Geografia: Prozesu geologikoak eta arroken eraketa PDF

Summary

Dokumentu honek lurrazalaren osagaiak, mineralak, eta haien ezaugarri desberdinak aztertzen ditu. Mineralek solidoak, ez-organikoak eta jatorri naturalekoak izan behar dutela azaltzen da, baita haien konposizio kimiko eta kristal egituraren garrantzia ere. Dokumentuak mineralen sailkapen eta propietate desberdinak ere aztertzen ditu, hala nola dentsitatea, propietate magnetikoak, elektrikoak, eta distira.

Full Transcript

2. GAIA: PROZESU GEOLOGIKOAK ETA ARROKEN ERAKETA 1. GEOSFERAREN KONPOZISIOA 1.1. Geosferaren konposizioa: mineralak Geosfera hainbat arroka motaz osatuta dago, eta arroka hauek konposizio mota desberdina dute. Arroka guztiak mineral batez edo gehiagoz osatuta daude, oinarrizko osagaiak min...

2. GAIA: PROZESU GEOLOGIKOAK ETA ARROKEN ERAKETA 1. GEOSFERAREN KONPOZISIOA 1.1. Geosferaren konposizioa: mineralak Geosfera hainbat arroka motaz osatuta dago, eta arroka hauek konposizio mota desberdina dute. Arroka guztiak mineral batez edo gehiagoz osatuta daude, oinarrizko osagaiak mineralak direlarik. Mineralek hurrengo ezaugarri hauek izan behar dituzte: Solidoa izatea. Ez-organikoa izatea. Ezin da izaki bizidunetatik eratorria edo sortua izan. Maskorrak eta anbarra adibidez, ez dira mineralak. Jatorri naturalekoa izatea. Gizakiak sintetizatutako substantziak ez dira mineraltzat hartzen. Beira, esaterako. Konposizio kimiko zehatza eta bereizgarria izatea, formula baten bidez adieraz daitekeena. Mineral batzuk elementu kimiko bakar baten bidez osatuta daude; diamantea, esaterako. Baina gehienak konposatuak dira; kuartzoa, adibidez. Kristal egitura izatea. Egitura tridimentsionalean antolatzen direlarik. Mineralak substantzia solido, ez-organiko eta jatorri naturalekoak dira, konposizio kimiko zehatza eta kristal-egitura dutenak. Polimorfismo eta isomorfismoa Mineral bakoitza besteetatik bereizten duena ez da soilik konposizio kimikoa. Adibidez, grafitoa eta diamantea karbono atomoz osatuta daude, baina kristal sare desberdina dute. Polimorfo: konposizio kimiko bera baina espazioan desberdin antolatuta dauden mineralak. Isomorfo: bi mineralek ez dute konposizio kimiko bera baina, bai, antolaketa berdina. 1.2. Kristalak eta mineral masiboak Kristala unitate-gelaxka espazioaren hiru norabideetan errepikatzean eratzen den minerala da. Mineral batek kristal bat eratu ahal izateko, ezinbestekoa da kristalizazio-nukleo bat egotea. Kristal-egitura beretik forma desberdineko kristalak sor daiteke. Forma geometriko motari habitu deritzo. Hiru faktore eragiten dute kristalen forman eta tamainan: Denbora. Kristalizazio prozesua geldoa bada, kristal handiak sortuko dira. Eta oso bizkorra bada, kristal txikiak eratuko dira. Azkenik, denbora nahikoa izan ez badu mineralak eratzeko, orduan, mineraloideak sortzen dira. Hauek amorfoak dira, osagaiek antolaketa espazial desordenatua dutelako. Espazioa. Mineralak nahikoa leku baldin badu, bakartuta haziko da, eta kristal handiak eratuko dira. Adiz, aldi berean mineral asko kristalizatzen badira, nahastu egingo dira; agregatu bat edota makla bat eratuz. Geldialdia. Ezinbestekoa da, mineralen osagaiak kristal-egitura osatzen duen sare tridimentsionalean kokatzeko. 3 faktore horietako bat betetzen ez bada, kristal inperfektuak eratuko dira. Ohikoenak mineral masiboak dira, forma irregularrarekin, baina barne-antolamendu batekin. 