7. Ikasgaia.pdf
Document Details
Uploaded by LoyalBeech
UPV/EHU
Tags
Related
- Ley Orgánica 18/2003 - Cooperación con la Corte Penal Internacional (PDF)
- TEMA 24 - Abril 2024 - PDF - POLICÍA LOCAL
- TEMA 2 Derecho Procesal II PDF
- Esquema CP Título I Homicidio y Sus Formas PDF
- Examen tipo test Derecho Procesal Penal (Universidad de Oviedo) PDF
- Ley Orgánica 10/1995 del Código Penal (PDF)
Summary
This document discusses the application of criminal laws in Spain, focusing on the temporal limits and the principle of non-retroactivity of criminal law. It explains how laws become effective, and when they cease to be valid. The document also details penal law, especially the Spanish Code of Civil and Criminal law. The document is not an exam paper or a textbook, but a legal study or analysis.
Full Transcript
7.1. IKASGAIA. LEGEDIA PENALAREN APLIKAZIO EREMUA: DENBORA-MUGAK. I. Promulgazioa edo aldarrikapena eta indargabetzea. Egitatearen unean aplikatuko den legea une hartan indarrean dagoena izango da. Zigor Zuzenbidean arau orokorra izango da lex previa printzipioa aplik...
7.1. IKASGAIA. LEGEDIA PENALAREN APLIKAZIO EREMUA: DENBORA-MUGAK. I. Promulgazioa edo aldarrikapena eta indargabetzea. Egitatearen unean aplikatuko den legea une hartan indarrean dagoena izango da. Zigor Zuzenbidean arau orokorra izango da lex previa printzipioa aplikatzea, momentuan dagoen legea aplikatzea. Aplikazio hori zuzena izan dadin bereiztu eta definitu egin behar dira legearen promulgazioa edo indarrean sartzea eta haren indargabetzea. A. Promulgazioa edo aldarrikapena. Arau orokor bezala Kode Zibileko 2.1 artikulua hartuko da Zigor Zuzenbidean (zuzenbideko beste hainbat arlotan bezala), haren arabera lege bat indarrean sartuko da Estatuko Aldizkari Ofizialean (EAO/BOE) argitaratu eta 20 egunetara. Espainiako Kode Zibileko 2.1 artikulua: “Las leyes entrarán en vigor a los veinte días de su completa publicación en el “Boletín Oficial del Estado”, si en ellas no se dispone otra cosa”. Artikulu honen amaiera aztertuz gero, ikusten da salbuespen bat ere aurreikusten dela; legeak berak zehazten duenean zein epetan sartuko den indarrean, hain zuzen ere. Lege argitaratu eta indarrean sartu bitarteko epe hori vacatio legis bezala ezagutzen da. B. Indargabetzea. Indargabetzeari dagokionez, aztertu beharrekoa Kode Zibileko 2.2 artikulua izango da eta honela dio: Espainiako Kode Zibileko 2.2 artikulua: “Las leyes sólo se derogan por otras posteriores. La derogación tendrá el alcance que expresamente se disponga y se extenderá siempre a todo aquello que en la ley nueva, sobre la misma materia, sea incompatible con la anterior. Por la simple derogación de una ley no recobran vigencia las que ésta hubiera derogado.” Beraz, lege bat indargabetua izango da ondorengo batek materia berdina garatzen duenean (lex posterior derogat priori), legeak espresuki xedatutakoaren norainokoak jarraituz. Aldi berean, nahiz eta legeak espreski ez esa, ulertzen da lege berriarekin bateraezina den guztira hedatuko dela indargabetze hori (lege osoa, artikulu batzuk soilik…). Bestalde, legeak indargabetuak izango dira Konstituzioaren aurkakoak badira, honen nondik norakoa KALOko 38.1 eta 40.1 artikuluek zehazten dute. KALOko 38.1 artikulua: “Las sentencias recaídas en procedimientos de inconstitucionalidad tendrán el valor de cosa juzgada, 31 vinculan a todos los Poderes Públicos y producirán efectos generales desde la fecha de su publicación en el “Boletín Oficial del Estado””. KALOko 40.1 artikulua: “ Las sentencias declaratorias de la inconstitucionalidad de Leyes, disposiciones o actos con fuerza de Ley no permitirán revisar fenecidos mediante sentencia con fuerza de cosa juzgada en los que se haya hecho aplicación de las Leyes, disposiciones o actos inconstitucionales, salvo en el case de los procesos penales o contencioso administrativos referentes a un procedimiento sancionador en que, como consecuencia de la nulidad de la norma aplicada, resulte una reducción de la pena o de la sanción o una exclusión, exención o