Zigortzekoahalmena, Legitimazioa PDF
Document Details
Uploaded by LoyalBeech
UPV/EHU
Tags
Summary
This document details the limitations of the right to punish in a social state. It discusses principles such as the utility of penal intervention, its effectiveness, and the need for proportionality between the punishment and the crime committed. It also analyzes the limits of penal law in a democratic state, emphasizing the respect for dignity, equality, and participation.
Full Transcript
6. IKASGAIA ZIGORTZEKO AHALMENA, LEGITIMAZIO AURRESUPOSAMENDAK (II): GAINONTZEKO HASTAPENAK 1. IUS PUNIENDIREN MUGAK ESTATU SOZIALEAN Esku-hartze penalaren onura printzipioa. Estatu sozial batek hiritarrak babesten baditu, zigor zuzenbidak helburu zehatz batekin har behar du parte, beh...
6. IKASGAIA ZIGORTZEKO AHALMENA, LEGITIMAZIO AURRESUPOSAMENDAK (II): GAINONTZEKO HASTAPENAK 1. IUS PUNIENDIREN MUGAK ESTATU SOZIALEAN Esku-hartze penalaren onura printzipioa. Estatu sozial batek hiritarrak babesten baditu, zigor zuzenbidak helburu zehatz batekin har behar du parte, beharrezkoa izan behar du. Estatuak zigor zuzenbida aplikatzen du delituak saihesteko, aurreikusteko… Hau da, zigor zuzenbidea Estatu sozial batean zilegi izateko beharrezkoa izan beharko da, ondorioz, gizartea babestea helburu duen zuzenbidea izango da zilegi. Izan ere, zuzenbide penalaren helburuak delituen aurrezaintza eta elkarbizitza baketsua dira. Baina benetan eraginkorra da? Zalantzan jartzen da zuzenbide penalaren eraginkortasuna delituak ekiditeko garaian, hein batean soilik baita eraginkorra eta berrerortze tasa handia baitago. Bai, bestela gizarteak ikuspegi orokor batetik delituak egingo lituzke. Beraz delituei aurre egiteko beste irtenbide batzuk ba al daude? Ematen diren erantzun penala nahikoa dela? Baina hauek egongo ez balira bakoitzak justizia bere esku hartuko luke, gizartea zatikatua agertuko litzateke, horregatik da zuzenbide penala eraginkorragoa, denok modu berdinenan bere menpe gaudelako. Askotan zigor zuzenbidaren kontrako argudio bezala erabiltzen dira berrerorketa kasuak eta tasak. Nolabait sistema penalaren bidez segurtasun maila bat bermatzen da, adibidez kalera irtetzerakoan. Beraz, zigor zuzenbida da gizarteak duen tresnari baliazkoena aurrera begira sortu diatezkeen gatazkak konpontzeko. Zuzenbide Penalaren izaera zatikatua eta subsidiarioa Hala ere zigor zuzenbieak Izaera Zatikatua eta subsidiarioa du. Zigo zuzenbideak parte hartu behar du ikuspegi praktiko batetik ondasunak babesteko. Ondasun hauek izaera ezbedinak dituzte, oinarrizko eskubideak esaterako eta beste maila batzuetakoak. Hala ere, eraso larrienen aurrean soilik hartzen du esku, Izaera zatikatu horrek bi dimentsio ditu: 1. Kanpoko dimentsioa: arinagoak izango diren beste bideak (prebentziorako efektuak). Zigor zuzenbidea baino erginkorragoak diren gainontzeko disziplina juridikoak parte hartu ahalez gero, bide penalak eta zigor zuzenbideak ez du parte hartuko. 2. Barneko dimentsioa: ez da onartuko larria izango den zigor bat, arinagoa izango den beste bat egokiagoa/eraginkorragoa lortu beharreko prebentziorako efektuak. Zigor Zuzenbideak aurreikusita zigorren artean ez duela inoiz apliaktuko zigor astun bat delituak prebenitzeko eraginkorragoa baldin bada arinagoa den beste zigor bat. Ultima ratio Babes juridikoa lortzeko tresna juridiko larriena delako. Gainerako tresnak erabilgarriak badira zigor zuzenbidea erabili behar dugun azkeneko tresna da. Hau da, beste bide eraginkorrik ez egotea. Egongo balitz, beste bide horrek izango luke lehentasuna eta zuzenbide penalak ez luke parte hartuko. 