2. MINERALEN SAILKAPENA Mineral bakoitzaren kristal-egitura eta propietate fisikoak eta konposizio kimikoa hartzen dira kontuan mineralak sailkatzerako orduan. Horrela, bi multzo bereizten dira: 2.1. Mineral silikatogabeak 2.2. Mineral silikatodunak 3. MINERALEN PROPIETATEAK 3.1. Dentsitatea Mineralen masa zati mineralak hartzen duen bolumena (g/cm3). 3.2. Propietate magnetikoak Burdina edukitzearekin erlazionaturik dago. Burdina asko daukaten mineralek (magnetita, esaterako) ferromagnetikoak dira. Burdinarik ez daukaten mineralek diamagnetikoak dira, eta tarteko mineralek paramagnetikoak izango dira. 3.3. Propietate elektrikoak Eroankortasuna mineralak korronte elektrikoa eroateko duten ahalmena edo erraztasuna da. 3.4. Distira Mineralak argia islatzean hartzen duten itxura; beirakara edo metalikoa, adibidez. 3.5. Gardentasuna Mineral batzuk zehargarriak dira: argia pasatzen uzten dute, beste batzuk ordea, opakuak dira, ez dute argia pasatzen uzten. 3.6. Kolorea Mineral azalean duen kolorea, baina batzuetan mineralaren azalak alterazioak izan ditzake. 3.7. Luminiszentzia Argi ultramorez argitzerakoan argia igortzeko duen propietatea, fluoritak, esaterako. 3.8. Birrefringentzia Mineral batzuek argi izpi bat bitan banatzeko gaitasuna daukate (errefrakzio bikoitza). 3.9. Gogortasuna Mineralaren azalak marratua izatearekiko duen erresistentzia. Mosh eskalaren bidez neurtzen da, 1-tik (talkoa) 10-ra (diamantea). 1.go irudia: ordean, ezkerretik eskumara, talko minerala eta diamantea. 3.10. Apurketa Minerala haustean azal irregularrak emateko duen era. Mineral batzuk esfoliazioa dute. 2. irudia: mineralen esfoliazioa; bai xaflatan zein kuboetan, galena. 4 MAGMATISMOA ETA ARROKA MAGMATIKOAK 4.1. Prozesu geologikoak Arrokak mineral baten edo gehiagoren agregatu naturalak dira. Nola eratu ziren kontuan hartzen badugu 3 mota bereizten dira: arroka magmatikoa, sedimentarioak eta metamorfikoak. Geosferako arrokek zenbait prozesu geologikoen menpe daude, eta, prozesu horien ondorioz, arrokak eratzen eta suntsitzen ari dira etengabe. Prozesu hauei arroken zikloa deritzo, eta prozesu hauek bi multzo handitan bereiztu ahal dira: Prozesu geologiko endogenoak. Lurraren barnealdeko energiak eraginda. Hauen bitartez, arroka berriak eratzen dira, eta zeudenak deformatzen dira. 3 prozesu endogeno bereizten dira: magmatismoa, metamorfismoa eta prozesu tektonikoak. Prozesu geologiko exogenoak. Lurraren gainazalean gertatzen diren prozesuak, atmosfera eta hidrosferaren interakzioaren eraginez. Prozesu hauen ondorioz, gainazaleko arrokak suntsitzen dira, lurrazalaren gainazala modelatzen da eta arroka berriak eratzen dira, hurrengo prozesu hauen bidez: meteorizazioa, higadura, garraioa, sedimentazioa eta diagenesia. 4.1. Magmatismoa Magmak hoztean eta solidotzean direnean, arroka magmatikoak eratzen dira. Magmatismoa harri magmatikoak sortzeko gertatzen diren prozesu geologiko endogenoen multzoa da. Magma luraren barruan sortzen da, lurrazalaren behealdean eta goi-mantuan. Eremu horietan, arrokak urtzeko beharrezkoak diren baldintzak ematen dira. Oso tenperatura altuak dira. Gainera, mugimendu tektonikoen ondorioz, litosfera haustean presioa jaisten eta ura sartzen da. Urak mineralen osagaiekin erreakzionatzen du, normalean, eta urtzeko tenperatura jaisten du. Magma fluidoak