limitación de la responsabilidad.” Honela, arau orokorraren arabera ete artikulu hauen arabera, ez da kasuen berrikusketarik onartuko. Hala ere, hemen ere bada salbuepen bat. Izan ere, prozesu penaletan zigorra murrizteko aukera badago, delitugilearen onurarako bada, kadua berrikustea posible izango da. Legeak ahalik eta kalte gutxien egin beharko du. Adibide bezala 1/2015 Lege Organikoa dugu. Biziarteko espetxe-zigor berrikusgarria aurreikuste du honek eta honen inguruko konstituzionalitate azterketa bat abian da Konstituzio Auzitegian. Auzitegi honek erabakitzen badu xedapen hori Konstituzioaren aurkakoa dela, zigor honekin zigortuak izan diren delitugileen kasuak berrikusi beharko lirateke, ebazpen honen ondorioak mesedegarriak baitira. II. Arau penalen atzera eraginkortasun eza. Arau orokor bezala, pertsona batek delitu bat gauzatzen duenean ez badago legerik delitua aurreikusten duenik, ez da delitu kontsideratuko. Hau da, nula poena sine lege printzipioa eta berme penalak jarraituz, atzeraeragineko efekturik ez du izango legeak. Ordenamendu juridiko guztian aplikatzen da ideia hau, Kode Zibileko 2.3 artikuluak xedatzen duenarekin bat. Salbuespenak salbuespen. Espainiako Kode Zibileko 2.3 artikulua: “Las leyes no tendrán efecto retroactivo, si no dispusiera lo contrario.” Beraz, legeak aurkakorik xedatzen ez duen kasuetan, atzeraeragineko efektua debekatzen da. Hala ere, zuzenbidean salbuespena emango da zigor arloan. Izan ere, aurretik aipatu bezala, Zigor Zuzenbideko legeek atzeraeragin efektua izango dute delitugilearen mesederako bada, nahiz eta epaia irmoa izan, faboragarrigoa den lege berri bat ateratzen bada, berrikuspena eskaturik posible da zigorra arintzea. Beraz, onuragarriak direnean eta deskriminalizario kasuetan atzeraeraginkortasuna eman ahal izango da.. Honek oinarria Espainiako Konstituzioko 9.3 artikuluan du, honek baitio xedapen zigortzaileak ezingo direla aplikatu atzeraeginez, faborragarria izango den kasuetan izan ezik. Espainiako 1978ko Konstituzioko 9.3 artikulua: “La Constitución garantiza el principio de legalidad, la jerarquía normativa, la publicidad de las normas, la irretroactividad de las disposiciones sancionadoras no favorables o restrictivas de derechos individuales, la seguridad jurídica, la responsabilidad y la interdicción de la arbitrariedad de los poderes públicos.” 32 Hauez gain, Zigor Kodeko 1.1 eta 2.1 artikuluak ere atzeraeraginkortasunaren debekua xedatzen dute, berriro ere salbuespen batekin: delitugilearentzat atzeraeragina mesedegarria izatea. Honela, berme kriminal eta berme penalak jasotzen dira bertan, atzeraeraginkortasun ezarekin batera. Honela, egitatea burutu zen unean portaera delitu ez bazen, zigorra ez da aplikatuko. III. Salbuespena: faboragarriagoa den arau penalaren atzera eraginkortasuna. Atzeraeraginkortasun ezaren arau orokorraren adibide bat: Delitugilearentzat faboragarria izango den kasuetarako aurreikusten den atzeraeragin efektuaren salbuespenaren adibidea: Nolanahi ere, praktikan lege bat delitugilearentzat faboragarria den edo ez definitzea ez da lan erraza, izan ere, Zigor Kodeko artikulu guztiak hartu behar dira kontuan. IV. Delitua gauzatzen den unea. Oro har, ez da arazorik sortzen delitua gauzatzen den unea identifikatzerako garian. Hala ere, delitua noiz gauzatu den ziurtatzeko zailtasunak egon daitezke portaera eman den unetik emaitza ematen den unerako denbora tartean. Hau da, denbora arte hori oso luzea den kasuetan zailtasunak eman ohi dira. Demagun, pertsona batek eskutitz bat pozoitzen duela eta pozoia bidaltzen duen unean delitua ez dela existitzen. Hala ere, gutuna biktimaren eskuetara iristean eta pozoiaren ondorioz biktima kaltetua izatean, delitua jada 33 existitzen da, horren ondorioz zalantza sortu daiteke delitua gauzatutako unea definitzerakoan. Zigor Kodeko 7. artikulua begiratu beharko da zalantza hau argitzeko, honela dio: Espainiako Zigor Kodeko 7. artikulua: “A los efectos de determinar la ley penal aplicable en el tiempo, los delitos se consideran cometidos en el momento en