10. IKASGAIA: Ondorio Juridikoak: Zigorrak PDF
Document Details
Uploaded by GodlikeArchetype8683
UPV/EHU
Tags
Summary
Document 10. IKASGAIA: Ondorio Juridikoak: Zigorrak is a document about juridical consequences and punishments. It looks at the theories of punishment and how they have developed over time.
Full Transcript
10. IKASGAIA: ONDORIO JURIDIKOAK: ZIGORRAK I. Zigorraren helburuei buruzko teoriak Zigorrak soilik pertsona egozgarriei soilik aplikatuko zaizkie, hots, jarduteko eta ulertzeko gaitasuna duten pertsonei. Historian zehar helburu eta teoria derberdinak egon dira zigorren inguruan. Teoria ABS...
10. IKASGAIA: ONDORIO JURIDIKOAK: ZIGORRAK I. Zigorraren helburuei buruzko teoriak Zigorrak soilik pertsona egozgarriei soilik aplikatuko zaizkie, hots, jarduteko eta ulertzeko gaitasuna duten pertsonei. Historian zehar helburu eta teoria derberdinak egon dira zigorren inguruan. Teoria ABSOLUTUAK: ordainketa Pertsona batek delitu bat burutzerakoan, haren ondorioa justiziaren bitarteko ordainketa izango da. Hau da, delitua edo gaizkia egiten duenak ordaindu egin behar duela eskatzen du justiziak. Teoria absolutu deritze, justizia egikaritzeko funtzioa absolutua delako. Pena = Zigorra, tortura, tratu txarrak… Zigorren barru sartzen ziren eta onartzen zituzten. Helburu bakarra ordaintzea baitzen eta ez gaur egun bezela bergizarteratze helburuarekin Oinarriari dagokionez, 3 oinarri edo argudio izan ditzake: 1. Funts erlijiosoa: Erlijioen artean guretzako gertukoena edo ezagunena Kristautasuna izango litzateke, hala ere, beste batzuk ere izan daitezke oinarri. Kristautasuna eragin nabarmena du penan. Oinarri erlijioso horien arabera zigorrak jasotzen duen ordainketa azken epaiketan Jainkoak erabiltzen duenaren parekoa izango litzateke. Ikuspuntu honen arabera, azken epaiketa honetan Jainkoak justiziaren ordainketaren printzipioa hartzen du kontuan, honen arabera ere zigor zuzenbideak ordainketaren printzipio hori hartu beharko luke kontuan. 2. Funts etikoa (Kant): Idazle ezberdinen artean hemen Kant izango da esanguratsuena. Kanten ustez gizakia ez da bidea edo bitartekaria, baizik eta gizakia bera dela helburua. Honen arabera, gizakia ezin da bitarteko edo medio bezala erabili gizarteko helburuak lortzeko. Hau da, gizabanakoa helburu absolutua da eta ez tresna bat. Hau zuzenbide penalerako eremura ekarrita, esango litzateke zigor hori ezin dela erabili gizartearentzat onuragarria den zerbait lortzeko; zigorra ez da gizartearen onurarako aplikatzen, justizia beraren egikaritzeagatik egiten den zerbait da. Ondorio juridikoa Justiziaren inperatibo bat (merezi) 3. Funts Juridikoa (Hegel) Pena, delitugielak merezi duen ondorio juridiko izango da. Ulertzen baita gizartearen borondatearen kontraoko jobide bat dela. Larritasunaren arabera proportzionala izango da pena. Horregatik erreakzio bat da. 59 Beraz, teoria absolutuetan zigorraren helburu edo funtzio nagusia ez da gizartea mesedetu edo babestea, justizia egikaritzea baizik; justiziak zigorra eskatzen baitu delitugileak egindakoagatik ordaindu dezan. Beraz, penaren funtziao justizian datza. Hau da, zigorrak ez du erabilgarritasun sozialik. Horrez gain. peanren helburua zuzentasuna matentzea izango da. Bestalde, bigarren funtzio bat ere badu zigorrak, berme funtzioa: Hau da, delituaren eta zigorraren arteko proportzionaltasun bat galdatzen da, bestela ez baita justizia egikarituko. Beraz teoria hau dela eta, zigorra delituaren araberakoa izan beharko da, hau da, zigorrak delituarekiko proportzionala izan behar du. Proportzionaltasun horretan kontuan izan behar da, delituaren larritasunaren araberakoa izango dela eta badaudela gehinezeko muga batzuk, esate baterako duintasuna. Duintasuna bermatze horrekin esan daiteke zigor fisikoak poliki poliki desagertzen joango direla. Teoria ERLATIBOAK =aurrezaintzaren teoriak Teoria erlatiboaren arabera, zigorraren helburua etorkizuneok