3. IKASGAIA. ZIGORREN ETA SEGURTASUN-NEURRIEN HELBURUA PDF
Document Details
Uploaded by LoyalBeech
UPV/EHU
Tags
Summary
This document discusses different theories of punishment, including absolutist, relativist, and eclectic theories. It explores various aspects of these theories, such as religious, ethical, and legal viewpoints. Additionally, the text examines the concept of general and specific deterrence as forms of security measures.
Full Transcript
3. IKASGAIA. ZIGORREN ETA SEGURTASUN-NEURRIEN HELBURUA. I. Zigorren helburuak. Zigorraren inguruko teoria desberdinak joan dira garatzen urteetan zehar. Hauen artean aipatu behar dira: teoria absolutistak (ordainketaren teoriak), teoria erlatiboak (aurrezaintzaren teoriak) eta gaur eg...
3. IKASGAIA. ZIGORREN ETA SEGURTASUN-NEURRIEN HELBURUA. I. Zigorren helburuak. Zigorraren inguruko teoria desberdinak joan dira garatzen urteetan zehar. Hauen artean aipatu behar dira: teoria absolutistak (ordainketaren teoriak), teoria erlatiboak (aurrezaintzaren teoriak) eta gaur egungo teoria eklektikoak. Hauek guztiak aipatzearen arrazoia historian zehar teoria hauetako bakoitza gailendu izana da, bakoitza bere momentu jakinean. A. Teoria absolutuak. Pertsona batek delitu bat burutzerakoan, haren ondorioa justiziaren bitarteko ordainketa izango da. Hau da, delitua edo gaizkia egiten duenak ordaindu egin behar duela eskatzen du justiziak. Teoria absolutu deritze, justizia egikaritzeko funtzioa absolutua delako. Oinarriari dagokionez, 3 oinarri izan ditzake: Erlijiosoa. Erlijioen artean guretzako gertukoena edo ezagunena Kristautasuna izango litzateke, hala ere, beste batzuk ere izan daitezke oinarri.. Oinarri erlijioso horien arabera zigorrak jasotzen duen ordainketa azken epaiketan Jainkoak erabiltzen duenaren parekoa izango litzateke. Ikuspuntu honen arabera, azken epaiketa honetan Jainkoak justiziaren ordainketaren printzipioa hartzen du kontuan, honen arabera ere zigor zuzenbideak ordainketaren printzipio hori hartu beharko luke kontuan. Etikoa. Idazle ezberdinen artean hemen Kant izango da esanguratsuena. Kanten ustez gizakia ez da bidea edo bitartekaria, baizik eta gizakia bera dela helburua. Honen arabera, gizakia ezin da bitarteko edo medio bezala erabili gizarteko helburuak lortzeko. Hau zuzenbide penalerako eremura ekarrita, esango litzateke zigor hori ezin dela erabili gizartearentzat onuragarria den zerbait lortzeko; zigorra ez da gizartearen onurarako aplikatzen, justizia beraren egikaritzeagatik egiten den zerbait da. Juridikoa. Teoria honetan Hegel pentsalaria da aipagarri, hiru fase banatzen zituen: 1. Borondate orokorra. Ordenamendu juridikoa, zuzenbide penalaren arloan herriak aukeratu dituen arau juridiko horiek liratekeenak. i. 2. Borondate berezia. Delitugile orok duen borondatea. i. 3. Borondate orokorra. Justizia lortzeko eta zigorra ezarri dadin beharrezkoa litzateke berriro ere borondate orokorra gailentzea. Borondate orokorra > borondate berezia > borondate orokorra. Borondate orokorra → berezia, orokorra gainditu → zigorra, borondate orokorra gailentzeko. Honez gain, Hegelek gauza bera esaten zuen beste hitz batzuekin. Tesia > antitesia > sintesia. Beraz, teoria absolutuetan zigorraren helburu edo funtzio nagusia ez da gizartea mesedetu edo babestea, justizia egikaritzea baizik; justiziak zigorra eskatzen baitu delitugileak egindakoagatik ordaindu dezan. Hau da, zigorrak ez du erabilgarritasun sozialik. Bestalde, bigarren funtzio bat ere badu zigorrak, berme funtzioa: Hau da, delituaren eta zigorraren arteko proportzionaltasun bat galdatzen da, bestela ez baita justizia egikarituko. Beraz teoria hau dela eta, zigorra