que el sujeto ejecuta la acción u omite el acto que estaba obligado a realizar.” Ondorioz, portaera edo jardueraren momentua kontsideratuko da delitua gauzatu deneko unea, ondorioz, portaera egindako unean indarrean dagoen legearen arabera epaituko da delitugilea. Salbuespena emango da emaitza ematen den uneko legea delitugilearentzat mesedegarrigoa den kasuetan, delitua gauzatutako unea hau kontsideratzen. Bestalde, zailtasunak eman daitezke delitu jarraitu eta iraunkorren kasuetan ere: A. Delitu jarraituak. Zigor Kodeko 71. artikulua da delitu jarraiak jasotzen ditu, hauen zigorrak nola aplikatu behar diren xedatuz. Delitu jarraitua izango da subjektu berdinen artean delitu bat aldi jarraituan ematen bada, delitugile berdina biktima berdinarengan (abusu sexuala, adibidez). Kasu hauetan delitugileari delitu bakarra egotziko zaio eta, ondorioz, pena bakarra aplikatuko zaio. Posible da lehenengo delitua gauzatu zeneko eta azken delitua gauzatu zeneko legea ezberdina izatea, honela, delitua gauzatutako azken aldian indarrean egondako legea aplikatuko da, aurreko legea mesedegarriagoa ez den kasuetan. B. Delitu iraunkorrak. Delitu iraunkorrak delitu bakarrak izango dira, behin gauzatutakoak, baina denboran zehar iraunkorrak direnak. Bahiketa bat izan daiteke honen adibide aproposa, izan ere, zer gertatzen da pertsona bat bahituta 3 urte egon bada eta 3 urte horietan zehar bahiketa zigortzen duen xedapenak aldaketak izan baditu? Jurisprudentziaren arabera, kasu hauetan ere delituaren azken uneko epea kontsideratuko da delitua gauzatutako une eta azken momentu horretan indarrean dagoen legea aplikatuko da, aurreko legea mesedegarriagoa ez den kasuetan. 7.2. IKASGAIA. LEGEDIA PENALAREN APLIKAZIO EREMUA: LURRALDE-MUGAK. I. Printzipio orokorra: lurraldetasun-printzipioa. Lurraldetasun printzipioaren arabera, nahiz eta delitugilea espainiarra izan, Frantzian burutzen badu delitua, Frantziako Zigor Zuzenbidearen arabera zigortuko da. Honen oinarrian locus regit actum printzipioa izango dugu: el lugar rige el acto. Hau da, lurraldeak mugatuko du Zigor Zuzenbidearen parte hartzea, ez egilearen naziokotasunak. Printzipio hau Kode Zibileko 8.1 artikuluan eta Botere Judizialaren Lege Organikoko (BJLO) 23.1 artikuluan arautzen da. Espainiako Kode Zibileko 8.1 artikulua: 34 “Las leyes penales, las de policía y las de seguridad pública obligan a todos los que se hallen en territorio español,” Botere Judizialaren Lege Organikoko 23.1 artikulua: “ En el orden penal corresponderá a la jurisdicción española el conocimiento de las causas por delitos y faltas cometidos en territorio español o cometidos a bordo de buques o aeronaves españoles, sin perjuicio de lo previsto en los tratados internacionales en los que España sea parte.” Subiranotasuna izango da printzipio honen oinarria. Hau da, estatu batek bere lurraldearen gain subiranotasuna du eta honen adierazle garbienetako bat da ius puniendi. Ondorioz, estatu batean ematen den delitu bat aztertu eta zigortzeko eskumena estatu horrena izango da, izan ere, ordena publikoa mantentzeko interesa duena estatua bera da. Honez gain, badago arrazoi praktikoago bat: frogak. Garrantzi handia dute, izan ere, delitu bat ematen denean Estatu batek erreztasun gehiago izango ditu bere lurraldean aurkitzen diren frogak bereganatzeko kanpoko estatu batek baino. Espainiar lurraldearen antolamenduaz hitz egitean, kontuan izan beharrekoa da espainiar Estatuari dagokion jurisdikzio eremua, lur eremuaz gain, aire, itsaso, itsasontzi eta aireontzi eremuetara ere zabaltzen dela. Kontsulatu eta enbaxadak ez dira zerrenda honetan sartzen azken doktrinen arabera, nahiz eta arau prozesal bereziak izan. Bestalde, aurreko gaian azaldu bezala, delitu bat noiz gauzatu den jakiteko zalantza dagoen kasuetan delituaren egitatea eman den unea hartzen da kontuan. Lurraldeari dagokionez ere antzeko zerbait pasatzen da. Lurraldea definitzeko garaian ere zalantzak sortu daitezke delituak estatu bat baina gehiago inplikatzen dituenean eta Zigor Kodeko 7. artikuluak ez dio zalantza