faltak edo delituak ekiditea da. Aurrezaintza bi ikuspuntutatik ikusi daiteke; orokorra eta berezia. Esate baterako helburu nagusia prebentzioa izango da. 1. Aurrezaintza Orokorra (Feuerbach, Filangieri, Bentham) Gizarte osoari zuzentzen zaion aurrezaintza da, kolektibitatearen aurrean egiten dena. Feuerbach, Filiangieri eta Bentham dira teoria hauen pentsalari garrantzitsuenak. Zigorra, Beldurrarazte bat / Hertsapen psikologikoa / legezko mehatxu bat izango da etorkizunean penak saihesteko. Feuerbach-ek arabera bi aurrezaintza orokor bereizten dira, bien artean osagarriak: Aurrezaintza orokor negatiboa. Zigorra Legean jasotzen denean, mehatxua edo hertsapen psikologikoa zuzentzen zaio gizarteari orokorrean, eta mezu honen bidez aurrezaintza orokor negatiboa egitea lortzen da. Esate bateko 138. art horretan espetxea aldi zigor hori mehatxu bat izango litzateke. Aurrezaintza orokor positiboa. Kasu honetan zigorra Legean aurreikusten denean honer ere balio du zuzenbidea gailentzeko. Honen bidez, zigorra aurreikusten denean zigorraren bitartez berriro ere zuzenbidea gailentzen da. Ordenamendu juridikoa gailentzen dela esateko modu bat da. Aurrezaintza orokorrari egiten zaion kritika da hertsapen orokorra ez dela nahikoa delituak ekiditeko. Esaterako, hertsapen orokorraren teorian oinarrituz, oso zigor altuak jarriko lirateke, era honetara hertsapen psikologikoa handiagoa izan eta delituak erabat ekiditeko. Baina hau ez da bidezkoa, noski. Gainera, aurrrezaintza orokor negatibo horri jarraiki zigorren iraupen hori luzatuz gero, delitu horiek betetzeko mehatxua handiagoa izango denez inork ez du delitu hura beteko Beraz, zigor hauei muga batzuk jarri beharko zaizkie, besteak beste, proportzionaltasunarena gehiegikeriak saihesteko. 60 2. Aurrezaintza berezia Aurrezaintza berezia, pertsona jakin baten aurrean (delitugilearen aurrean) egiten den aurrezaintza da eta ez kolektibo baten aurrean. Helburua jada delitua gauzatu duen pertsona horrek berriro ez egitea izango da, hori lortzeko bidezko eta beharrezko zigorrak ezarriz. Honen bitartez pertsona horren birgizarteratzea lortu nahi da. Von Liszt edota Italiako Eskola Positiboa dira teoria hau babesten duten pentsalari garrantzitsuenetakoak. Von Liszten arabera, bidezko zigorra pertsona horrek deliturik berriro ez egiteko beharrezkoa duen zigorra da, ez gehiago. Zigorra justua izateko, beraz, delitu eta delitugilearen nondik norakoei erreparatu beharko zaie, horren arabera ere pertsona bakoitzak beharko duen zigorra desberdina izango baita. Bere ustez, hiru delitugile mota daude eta bakoitzari ezarri beharreko zigorra zein haren funtzioa desberdina izango da: 1. Noizbehinkako delitugilea. Delitua oso noizbehinka egiten duena edo lehen aldiz egiten duena da. Zigorra mehatxu edo oroigarri bezala aplikatuko zaio berriro ere egin ez dezan. 2. Ohiko delitugilea (zuzendu daitekena). Delitua maiz egiten duen delitugilea izango da hau, baina zuzendu eta birgizarteratu daitekeena. Hortaz, zigorraren funtzioa zuzenketa eta birgizarteratzea izango dira berriro deliturik egin ez dezan. 3. Ohiko delitugilea (zuzendu ezin daitekeena). Delituak ohikotasunez egiten dituena izango da hau eta, gainera, zuzentezina kontsideratzen dena. Halako delitugileen kasuan, zigorraren funtzioa inokuizazioa izango da (pertsona hori betirako gizartetik aldentzea). Esaterako, bizi arteko espetxe zigorra eta heriotza zigorra. Teoria honek baditu kritika batzuk. Helburu bezeala aurrezaintza berezia bakarrik dun kontuan orokorraren helburua baztertuz. Eta sendatu ezin diren pertsonen kasuan ez ditu desberdintzen egozgarriak eta ez egozgarriak diren pertsonak. Hau da gaixorik dauden horiek isolatuta izatea zen heburua. Batasunaren teoriak Bi aurrezaintzak izatea kontuta berezia eta orokorra. Beldurrazte edo hertsen bat bezela, ordainketa bat izango balitz bezala eta horrekin batera, merezi duena eta beharrezko dena bergizarteratzeko beharrezkoa izan dadin. Hau da, zigorra aplikagarria izango da beharrezko denenan bestela segurtasun neurria. Hori dela eta fasearen arabera helburu bat edo beste beteko du. ZIGORREN FASEAK: 1. Legezko mehatxua: legean aurreikusia dagon zigorra. 