26 Ondasun juridikoen babes esklusiboaren printzipioa Zigor Zuzenbideak parte hartuko du ondasun juridikoak babesteko; eta zeintzuk dira haue? Ondasun Juridikoen kontzeptua zentzu negatiboan: babesa juridiko-penala lor dezaketen interesak. Zentzu dogmatikoan Z. Penalak zehazki babesten dituen interesak. Elkarbizitza bermatzeko ezinbestekoak diren ondasun juridikoak arriskuan daudenean aplikatuko da Zuzenbide Penala. Mir Puig-en definizioa: “gizarte bizitzaren baldintzak dira, gizarte sisteman parte hartzeko aukerak zehazten dituztenak”. Definizio honen funts hirukoitza: ○ Estatu Sozial batean: estatuaren existentzia babestea ○ Estatu Demokratikoan: Hiritarren parte-hartze bermatzea Ondasun guztien errespetua Askatasunak bermatzea 2. IUS PUNIENDIREN MUGAK ESTATU DEMOKRATIKOAN Duintasunaren errespetua (EK. 10.art): edozein estatu demokratikoren balore nagusiena da, hiratar guztien oinarrizko eskubideak babesteko. Hau da oinarrizko eskubideen oinarria izango da, baina ez da bat, eta hauek bermatzeko beharrezkoa izago da, osasuna, ohorea, askatasuna… Pertsona izateagatik jatorriz dagozkigun eskubideak. Hala, zigor zuzenbideak parte hartzean bermatu behar du eskubide hauek errespetatu egiten direla. Berdintasunaren errespetua (EK. 14.art): Ez da oinarrizko eskubide bat, gizarte demokratiko batean hirtar guztioi emandako eskubide bat da. Hala nola, zigor zuzenbideak parte hartzean bermatu eta errespetatu behar du. Horrek esan nahi du, pertsona ezberdinek pareko delitu bat egitean, biei pareko zigorra jarriko zaie, baina ez du esan nahi guztiz berdina izango denik. Baliteke inguruabarren arabera, nahiz eta artikulu edo lege berdina egotzi marger batean mugitzen diren zigor beraren bi neurri ezberdin aplikatzea. Parte-hartzearen errespetua: ( ez dago klasen azalduta) 2.1.ZIGOR ZUZENBIDEAREN MUGAK 2.1.1 Zigorraren gizatasunaren hastapena: Tradizionalki: heriotz-zigorra/zigor fisikoak. Tortura, tratu gizagabekoak eta apalesgarriak debekatuta(K.E. 15 art.) Gaur egungo arauketaren aurkakoak dira eta ezin lirateke aplikatu. Gaur egungo zigorrak, hauetako bakoitzean duintasuna, berdinatusa, osotasun psikiko eta fisikoa bermatu behar da. Beraz betetzerakoan ezingo da lan bortxatuetara behartu… - Izaera askotakoak: espetxealdikoak, isunak, desgaikuntza, gizartearentzako lanak… - Gizartearentzako lanak: lan bortxatuak debekatuta (K.E. 25. art.) - Etendura/Ordezkapena - Zigorren egikaritzaren unean ere gizatartasun hastapena (espetxealdiko zigorrean) Batzuetan, printizpio honen arabera espetxealdiko zigorra etetea gertatzen da, ikusten da-eta bergizarteratzerako eraginkorragoa izango dela epea baino lehen asaktzea eta horren ordez beste motatako zigorrak aplikatzea. 27 2.1.2. Erruduntasunaren printzipioa (egozpen pertsonalaren hastapena) Zigor zuzenbideak parte hartuko du subjektu aktiboa erruduna denean. “Errudun”: zentzu zabalean honako hau izango da, ulertzeko gaitasuna eta jarduteko gaitasuna, ez da zuzenean lotuko portaera horretatik sortutako emaitza tipikoarekin. Pertsona bat hiltze dute, egileari ezin dakioke zuzenean erruduntasuna egotzi, hau da, emaitza tipikoa sortutako pertsona egilea dela frogatzeaz gain, pertsona horren jarduteko eta ulertzeko gaitasuna frogatu behar dira. Izan ere, pertsona “ez-egozgarri” baten aurrean gaudenean ezin izango da “errudun” deitu, ez baitu ulertu edo jarduteko gaitasunik ekintza pnal tipiko bat egin izan arren. Beraz, zigor zuzenbideak emaitza tipikoarengatik soilik ezingo du zigorra aplikatu, hau da, dolo edo