honi erantzunik ematen, hori dela eta jurisprudentzia baliatu behar da duda argitzeko. Honela, Auzitegi Gorenaren arabera, ubikuitatearen irizpidea jarraituko da. Irizpide honekin delitua eman den lekua (delitugileak delitua egin duena) eta delitua jasan den lekua (delituaren eragina jaso duen lekua) biak hartuko dira delitua jasan duten lurralde bezala, beraz delitua bi lurraldeetan (Esatuetan) eman dela ulertzen da. Zigorgabetasuna ekiditeko planteatzen da aukera hau, bi estatuek izango baitute delitua epaitzeko aukera. ARAZOA: Arazoa agertzen da delitua herrilade batean burutzen denean eta emaitza tipikoa beste herrialde batean ematen denean. Kasu hauetan, oinarrizkoa izango litzateke non jartzen den kereila penala, eta bertako Zigor Zuzenbideak parte hartuko du. - Ekintzaren teoria: Portaeraren lurraldekoak jardungo du. - Emaitzaren teoria: Eskuduna izango litzateken Zigor Zuzenbidea emaitza tipikoa sortu den herrialdekoa izango zela. Doktrinaren gehiengoak teoria hau babeste du. Edozein ekintza epaitzeko eta egozteko derrigorrezkoa izango da pertsona hori bertan egotea, hala prozedurari hasiera emateko. Beste herrialde batean badago eskatu daiteke pertsona hori atxirotzea eta entregatzea. Europa barruan ez dago arazo handirik, baina bertatik kanpo zailtasunak ematen dira, “estradizio” prozesua hasi behar da. (Estradizioa aurrerago sakon) 35 II. Lurraldetasun-printzipioaren salbuespenak. Salbuespenezko kasu batzuetan, baldintza jakin batzuk betetzen badira, espainiar jurisdikzioa aplikatu ahal izango da Espainiatik kanpo eman diren delituen kasuan ere. Honela, BJLOko 23. artikuluak hiru salbuespen aurreikusten ditu: - Nortasunaren printzipioa (principio de personalidad). - Babesaren edo defenstsaren printzipioa (principio de defensa). - Jurisdikzio unibertsalaren printzipioa (principio de jurisdicción universal). A. Nortasunaren printzipioa. Printzipio honen arabera, subjektuaren nazionalitateak baldintzatuko du subjektua. Hau da, aukera ematen du atzerrian gauzatutako delituen kasuan espainiar jurisdikzioa aplikatzeko, lurraldetasun irizpideak bestelakorik esaten badu ere. BJLOak 23.2 artikuluan jasotzen du printzipio hau eta aplikatua izateko aukera eman dadin baldintza zehatz batzuk aurreikusten ditu: - Egitateen lekuan ere zigorgarria izatea burututako ekintza, bertan ere delitu kontsideratzea. - Kereila auzitegi espainarren aurrean tarteratzea. - Egitateen lekua ez errugabetu, indultatu edo zigortu izana pertsona hori. Espainiar batek delitu bat gauzatuko balu Frantzian eta bertan epaitua izan eta errugabe izendatuz gero, ezingo litzateke printzipio hau jarraituta espainiar jurisdikzioa aplikatu. Botere Judizialaren Lege Organikoko 23.2 artikulua: “También conocerá la jurisdicción española de los delitos que hayan sido cometidos fuera del territorio nacional, siempre que los criminalmente responsables fueren españoles o extranjeros que hubieran adquirido la nacionalidad española con posterioridad a la comisión del hecho y concurrieren los siguientes requisitos: a) Que el hecho sea punible en el lugar de ejecución, salvo que, en virtud de un Tratado internacional o de un acto normativo de una Organización internacional de la que España sea parte, no resulte necesario dicho requisito, sin perjuicio de lo dispuesto en los apartados siguientes. b) Que el agraviado o el Ministerio Fiscal interpongan querella ante los tribunales españoles. Este requisito se considerará cumplido en relación con los delitos competencia de la Fiscalía Europea cuando esta ejercite efectivamente su competencia. c) Que el delincuente no haya sido absuelto, indultado o penado en el extranjero, o, en este último caso, no haya cumplido la condena. Si sólo la hubiere cumplido en parte, se le tendrá en cuenta para rebajarle proporcionalmente la que le corresponda.” B. Babesaren edo defentsaren printzipioa. 