2. Auzitegiaren ezarpena: legeari jarraiki eta egoeraren arabera zigorraren graduazioa. 61 3. Zigorra betetzea: Ondoren ematen diren ingurukien baitan betetzen dena. Adibidez 10 urteko kondena jaso baina jarrera egokia izateagatik 8 urtetara irtetea. Zigor gizagabekoak eta apalesgarriak (KE.15. art) “Guztiek bizitza eta osotasun fisiko nahiz moralerako eskubidea dute, eta ezin da inoiz torturarik egin, ez eta zigor edo tratu jasanezin edo apalesgarririk ere.” Zigor gizagabekoak: pairamen fisiko eta psikikolarriak eragiten dituztenak Zigor apalesgarriak: umiliazioa eta beherapenaeragiten dutenak Hauek desagertuta daude, baina ez dira halakotzat hartuko bereziki luzeak diren zigorrak. Hala ere, badaude ikerketa batzuk diotenak hala zigorrek desozializazioa eta umiliazioa ekar dezaketela. Lan bortxatuak (KE 25. 2 art): Zigor-askatasungabetzaileak eta segurtasun-neurriek berreztea etagizarteandute helburu, eta ezin daitezke lan bortxatuakizan. Lan bortaxatuak indargabetuak eta zigor zuzenbidetik kanpo daudela uelrtu beher da. » Birgisarteratzea » Lan bortxatuak debekatuta » “lan bortxatuak” Kontzeptua: Lanaren Nazioarteko Erakundeko (OIT) Itunak: 29 (1930) eta 105 (1957): "todo trabajo o servicio exigido a un individuo bajo laamenaza de una pena cualquiera y para el cual dicho individuo no se ofrece voluntariamente” II. Zigorrak 1. Zigor Kodean dagoen zigor-sistema eta joera politiko-kriminala: hasierako ausnarketa Espainiako ordenamenduan zigor penalen gaineko sailkapena bi taldetan banatzen da. Alde batetik, Zigork Kodeko 32. artikulua dago eta, bestetik, 33. artikulua. Sailkapen bakoitzean irizpide ezberdina erabiltzen da zigorrak sailkatzeko. Izaeraren araberakoa (32. art) - Askatasun gabetzaileak: - Eskubideen gabetzaileak: - Isuna Larritasunaren araberakoak (33. art). Larritasuna delitugilearen jardueraren araberakoa. Orokorrean denboraren irizidearen arbera jakingo dugu zein zgor motaren aurrean gauden. - Astuna: gehien errepikatzen den elementua denbora da, kasu honetan, gehienbat 5 edo 8 urte baino gehiagokoa denean izango da. - Ez hain astunak: izaerari jarraituz astunen antzekoak dira, baina amankomunean duten elementua 5 edo 8 urteko gehieneko muga izango da. 62 - Arinak: Azken honetan ere izaera berdina jarraitzen du baina gehieneko muga urtebetean kokatzen du Delitu guztiek tipo penal ezberdinetako zigorra izango dituzte aurreikusita, eta bertan aurreikusitako izango da zigor nagusia. Zigor erantsia: Zigor nagusiarekin batera gure kode penalak aurreikusten ditu zior erantsiak, zigor nagusiarekin batera betearazten dira eta zigor nagusiak duen iraupenaren iraupen berdina izango dute. Sailkapena (54-57art): - Erabateko desgaikuntza/ desgaikuntza berezia - Enplegu nahiz kargu publikorako , lanbide, ogibide, industria, merkataritza etetea - Guraso ahala etetea - Leku batzuetan bizitzeko debekua edo batzuetara hurbiltzekodebekua - Pertsona batzuekin komunikatzeko debekua Askatasun gabetzaileak (35.art): Espetxealdia: Lokalizazio iraunkorra: Isuna ez ordaintzeagatik sorturiko erantzukizun pertsonal subsidiarioa: 63 2. Askatasun-gabetzaile zigorrak: expetxealdia, lokalizazio iraunkorra, espetxealdia iraunkor berrikusgarriaeta isuna ez ordaintzeagatikoerantzukizun pertsonal subsidiarioa A. Espetxealdia: Zentro batean barneratzea eta mugitzeko askatasuna murriztea edo gabetzea, zigor larrienetakoa litzateke. Askatasun gabetzaile bezala gutxieneko iraupena eta gehieneko iraupenak izango ditu, 36.2.artikuluan aurreikusten da. Artikulu horri jarraiki gehieneko iraukorra 20 urtekoa izango da, nahiz eta salbuespen egoerak egon, adibidez delituak berak aurreikustea gehieneko