delituaren araberakoa izan beharko da, hau da, zigorrak delituarekiko proportzionala izan behar du. Berme funtzioa ezaugarri positiboa da, proportzionaltasuna babesten baitu. Baina teoria absolutuak ez dira proportzionaltasun hau lortzeko bide bakarrak. Gainera, ordainketa funtzioa gaur egun ofizialki ezeztatua dago, izan ere, teoria hauek garapen historikoan lehenak izan dira eta oso atzerakoiak dira jada. B. Teoria erlatiboak. Teoria erlatiboaren arabera, zigorraren helburua delituak ekiditea da. Teoria hauei erlatibo deritze, testuinguruaren arabera aurrezaintza neurri desberdinak aplikatu beharko baitira. Esaterako, aurrezaintzaren ez da berdina izango delitu tasa handiko herrialde batean edo deliturik ez dagoen estatu batean. Justizia egikaritzeko funtzioa eta delitua ekiditeko funtzioa ezberdintzen dira eta bereizketa egiten da aurrezaintza orokor eta bereziaren artean. Aurrezaintza orokorra. Gizarte osoari zuzentzen zaion aurrezaintza da, kolektibitatearen aurrean egiten dena. Feuerbach, Filiangieri eta Bentham dira teoria hauen pentsalari garrantzitsuenak. Feuerbach-ek arabera bi aurrezaintza orokor bereizten dira, bien artean osagarriak: Aurrezaintza orokor negatiboa. Zigorra Legean jasotzen denean, mehatxua edo hertsapen psikologikoa zuzentzen zaio gizarteari orokorrean, eta mezu honen bidez aurrezaintza orokor negatiboa egitea lortzen da. Aurrezaintza orokor positiboa. Kasu honetan zigorra Legean aurreikusten denean honer ere balio du zuzenbidea gailentzeko. Honen bidez, zigorra aurreikusten denean zigorraren bitartez berriro ere zuzenbidea gailentzen da. Ordenamendu juridikoa gailentzen dela esateko modu bat da. Aurrezaintza orokorrari egiten zaion kritika da hertsapen orokorra ez dela nahikoa delituak ekiditeko. Esaterako, hertsapen orokorraren teorian oinarrituz, oso zigor altuak jarriko lirateke, era honetara hertsapen psikologikoa handiagoa izan eta delituak erabat ekiditeko. Baina hau ez da bidezkoa, noski. Gainera, aurrrezaintza orokor negatibo horri jarraiki zigorren iraupen hori luzatuz gero, delitu horiek betetzeko mehatxua handiagoa izango denez inork ez du delitu hura beteko Beraz, zigor hauei muga batzuk jarri beharko zaizkie, besteak beste, proportzionaltasunarena gehiegikeriak saihesteko. Aurrezaintza berezia. Aurrezaintza berezia, pertsona jakin baten aurrean (delitugilearen aurrean) egiten den aurrezaintza da eta ez kolektibo baten aurrean. Helburua jada delitua gauzatu duen pertsona horrek berriro ez egitea izango da, hori lortzeko bidezko eta beharrezko zigorrak ezarriz. Honen bitartez pertsona horren birgizarteratzea lortu nahi da. Von Liszt edota Italiako Eskola Positiboa dira teoria hau babesten duten pentsalari garrantzitsuenetakoak. Von Liszten arabera, bidezko zigorra pertsona horrek deliturik berriro ez egiteko beharrezkoa duen zigorra da, ez gehiago. Zigorra justua izateko, beraz, delitu eta delitugilearen nondik norakoei erreparatu beharko zaie, horren arabera ere pertsona bakoitzak beharko duen zigorra desberdina izango baita. Bere ustez, hiru delitugile mota daude eta bakoitzari ezarri beharreko zigorra zein haren funtzioa desberdina izango da: 1. Noizbehinkako delitugilea. Delitua oso noizbehinka egiten duena edo lehen aldiz egiten duena da. Zigorra mehatxu edo oroigarri bezala aplikatuko zaio berriro ere egin ez dezan. 2. Ohiko delitugilea (zuzendu daitekena). Delitua maiz egiten duen delitugilea izango da hau, baina zuzendu eta birgizarteratu daitekeena. Hortaz, zigorraren funtzioa zuzenketa eta birgizarteratzea izango dira berriro deliturik egin ez dezan. 