36 Bigarren kasu hau BJLOko 23.3 artikuluak xedatuko du eta delitugilea espainiarra nahiz atzerritarra izan daiteke, delitua atzerrian gauzatuta. Delituaren izaera da kasu honetan garrantzia duena, hau da, delitua espainiar Estatuaren osotasun edo segurtasunaren aurkakoa izango da, horregatik izango da espainiar Estatuaren intereskoa eta, ondorioz, espainiar jurisdikzioaren ardura. Kasu honetan ere baldintza zehatz batzuk eman beharko dira printzipio hau aplikatua izateko, 23.3 artikuluak jadotzen dituenak. Artikulu honek delitu zerrenda bat ere aurreikusten du, besteak beste: traizioa, bakearen edo Estatuaren independentziaren aurkako delituak, Koroaren aurkako delituak… Bestalde, kereila berriro ere auzitegi espainiarren aurrean tarteratu beharko da. Botere Judizialaren Lege Organikoko 23.3 artikulua: “Conocerá la jurisdicción española de los hechos cometidos por españoles o extranjeros fuera del territorio nacional cuando sean susceptibles de tipificarse, según la ley penal española, como alguno de los siguientes delitos: a) De traición y contra la paz o la independencia del Estado. b) Contra el titular de la Corona, su Consorte, su Sucesor o el Regente. c) Rebelión y sedición. d) Falsificación de la firma o estampilla reales, del sello del Estado, de las firmas de los Ministros y de los sellos públicos u oficiales. e) Falsificación de moneda española y su expedición. f) Cualquier otra falsificación que perjudique directamente al crédito o intereses del Estado, e introducción o expedición de lo falsificado. g) Atentado contra autoridades o funcionarios públicos españoles. h) Los perpetrados en el ejercicio de sus funciones por funcionarios públicos españoles residentes en el extranjero y los delitos contra la Administración Pública española. i) Los relativos al control de cambios.” C. Jurisdikzio unibertsalaren printzipioa. Printzipio hau BJLOko 23.4 atalak jasotzen du. Hemen ere delitugilea espainiarra zein atzerritarra izan daiteke eta delitua atzerrian gauzatzen da. Hala ere, estatu batean beste estatu batean egindako delituarengatik epaitzea ahalbidetzen da nazioarteko komunitatearen interesen aurkako delituak ematen direnean, ordenamendu juridiko osoarena aurkakoak eta ez pertsona edo estatu baten aurkakoak. Legedi espainiarra aplikatzeko aukera egongo da baldintza batzuk betez gero. Aipagarria da kasu honetan 1/2014 Lege Organikoak ekarri zuen erreforma. Izan ere, erreforma hau egin baina lehen espainiar Estatuak gainontzeko estatuek baina maizago erabiltzen zuen salbuespen hau. Salbuespen honen erabilera politikoki ez da oso begi honez ikusten, beste estatu baten subiranotasuna jokoan jartzen baita. Honela, BJLOko 23.4 artikulua zorroztu egin zen erreformaren bidez. Delituen zerrendari dagokionez, hemen aurkituko ditugu genozidioa, gizartearen aurkako krimenak, gerra krimenak, tortura, teorrismoa eta beste hainbeste. Hala ere, lan zaila da delitu bakoitzean mugak ezartzea, delitu batetik bestera dsberdintasun handiak baitaude. Beraz. delitu bakoitzari dagokionez baldintza ezberdinak eskatzen dira eta bakoitzari baldintza gehigarriak ezarri zitzaizkion. Baldintza orokorrak hauek izango dira: 37 - Zehaztutako delitu zerrendako delitu bat izatea. - Delitu bakoitzaren muga zehatzak errespetatzea, espainiar Estatuarekiko lotura beharrezkoa da. - Nazioarteko Auzitegi batean edo egitateen lekuan prozesua ez hasi izana. - Kereila auzitegi espainiarraren aurrean tarteratzea. Azkenik, estatu bat ez badago prest edo ez badu nahi espainiar Estatuak prozesu penalean parte hartzea, espainiak jurisdikzio unibertsalean oinarrituta kasua bereganatu dezake prozesu penala behar bezala egikarituko ez dela uste badu. Hala ere, beharrezkoa izango da epaitu behar den pertsona Espainian egotea. III. Estradizioa. Posible da delitu baten kasu bat espainiar jurisdikziokoa izan arren Espainiak hura epaitzeko aukerarik ez izatea epaitu beharreko pertsona ez delako espainiar lurraldean aurkitzen. Horregatik, kasu hauetarako estradizioa aurreikusten da. Hala ere baditu bere mugak, estradizioa exekutatu behar duen herrialdeko naziokotasuna badu estraditatu behar den pertsona, printzipioei jarraituz ez da entregatuko. (Espainiak eskatzen badu Argentinara ihes egin duen pertsona bat, baina