dentsitate txikiagoa du inguruan dituen arrokek baino, horregatik, igotzeko joera erakusten du. Lurraren gainazaleraino igotzen da, eta laba bihurtzen da. Magma hoztean eta solidotzean denean, arroka magmatikoak eratzen dira. 2 arroka magmatiko mota daude: arroka plutonikoa, sakonera handian eta geldo hozten bada magma, eta arroka bolkanikoa, gainazalean eta bizkor hozten denean. ❖ HARRI MAGMATIKOAK Harri plutonikoak: lurrazalaren azpian sortzen dira pixkanaka hoztu eta sendotu. Granitoa, Gabroa, Peridotita, esaterako. Harri bolkanikoak: azalerara irtengo dira sumendien bidez eta azkar hoztu eta sendotu. Obsidiana, Basaltoa, Andesita, Pumita, adibidez. Magmen bilakaerako prozesuak Magma gorantz igotzeko eta hozteko prozesuan, konposizio kimikoa aldatu egiten zaio. Prozesuen multzoari magmaren bilakaera esaten zaio. 4 prozesu nagusi ematen dira: Magmen kristalizazioa Magman daude mineral ezberdinek urtze puntua ezberdina dute, ondorioz magmaren osagaiak kristaltzen hasten dira, hurrenez hurren egiten dute, presioa eta tenperatura mineral bakoitzaren urtze-puntuaren azpitik kokatzen diren heinean. Prozesu horri kristaltze zatikatua esaten zaio. Horren ondorioz, magmaren sendotze prozesuan zehar, fase solidoan dauden mineralak eta fase likidoan dauden mineralak elkarrekin egon daitezke. Diferentziazio magmatikoa Magma geldirik badago, urtuta zegoenean eta solidotzean konposizioa berdina izango du. Baina, normalean, ez da horrela izaten. Mineralen fase solidoak bereizten dira edo fluidoak pitzaduren bitartez ihes egiten dute; ondorioz, magmaren osaera aldatzen da. Jatorrizko magmen desberdinak diren magmak sortzearen prozesuari magma-diferentziazioa deitzen zaiolarik. Asimilazioa Aurrekoaz gain, magmak ingurunean dauden harriak urtzean, material berri horiek gehitzen ditu haren osaeran. Magmen nahasketa Osaera ezberdineko magma nahastu daitezke bi magma-ganbera elkartzen badira. 4.3 Bolkanismoa Jarduera bolkanikoa edo bolkanismoa: litosferan zehar igotzen den magma lurrazaleko pitzadura batetik azaleratzen denean gertatzen da. Irekidura horri sumendia esaten zaio. Magma-ganberan magma metatzen da azalaren azpian. Sumendi-erupzioak emateko, ganbera-magmatikoan gehiegizko presio bat eman behar da. Orduan, magma gainazaleraino igotzen da litosferan dauden arrakaletan edo pitzaduretan zehar, horrela sumendiaren tximinia eratzen delarik, laba konaporatzen bidea. Laba lurrazalaren puntu jakin batean kanporatzen da, eta kraterra sortzen da. Laba azkar hozten da, eta kristalizazio-prozesuak urriak dira. ❖ Sumendien erupzio-produktuak Material asko jaurtitzen da, eta 3 egoeratan aurki daiteke: Gasak: ur lurruna, karbono dioxidoa, nitrogenoa, sufre oxidoa. Labak: osagai fluidoa, tximinian gora igo, kraterretik irten, eta gainazalean aurrera egiten du. Konposizio kimikoaren arabera, bere biskositatea aldakorra da. Biskositate txikikoa bada, koladak eratzen dituzte.. Piroklastoak: solido egoeran kanporatzen diren partikulak. Tamainaren arabera; errautsak, 2mmko diametro; Lapilli, intxaur baten tamaina; edo bonbak: lapilli baino handiagoak direnak. 4.4 Magmatismo plutonikoa Lurrazalaren barneko harrien artean magma sartzea, behin betiko kokatzea eta, ondoren, hoztea eta sendotzea eragiten duten prozesuen multzoa da. Lurrazalaren azpian sortzen diren harri masei PLUTOI esaten zaie. Hozte-prozesua oso motela da, pixkanaka solidotzen dira eta kristal handiak eta biribilduak eratzen dituzte. Plutoiak litosferaren barnean eratzen dira, magma geldo hoztearen ondorioz eta kristalizazio- maila handi batekin, oso kristal handiak dituztelarik. 