zuhurtziagabekeriaren aurrean. Erantzukizun penal objektiboa edo emaitzagatiko erantzukizun penala debekatuta - Z.K-ren 5.art: “Dolo edo zuhurtziagabekeriarik Gabe ez dago zigorrik” - Z.K-ren 10. art:”Delituak dira legeak zigortzen dituen dolo edo zuhurtziagabekeriazko egite eta ez-egiteak” Erantzukizun egotzitzea: Azpi-printzipioak 1. Zigor pertsonalaren printzipioa: Pertsonala eta indibiduala izango da (Ez erantzukizun kolektiborik), hala ere, garai batean familia osoa edo herria bera izan zezakeen delituaren erantzunle. Honen arabera pertsona bat ez da erantzule izango beste pertsona baten delitugileagatik. Zuzenean delitua burutu duenarentzako izango da erantzukizun penala, pertsona hilko balitz azkenduta geratuko da. Gaur egun pertsona juridikoak egozgarriak (31bis art. Eta hurr.) izango dira eta erantzule penalak izan daitezke zigor penalak jasoz. 2. Egitearengatiko erantzukizuna: Ez dira zigorgarriak: ideak, izaerak, pertsonalitateak, hau da, gertakariak edo jarduerak egon behar dute, delitu bat burutzera bultzatzera ere barne egongo litzateke, hau foro publiko batean egiten bada, gorroto delitua delakotzat jota. Hori beste pertsona baten ondasuna arriskuan jartzea litzateke. Genero indarkeriaren aurkako arauketa???? = Autoreagatiko Zuzenbide Penala al da??? Legezkotasun hastapena (delituak) Artikulu guzti hauek konstituzionalak dira, kasu horietan gizonak, subjektu aktiboak, biktimaren, emakumearen bulnerabilitate ezaugarritasuna erabiltzen dutelako. GORROTO DELITUA: edozein delitutan 22.4.artikuluan zehazten diren edozein astungarri ematen bada, burutako delituaz gain, astugarriari gehituz gorroto delitu izango da. Beraz zigorra handitzeaz gain izena aldatuko litzaioke: X delitua + 22.4.= X gorroto delitua. 510.art→ beste batzuk diskriminatzera, delituak burutzera… bultzatzea ere gorroto delitutzat joko dira, eta bertan jasota agertzen dira egoera ezberdinak. Artikulu honetan jasotzen da gorroto hori eremu publikoan sustatzen duena gorroto delitua burutzen ari dela. Besteak gorroto egitera, diskriminatzera edo indarkeria erabiltzera bultzatzen baititu. Hau da, pertsona bat egin duenagatik bakarrik zigortuko da eta ez bere izaeragatik, pentsatzeko erarengatik edo antzeko batengatik. Pertsona bat egin duenarengatik zigortu behar da (egitatea) eta ez bera denarengatik (egilea). 28 3. Doloaren edo kulpa-ren printzipioa: Zigor zuzebideak ez du soilik emaitza tipikoa, ez da nahikoa epaitzen, hau da erantzukizun penal objetiboa debekatuta dago, emaitza tipikoarekin batera subjektuaren borondatea eta zuhurtziagabekeria kontuan hartuko dira. Gure erantzukizun penala erruduntasunaren eremuan ez litzateke emaitzazkoa izango, hasierako ekintzarekin, doloarekin edo zuhurtziagabekeriarekin batera egiten da. Esate baterako, errudunaren hirugarren adiera bat ematen da printzipio honetan. Ulertzen da pertsona batek zerbati doloz egiten duenean delitua nahita edo kontzienteki egiten duela. Hiru dolo mota bereiziko dira: - 1.mailako dolo zuzena. → Delitugilearen nahia delitu hori gauzatea da, nahita eginikoa da delitua. Adibidez, pertsona batek beste bat hil nahi du eta, beraz, tiro bat ematen dio. - 2.mailako dolo zuzena. → Delitugileak berez ez du delitua gauzatu nahi, hala ere, bere helburua lortzeko ezinbestekoa da delitua gauzatzea. Adibidez, banku-etxe baten lapurretan pertsonak hiltzea (helburua lapurreta da). - Dolo ebenduala/inozkako doloa. → Delitugileak ez du inondik inola ere delitua gauzatu nahi eta badaki gauzatu behar duen ekintzak delituaren arriskua duela. Hala ere ekintza burutzen denean