hori baino zigor handiago bat aurreikusten duenean (erailketaren kasua esaterako). Hori ere posible litzateke delitu bat baino gehiago burutzerakoan, delitu pilaketa gertatzen denean, arauketa berezia dago eta iraupen orokorretik atera egiten da 76. artikuluan arautzen da. Gutxieneko iraupena: 3 hilabetekoa (36.2 art). Gehineko iraupena: 20 urteko (salbuespena 76.art) Kode Penala 76.artikulua: 1. No obstante lo dispuesto en el artículo anterior, el máximo de cumplimiento efectivo de la condena del culpable no podrá exceder del triple del tiempo por el que se le imponga la más grave de las penas en que haya incurrido, declarando extinguidas las que procedan desde que las ya impuestas cubran dicho máximo, que no podrá exceder de 20 años. Excepcionalmente, este límite máximo será: a) De 25 años, cuando el sujeto haya sido condenado por dos o más delitos y alguno de ellos esté castigado por la ley con pena de prisión de hasta 20 años. b) De 30 años, cuando el sujeto haya sido condenado por dos o más delitos y alguno de ellos esté castigado por la ley con pena de prisión superior a 20 años. c) De 40 años, cuando el sujeto haya sido condenado por dos o más delitos y, al menos, dos de ellos estén castigados por la ley con pena de prisión superior a 20 años. d) De 40 años, cuando el sujeto haya sido condenado por dos o más delitos referentes a organizaciones y grupos terroristas y delitos de terrorismo del Capítulo VII del Título XXII del Libro II de este Código y alguno de ellos esté castigado por la ley con pena de prisión superior a 20 años. e) Cuando el sujeto haya sido condenado por dos o más delitos y, al menos, uno de ellos esté castigado por la ley con pena de prisión permanente revisable, se estará a lo dispuesto en los artículos 92 y 78 bis. 2. La limitación se aplicará aunque las penas se hayan impuesto en distintos procesos cuando lo hayan sido por hechos cometidos antes de la fecha en que fueron enjuiciados los que, siendo objeto de acumulación, lo hubieran sido en primer lugar. - Espetxealdiko egikaritzaren hasiera (38 art) Presoa egonda: epai kondenatzailea irmo den egunetik. 58. art: askatasunik gabe behin-behinean jasandako denbora kenduko zaio Preso ez egonda: erruduna zigorar betetzeko egokia den establezimenduan sartzen denetik. Kondena irmoa jaso arte ez da espetxean sartuko. 64 B. Espetxealdi iraunkor berrikusgarria 1/2015eko LO-ren ondorioz. Horren aurretik gehieneko espetxealdi denbora 40 urtekoa zen. 2015an erabaki hori hartu zen preso batek baimen penitentziarioa zuenean neska gazte bat hil zuelako eta hori saihesteko asmoatan. Beraz, bereziki larriak izango direnen delituetan ekitediteko helburuarekin sortu zen. Zio ebazpenak: “Justificada una respuesta extraordinaria mediante la imposición de una pena de prisión”. Hau da, ez da bizitzaren kontrako edozein delituren aurrean aplikatzen zigor hau, egoera berezi batzuen aurrean aplikatuko da: ○ Erailketa kualifikatua (140.1 art): - Biktima 16 urte baino gazteagoa edo pertsona bereziki zaurgarria - Sexu askatasunaren aurkako delitu bat gauzatu eta gero, erailketa burutzea - Erakunde kriminaleko kide batek erailketa burutzea. ○ Erailketa multiplea (bi pertsona baino gehiago) (140.2 art.) ○ Errege, Erregina edo Asturiaseko Printzearen hilketa (485 art.) ○ Estatuburuaren edo nazioarteko babesa izango duen persona baten hilketa (605.1 art.) ○ Terrorismo delitua, inoren heriotza gauzatzen badu (573 bis 1.1 art.) ○ GenozidioGenocidio consistente en (607.1 et 2 art.) - Talde kide baten hilketa - Talde Kiden baten eraso sexuala - Edo 149.artk tipifikatutako edozein lesioagauzatu ondoren ○ Gizatiaren aurkako delitua, inoren heriotza burutuondoren (607 bis 2. 