3. Ohiko delitugilea (zuzendu ezin daitekeena). Delituak ohikotasunez egiten dituena izango da hau eta, gainera, zuzentezina kontsideratzen dena. Halako delitugileen kasuan, zigorraren funtzioa inokuizazioa izango da (pertsona hori betirako gizartetik aldentzea). Esaterako, bizi arteko espetxe zigorra eta heriotza zigorra. Aurrezaintza bereziak ere kritikak jasan ditu, izan ere, berak bakarrik ezin du zigorraren beharra justifikatu, aurrezaintza orokorrarekin konbinatu beharra dago. Hala ere, honek ez du esan nahi aurrezaitza berezia kontuan izan behar ez denik. Honez gain, bada birgizarteratzearen inguruko kritika garrantzitsu bat ere. Izan ere, gogoan izan beharra dugu, zuzenbidezko estatu sozial eta demokratiko batean gauzak ezin direla indarrez ezarri, hortaz, ez litzake zilegi izango Estatuak birgizarteratzea inposatzea. Adibidez, terrorista baten kasuan ezingo genuke pentsamoldea aldatu edota inposatu. C. Gaur egungo teoriak. Gaur egun teoria eklektikoak gailendu egin dire. Eskolen arteko borroka bat egon zen, teoria absolutista eta teoria erlatiboen artekoa, eta bien arteko nahastura edo konbinazio batera pasatu gara. Teoria eklektiko ugari daude eta denen ezaugarri berdina da teoria desberdinen konbinazioak direla. Hala ere, teoria bakoitzak ikuspuntu ezberdinei emango die lehentasuna. Denek partekatzen duten beste ezaugarri bat da zuzenbide penalaren funtzioa gizartea babestea dela, nahiz eta babes hori lortzeko bide ezberdinak aurreikusi. Gaur egun bi korronte nagusi daude: Lehenengo korrontearen arabera, gizartearen babesa da helburua baina bidezkoa den ordainketaren bidez lortu behar da. Ostera, aurrezaintza-funtzioa osagarri gisa erabiliko da. Laburbilduz, korronte honen arabera Zuzenbide Penalak bi funtzio ditu: gizartearen babesa + justizia egikaritzea. Bigarren korrontearen arabera, gizartearen babesa da helburu nagusia ere baina delituen aurrezaintzaren bidez lortu behar da, eta “ordainketa” ordea, osagarri gisa erabiliko da, aurrezaintzaren gehieneko muga bezala (berme funtzioa). Zuzenbide Penalaren funtzio bakarra beraz, gizartearen babesa izango da. Bi korronte hauez gain, bada gaur egun beste teoria bat jende askok defendatzen duena, Roxinen teoria. Egile alemaniar honen arabera zigorraren helburua desberdina izango da unearen arabera, hau da, desberdina izango da zigorra legean aurreikusten denean, epaileak zigorra apliaktzen duenean eta, azkenik, zigorra betearazten denean. 1. Zigorra legean aurreikusten denean: zigorraren helburua aurrezaintza orokorra da, legezko mehatxua gizarte osoari zuzentzen baitzaio. a. 2. Epaileak zigorra aplikatzen duenean: zigorraren funtzioa aurrezaintza berezia da, jada delitu jakin bat egiten duen pertsona bat dugulako. Epaileak zigorra aplikatzen duenean marjina izango du, beti ere proportzionaltasunaren printzipioa kontuan hartu beharko duelarik. Hala ere, bigarren fase honetan aurrezaintza orokorra ere badago, legeak helarazten duen mezu hori benetazkoa dela azaltzen baitzaio gizarteari. a. 3. Zigorra betearazten denean: aurrezaintza berezia da, helburua birgizarteratzea delako. II. Segurtasun-neurrien helburuak. Hasteko, segurtasun-neurriak eta zigorrak ezberdindu behar ditugu, kasu batean edo bestean oinarri materiala ezberdina izango da. Zigorraren kasuan, erruduntasuna litzateke oinarria eta, bestetik, segurtasun-neurriaren kasuan arriskugarritasuna. Bestetik, segurtasun-neurrien funtzioa arriskutsua kontsideratzen den pertsona jakin batek etorkizunean delituak egitea ekiditea da. Beraz, aurrezaintza berezia aplikatu beharko da kasu hauetan eta ez orokorra. Izan ere, aurrezaintza berezia zuzenean delitugileari zuzentzen zaio. Zigorren eta segurtasun-neurrien arteko harremanari begira, pertsona egozgarria