pertsona horrek naziokotasun argentinarra badu, ez da estraditatua izango). Honek zigorgabetasuna ekarriko luke, baina hori gainditzeko hirugarren teoria bat asmatzen du: Ubikuitatearen teoria: ekintzaren teoria jarraituz epaitu ezin daitekeenean, ez litzateke arazorik izango aurkitzen den herrialdeko autoritateek eta epaitegiek epaitzeko eta hala zigorgabetasuna sahiesteko. Estradizioa ez da nahastu behar europako atxilotze aginduarekin. Europar Batasuneko agindue Europako herrialdeetara soilik mugatzen den bitartean, estradizioa nazioartekoa izango da, aplikazio eremua desberdina da. Gainera, estradizioa aurrera eramateko muga gehiago daude. Beraz,estradizioa nazioarteko elkarlanerako tresna bat da, estatu batek beste estatu bati eskatzen baitio pertsona bat bere estatura bidaltzea. Hala ere, hemen barruan bi kasu eman daitezke: alde batetik, pertsona hori epaitua izatea eskatu daiteke eta, bestetik, eskaera egin daiteke estatu horretan zigorra betetzeko. Tresna honen bidez inpunitatea ekidin nahi da, pertsona bat estatu batean ez aurkitzeagatik epaitua izateko beharra ez galtzeko. Estradizioa aktiboa edo pasiboa izan daiteke: Aktiboa. → Espainiak beste estatu bati subjektu bat bere lurraldeetara eramateko edo entregatzeko eskatzen dio bertan epaitua eta zigortua izan dadin. Espainiar Estatuaren kasuan, estradizio aktiboa arautzeko PKL 824-833 artikuluak hartu beharko dira kontuan. Pasiboa. → Beste estatu batek Espainiari eskatuko dio subjektu bat entrega dezan, 4/1985 Legean arautzen den bezala. Azpimagarria da Estatuen arteko hitzarmenek eta elkarrekikotasun printzipioak (principio de reciprocidad) duten garrantzia kasu hauetan, horietan arautzen baitira prozedura hauek aurrera nola eraman eta zein aukera dauden. Bestalde, berme eta mugak zeintzuk diren azaltzea ere ezinbestekoa da. Lehenik esan, Estatu guztietan errespetatzen direla, ez Espainian bakarrik. Orokorrean, guztiak antzekoak izango dira, baina ez berdinak, hau da, Estatu batetik 38 bestera artikulu hauek oso oso gutxi aldatuko dira. Hurrengo hauek dira azpimarragarrienak, gehienak derrigorrezkoak (4.art.): - Legezkotasun printzipioa. Legean ezarritakoaren arabera eraman beharko da aurrera estradizioa, bertan aipatzen diren mugak errespetatuz. Hala ere, estradizioaren eremuan nazioarteko zuzenbidea ere jokoan sartzen da. - Inkriminatze bikoitzaren printzipioa. Burututako delitua bi estatuetan izan beharko da delitu, subjektua aurkitzen den Estatuan eta baita subjektua epaitu nahi den Estatuan ere. Printzipio hau ere 4/1985 Legean jasotzen da. - Berezitasun printzipioa. 4/1985 Legearen 21.1 artikuluaren arabera, estradizioa motibatzen duen delituarengatik soilik izango da epaitua estradizioaren subjektua. Estradizioaren eskaeran zehaztu beharko da zein delitugatik epaitu nahi den, ezin da egoera aprobetxatu eskaeran aipatzen ez diren delituengatik epaitzeko. - Naziokoak ez entregatzeko printzipioa. Estatu batek espainiar Estatuari eskatzen badio espainiar lurraldeetan dagoen eta espainiar naziokotasuna duen pertsona baten estradizioa, espainiar Estatua ukatu egngo da. Beraz, estatu batek ez du bertako naziokotasuna duen pertsona bat entregatuko, ezta naziokotasun bikoitzaren kasuan ere (4/1985 Legea, 3.1 art). - Delitu politikoengatik ez entregatzeko printzipioa. Pertsonari leporatzen zaion delitua delitu politikoa bada, estradizioa ez da onartuko (4/1985 Legeko 4.1 art.). Hala ere, zailtasunak eman daitezke delitu politikoaren izaera definitzean, Legeak aurreikusiko ditu. - Kommutazio eta judizialitate printzipioak. Komutazioa (4.6 art.). Estatu batek estradizioa aurrera eramatea ukatu dezake, entregatzea eskatutako pertsona heriotza zigorrera edo tratu txarretara kondenatua izateko arriskua badago. Judizialitate printzipioa (4.3 art.). Estradizioaren bidez salbuespenezko auzitegi batek epaitu behar badu, estradizioa ukatu egingo da. Salbuespenezko auzitegia: Auzitegi Nazionala izango litzateke gure estatuan, eremu penalean delitu zehatz batzuk ezagutu eta epaitzeko eskumena izango luke. Hierarkia