aztertuz ○ Michel Foucault: Boterearen, ezagutzaren eta diskurtsoen arteko harremanak aztertu zituen, Instituzioak eta gizarte-egiturek norbanakoen identitatea nola moldatzen duten azpimarratuz. Hermeneutika: Testuen eta esperientzia historikoaren interpretazioa aztertzen duen filosofia, ulermena eta esanahiak nola sortzen diren aztertuz, Gadamer eta Schleiermacherrek garatua. Franfurteko eskola: Kritika Sozialaren Teoria garatu zuen, kapitalismoaren, kulturaren eta botereare gaineko kritika, gizartea askatzeko. Kritikatzen du munduaren teknifikazioa ○ Jürgen Habermas:Komunikazio arrazionalaren eta demokraziaren funtzionamendu egokiaren oinarritzat hartuta, gizarte justu baterako elkarrizketarako baldintza ideala bilatzen zuen. 4