emango da. Adibidez, subjektu batek joko bezala sagarra jartzen do buruan beste bati bere punteria ona probatu nahiean eta ustekabean buruan ematen dio. Kasu honetan bere nahia ez bada ere hilketa, bazekien ekintza horren arriskua zein zen. 4. Egozpen pertsonalaren hastapena: Subjektu aktiboak motibazio normal bat duenean ulertuko da aktiboa dela eta ulertzeko gaitasuna dulea, hau da, pertsona egozgarritzat, gutxieneko baldintza psikikoak betetzen dituenean. Kasu guzti horietan ulertuko da arau juridiko penalak nahikoa izango direla pertsona hori motibatzeko ekintza horiek ez betetzera, araua ez urratzera. Badira gutxieneko baldintzak betetzen ez dituztenak, adingabeak, ez gaiak, aldaketa psikiko bat jasan dutenak… ez dira egozgarriak eta zigorra ezarri beharrean segurtasun neurriak ezarriko zaizkie. Erantzukizun penalaren aurresuposamendua: - Motibagarritasuna: Emaitza tipikoa egotziko zaio frogatzean ekintzaren ondorio dela (Portaera/Jarduera egilearena izan behar: objektiboki, subjektiboki eta pertsonalki) - Baldintza psikiko normalak: Emaitza tipikoa sortu duen ekintza burutzean egilea baldintza normalentan zegoela frogatzean. (Egile materiala: ulertu behar, nahia, borondatea (doloa/zuhurtziagabekeria)) 2.1.3 Proportzionaltasunaren printzipioa Pena eta egitatearen arteko proportzionaltasuna, portaeraen larritasuna eta zigorraren astuntasunaren arteko erlazioa. Esate baterako, gauzatutako delituaren eta ezarritako zigorraren artean proportzionaltasun bat egon behar da beti. segurtasun-neurriak ere egindako delituaren larritasunarekiko proportzionalak izan beharko dira eta, kasu hauetan, subjektuaren arriskugarritasunarekiko ere proportzioa izan behar dute. Proportzionaltasun hau baloratzeko orduan aurrezaintza orokor positiboa jarraitu beharko da. Hau da, gizartean eragiten duen kaltea kontuan hartuko da, geroz eta kalte handiagoa izan orduan eta zigor handiagoa. Babestu 29 beharreko ondasun juridikoaren izaera, garrantzitsuena bizitza. 2.1.4. Birgisarteratzearen printzipioa Zigorraren betearazpenak bi helburu ditu, delitua burutzeagatik zigortzea (aurrezaintza), eta ondoren birgizarteratzea (aurrezaintza berezia), hau da, etorkizunera begira pertsona horrek delituak berriro ere ez burutzea eta gizartean berriro sartzea, marginatua ez izatea. Zuzenbideak kanpoko erlazioak bermatu behar ditu, behin zigorra amaitzean ondoren pertsona bere testuingurua itzultzeko eta bermatzeko pertsona horren etorkizuna. Horretarako espetxealdian arreta berezia emango zaio bere egoera pertsonalari begira. (Konstituzioan: 25.artikuluan)(Presondegiari buruzko Lege Organiko orokorrean (1979): 1.artikuluan). Horretarako, askatasun-gabetzaileak ez diren zigor edo neurriak ezarri beharko dira posible denero eta, hau posible ez denean, betearazpena desozializazioa ekitideko egituratu beharko litzateke kanpoko munduarekin harremana mantenduz (bisitak jasoz, kanpora joateko baimenak lortuz…). Penaren egikaritzan bultzatu behar: ○ Kanpoko kontaktua ○ Pertsonalitatearen errespetua ○ Gizartean parte hartzeko aukerak handitzea 2.1.5. “Non bis in idem” hastapena: Portaera bakarrarengatik ezingo gara behin baino gehiagotan zigortuak izan. Zuzenbide Penala eta Zuzenbide Administratiboaren arteko erlazioak. Adb, hainbat portaera antzekoak direnak bi jurisdikzioetan legeturik daude eta zigor edo zehapen ezberdinak aurreikusten dira. Adib: ZKren 379 art eta Bide Segurtasunaren Kodean ez-zilegi administratiboa. Ezin da bi aldiz epaitu sujektua berdina bada, ekintza berdina bada, eta urratuatako ondasuna berdina bada. 30