eta egotzetzinez gain, tarteko egoera bat ere badago, pertsona erdiegozgarrien kasua, hain zuzen ere. Kasu honetan, zigorra eta segurtasun-neurria, biak, aplikatuko zaizkio pertsonari. Haien arteko harremana ulertzeko sistema ezberdinak aurki ditzakegu: - Sistema monistaren arabera, zigorrak eta segurtasun-neurriak ezin dira bereizi. Oinarri berdinak dituztenez, biak errudun kontsideratzen ditu. - - Sistema dualistak zigorra eta segurtasun-neurriak bereizten ditu. Pertsona erdiegozgarrien kasuan segurtasun-neurrian igarotako denbora ez zaio zigorrari kenduko, bata besteari gehituko zaio. - Azkenik, Zigor Kodeko 99.artikuluak bikariotza-sistema bat posible dela adierazten du. Pertsona erdiegozgarrien kasuan, hau da pertsonarengan gaixotasunak eragina izan duenean baina ez erabatekoa, zigorra nahiz segurtasun-neurriak aplikatuko dira. Lehenik segurtasun-neurriak beteko dira eta ondoren zigorra. Baina, segurtasun-neurria betetzen igarotako denbora zigorrari deskontatuko zaio. Hau da gaur egun indarrean dagoena espainiar Estatuan. Zigor Kodeko 99. artikulua: Askatasunaz gabetzen duten zigor eta segurtasun-neurriak elkarrekin pi- latzen direnean, epaile edo auzitegiak segurtasun-neurria betetzeko aginduko du. Horrela, subjektua segurtasun-neu- rria betetzen egon den denbora zigorra betetzeko denboratik kenduko da. Segurtasun-neurria bukatu eta gero, horren bidez lorturiko ondoreak zigo- rraren betearazpenak arriskuan jartzen baditu, epaile edo auzitegiak zigorra betetzeko falta den denbora eten ahal izango du zigorraren iraupena baino luzeagoa ez den eperako, edo 105. arti- kuluko neurrietatik bat ezarri. 4. IKASGAIA. ESTATUAREN ZIGORTZEKO AHALMENAREN MUGAK (I). I. Sarrera. Zuzenbide penala bi eratara ulertu daiteke: zentsu objetiboan, arau penalen multzo gisa, eta zentzu subjektiboan, zigortzeko ahalmen gisa (ius puniendi). Orain arte ikusitakoa zentzu objektiboan kokatuko genuke. Ikasgai hau eta hurrengoa, ordea, bigarren zentzu subjektibo hortan kokatuko ditugu, ius puniendi-ren mugez arituko baikara. Estatuaren zigortzeko ahalmena Estatu eredutik etortzen da. Estatu ereduari dagokionez, zuzenbide Estatua izateak zigortzeko ahalmena zuzenbidearen menpe egongo dela esan nahi du, legezkotasun printzipioaren eskutik. Bestalde, Estatu sozialak eskatzen digu gizartea babesteko beharrezkoa den aurrezaintza bakarrik erabiltzea eta, azkenik, Estatu demokratiko bat izateak duintasuna eta berdinasuna errespetatzea eskatzen digu, besteak beste. II. Zuzenbide-Estatua izatetik eratortzen den muga: legezkotasun printzipioa. A. Printzipioaren sorrera. Zigor Zuzenbidearen arloan legezkotasun printzipioa honela definitzen da “nullum crimen, nulla poena sine lege” (Feuerbach). Honen arabera, ez da delitu edo zigorrik egongo legean aurreikusirik ez badago. Hau da, Legean aurreikusten diren zigor eta delituak soilik egongo dira. Frantziar iraultzaren lorpen handienetako bat izan zen legezkotasun printzipioa. Hala ere, Iraultzaren aurretik baditu aurrekari batzuk printzipio hau jasotzen dutenak. Adibidez, Magna Karta (1215) edota Constitutio Criminalis Carolina (1532). Esan daiteke bi hauek legezkotasun printzipioa jasotzen dutela, baina ez gaur egun ulertzen dugun moduan. Beraz, legezkotasun printzipioa zentzu modernoan botere banaketa eta kontratu sozialaren ondorio edo eraketa moduan ulertu behar dugu. Kontratu sozialen ondorioz legea herriaren borondatearen adierazpen modua dela kontsideratzen da eta, ondorioz, delituak eta zigorrak legean aurreikusita egongo dira. Honela, bai delituak eta baita zigorrak ere herriak botere legegilearen ordezkaritzaren arabera aukeratutakoak izango dira. Honek guztiak