5 METAMORFISMOA ETA ARROKA METAMORFIKOAK 5.1- Metamorfismoa Metamorfismoa esaten zaio solido egoeran dauden arrokak, zenbait faktoreren eraginez, hala nola presioa eta tenperaturaren eraginez, arroka metamorfiko bihurtzea eragiten duten prozesu geologikoen multzoari. Eraldaketa metamorfikoa Arrokak zenbait eraldaketa izaten dituzte solido egoeran, eta ondorioz arroka berriak sortzen dira. Eraldaketa metamorfiko garrantzitsuenak: Eraldaketa mineralogikoak. Presioa eta tenperatura aldatzearen ondorioz, mineralak beste mineral batzuetan bihurtzen dira. 3 faktoreen eraginpean: - Mineral batzuk beste batzuetan deskonposatzen dira. - Mineral batzuk polimorfikoa den beste mineral batean bihurtzea. - Mineralen arteko erreakzioak gertatzean, beste mineral berri batzuk eratzen dira. Mineralak berrorientatzea. Mineralek egituran zuten kokapena aldatzen dute. Birkristaltzea. Tenperatura igotzean, kristalen tamaina handitzen da. Metasomatismoa. Presio edo/eta tenperatura handien eraginpean arrokak fluido exogenoarekin interakzionatzen du. Arrokaren konposizio mineralogikoa, testura eta konposizio kimikoa aldatzen da. Metasomatismoa metamorfismo mota bat ere bada. 5.2- Metamorfismo motak Ukipenezko metamorfismoa: Magma igotzean eta zona batean kokatzean lekuko tenperatura igo eta inguruko harrietan eragiten du. Arroka magmatikoen intrusioa gertatzen da, eta aureola metamorfikoak eratzen dira. Eskualdeko metamorfismoa: Talka orogenoetan edo subdukzio eremuetan presioa eta tenperatura handitzen da denbora luzez eta aldi berean. Metamorfismoaren intentsitatea oso aldakorra da eta kokapenak baldintzatzen du, metamorfismo maila desberdinak ematen dira. Harri metamorfiko gehienak horrela eratzen dira. Presio-metamorfismoa edo dinamikoa: Faktore nagusia presioa da. Bloke arteko mugimenduak dituzten faila zonetan gertatzen dira metamorfismo hauek, marruskaduraren ondorioz. Zama-metamorfismoa edo estatikoa: Sedimentazio arroetan gaineko materialek azpiko materialen gainean presio handia eragiten dute, eta gainera, azpiko material hauek tenperatura altuagoa jasaten dute. 3. irudia: presio metamorfismoa (metamorfismo de presión), zama-metamorfismoa (metamorfismo de neterramiento), eskualde-metamorfismoa (metamorfismo regional) eta ukipen-metamorfismoa (metamorfismo térmico) desberdintzen dira hurrengo irudian. ❖ Arroka metamorfikoak Arroka metamorfikoak sailkatzeko irizpide erabilienetako bat, testura da. 2 multzotan bereiztu: Foliatuak: Arbela, Eskistoa, Gneisak. Ez-foliatuak: Kuartzitak, Marmolak. Serie metamorfikoak: arroka metamorfiko asko jatorrizko arroka beretik eratzen dira eta metamorfismo-prozesuak aurrera egitearen emaitza dira. Izan ere, prozesuak aurrera egin ahala, arroka mota desberdinak sortzen ditu, presioa eta tenperatura handituz doan heinean. Metamorfismo maila handiagoko arrokak bihurtuz. 