sistema arruntetik kanpo kokatzen den auzitegia da, horregatik salbuespenezkoa dela diogu eta bertan epaitzen diren delituen larritasuna dela-eta sistema arruntetik kanpo geratzen da. Sistema arrunteko hierarkiak helegieak jarrriahal izateko bermea ematen digu baina Auzitegi Nazionalean ez da hori gertatzen, eta hori bermatu ezin duelako Espainiar estatuan ez dira onartzen salbuespenezko 39 auzitegiek epaitu behar dituzten estradizio kasuak. Bestalde, badira estradizioa ukatzeko beste bi aukera ere aurreikusita 5. artikuluan: - Estradizioaren oinarrian arrazoi politiko, erlijioso edo bestelako arrazoi diskriminatzaileak daudenean estatuek estradiziora ukatzeko aukera dute. - Estraditatu behar den pertsonak 18 urte baino gutxiago baditu ere estradizioa ukatzeko aukera egongo da. Adin muga hau estradizioa eskatzen den unera aplikatzen da. IV. Europako atxilotze agindua. Europako atxilotze agindua estradizioaren antzekoa da, nazioarteko elkarlanerako tresna baita, baina, kasu honetan, Europar Batasuneko estatuen artean soilik izango da erabilgarri. Beraz, Europar Batasuneko herrialdeen artean estradizioaren ordez tresna hau erabiliko da. Helburua, nolanahi ere, bietan bera izango da: pertsona bat epaitzea edo jada ezarritako zigor edo segurtasun-neurri bat betetzea. Gainera, agindu honen prozesua, orokorrean, estradizioarena baina sinpleagoa da, estatuek ekarrekiko aitorpen bat baitute (principio de reconocimiento mutuo) eta aginduak errazagoak eta automatikoagoak baitira. Herrialde bateko epaile batek Europar Batasuneko beste epaile bati emango dio agindua kasu honetan eta barne ordenamenduaren baldintza guztiak ez dira begiratuak izan beharko, Europako estatuetan baldintzak oso antzekoak baitira. Agindua ebazpen judizial bidez emango da, magistratu edo epaile baten bidez, eta botere exekutiboak ez du esku hatuko. Kasu honetan estatuetaz hitz egitean ez da Gobernuaz hitz egiten, bai ordea epaileetaz. Araudiari dagokionez, Europar Batasuneko Ministro Kontseiluak 2002/584/JAI Ebazpen Markoa eman zuen eta, ondoren, Europar Batasuneko herrialde bakoitzak bere ordenamendura egokitu zuen hau. Hala ere, oinarria berdina denez, garapena oso antzekoa izango da estatu guztietan. Espainiaren kasuan, barne legedian inkorporatu zen hasiera batean 3/2003 Legearen arabera, baina ondoren 24/2014 (II. Titulua) Legearengatik ordeztua izan zen. Aginduaren organo eskumendunari dagokionez, bi kasu aurreikusten dira: aginda ematen duena eta agindua jasotzen duena. Kasu bakoitzean eskumena ezberdina izango da. Agindua emateko organo eskumendua kasua ebazten ari den epaitegi edo auzitegia izango da. Jasotako agindua betetzekoa, ordea, Entzutegi Nazionaleko Instrukzio Epaitegi Zentrala. A. Espainiak agindua emateko baldintzak (23/2014 Legeko 37. art.). Legeak hainbat baldintza jasotzen ditu agindua aurrera eramateko. Baldintza hauek desberdinak izango dira subjektua epaitzeko eskatzen denean edota Espainian zigor edo segurtasun-neurri jakin bat betetzeko eskatzen denean. Bestalde, gutxieneko iraupena ere erabakigarria izango da. Beraz, lehenengo kasuan, aurreikusten den zigorra askatasun-gabetzailea izan beharko da eta epaiketa emango da delituaren zigorra 12 hilabetekoa edo handiagoa bada. Bestalde, zigor edo segurtasun-neurri jakin bat betearazi nahi bada, berriro ere zigorra askatasun-gabetzailea izan beharko da eta haren iraupena, gutxienez, 4 hilabetetakoa. Baldintza horren helburua atxilotze eta itzultze agindua delitu astunen aurrean izatea da eta ez edozein delitu arinen 40 aurrean. B. Espainiak agindua betetzeko baldintzak (23/2014 Legeko 47. art.). Kasu honetan espainiar Estatuak bete beharreko baldintzak gainontzeko Europar Batasuneko Estatuen berdinak izango dira. 23/2014 Legeko 20.1 artikuluan aurreikusitako delituren baten kasua bada, lege bereko 47.1 artikulua aplikatuko da jarraian agertzen diren baldintzak betez gero: - Agindua ematen duen Estatuaren gutxieneko iraupena badu (gehiengo muga, gutxienez, 3 urtetakoa). - Zigor edo segurtasun-neurri askatasun-gabetzailea aurreikusita