1. art.). Nola Betearazten da espetxealdi iraunkor berrikusgarria? (92. art.) ○ Hasierako betearazpenaren iraupena: 25 urtekoa Behin hori bete ondoren baldintzapeko askatasuna eskatu ahal izango du kondenatuak. Baina bi salbuespen egoera daude. - 30 urtekoa: Bi edo delitu gehiago kondenatua, eta gutxienez bik EZB aurreikusita izatea (78 bis 2 art.) - 35 urtekoa: Terrorismo delituak eta antolakunde kriminalen delituak (78 bis 3 art.) ○ Denbora hori pasa ondoren, baldintzapeko askatasuna lortu ahalko da. Baldintzak (92 art.): - Espetxe tratamendurako 3. graduan egotea 65 » Hirugarren gradura pasatzeko baldintzak, behin kondena erdia betetzena eskatu dezaket. (36.1 art): - Birgizarteratzeari buruzko iragarpen bakoiztuabaiezkoa izatea, Ministeritza Fiskala eta InstituzioPenitentziarioak entzun eta gero: - Gutxienez 20 urte pasa behar (atentatuak, desobeditze delitua…..) (36.1a) - Gutxienez 15 urte hurrengo kasuetan (36.1 b) - Auzitegiak gizarteratzearen aldeko pronostikoa dagoela erabakitzea, espetxe-zentroak eta auzitegiak zehaztutako adituek bidalitako txostenak, bilakaerari buruzkoak, aztertuta, eta honako hauekkontuan hartuta: zigortuaren nortasuna, aurrekariak, egindako delituaren inguruabarrak, delitua berriro eginezgero ukituko liratekeen ondasun juridikoen garrantzia, zigorra bete bitartean izan duen jokaera, zigortuarenfamilia- eta gizarte- inguruabarrak, eta zigorrarenbetearazpena eteteak eta ezarritako neurriakbetetzeak izan litzakeen ondorioak ○ Baldintzapeko askatasuna talde kriminalean parte hartzearen ondorioz eta terrorismo delituaren ondorioz galdakizunak (92.2 art): - Terrorismo-jardueraren helburuak eta bitartekoak bertan behera uztekozeinu zalantzaezinak erakustea - Agintaritzarekin egitez elkarlanean aritu izatea antolakunde edotalde terroristek beste delitu batzuk egin ditzaten eragozteko, dela bere delituaren ondoreak biguntzeko, dela terrorismo delituen erantzuleak identifikatu, harrapatu eta auziperatzeko, frogak lortzeko, edota berekide edo laguntzaile izan duten antolakunde edo elkarteen jarduna edogarapena eragozteko - Hori egiaztatu ahal izango da, zigortuak bere delitu-jarduerei ukoegiten diela, bai eta indarkeria bertan behera uzten dutela ere, berenberegi aitortuz, eta delituen biktimei beren beregi barkamena eskatuz; egiazta daiteke, orobat, txosten teknikoen bidez, horiekfrogatzen badute espetxeratuak benetan lotura guztiak hautsi dituela antolakunde terroristarekin, eta hori inguratzen duten legez aurkakoelkarte eta taldeen jarduera nahi ingurunearekin, eta agintariekin elkarlanean aritu izan dela. Terrorismo delitua egin dutenek baldintza gehigarri guzti horiek bete behar izatea oso kritikatua izan da. ○ Errebisioa eta gero, baldintzapeko askatasunik Gabe: - Bi urteetan behin errebisioa (gutxienez) baldintzapeko askatasuna eskuratzea eskatu ahal izateko eta kondenatuak eskatzean baina salbuesleak (92.4art.) Konstituzioaren aldekoa??? Doktrina gehienak dio legezkotasun printzipioaren kontrakoa, eta batez ere espetxeak duen bergizarteratze helburuaren aurkako zigorra dela. Gure sistema demokratikoan ez dagoela lekuriko horrelako zigor batentzat. ○ Auzitegi konstituzionalak helegite bat jaso: 66 - Zigor gizagabekoa eta apalesgarria izateagatik - Legezkotasun hastapenak zigor zehatza izatearen aginduarenaurkakoa izateagatik - Proportzionaltasun hastapenaren aurkakoa izateagatik - Birgisarteratzearen aurkakoa izateagatik ○ Baina AK-k konstituzionaltasuna onartu: 169/2021-eko epaian. C. Lokalizazio iraunkorra 2003 indarrean sartu zen zigorra da. Arauketa iraunkorra 37. artikuluan egiten da eta gehieneko iraupena 6 hilabetetakoa izango da. Horrek suposatzen du delitugilea epaileak finkatutako toki eta denboran zehar egota, beraz, espetxean egin ezin den zigor bat da bergizarteratzea eraginkorragoa egiten saiatzen den zigor mota izanik. Artikulu horren bigarren parrafoak onartzen du asteburuetako (larunbat, igande eta jai egunak) atzipenaldiaren ordezkoa. Gainera, posible izango da dispositibo elektronikoak erabiltzea mugimendu horiek hainbeste ez mugatzeko eta hala kondenatua kontrolatua izateko, esate baterako 24h-etan bere kokapena ezagutzeko aukera eskeintzen du. 37. 