6. ARROKA SEDIMENTARIOEN ERAKETA Arroka sedimentarioak lurrazalean sedimentazioa eta diagenesia gertatzen diren lekuetan eratzen dira. 6.1- Sedimentazioa eta arro sedimentarioak Sedimentazioa: lurraren gainazalean sedimentuak metatzeko prozesua da (sedimentuak jalkitzeko prozesua). Sedimentuak partikula solido eta solteak dira, kanpoko agente geologikoek sortuak, eta honela sailkatzen dira: Sedimentu detritikoak. Beste arroka batzuen zatiak dira. Tamainari dagokionez; handiak badira (blokeak edo legarrak), ertainak (hareak) edo txikiak (lohiak). Sedimentu kimikoak edo biokimikoak. Uretan disolbatuta dauden gatz mineralak hauspeatzen direnean; edo, izaki bizidun batzuek substantzien hauspeatze biokimikoa eragiten dutenean, substantzia horiek sedimentuaren parte bihurtzen dira. Sedimentu organikoak. Izaki bizidunen hondakinak dira, beste nonbaitetik garraiatuak izan ondoren arro sedimentarioan jalkitzen direnak, diagenesian fosil bihurtuak. Arro sedimentarioak: litosferako gune beheratuak dira; behealdean egoten dira, forma ahurra dute, eta agente geologiko exogenoek sedimentuak metatzen dituzte sakonuneotan. Sedimentuen pisua dela eta 2 prozesu gertatzen dira: Subsidentzia: apurka-apurka litosfera hondoratzen da, sedimentua gehiago metatzen jarraitzen delarik. Diagenesia: eremu sakonenetako sedimentuak arroka sedimentario bihurtzen dira. Arro sedimentario motak: Kontinentalak: ibaiak, aintzirak, basamortuak, glaziarrak… Trantsiziozko-eremuetan: deltak, estuarioak, hondartzak, marearteko zonak... Itsastarrak: plataforma kontinentaletan, ezponda eta lautada abisala. Aintzirak Glaziarrak 4 irudia: arro sedimentario mota desberdinak. 6.2- Diagenesia Diagenesia: sedimentuak arroka sedimentario bihurtzen dituzten prozesu fisiko, kimiko eta biokimikoen multzoa da. Faseak: 1. Trinkotzea: sedimentuen artean dauden poroen tamaina murriztean bertan dauden fluidoak (ura eta airea) kanporatzean datza. Sedimentuen gainean beste sedimentuak jartzen direnean, azken horien pisuak azpiko sedimentuek jasaten duten presioa handitzen du. Ondorioz, sedimentuaren bolumena murrizten da. 2. Sedimentuko mineral batzuk disolbatzea: Mineral batzuk uretan disolbatzeko joera dute, mineral horiek sedimentuetatik desagertu egiten dira. 3. Sedimentuen zementazioa: urak disolbatuta eramaten dituen substantziak sedimentuen artean prezipitatzen dira. Substantzia horiei zementu esaten zaie. Hauek sedimentuko partikulen arteko hutsuneak betetzen dituzte, eta gogor elkartzen dituzte. 4. Mineralak birkristaltzea: kristalen tamaina handitzen da, arroken konposizioa aldatuko gabe. 5. Eraldaketa mineralogikoak. Hauen ondorioz gertatu: Ur-fluxuekin interakzioa gertatzea, ur horiek sedimentuko mineralekin erreakzionatzen duten ioiak baldin badauzkate. Eraldaketa polimorfikoak. Mineral batzuk kondizio berrietan beren polimorfo egonkorrena bihurtzea. Mineral berriak kristaltzea sedimentuko poroetan. 6.3 Arroka sedimentarioak Detritikoak Beste harri batzuen alterazio bidez lortzen diren hainbat tamainako zatiekin eratzen diren harriak dira. Hiru osagai hauek dituzte Klastoak (zati handienak), matrizea (klastoen artean kokatzen diren harri zatiak), eta zementua (klasto eta matrizea elkar mantentzen duen substantzia). Harri detritiko motak: 1. Konglomeratuak : pudingak eta bretxak 2. Hareharriak 3. Buztinak Ez-detritikoak Sedimentu ez klastikoen bidez eratzen direnak dira. Prozesu fisiko-kimikoen edo biologikoen eraginez arroan prezipitatzen diren substantziekin eratzen dira. 1. Harri karbonatuak: kareharriak eta dolomiak 2. Ebaporitak edo gatz harriak (igeltsua, halita eta silbina)

Use Quizgecko on...
Browser
Browser