segurtasun juridikoa dakar, izan ere, jarrera jakin batek zer delitu eta zein zigor ekartzen dituen jakiteko aukera dago. Era berean, legezkotasun printzipiotik berme politiko bat ere eratortzen da, herriak botere legegilearen bitartez erabakiko baitu zer den delitu eta zein den horri aplikatuko zaion zigorra. B.Bermeak. Legezkotasun printzipioari dagokionez, hurrengoak dira eratortzen diren bermeak: - Berme kriminala (nullum crimen sine lege). Legean aurreikusitakoa soilik da delitu. - Berme penala (nulla poena sine lege). Ez dago zigorrik legean aurreikusten ez bada. - Berme jurisdikzionala. Ezartzen den zigorra edo segurtasun-neurria epai judizial batek ezarria izan beharko da, legeak ezarritako prozedura jarraituz. - Betearazpenari lotutako bermea. Zigorraren edo segurtasun-neurriaren exekuzioa legean jarritakoaren arabera egingo da. Aipatutako bermeak bete ahal izateko arau juridikoek baldintza batzuk bete beharko dituzte: Lex praevia. Honen arabera, delituaren aldez aurretiko lege bat egon beharko da, portaera hori delitu bezala jasotzen duena. Honela, atzeraeraginkortasuna debekatzen da zigor zuzenbideko arau orokor bezala eta segurtasun juridikoaren berme gisa. Salbuespena emango da delitugilearentzat mesedegarria denean atzeraeraginkortasun hau, lege berriak mesede egiten badio aplikatu egingo da. Lex scripta. Baldintza honek ohitura debekatzen du zigor zuzenbidearen iturri bezala, ez da existitzen ohituran oinarritutako deliturik. Horrez gain, lege mailako araua izan beharko da delitua jasotzen duena, erreglamendu batean ezingo da jaso, adibidez. Lex stricta. Legea zehatza izan beharko da, Zigor Kodean zehatz mehatz tipifikatua egon beharko da delitua, pertsona batek aukera izateko delitua zein den eta zein zigor dakarren jakiteko. Honela, klausula orokor edo abstraktuak debekatuta daude. Gainera, analogiari dagokionez ere bereizketa egiten da. Hau da, analogia aplikagarri izango da delitugilearen mesederako denean (analogia in bonam partem) eta ez kaltegarri denean (analogia in malam partem). C. Analogiaren debekua. Aurrez zehaztu dugu analogia bitan banatu daitekeela eta, Zigor Kodeko 4.1. artikuluaren arabera, analogia in bonam partem soilik izango dela aplikagarri Espainian (delitugilearen mesedetan), analogia in malam partem debekatuz (delitugilearen kaltera). Analogiaren eta interpretazioaren arteko muga oso zaila da zehazteko, izan ere, interpretazioa legezkoa den bitartean analogia debekatuta dago. Beraz, gakoa interpretazioaren mugak noiz bukatzen diren eta analogia noiz hasten den zehaztea da. Modu sinple batean esanda, interpretazioa zilegi izango dela ulertzen da arrazoizkoa eta Konstituzioarekin bat datorrena bada. Honela, interpretazioa kontsideratuko da arau penalaren esanahi literal posiblearen barruan kokatzen bada. Aldiz, esanahi literal posible horren barruan aurkitzen ez bada analogia izango da. Adibidez, Zigor Kodeko 23. artikuluak inguruabar mixtoak biltzen ditu. Imaginatu, pertsona bat bere osabarekin bizi dela eta azken hau hiltzen duela. Kasu honetan ez da posible izango analogiaren erabilera, pertsonen aurkako delitua baita eta ahaidetasuna astungarri gisa erabiliko delako. Baina, osaba hil beharrean bere ondarearen aurkako delitu bat gauzatuko bali, analogia posible izango da ahaidetasuna aringarri gisa erabiliko delako. D. Legezkotasun printzipioa espainiar Estatuan. Zuzenbide espainiarrean legezkotasun hastapena eta bere bermeak Konstituzioan zein Zigor Kodean daude aurreikusita. Espainiako Konstituzioak hainbat artikulu ditu gai honen inguruan. - Espainiako Konstituzioko 9.3 artikulua. “ La Constitución garantiza el principio de legalidad, la