egotea. Kasu honetan, pertsona entregatua izango da, inkriminatze bikoitza betetzen den edo ez kontuan izan gabe, horren ondorioz ezartzen dire hain baldintza zorrotzak. Izan ere, 20.1 artikuluko delituei garrantzia berezia ematen zaie. Gainontzeko kasu guztietan, hau da, 20.1 artikuluan zerrendatzen ez diren delituetan edo zerrenda hortatik 3 urteko muga gainditzen ez dutenetan, inrkiminatze bikoitzaren printzipioa jarraitu egingo da, bi estatuetan tiifikatutako delitu bat izan beharko da. Kasu honetan ere zigorra edo segurtasun-neurria askatasun-gabetzailea izan beharko da. C. Espainiak agindua betetzea ukatzeko arrazoiak (23/2014 Legeko 48. art.). Espainiak estradizio agindua ukatzeko arrazoi batzuk izango ditu, batzuk derrigorrezkoak eta beste batzuk hautazkoak. - Ukatzeko derrigorrezko arrazoiak. - Pertsona hori Espainian indultatua izan bada edo behin betiko largespena eman bazaio. - Pertsona hori dagoeneko beste Estatu batean epaitua izan bada. - Subjektua adingabea bada. - Ukatzeko hautazko arrazoiak. - Dagoeneko Espainian prozesu penala hasi bada, subjektua epaitzen ari badira. - Espainiari zuzentzen zaion atxilotze agindua betearazpenerako bada eta, kasu honetan, eskatzen den subjektua espainiarra bada. Espainiak aukera izango du espainiarra izateagatik subjektu hori ez entregatzekoa, zigorra edo segurtasun-neurria Espainian betearaziz. Salbu aginuda eman den Estatuan bete nahi badu. V. Nazioarteko Zuzenbide Penala. A. Zentsu hertsian. Nazioarteko Zuzenbide Penala zentsu hertrsian ulertuta hiru delitu mota larrienak soilik jasoko dira: genozidioa, gizartearen aurkako krimenak eta gerra krimenak. Laugarren bat ere batzuetan gehitzen da baina ez da besteen maila berekoa kontsideratzen, hitzarmenak biltzen badute ere hitzarmen hauek ez daudelako sinatuta. Eraso krimenak izango dira azken hauek. Nazioarteko Auzitegi Penalak (La Haya) izango du eskumena hiru delitu mota horiek epatzekoa, beraz, Auzitegi hau 41 unibertsala izateko sortu zen auzitegia da, Erromako Estatutuan oinarrituta. Hala ere, oraindik ere estatu oso garrantzitsu batzuk ez dute sinatu Estatutu hau. Hainbat estatuk ez sinatze horrek zalantzan jarri ohi du Auzitegi honen unibertsaltasuna eta, gainera, azken aldian Afrikako herrialdeak bakarrik epaitu dituzte. Erromako Estatutua 2002ko uztailaren 1ean sartu zen indarrean, ondorioz, data hartatik aurrerakoak epaitzeko eskumena izango du soilik Auzitegiak (atzeraeraginkortasun eza). Horrez gain, badira bi ad hoc auzitegi, gatazka konkretu baterako eta denbora tarte baterako sortuak: JNAP (Jugoslabia Ohirako Justitizia Auzitegi Penala), Jugoslabian gertatutako krimenak epaitzeko sortua, eta RNAP (Ruandarako Nazioarteko Auzitegi Penala), Ruandan gertatutako genozidioa, gizarteriaren aurkako krimenak eta gerra krimenak epaitzeko sortua. Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluak ekarriak dira biak eta estatutu propioa dute. Azkenik, aipatu beharrekoak dira Nuremberg eta Ekialde Urruneko Auzitegiak. Bigarren Mundu Gerran emandako krimenak epaitzeko auzitegiak izan ziren hauek eta gaur egungo Nazioarteko Auzitegi Penalaren aitzindari gisa hartu daitezke. Beraz, zentsu hertsian Nazioarteko Auzitegi Penalak hiru krimen zehatz horiek epaituko ditu, etorkizun batean agian lau bilakatuz. B. Zentzu zabalean. Nazioarteko Zuzenbide Penala zentzu zabalean ulertuz, aldiz, aurretik aipatutako hiru krimenez gain nazioarteko hitzarmenetan jasotako delituak ere zuzenbide honen barnean daudela ulertuko da (tortura, gizakien trafikoa, esklabotasuna…). Estatuen arteko kooperazioa bultzatzea da delitu hauek hitzarmenetan sartzearen arrazoia, gehienak delitu trasnazionalak baitira. Delitu hauek barne ordenamenduko auzitegiek epaitzen dituzte. Hala ere, portaera trasnazional hauek nazioarteko krimenen definizioan ere sartu daitezke. Esaterako, portaera hauek sistematikoak badira edo gizarte zibilaren aurka egiten badira, gizartearen aurkako krimen kontsideratuko dira eta, hortaz, nazioarteko auzitegiek epaitzeko aukera edukiko dute. B) DELITUAREN ONDORIO JURIDIKOAK. 42