4. art:. Para garantizar el cumplimiento efectivo, el Juez o Tribunal podrá acordar la utilización de medios mecánicos o electrónicos que permitan la localización del reo. Non bete ohi da: - Kondenatzailearen egoitzan - Epaileak finkatutako lekuan - Zenbait kasuetan Espetxean (asteburuetan) D. Isuna ez ordaintzeagatik sorturiko erantzukizun pertsonal subsidiarioa (isuna) (azkeneko momentu eman) 3. Eskubideen gabetzaile zigorrak: Behin-behinekoak edo betikoak (39 art. sailkapena): A. Desgaikuntzak (40.artikulua eta hurrengoak 40,41,42,43,44,45 art.): behin-betikoak edo behin-behinekoak izan daitezke. Desgaikuntza erabatekoa (41.artikulua): ohore, enplegu eta kargu publiko guztiez behin betiko gabetzea, eta kondenak irauten duen bitartean ezingo du eskuratu kargu publiko hori. Zigor hori betetzen duen bitartean, edozein kargu publiko, ogibide, edo eskudeaz gabetzen du. Adib: Ez du aukerarik izango oposaketetan parte hartzeko. ○ Iraupena: 6-20 urte Desgaikuntza berezia (41.art - 45.art): kargu publiko bat izateko desgaikuntza berezi edo espezifikoa, bestelako eskubide edo jarduera bat egikaritzearen debekua. Batzuez bakarrik gabetuko zaio, adibidez, bere ogibide den kargu publiko horretaz, edo urraketa egin den kargu publiko horretan ezarriko zaio 67 gabezia, baina ez da eragozpenik egongo beste kargu publiko batean jarduteko. Hala ere, zein kasutan galduko dugun zehaztu beharko da. ○ Enplegu, kargu publiko baterako ○ Patria potestad, tutoretza, zaintza, kuradoretza… B. Gizartearentzako lanak: Gizartearentzako lanetan hiru ezaugarri nagusi bereizten dira. Lehenik, esan beharrekoa da kondenatuaren adostasuna beharrezkoa dela, onartu ezean ordezko zigor bat ezarriko zaiolarik. Gainera, egindako lanengatik ez dute ordainsaririk jasoko eta, azkenik, ezartzen den lanak, berez, delituarekin lotura bat izan beharko du. Onura publikoa duen doako prestazioa (49 art.) Doianik egiten den lan bat da eta ez du soldata jasotzeko eskubiderik izango. Horregatik izango da eskubideen gabetzaile zigorra; soldatarako ekubidea galtzen duelako. Epaituaren adostasuna, ezinbestekoa; izan ere kondenatua ez badaga ados Konstituzioaren 25.2 art-en kontra joango da. Izan ere bertan lan bortxatuak debekatu egiten dira. Bere egikaritzaren hastapenak (49 art.): ○ Espetxe-zaintzarako Epailearen kontrolpean ○ Lana ez da epaituaren duintasunaren aurkakoa. Duintasunaren kontrako lanak baita ere konstitzioaren kontrakoak direlako (E.K. 15. Art) ○ Administrazioak gizartearentzako lana hornitu behar = hitzarmenak sinatu ○ Betetzerik ez = zigorra urratzearen tipoa (468 art) C. Beste eskubideaz gabetzeko zigorrak ( 46, 47, 48 eta 57 artk.) 4. Isuna Diru kopuru bat ordaintzea Abantailak: ○ Ez dira epaituaren harremanak apurtzen ○ Egoera ekonomikoaren arabera zehaztu Desabantailak: ○ Ez du Aurrezaintza orokorrik betetzen. ○ Erantzukizun penalaren eremuan Pertsonalitatearen hastapena (erantzukizun penala pertsonarena partikularki da) urratu: familiak jasan ondorio jurikoak. Erantzukizuen penala pertsonala da, delituaren egilearena da eta hau ezin izango da transferitu beste pertsona bati. Isunaren kasuan, betearazpen horrekin 68 urratu egiten da, ondorio juridiko honen efektuak, delitugilearekin batera ingurukoek pairatzen dituztelako. Adb; familia buruak isun bat ordaindu behar badu, etxeko ekonomian islatuko da eta honen ingurukoengan eragina izango du. ○ Desberdintasunezko egoerak sortu, hau da, printzipioz zigrak klakulatzeko kondenatuaren egoera ekonomikoa hartu behar da kontuan, baino isuna ordaintzeko pertsona batzuk beste batzuk baino ahalegin gehiago egin beharko dituzte, desberdintasuna sustatuz. Horri aurre egiteko kuota bidezko isunak eta proportzio bidezko isunak aurreikusten ditu ordenamenduak: A. Kuota bidezko isuna (50. art.) Bi irizpide: Tenporala (50.3.art): ○ Iraupena: egunak (360 egun