jerarquía normativa, la publicidad de las normas, la irretroactividad de las disposiciones sancionadoras no favorables o restrictivas de derechos individuales, la seguridad jurídica, la responsabilidad y la interdicción de la arbitrariedad de los poderes públicos” Berme penala eta zigorren atzeraeraginkortasun eza aurreikusten ditu artikulu honek. - Espainiako Konstituzioko 24.2 artikulua. “Asimismo, todos tienen derecho al Juez ordinario predeterminado por la ley, a la defensa y a la asistencia de letrado (...).” Honek berme jurisdikzionala jasotzen du, artikuluaren hasieran aurkituko dugu berme honen oinarria. - Espainiako Konstituzioko 25.1 artikulua. “Nadie puede ser condenado o sancionado por acciones u omisiones que en el momento de producirse no constituyan delito, falta o infracción administrativa, según la legislación vigente en aquel momento.” Artikulu honek berme kriminala jasotzen du eta lex previa baldintzari egiten dio erreerentzia. Baita atzeraeraginkortasun ezari eta legalitate printzipioari ere. - Espainiako Konstituzioko 25.2 artikulua. “Las penas privativas de libertad y las medidas de seguridad estarán orientadas hacia la reeducación y reinserción social y no podrán consistir en trabajos forzados. El condenado a pena de prisión que estuviere cumpliendo la misma gozará de los derechos fundamentales de ese Capítulo, a excepción de los que se vean expresamente limitados por el contenido del fallo condenatorio, el sentido de la pena y la ley penitenciaria. En todo caso, tendrá derecho a un trabajo remunerado y a beneficios correspondientes de la Seguridad Social, así como el acceso a la cultura y al desarrollo integral de su personalidad.” Betearazpenerako bermearen oinarria jasotzen da hemen. Kasu honetan birgizarteratzea aipatzen da printzipio bezala, betearazoenerako printzipioarekin lotuta. - Espainiako Konstituzioko 81.1 artikulua. “1. Son leyes orgánicas las relativas al desarrollo de los derechos fundamentales y de las libertades públicas (...).” Artikulu honek legalitate printzipioa arautzen du, zigor zuzenbidea lege organikoz arautu behar dela zehazten da. Bestalde, Zigor Kodeak ere biltzen ditu bermeak. - Zigor Kodeko 1. artikulua. “1. No será castigada ninguna acción ni omisión que no esté prevista como delito por la ley anterior a su perpetración. 2. Las medidas de seguridad sólo podrán aplicarse cuando concurran los presupuestos establecidos previamente por la ley.” Lex previa printzipioa jasotzen du artikulu honek, berme kriminalarekin eta atzeraeraginkortasun debekuarekin batera. - Zigor Kodeko 2. artikulua. “1. No será castigado ningún delito con pena que no se halle prevista por la ley anterior a su perpetración. Carecerán igualmente, de efecto retroactivo las leyes que establezcan medidas de seguridad. 2. No obstante, tendrán efecto retroactivo aquellas leyes penales que favorezcan al reo (...).” Berme penala jasotzen da hemen eta esaten da zigorrak ere egitateen aurretik legean aurreikusita egon behar dutela. - Zigor Kodeko 3.1 eta 3.2 artikuluak. “1. No podrá ejecutarse pena ni medida de seguridad sino en virtud de sentencia firme dictada por el juez o tribunal competente, de acuerdo con las leyes procesales.” Berme jurisdikzionala biltzen da lehen atal honetan. “2. Tampoco podrá ejecutarse pena ni medida de seguridad en otra forma que la prescrita por la ley ni reglamentos que la desarrollan, ni con otras circunstancias o accidentes que los expresados en su texto. La ejecución de la pena o de la medida de seguridad se realizará bajo el control de los jueces y tribunales competentes.” Bigarren atal honek betearazpenari lotutako bermea jasotzen du.