Summary

This document is an analysis of the poem "Nire Euskaltasuna" by Imanol Larzabal. The analysis explores different poetic devices used in the poem and discusses the themes of identity and freedom. The author examines the poem's structure, use of metaphors and other poetic techniques.

Full Transcript

1.​ kokatu “Nire Euskaltasuna" poema Imanol Larzabal euskal kantautoreak 1979an argitaratutako" Hemen "albumaren parte da. Koldo Izagirrek idatzi zuen letra. 2.​ Idazleari buruzko aipamen orokorra Batez ere askatasuna, historia, egunerokotasun bateko zentzu sakonak lantzen ditu gai bezala. Hai...

1.​ kokatu “Nire Euskaltasuna" poema Imanol Larzabal euskal kantautoreak 1979an argitaratutako" Hemen "albumaren parte da. Koldo Izagirrek idatzi zuen letra. 2.​ Idazleari buruzko aipamen orokorra Batez ere askatasuna, historia, egunerokotasun bateko zentzu sakonak lantzen ditu gai bezala. Hainbat lan egin ditu bere ibilbidean zehar, genero desberdinetakoak. Adibidez, eleberrigintzan “Euzkadi merezi zuten” eta “Lorea Gernika, andrazko bat”. 3.​ Gaia Egileak kontzeptuaren ikuspegi pertsonal eta unibertsala sortzen du, identitate horren esanahia baldintzatu lezaketen sinbolo, erakunde edo hierarkietatik bereiziz. 4.​ Analisia 4.1.1. Kanpo egitura ​ Lehen lerro bakoitza: "Nire euskaltasuna (elementu bat) da,". Elementu bakoitza metafora poetiko bat da. ​ Bigarren lerro bakoitza: "eta ez du (zerbait)rik." Bigarren zatian elementu hori tradizionalki lotzen den irudia ukatzen da. Poemak metaforak erabiltzen ditu euskal identitatearen aberastasuna eta askatasuna adierazeko. Metaforen bidez euskaltasuna elementu naturalekin lotzen du, hala nola, basoa, itsasoa, lorea, eta horrek euskal identitatea askatasunarekin, mugagabetasunarekin lotzen du. 4.1.2. Barne egitura Barne egiturari dagokionez, atal bakarra ikusten da poema honetan. Hala ere, ahapaldi bakoitzean ideia bat adierazten du. Lehenengo bi lerroetan, adierazten du euskara edo euskaltasuna ez daukala zuzenki familia bat, ez datorrela beste hizkuntza batzuetatik eta ez duela lotura handirik besteekin orokorrean. Bestalde, 9. eta 10. lerroetan esaten du euskaltasuna itsaso bat dela eta ez du almiranterik. Honek azaltzen du nola euskaltasuna ez duela arau finkorik jarraitzen, ez duela buruzagirik, askea eta burujabea dela. 11. eta 12. lerroetan esaten du liburu bat dela eta ez daukala sotanarik. Sortana hau normalean erabiltzen da ez nabarmentzeko gorputza. Hori dela eta, zehazten du nola liburu bat bezain hainbat gauza dituela euskaltasunak, eta ez dela behar ezer ezkutatzea. 4.2 Baliabide estilistikoak Hainbat baliabide estilistiko aurkitu ditugu olerki honetan nahiz eta nahiko errepikakorra dela, eta ez du askotariko lexikoa. -​ Elipsia: Elipsia elementuak ezabatzean oinarritzen da, ulertuta geratu dela ulertuta testuinguruari esker. Elipsiaren adibideak olerki guztian zehar ikusi daiteke, hasieran “Nire euskaltasuna baso bat da, eta ez du zuhaitz jenealogikorik” bertso honetan elementu batzuk ezabatuko ez balituzte, horrela geratuko litzateke “Nire euskaltasuna baso bat da, eta nire euskaltasuna ez du zuhaitz jenealogikorik” eta horrelakoak errepikatzen dira olerkiaren bertso bakoitzean. -​ Sinekdokea: Osorik edo osotasunean zatirako zati bat izendatzean datza, adibidez lehenengo ahapaldian “Nire euskaltasuna baso bat da,” euskaltasuna baso baten osotasuna adierazten du. Baita 3. eta 6. ahapaldian, non euskaltasuna liburu eta bide baten bezala adierazten du. Metafora batzuen bidez, hala nola: "Baso bat da, eta ez du zuhaitz jenealogikorik" edo "Bertso bat da, eta ez du txapelik" Egileak erakusten du bere euskal nortasuna esperientzia bizia dela, leinu, erlijio, historia ofizial edo egitura hierarkikoen lotura tradizionaletatik aske. 5.​ Iritzia Askatasuna adierazten du, nola Euskarari lotuta dagoen edozer gauza ez dago inor eta ezerren menpe.

Use Quizgecko on...
Browser
Browser