urtean), hilabeteak (30 egun) edo urteak erabiltzen dira zenbatzeko. ○ Gutxieneko iraupena 10 egun eta gehienekoa 2 urte. Pertsona juridikoa bada, gehieneko iraupena soilik aurreikusten da 5 urteetako epean. Ekonomikoa (50.4.art): ○ Ordaindu behar den kuota bakoitzean ordaindu beharrekoa (egun, hilabete eta urteetan ordaindu ahalko da). Eguneko kuotak, ondoren hilabete bakoitzekoa kaltulatu beharko litzateke (egunekoa x30): » Pertsona fisikoak: 2€ - 400€ » Pertsona juridikoak: 30€ - 5.000€ Adb: Eguneko kuota 50€, hilabete batean zehar 50x30=1500€ hilbetero, zehaztu diren hilabeteetan zehar. ○ Epaileak/Auzitegiak zehaztu: 1. Iraupena: zeren arabera? - Egitetearen astuntasuna - Egilearen kulpabilitetea 2. Kuota: Zeren arabera? - Egoera Ekonomikoa (50.5 art) - Errudunaren ondarea - Sarrerak - Betebeharrak - Familia zamak - Berari dagozkion bestelako inguruabarrak oinarri hartuta B. Isun Proportzionala (33 eta 52.art) Salbuespena ○ Kaltearen araberakoa ○ Delituaren objetuak dien balioaren araberakoa ○ Delituak dakarren onuraren araberakoa Betearazpena: ○ Ordainketa bat 69 ○ Epaiaren ostean zigortuaren egoera ekonomikoak okertu, epaile edo auzitegiak (salbuespen gisa eta egoera hori behar bezala ikertu ondoren), ahal izango du: » isunaren zenbatekoa txikitu » Edo zehaztu epeetan hura ordaintzea baimendu C. Isuna ez betetzearen ondorioz sortutako erantzukizun pertsonal subsidiarioa (53.art) Isuna ez ordaintzeagatik sorturiko espetxealdiko zigorra ○ Ez hain astuna ○ Arina Aurresuposamendua: ez ordaintzea Betearazpena: ○ Bi kuota ez ordaintzeagatik = askatasuna egun batez gabetzea. Ordaindu beharreko isuna kuota bidezkoa bada. » Gehieneko muga: 360 egun » Gutxieneko muga: 5 egun ○ Proportziozko isuna (53.2 art.): » Epaileak edo Auzitegiek erabakiko dute. - Urtebete baino gehiago iraun ezin ez - Gizartearentzako lanak eginez 5. Pertsona juridikoen zigorrak (33.7art) Pertsona jurdikoen zigor guztiak astunak izango dira Sailkapena: ○ Kuota bidezko edo proportziozko isunak ○ Pertsona juridikoa desegitea: - Desegiteak horren nortasuna juridikoa behin betiko galtzea ekarriko du, halaber, trafiko juridikoan edozein modutan aritzeko gaitasuna edo edozein motatako jarduera burutzeko gaitasuna ere galtzea, hori zilegia bada ere. - Bere egintzak etetea, bost urteak gaindi ezin ditzakeen epe batean zehar. - Bere lokal eta establezimenduak ixtea, bost urte baino gutxiagoko epe baterako. - Etorkizunean jarduerak egitea debekatzea, baldin eta jarduera horiek gauzatzean delitua egin, ahalbidetu edo estali bada: » Debeku hori aldi baterako edo behin-betikoa izan daiteke. Aldi baterako debekuak ezin izango du hamabost urte baino gehiago iraun 70 - Halako desgaikuntza, diru laguntza edo laguntza publikoak lortzeko, sektore publikoarekin kontratatzeko eta zerga-onurak eta pizgarri fiskalak nahiz gizarte segurantzakoak izateko. Betiere hamabost urteko epe gaindiezinean. - Langileen edo hartzekodunen eskubideak babesteko esku-hartze judiziala, beharrezkoa irizten den denboran, betiere bost urteko epe gaindiezinean. Zigor nagusiena: isuna: ○ Pertsona fisikoari dagokion espetxealdiko zigorraren larritasunaren araberakoa. ○ Ordaintzerik ez = esku-hartze judiziala. ○ Delituaren ondorioz, biei (persona fisiko eta juridikoari) isun zigorra ezartzen bazaie, epaiekedo auzitegiek egokituko dituzte bakoitzarenzenbatekoak, isunen batuketa proportziorik gabekoa izan ez dadin egitateen larritasuna kontuan izanda. Enpresa handietan pertsona juridikoari eta enpresaren jabea den pertsona fisikoari bi isun paralelo jartzean ez da haien ondarea hainbeste txikituko eta gerta daitezkeen ondorioak dira bi isun paralelo horiek jartzea. Aldiz, enpresa txikietan, normalean, pertsona juridiko eta jabearen ondarea berdina izaten da, beraz, proportzio gabekoa izango litzateke bi diru isun paralelo jartzea, dobleki jasan beharko lituzkeelako ondorioak. (31 ter art.) Gainontzeko zigorrak: ○ Desegitea - Pertsona juridikoaren heriotz zigorra. - Aplikarria: berrerorketa eta pertsona juridikoa instrumentalizatu delituak burutzeko. ○ Bere egintzak etete (guztiak?): - Aplikarria: beharrezko izatean “jarraipen deliktiboa” geldiarazteko. - Delituarekin lotura. ○ Bere lokalak eta establezimenduak ixtea, ez guztiak, delitua burutu den lokal hori bakarrik. ○ Jarduerak egitea debekatzea: - Zehatzak, delituarekin lotuta - Aurrezaintza berezia Desgainkuntza berezia, hau da, gaitasuna ez izatea ○ Hiru helburuekin - Diru laguntza edo laguntza publikoak lortzeko - Sektore publikoarekin kontratatzeko - Zerga onurak eta pizgarri fiskalak nahiz gizarte segurantzakoak izateko ○ Aurrezaintza orokorra, ikuspegi orokor batetik pertsona juridikoa zigortzea. 71 ○ Ondorio patrimonial garrantzitsuak izaten ditu pertsona juridikoak neurri hau hartzen denean. Esku-hartze judiziala ○ Langileen edo hartzekodunen eskubideak bermatzea ○ Lehentasuna: desegitea edo jarduerak etetea ○ Epaileak edo Auzitegiak epaian bertan edo, geroago, auto bidez Pertsona juridikoen zigorraren zehaztapena (66 bis art.) ZK 66.1. artikuluko 1-4 eta 6-8 ataletan jasotakoa aplikagarri Proportzionaltasun printzipioa (ZK 66 bis 2.I art.): ○ 33. artikuluko 7. zenbakiaren c) eta g) letren artean aurreikusitako zigorrek iraupen mugatua dutenean, Horrek ezin izango du iraun pertsona fisikoak egindako delituentzat aurreikusitako zigor askatasungabetzailearen gehieneko iraupena baino gehiago Bestelako betekizunak (I): ○ c) letratik g) letrara aurreikusitako zehapenak bi urtebaino gehiagoko epean ezartzeko beharrezkoa izangoda hauetako inguruabarretatik bat gertatzea (66 bis 2.II art.): - Pertsona juridikoa berrerorlea (izaera berdineko delitu bat berriro egitean edo aurreko delituko ondasun juridiko berdina zauritzen duen delitu bat egitea) izatea (delitua eginaurretik, betearazi beharreko kondena jaso izanatitulu eta izaera bereko delitu batengatik) - Pertsona juridikoa delituak burutzeko sortu izana (bidegabeko jarduera zilegizkoa baino zabalagoa) ○ Baldin eta, 31 bis artikuluko 1. zenbakiaren b) letran zehaztutako kasuetan, pertsona juridikoaren erantzukizunasortu bada, ikuskapen-, zaintza- eta kontrol-eginbeharrakurratu dituelako, baina urratzea astuna izan ez bada zigor horiek gehienez bi urte iraungo dute. ○ b) eta e) letretan aurreikusitako zehapenakmodu iraunkorrean ezartzeko (pertsona juridikoa desegitea edo behin betiko jarduerakgauzatzeko debekua), eta 33. artikuluko 7. zenbakiaren e) eta f) letretan aurreikusitakoak bost urtetik gorako epean ezartzeko (etorkizunean jarduerak gauzatzeko debekua eta desgaikuntza), beharrezkoa izango da bi inguruabar hauetatik bat gertatzea (ZK 66bis 2.IV art.): - a) 66. artikuluko 1. zenbakiaren 5. erregelan aurreikusitako egitatezko kasuanegotea: berrerortze kualifikatua (gutxienez, titulu eta izaera bereko hirudelitu) Pertsona juridikoa delituak burutzeko sortu izana ZK 31 quater art.: Pertsona juridikoen erantzukizun penalaren inguruabar aringarritzat joko dira, behin delitua egin ondoren, etaberen legezko ordezkarien bitartez, jarduera hauek gauzatzea: ○ a) Prozedura judiziala beren aurka zuzentzen dela jakin aurretik. Agintariei arau-haustea aitortzea. unetan, eta froga berriak eta erabakigarriak ekartzea, froga horiekerabakigarriak direnean egitateetatik datozen erantzukizun penalakargitzeko. Delituak eragindako kaltea konpondu edo gutxitzea. 72 Ahozko epaiketa hasi aurretik, neurri eraginkorrak ezartzea, etorkizunean pertsona juridikoaren baliabideekin edo haren estaldurapean egin daitezkeen delituak aurretiaz ikusi etaezagutarazteko. bis 2, 4 eta 5 art.: Pertsona juridikoei aplikagarri zaien salbueslea ○ Izaera bereko delituen aurrezaintza lortzeko (edo horiek gertatzekoarriskua nabarmen txikiagotzeko) neurri egokiak jasotzen dituenantolaketa- eta kudeaketa-eredua onartu eta betearazi izana (delituagauzatu baino lehen). 73